1. Jaunac cer solas iduqui cioen Jeremias profetari Palestindarren contra, Faraonec Gaça hartu aitzinean:
2. Hau dio Jaunac: Huna non ipharretic igaiten diren urac, eta orotara hedatzen diren uharrac beçala içanen dire, eta estaliren dituzte lurra eta haren çabaltasuna, hiria eta hiritarrac. Guiçonec oihu eguinen dute; orrobiaca egonen dire lurrean daudecenac oro;
3. Harmen eta etsaiaren guerlarien harramanz ocenaren ariaz, haren orga-lasterren ariaz, haren arroden elemeniaren ariaz. Aitec beren haurrei ez diote beguiratu, besoac ethenduac içanez,
4. Ethorri baita eguna, ceintan larrutuac içanen baitira Filistindar guciac, eta xahutuac Tir eta Sidon, beren lagunça ondar guciequin; ecen Jaunac xahutu ditu Palestindarrac eta Capadociaco irlaco ondarrac.
5. Gaça karçoildu, Ascalon eta haren haraneco ondarrac ixildu dire. Noiz arteo harico haiz hire buruaren sarrasquitzen?
6. Oi Jaunaren marrauça, noiz arteo etzare gueldituren? Bihur çaite çure maguinara; hotz eta gueldi çaite.
7. Nola dagoque gueldiric, Jaunac manatu duenaz gueroztic Ascalonen contra, eta haren aurkirça itsas-bazterrecoen contra, eta han eman dioenaz gueroztic bere lana?
1. Moabi hau dio armadetaco Jaunac, Israelgo Jaincoac: Çorigaitz Naboren gainean, ceren larrutua eta ahalquetara arthiquia baita! Hartua da Cariathaim; ahalquetan da hiri hazcarra, eta ikaratu da.
2. Hefebonez ez da guehiago Moaben keric içanen. Etsaiec asmu eguin dute haren gaitzetan: Çatozte, cioten, xahu deçagun populuen erditic. Ixilic beharco çare beraz guelditu, eta ezpata jarraiquiren çaitzu ondotic.
3. Deihadar-otsac Oronaimdic: xahutze eta hilcequeta handiac!
4. Herrautsia da Moab; marrasca eguiten irakats dioçoçuete haren haurrei;
5. Ecen Luitheco patarra gora, nigarrez eta marrascaz igan da, ceren etsaiec Oronaimgo jaustean aditu baitituzte xahupeneco orrobiac.
7. Ceren çure sinhestea duçun iduqui çure hazcargailu eta aberastasunetan, çu ere hartua içanen çare; eta Camos goanen da atze-herrira; eta batean haren apheçac eta aitzindariac.
8. Eta harrapacaria hiri orotara da ethorriren, eta hiri bat bakarra ez da itzuriren; eta haranac galduco eta celhaiac xahutuco dire; ecen Jaunac erran du.
9. Loreac emotzue Moabi, lorez estaliric goan dadien; eta haren hiriac mortu eta nihor ecin-egonezcoac içanen dire.
10. Madaricatua, Jaunaren lana cimarkuca daramana! Madaricatua, bere ezpata odoletic guibelatzen duena
11. Gaztedanic gori içan da Moab, eta bere laparen gainean phausatu da; ez da unci batetic bercera aldaratua içan, eta ez da goan gathibu; hargatic guelditu çaio bere goçoa, eta etzaio aldatu bere usaina.
12. Aria hortaz, huna non dathorcen egunac, dio Jaunac; eta igorrico diozcat gorgoila xuxençaileac eta antolatzaileac; eta lurrerat arthiquico dute, eta hustuco dituzte haren unciac, eta gorgoilac xehacatuco.
13. Eta Camosec ahalquea emanen dio Moabi, hala-nola Israelgo etcheari eman içan baitio Bethelec, ceintan baitzuen bere sinhestea.
14. Nolaz dioçue: Hazcarrac gare eta guducatzeco guiçon sendoac?
15. Moab xahutua, eta haren hiriac erreac, eta haren guiçon-gazte hautac heriotzearen azpira jautsiac dire, dio erreguec, armadetaco Jauna deitzen denac.
16. Heldu da, hurbil da Moaben xahupena; laster handitan dathor haren desmasia.
17. Goçacari emoçue, haren ingurutan çareten guciec; eta haren icena daquiçuen guciec erraçue: Nola haute da horren cigor hazcarra, horren makila lelo handicoa?
18. Jauts hadi hire ospetic, eta egarrian jar hadi, Dibongo alabaren egoitza; ecen Moaben xahutzailea igaiten hari dun hire gana eta urratuco ditu hire hazcargailuac.
19. Aroertarra, jar hadi bidean eta beguira çac; ihes dihoanari galdeguioc eta itzurcen denari erroc: Cer guerthatu da?
20. Ahalquearen azpian da Moab, ceren garhaitua içan baita: eguiçue orrobia eta heiagora; Arnongo bazterretan heda çaçue berria, xahutua dela Moab.
21. Erabaquia jautsi da lur celhaierat Helonen, Jafaren eta Mephaathen gainera;
22. Dibonen, Naboren eta Deblathaimgo etchearen gainera;
23. Cariathaimen, Bethgamulen eta Bethmaonen gainera;
24. Cariothen, Bofraren eta Moaben lurreco hiri, urrungo edo hurbileco gucien gainera.
25. Hautsia içan da Moaben adarra, eta trencatua haren besoa, dio Jaunac.
26. Hordiaraz çaçue hura, ceren Jaunaren contra jaiqui den; eta Moabec çainhartaturen du escua bere goiti eguinaren gainean, eta bere gucien irrigarri içanen da.
