1. Jaunaren baldarnan ez da sarthuco ebaquiric, potroac lehertuac edo ebaquiac dituenic, edo buztana moztua duenic.
2. Hamargarren belhauneraino ez da Jaunaren baldarnan sarthuco mancerra, erran nahi da nesca tzarraren semea.
3. Amontarra eta Moabitarra hamargarren belhaunaren ondotic ere ez dira behinere sarthuco Jaunaren baldarnan;
4. Ceren ez baitira çuen bidera oguiarequin eta urarequin nahi içan ethorri, Eguiptotic atheratu çaiztenean, eta ceren çuen contra Mesopotamia Siriacotic erakarri duten Balaam Beorren semea, çuen madaricatzera:
5. Eta çure Jainco Jaunac ez du ençun nahi içan Balaam, eta haren madaricionea çure benedicionetara bihurtu içan du, maite cintuelacotz.
6. Ez duçu hequiequin baqueric eguinen, eta menderen mende egun eta bician ez dioçute deusetan onguiric bilhatuco.
7. Ez duçu gaitzirizcotan iduquico Idumearra, ceren çure anaia baita, ez-eta Eguiptoarra ceren haren lurrean arrotz içatu baitzare.
8. Horietaric sorthu ditazqueenac, hirugarren belhaunean sarthuco dira Jaunaren baldarnan.
9. Gudura çure etsaien contra ilkico çarenean, çure burua gauça tzar gucietaric beguiratuco duçu.
10. Çuen artean balin bada guiçonic gauaz ametsetaric lohitu denic, campetaric ilkico da,
11. Eta ez da bihurtuco ilhuncean urez garbitu baino lehen: eta iguzquia etzan ondoan sarthuco da berriz campetara.
12. Campez haindian içanen duçu leku bat, ceintara ilkico baitzare çure eguin-beharretara,
13. Guerrian duçularic hesaul bat; eta jarcen çarenean, inguruan lurra cilhatuco duçu, eta ongarria lurrez estalico,
14. Xutitu ondoan (ecen çure Jainco Jauna campen erdian dabila, çure itzurcea gatic eta çuri escuetaratzeco çure etsaiac): eta çure campac saindu içan beitez, eta han ez bedi cikinqueriaric aguer, beldurrez Jaunac bazterrerat utz çaitzan.
15. Ez duçu bere nausiaren escuetara emanen çure gana ihes eguin duen gathibua.
16. Nahi duen lekuan egonen da çurequin, eta sosegua aurkituco du çure hirietaric batean: ez hari eman atsecaberic.
17. Ez da Israelgo alabetan putaric içanen, ez-eta putaçaleric Israelgo semeetan.
18. Çure Jainco Jaunaren etchean ez duçu escainico puta sariric, ez-eta xakur sariric, cer-nahi botu eguina içan deçaçun, ceren bat eta bercea icigarriqueriac baitira çure Jainco Jaunaren aitzinean.
19. Ez dioçu çure anaiari maileguz lucurançan emanen diruric, ez fruituric, ez berme cer-nahi gauça,
20. Bainan arrotzari bai. Çure anaiari ordean escas duena lucureriaric gabe maileguz emanen dioçu, benedica çaitzan çure Jainco Jaunac çure lan orotan, goçatzecotan sarthuco çaren lurrean.
21. Botu bat eguin dioqueçunean çure Jainco Jaunari, ez duçu luçatuco haren bethetzea: ceren çure Jainco Jaunac hartaz eguinen baitarotzu galde; eta guibel baçaude bekatutzat iratchiquia içanen çaitzu.
22. Aguindu nahi ez baduçu, bekatu gabe içanen çare.
23. Bainan çure ezpainetaric behin atheratu dena, beguira çaçu, eta egonen duçu çure Jainco Jaunari aguindu dioçun beçala, eta çure oldetara eta çure ahotic minçatu çaren beçala.
