La Bible en un an

1. Bada, Samuelec hartu çuen olio uncitto bat eta Saulen buruaren gainera hustu çuen; musu eman cioen eta erran: Huna non Jaunac gançutu çaituen buruçaguitzat bere primançaren gainean, eta haren populua bere inguruco etsaien escuetaric atheratuco duçu. Eta huntaric eçagutuco duçu Jaunac buruçaguitzat gançutu çaituela.
2. Egun ene ganic goanen çarenean, bi guiçon atzemanen ditutzu Erraehelen hobiaren ondoan, Benjamingo muguetan, hegoaldetic, eta erranen darotzute: Aurkituac dira astoac, ceinen bilhatzera goan baitzare; eta astoac utziric, çure aita çuetaz da grinetan, eta dio: Cer eguinen dut ene semearençat?
3. Eta handic goan çaitequeenean eta aitzinago iragan, helcen çarenean Thaborreco haritzera, han atzemanen çaituzte hirur guiçonec, Jauna gana Bethelera igaiten direlaric; batec bizcarrean içanen ditu hirur pittica, berce batec hirur ogui-ophil, eta berceac pitcher bat arno.
4. Eta agur eguin ondoan, emanen darozquitzute bi ogui, eta çuc hartuco ditutzu hequien escutic.
5. Guero ethorrico çare Jaincoaren munhora, non baita Filistindarren guardia; eta han hirian sarthu çaitequeenean, çure bidean içanen duçu profeta-mulço bat, gainetic jausten direla profetisatuz, eta hequien aitzinean maniurra, atabala, xirola eta guitarra.
6. Eta Jaunaren izpiritua çure baithan jaucico da, eta hequiequin profetisatuco duçu, eta berce guiçon bat eguinen çare.
7. Eçagutzari horiec oro guerthatu çaizquiquetzunean, eguiçu çure escuetara helduco dena, ceren Jauna çurequin içanen baita.
8. Ni baino lehen jautsico çare Galgalara (ecen ni ethorrico naiz çure gana), sacrificio bat escaint deçaçun eta baquezco bitimac imola: çazpi egun egonen çare ene beguira, çure gana ethor nadien arteo, eta nic erakutsico darotzut cer eguin.
9. Beraz sorbalda itzuli çuenean Samuelen ganic goateco, Jaunac bihotza aldatu cioen berce batetara, eta eçagutzari hequiec oro egun hartan guerthatu citzaizcon.
10. Eta erran den munhora heldu cirenean, hara non profeta-mulço bat Saulec atzeman çuen bidean; Jaunaren izpiritua jauci cen haren baithan, eta Saulec hequien erdian profetisatu çuen.
11. Bada, aitzinean eçagutu çuten guciec, ikustenez profetequin cela eta profetisatzen çuela, elkarri erran çuten: Cer guerthatu çaio Cisen semeari? Profeten arteco othe da Saul ere?
12. Eta han cen batec ihardetsi cioen berce bati, cioelaric: Eta nor da horien aita? Hargatic hitz hau iragan cen erran-çaharretara: Saul ere profeten arteco othe da?
13. Bada, profetisatzetic guelditu cen, eta ethorri cen leku gorara.
14. Saulen osabac erran cioeten Sauli eta bere muthilari: Nondic heldu çarete? Ihardetsi çuten: Asto bilhatzetic; eta hequiec ez atzemanez, içatu gare Samuelen gana.
15. Eta osabac erran cioen Sauli: Eça-gutaraz diçadaçu cer erran darotzun Samuelec.
16. Eta Saulec erran cioen bere osabari: Erran darocu astoac atzemanac direla. Bainan erreguetasuneco solasaz etzioen aiphatu Samuelec berari erran cioena.
17. Samuelec populua Jauna ganat deithu çuen Masphara.
18. Eta Israelgo semeei erran cioeten: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Nic atheratu dut Israel, eta itzurraraci çaituztet çuec Eguiptoarren escuari, eta atsecabeztatzen cinituzten erregue gucien escuari.
19. Çuec ordean egun hastandu duçue çuen Jaincoa, ceinac bakarric atheratu baitzaituztete çuen gaitz eta hestura orotaric; eta erran duçue: Batere; bainan erregue bat eçar çaçu gure gainean. Orai beraz Jaunaren aitzinean jar çaizte leinuca eta familiaca.
20. Samuelec Israelgo leinu gucien gainera arthiqui çuen çorthea, eta erori cen Benjaminen leinura.
21. Guero arthiqui çuen Benjaminen leinuan eta familietan, eta erori cen Metriren familiara, eta azquenecotz Cisen seme Saulen gainera. Bilhatu çuten beraz, eta etzen kausitu.
