1. Eta Jauna Moisi minçatu cen, erraten cioelaric:
2. Mana çoçute Israelgo semeei campetaric iraiz detzaten leguensu, haci-jariadun eta hiliquia uquituric lohitu guciac:
3. Campetaric iraiz çaçue hala guiçonquia nola emaztequia, beldurrez-eta kutsa deçaten ni çuequin nagoen toquia.
4. Eta hala eguin çuten Israelgo semeec, eta hequiec iraici cituzten campetaric, Jaunac Moisi erran cioen beçala.
5. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:
6. Erroçute Israelgo semeei: Guiçonac edo emaztequiac eguin duqueenean guiçonei guerthatzen ohi çaioten bekatuetaric, eta ardura escasez hautsi duquetenean Jaunaren manamendua, eta hobendun eguin direnean,
7. Aithortuco dute beren bekatua, hartu gucia bihurtuco dute, eta borzgarren bat gaineraco, hainari ceini bidegabe eguin baitiote.
8. Bainan nihor ez bada harceco, Jaunari emanen diote, eta apheçarençat içanen da, lekoraturic xahupeneraco escaincen den aharia, bitima jabalgarri içan dadiençat.
9. Israelgo semeec escaincen dituzten picain guciac halaber apheçarenac dira:
10. Eta bakotchac sainduteguian escaincen duen edocein gauça, eta apheçaren escuetara ematen, hunena içanen da.
11. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:
12. Minça çaite Israelgo semeei eta erroçute: Guiçonac, ceinaren emaztea makurtu baita, eta senharraz narda eguinic,
13. Lo eguin baituque berce guiçon batequin, eta senharrac hori ecin atzeman baituque, bainan nahaste likits hori estalia badago, eta lekucoz ecin froga badaiteque, ceren emaztequia ez baita bere bekatuan atzemana içatu;
14. Bekaizgoco asmuec sutatzen badute senharra emaztearen contra, ceina içanen baita edo kutsatua, edo aiheru behargabecoz bilhatua,
15. Apheçari eramanen dio emaztea, eta hunençat escainça eguinen du garagar-irinetic sato baten hamargarrena: ez dio gainera ixurico olioric, ez-eta isensuric gainean eçarrico, ceren sacrificioa den bekaizgozcoa, eta escainça den emazte-hutsaren bilhaquetaria.
16. Apheçac escainico du hura, eta Jaunaren aitzinean eçarrico du.
17. Eta lurrezco unci batean hartuco du ur saindutic, eta emanen dio tabernacleco galçadatic lur izpi bat.
18. Eta emaztequia xutic eman denean Jaunaren aitzinean, apheçac aguertuco dio burua, eta escuetan eçarrico dio orhoitzapeneraco sacrificioa eta bekaizgozco escainça: berac ordean iduquico ditu karastasuneco urac, ceinetara burhoca arthiqui baititu madaricioneac.
19. Errequeituco du emaztequia, eta erranen dio: Baldin guiçon arrotzac lo eguin ez badu çurequin, eta kutsatu ez baçare senharraren etzaunça utziric, ez darotzute calteric ekarrico karastasuneco ur hauquiec, ceinetara arthiqui baititut madaricioneac.
20. Bainan çure senharra ganic makurtu baçare, eta kutsatua baçare, eta berce guiçon batequin etzan baçare,
21. Madaricione hauquien azpian gueldituco çare. Jaunac madaricionetan eta gucien ikusgarri eçar betzaitza bere populuan: ustelaraz beça çure ixterra, eta hanturic çure sabelac leher eguin beça.
22. Çure sabelera sar beitez ur madaricatuac, eta sabela hancearequin ustel bequiçu ixterra. Eta emaztequiac ihardetsico du: Halabiz, halabiz.
23. Eta apheçac madaricione hequiec iscribatuco ditu liburu batean, eta eceztatuco ditu karastasuneco urez, ceinetara madaricioneac bildu baititu,
24. Eta emaztequiari edatera emanen diozca. Hunec iretsi dituen ondoan,
25. Apheçac escutic hartuco dio bekaizgozco sacrificioa, alchatuco du Jaunaren aitzinean, eta aldare gainean eçarrico: hula bizquitartean non lehenic
26. Ahurtara bat hartuco baitu sacrificiocotzat escainia denetic, eta aldare gainean erreco baitu: eta hola karastasuneco urac emaztequiari emanen diozca edatera.
27. Hunec edan dituqueenean, baldin kutsatua bada, eta senharraz narda eguinic, nahasteca likitsez hobendun jarria, madaricionezco urec iraganen dute, eta sabela hanturic, ustelduco çaio ixterra: eta emaztequia madaricionetan eta ikusgarritan içanen da populu guciarençat.