27. Ecen hire irrigarri erabili duc Israel, ohoinen artean atzeman bahu beçala; eta haren contra atheratu ditucan elheen ariaz, gathibu içanen haiz eramana.
29. Adituac gare Moaben hampurusqueria; hainitz da hampurutsu; eçagutzen ditugu haren burgoitasuna eta bihotzeco ausarcia, hampurustasun eta harroqueriac.
30. Nic badaquizquit haren keac, dio Jaunac; eta haren indarra ez dela hequien araberacoa, eta haren ahala xit-tzen çuten gauçac eguin beharrez erabili dituela asco borroca.
32. Sabamaco mahastia, deithoratuco çaitut, Jacer deithoratu dudan beçala; çure gandoec iragan dute itsasoa; Jacerreco itsasoraino heldu içan dire; ohoina jauci da çure uzta eta mahatsen gainera.
33. Jauci, bozcarioac kenduac dire Carmeldic eta Moaben lurretic, eta lacoetaric gueldiaraci dut arnoa; mahats-leherçaileac ez du cantatuco ohico cantua.
34. Hefebondic deihadarra aditu da Elealera eta Jafaraino; beren marrasca ençunaraci dute Segordic Oronaimera, hirur urthetaco migac beçala; Nemrimgo urac ere tzartuco dire.
35. Eta Moabetic, dio Jaunac, kenduco ditut leku goretan escaincen duena, eta bere jaincoei sacrificatzen hari dena.
36. Horren gatic ene bihotza cuintaz egonen da Moaben gainean, xirola bat iduri; ene bihotzac xirolaren ots minac emanen ditu adrailuzco harrasico guiçonen gainera: ceren eguin duten ahal çuten baino guehiago, hargatic dire galdu.
37. Içanen dire buru guciac karçoil, biçar guciac murritz, escu gucietan lokarriac, bizcar orotan çurdatzac.
38. Moaben hegaztegui gucietan eta haren carriquetan ez da deithoreric baicic, ceren deusetaco ez den unci bat beçala phorroscatu baitut Moab, dio Jaunac.
39. Nola içan da garhaitua Moaben hiria, eta orrobiaca dire egotu? Moabec nola du burua aphaldu, eta ahalquetan da guelditu? eta Moab içanen da irrigarri eta ikusgarri guciençat bere inguruan.
40. Hau dio Jaunac: Etsaia, arranoa iduri, hegaldaturen da, eta bere hegalac Moaben gainera hedaturen ditu.
41. Carioth hartua da, hartuac dire haren hazcargailuac; eta egun hartan Moabeco hazcarren bihotza içanen da erditzen hari den emaztequiaren bihotza iduri.
42. Eta Moab ez da guehiago içanen populu bat, ceren Jaunaren contra den handitu.
43. Ikara, cilhoa eta artea daude hire gainean, oi Moabitarra, dio Jaunac.
44. Beldurrac ihes igorrico duena, cilhora da erorico; eta cilhotic ilkico dena, artean içanen da atzemana; ecen Moaben gainera erakarrico dut haren ikarpeneco urthea, dio Jaunac.
45. Artetic ihes cihoacenac, Hefebonen itzalean dire baratu; bainan sua da ilki Hefebondic, eta garra Sehonen erditic; eta iretsi ditu Moaben çathi bat eta haren ume harramanz eguileetaric lehembicicoac.
47. Eta azquen egunetan, dio Jaunac, bihurraraciren ditut horren gathibuac. Hunaraino dire Moaben gainera erabaquiac.
113. Guiçon gaixtoec ez derabilcate çucembidea burutan; bainan Jauna bilhatzen dutenac, orori oharcen dira.
114. Requeritzen aut bada nic Iaincoaren eta Iesus Christ Iaunaren aitzinean, ceinec bere aduenimenduan eta resumán viciac eta hilac iugeaturen baititu:
115. Predica eçac hitza, perseuera eçac orduz eta orduz lekora: ari adi redarguitzen, mehatchatzen, exhortatzen, emetassun eta doctrina gucirequin:
116. Ecen içanen duc demborabat ezpaitute doctrina sanoa suffrituren: baina beharri quillicorrac dituztelaric, beréc bere desirén arauezco iracastunac bilduren baitituzté:
117. Eta eguiatic beharriac itzuliren baitituzté, eta fabletara emanac içanen baitirade.
118. Baina hic veilla eçac gauça gucietan, suffritzac afflictioneac, eguin eçac euangelistaren obra, eguic hire administrationea approbatua den.
119. Ecen ni ia sacrificatu içatera nihoac, eta ene partitzeco demborá hulbil duc.
5. Gaineracoaz, beguiratua diagotac iustitiazco coroá, cein rendaturen baitraut Iaunac egun hartan, iuge iusto harc: eta ez niri solament, baina haren aduenimendua desiratu vkan duqueiten guciey-ere bay.
1. Diligentadi enegana ethortera sarri.
2. Ecen Demasec abandonnatu niauc, presenteco secula haur onhetsiric, eta Thessalonicerat ioan içan duc: Crescens Galatiarát, Tite Dalmatiarát.
3. Luc bera duc enequin. Marc harturic erekarrac eurequin: ecen probetchable diat cerbitzucotz.
4. Tychique-ere igorri diat Ephesera.
5. Troasen Carpo baithan vtzi vkan dudan manteliná, ethor adinean ekarrac eurequin, eta liburuäc, baina principalqui pergamioac.
6. Alexandre cobre-arotzac anhitz gaitz eguin dirautac: Iaunac bere eguinén arauez renda dieçola.