24. Çure lagunaren mahastian sarthu-eta, jan çaçu nahi duçun becembat mahats: bainan ez eraman çurequin camporat.
25. Çure adisquidearen uztan sarcen baçare, buruac hauts eta escuz leher çatzu: bainan ez ebac ihiteguiarequin.
1. Guiçon batec emazte bat hartu badu, eta içan ondoan ez bada haren gogoan sarthu cerbait baia itsusiren gatic, senharrac iscribatuco du uzteco agueri bat, escura emanen dio, eta bere etchetic igorrico du
2. Eta ilki ondoan, berme senhar bat harcen badu,
3. Eta hunec ere higüincen badu, eta uzteco agueria ematen badio, eta bere etchetic igorcen badu, edo bercela hil bada;
4. Lehembicico senharrac ecin hartuco du emaztetzat, lohitua delacotz, eta Jaunaren aitzinean gaitzesgarri eguina: ez jasanaraz horretaco bekatua çure Jainco Jaunac goçatzera emanen darotzun lurrari.
5. Guiçon bat ezcomberri denean, ez da guerlara goanen, eta ez diote herrico cargüetaric gainera emanen, bainan bere etchean egonen da hobenic gabe, boz dadiençat urthe batez bere emaztearequin.
6. Ez duçu bahi orde hartuco ez gaineco ihara-harria ez azpicoa: ecen emaileac bere bicia bahi ematen darotzu.
7. Guiçon bat atzemana bada bere anaia Israelgo semeetaricacoari celata hedatzen; eta hura salduric, saria hartu badu, hila içanen da eta gaizquia kenduco duçu çure erditic.
8. Artharequin beguira çaite leguenaren gaitzeco bidetara eguitetic, bainan eguiçu cer-ere irakatsico baitarotzute Lebiren odoleco aphecec, nic manatu diotedanaren arabera, eta arduraquin bethe çaçu.
14. Ez dioçu çorra ukatuco çure anaia noharroin beharrari, edo arrotz çurequin dagoenari çure toquian eta çure atheen barnean;
15. Bainan egun berean, iguzquia etzan gabe bihurtuco dioçu bere lanaren saria; ceren beharra baita, eta hartaric behar baitu bere burua mantenatu; beldurreceta çure contra Jaunari oihu eguin dioçon, eta çuri bekatutaco iratchiquia içan daquiçun.
16. Aitac ez dira semeen orde hilac içanen, ez-eta semeac aiten orde: bainan nor-bere gaizquia gatic hilen da.
17. Ez dioçute çucena hautsico arrotzari eta umeçurçari, eta ez dioçu alhargunari bahitzat soinecoa hartuco.
2. Iguriquiz iguriqui dut Jauna, eta beguiratu du ene gainera.
3. Ençun ditu ene othoitzac, eta atheratu nau erromeseriaco putzutic eta lohizco balsatic. Ene oinac harriaren gainean jarri, eta ene urhatsac bidatu ditu.
4. Ene ahoan eçarri du cantica berri bat, gure Jaincoaren ospagarri. Ascoc ikusiren dute, eta beldurrean jarrico dira; eta Jaunaren baithan eçarriren dute beren phesquiça.
5. Dohatsu guiçona, ceinaren phesquiça Jaunaren icena baita, eta ceinac beguiratu ez baitu gauça huts eta çoroqueria gueçurrezcoetara!
6. Ene Jainco Jauna, asco sendagaila eguin içan duçu, eta pareric ez duçu çure asmuetan. Ençunaraci ditut eta minçatu naiz; berhatu dira kondu guciez gorago.
1. Seme çuhurrac aditzen du aitaren irakaspena; bainan irri-eguile denac ez du ençuten cridançatua denean.
2. Guiçon prestua ontasunez betheco da bere ahoco fruitutic; ordean legue-hausleen arima tzarra da.
3. Bere ahoa çaincen duenac çaincen du bere arima; aldiz, bahascaqui minçatzen denac jasanen ditu gaitzen uquiac.
17. Eta guertha cedin egun batez hura iracasten ari cela, phariseuac eta Legueco doctorac baitzeuden iarriric, cein ethor baitzitecen Galileaco eta Iudeaco eta Ierusalemeco burgu gucietaric: eta Iaunaren verthutea cen hayén sendatzeco.