28. Baldin kutsatua içatu ez bada, xahu atheraco da, eta haurrac içanen ditu.
29. Hola da bekaizgoco leguea. Baldin bere senharra ganic emaztea makurtu bada eta kutsatu bada,
30. Eta bekaizgozco asmuz subermaturic, senharrac hura ekarri badu Jaunaren aitzinera, eta apheçac eguin badio ilcribatuac diren gucien arabera:
31. Senharra hobengabe içanen da, eta emazteac jasanen du bere tzarqueria.
1. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:
2. Minça çaite Israelgo semeei, eta erroçute: Guiçonac edo emaztequiac botu eguin duquetenean beren buruac sainduesteco, eta consecratu nahi içan badira Jaunari,
3. Beguiratuco dira arnotic eta hordi deçaqueten gucietaric. Ez dute edanen, arnotic edo beren cer-nahi edaritaric eguina den minagretic, eta mahatsetic atheratzen den edarietaric ez dute edanen: ez dute janen ez mahats frescoric, ez merlaturic.
4. Jaunari botuz consecratuac diren ephe gucian, mahats merlatutic pipitaraino deusere ez dute janen mahastitic ethor daitequeenic.
5. Berezgoaco ephe gucian biçarnabala ez da iraganen hequien buruan, Jaunari consecratuac diren azquen eguna bethe arteo. Baina, ilea buruan handitzen hari çaioelaric, saindu içanen da.
6. Bere consecracioneco ephe gucian ez da hilari hurbilduco;
7. Ez da kutsatuco bere aitaren ere, ez bere amaren, anaiaren eta arrebaren ehorztetan, ceren bere Jaincoaren consecracionea duen buruaren gainean.
9. Bainan norbait terrepentean hilcen bada haren aitzinean, haren buruan consecracionea lohitua içanen da: berehala bere xahupeneco egun berean ilea murriztuco du, eta çazpigarren egunean berriz.
10. Bainan çorcigarren egunean bi ttorttoila edo bi usocume escainico diozca apheçari lekucotasuneco tabernacle-sarcean.
11. Eta apheçac imolatuco ditu bekatuarençat bat eta holocaustetan bercea, eta othoitz eguinen du harençat ceren hobendundu den hilaren gainean: eta egun hartan sainduetsico du haren burua:
12. Eta Jaunari consecratuco diozca haren berezgoaco egunac, bekatuarençat escainiz urtheco bildots bat: halaco moldez bizquitartean non aitzineco egunac alfer bilhacatuco baitira, ceren lohitua içan den haren consecracionea.
13. Hori da consecracioneco leguea. Botuz hartu egunac betheco direnean, apheçac guiçona eramanen du batasuneco tabernacleco sarcera,
14. Eta Jaunari escainico dio haren escainça, urtheco bildots narriogabe bat holocaustetan, urtheco anchu narriogabe bat bekatuarençat, eta ahari narriogabe bat baquezco bitimetan;
15. Halaber sasqui bat ogui airis olioz bustiac içanen direnac, ophil alcharrigabeac olioz gançutuac, eta bakotcharen libacioneac,
16. Apheçac Jaincoaren aitzinean escainico ditu, eta bitima sacrificatuco du bekatuarençatecoa nola holocaustetacoa.
17. Berçalde aharia, baquezco bitima, Jaunari imolatuco dio, batean escaincen dituelaric airisetaco sasquia eta ohitzaz çor diren libacioneac.
18. Orduan naçarearrari batasuneco tabernaclearen athe aitzinean murriztuco çaio bere consecracioneco ilaia: apheçac hartuco ditu haren ileac, eta baquezco bitimen azpico suaren gainean eçarrico ditu.
19. Eta hartuco ditu ahariaren sorbalda errea, ophil alchagarrigabe bat sasquitic, eta bixcotcha airis bat, eta naçarearrari escuetan eçarrico diozca, haren burua murriztua içan den ondoan.
20. Eta berriz haren ganic harturic, alchatuco ditu Jaunaren aitzinean: eta sainduetsiz gueroztic, apheçarenac içanen dira, hala nola berezteco manatua den bulhar-artea, eta azpia ere. Guero naçarearrac arnoa edan deçaque.
21. Hori da naçarearraren leguea, bere escainça Jaunari botuz eman duqueenean bere consecracionearen epheco, bere baitharicaco escaincez berçalde. Bere gogoz botutan emateco eguin duenaren arabera, hola eguinen du bere consecracionearen osatzecotzat.
22. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:
23. Erroçute Aaroni eta bere semeei: Huneletan benedicatuco dituçue Israelgo semeac, eta erranen dioçuete:
24. Jaunac benedica eta çaint betzaitza.
25. Jaunac bere beguithartea erakuts beçaçu, eta urrical bequiçu.
26. Jaunac çu gana itzul beça bere beguithartea, eta eman beçaçu baquea.
27. Eta ene icena Israelgo semeen gainera deithuco dute, eta nic benedicaturen ditut.
8. Çure urricalpenean naiz jauciren eta bozturen. Ene aphaltasunari beguiratu dioçulacotz, hesturetaric atheratu duçu ene arima.
9. Ez nauçu hersi etsaiaren escuetan, eta bide çabalean gogortu ditutzu ene oinac.
10. Urrical çaquizquit, Jauna, ceren ene beguia, ene arima eta ene barnea hasarreac nahasiac baitira;
11. Ceren bihotzminean ene bicia, eta ene urtheac auhenetan iraunguitu baitira. Beharrerian ahuldua da ene indarra; ene heçurrac asaldatuac dira.
12. Laido bat bilhacatu naiz ene etsai guciençat, eta guciz ene hauçoençat; ene eçagunen lazgarri eguin naiz. Ikusten nindutenec, ene ganic camporat ihes eguin dute;
1. Balença enganagarria da Jaunaren beguira hatsgarri; eta phisu çucena, haren nahicari.
2. Non-ere baita hampurusqueria, han ere içanen da ahalqueria; aldiz, non içanen da aphalguratasuna, han ere çuhurtasuna.
3. Prestuen lainotasuna, hequien bide; aldiz, gaixtaguinen malçurtasuna, hequien galbide.
22. Eta ethor cedin Bethsaidara: eta presenta cieçoten itsubat, eta othoitz ceguioten, hura hunqui leçan.
23. Orduan itsuaren escua harturic, eraman ceçan burgutic campora: eta haren beguietara thu eguinic, eta escuac haren gainean eçarriric, interroga ceçan, deus balacussanez.
24. Eta harc beguiac altchaturic erran ceçan, Badiacusquiat guiçonac, ecen ohartzen nitziayec arboreac diruditela dabiltzala.
25. Guero berriz eçar citzan escuac haren beguién gainean, eta berriz goiti beha eraci cieçón: eta senda cedin, eta ikusten cituen vrrundanic-ere claroqui guciac.
26. Orduan Iesusec igor ceçan hura bere etcherát, cioela, Ezadila burgura sar, eta nehori ezterroala burguän.
27. Eta Iesus eta haren discipuluac handic ilkiric ethor citecen Philipperen Cesarea deitzen deneco burguètara: eta bidean interroga citzan bere discipuluac, ciostela, Nor naicela ni dioite guiçonéc?
28. Eta hec ihardets ceçaten, Ioannes Baptista, eta bercéc Elias, eta bercéc Prophetetaric bat.
29. Orduan harc dioste, Eta çuec ni nor naicela dioçue? Eta ihardesten duela Pierrisec diotsa, Hi aiz Christ.
30. Orduan debeta citzan mehatchurequin nehori hura ezlerroten harçaz.
31. Eta has cedin hayén iracasten, ecen behar cela guiçonaren Semeac anhitz suffri leçan, eta reproba ledin Ancianoéz, eta Sacrificadore principaléz, eta Scribéz, eta hil ledin, eta hereneco egunean resuscita ledin.
32. Eta claroqui propos hunez minçatzen cen. Orduan apparta ceçan Pierrisec, eta has cequión reprotchatzen.
33. Eta harc itzuliric, eta bere discipuluetarat behaturic reprotcha ceçan Pierris, cioela, Guibelerat adi eneganic Satan: ecen eztituc aditzen Iaincoaren diraden gauçác, baina guiçonén diradenac.
34. Guero populua beregana deithuric bere discipuluequin, erran ciecén, Norc-ere nahi baitu ene ondoan ethorri, renuntia beça bere buruäz, eta har beça bere crutzea, eta berrait niri.
35. Ecen norc-ere nahi vkanen baitu bere vicia saluatu, galduren du hura: baina norc-ere galduren baitu bere vicia enegatic eta Euangeliogatic, saluaturen du hura.
36. Ecen cer probetchu du guiçonac, baldin mundu gucia irabaz badeça, eta bere arimá gal badeça?
37. Edo cer emanen du guiçonac bere arimaren recompensamendutan?
38. Ecen norc-ere ahalque içanen baita niçaz eta ene hitzéz generatione adultera eta bekatore hunetan, guiçonaren Semea-ere ahalque içanen da harçaz, dathorrenean bere Aitaren glorián Aingueru sainduequin.