18. Orduan huná batzu, dacarqueitela ohean guiçon-bat cein baitzén paralytico: eta çabiltzan hura barnera ekarri nahaiz, eta haren aitzinean eçarri nahiz.
19. Eta erideiten etzutenean nondic hura barnera liroiten, gendetzearen causaz, iganic etche gainera, teuletaric erauts ceçaten ohetchoarequin artera, Iesusen aitzinera:
21. Orduan has citecen pensatzen Scribác eta Phariseuac, cioitela, Nor da blasphemioac erraiten dituen haur? Norc barka ahal ditzaque bekatuac Iaincoac berac baicen?
23. Cein da errachago, erraitea, Barkatu çaizquic eure bekatuac: ala erraitea, Iaiqui adi eta ebil adi?
24. Daquiçuençat bada ecen guiçonaren Semeac baduela authoritate lurrean bekatuén barkatzeco (diotsa paralyticoari) Hiri erraiten drauat iaiqui adi, eta eure ohetchoa harturic habil eure etcherát.
25.
26. Eta bertan iaiquiric hayén aitzinean, eta altchatu çuenean bera cetzan ohetchoa, ioan cedin bere etcherát, glorificatzen çuela Iaincoa. Eta icidura batec har citzan guciac, eta glorificatzen çutén Iaincoa: eta bethe citecen beldurtassunez, erraiten çutela, Segur ikussi ditugu egun nehorc vste etzituqueen gauçác.
27. Eta gauça hayen buruän ilki cedin, eta ikus ceçan publicano Leui deitzen cembat, peage lekuan iarriric, eta erran cieçón, Arreit niri.
28. Eta hura gauça guciac vtziric iaiqui cedin, eta iarreiqui içan çayón.
29. Eta eguin cieçón banquet handibat Leuic bere etchean, eta cen publicanoezco eta berce hequin mahainean iarriric ceudenezco compainia handibat.
30. Eta hetaric Scriba eta Phariseu ciradenéc murmuratzen çuten haren discipuluen contra, cioitela, Cergatic publicanoequin eta gende vicitze gaichtotacoequin iaten eta edaten duçue?
31. Eta ihardesten çuela Iesusec erran ciecén, Osso diradenéc eztute medicuren beharric: baina gaizqui daudenéc.
32. Eznaiz ethorri iustoén deitzera, baina bekatorén, emendamendutara.
33. Eta hec erran cieçoten, Cergatic Ioannesen discipuluéc barur eguiten dute maiz eta othoitz eguiten, halaber Phariseuenec-ere: baia hiréc iaten eta edaten dute?
34. Eta harc erran ciecén, Barur eraci ahal ditzaqueçue ezconduaren gamberaco gendeac ezcondua hequin deno?
35.
36. Baina ethorriren dirade egunac edequiren baitzaye ezcondua, orduan barur eguinen duté egun hetan. Guero comparationebat-ere erran ciécen, Nehorc eztrauca eratchequiten abillamendu berri baten pedaçua abillamendu çar bati: ezpere berriac ethencen du: eta çarrarequin ezta accordatzen berritic den pedaçua.
37. Eta nehorc eztu eçarten mahatsarno berria çahagui çarretan, ezpere mahatsarno berriac çathituren ditu çahaguiac eta bera issuriren da, eta çahaguiac galduren dirade:
38. Baina mahatsarno berria çahagui berrietan eçarteco da: eta biac beguiratzen dirade.
39. Eta ezta nehor çaharretic edaten duenic, bertan berritic nahi duenic: ecen erraiten du, Çaharra hobe da.