22. Eta guero Jauna consultatu çuten, hean Saul ethorrico cen harat. Jaunac ihardetsi çuen: Hara etchean gordea dagoela.
23. Laster eguin çuten beraz, eta erakarri çuten handic; eta populuaren erdian jarri cenean, sorbaldetaric eta goiti populu gucia baino gorago cen.
24. Samuelec erran cioen populu guciari: Garbiqui ikusten duçue Jaunac hautatu duena, ecen ez da populu gucian berce bat hunen iduricoa. Eta populu guciac oihu eguin çuen, cioelaric: Bici bedi erregue.
25. Bada, Samuelec irakurtu çuen erregue leguea, iscribatu çuen liburu batean eta Jaunaren aitzinean eçarri. Guero Samuelec igorri çuen populu gucia, cein bere etchera.
26. Saul ere goan cen bere etchera, Gabaara; eta harequin goan cen armadaren pharte bat, hainac ceinen bihotzac uquitu baitzituen Jaincoac.
27. Bainan Belialen semeec erran çuten: Salba othe gaitzazque horrec? Eta erdeinatu çuten, eta etzioten emaitzaric ekarri; bainan Saulec ez adituarena eguiten çuen.
1. Handic hilabethe baten buruan beçala, guerthatu cen, Naas Amontarra igan cela, eta guerlan abiatu cela Jabes Galaaden contra. Eta Jabestar guciec erran cioten Naasi: Batasunera har gaitzatzu eta cerbitzatuco çaitugu.
2. Naas Amontarrac ihardetsi cioten: Huntan eguinen dut çuequin batasun, iraicico baitarotzuet guciei escuineco beguia, eta eçarrico çaituztet Israel guciaren laidagarri.
3. Jabesco çaharrec erran cioten: Emagutzu çazpi egun, mandatarien igorceco Israelgo bazter orotara; eta gure atde atheraco denic ez bada içaten, ilkico gare çure gana.
4. Berriquetariac ethorri ciren beraz Gabaara, Saulen hirira, eta solas horiec erran cituzten populuaren aitzinean. Eta populu gucia oihuz eta marrascaz hasi cen.
5. Eta hara Saul non landatic heldu cen bere idien ondotic, eta erran çuen: Cer du populu horrec nigar eguiteco? eta erran ciozcaten Jabesco guiçonen solasac.
6. Saulec solas hequiec ençutearequin, Jaunaren izpiritua jauci cen haren baithan, eta gogorqui biztu cen haren hasarrea.
7. Bere bi idiac harturic puscacatu cituen, eta berri-ekarleequin igorri cituen Israelgo bazter orotara, cioelaric: Nor-ere ilkico eta Sauli eta Samueli jarraiquico ez baita, horrelaxe eguina içanen çaiote haren idiei. Jaunaren beldurra sarthu cen beraz populuan, eta oro atheratu ciren guiçon bakar bat beçala.
8. Saulec beguietan iragan cituen Becequen, eta Israelgo semeetaric baciren hirur ehun mila guiçon, eta Judatic hogoi eta hamar mila.
9. Eta ethorri ciren berriquetariei erran çuten: Hunela erranen dioçuete Jabes Galaaden diren guiçonei: Bihar iguzquia berotuco denean içanen da çuen librança. Berri hori eraman cioeten Jabestarrei, ceinac bozcariotan sarthu baitziren.
10. Eta Amontarrei erran cioeten: Bihar ilkico gare çuen gana; eta eguinen darocuçue atseguin duqueçuena.
11. Biharamuna ethorri cenean, Saulec hirur andanetan eçarri çuen populua; goiz lehenean sarthu cen etsaien campetan, eta hilca haritu citzaioen Amoni iguzquia berotu arteo; eta ondarrac barraiatuac içan ciren halaz non hequietaric ez baitziren bia elkarrequin guelditu.
12. Eta populuac Samueli erran cioen: Cein da erran duen hura: Saul erreguinatuco othe da gure gainean? Igutzue halaco guiçonac, eta hilen ditugu.
13. Saulec erran çuen: Egun huntan ez da nihor heriotzetan eçarrico, ceren Jaunac egun eguin baitu Israelen librança.
14. Samuelec ordean populuari erran cioen: Çatozte eta goacen Galgalara, eta han berriz eguin deçagun erregueren icendatzea.
15. Eta populu gucia Galgalara goan cen; han Saul erregue eguin çuten Jaunaren aitzinean Galpalan, eta han baquezco bitimac imolatu cituzten Jaunaren aitzinean. Eta han Saulec eta Israelgo guiçon guciec erabili cituzten bozcalencia handiac.
16. Guiçon hasarrecorrac phizten ditu kimerac; jasancor denac jabalcen ditu phiztuac direnac.
17. Alferren bideac iduri du elhorrizco hesia, behaztopagailuric ez da prestuen bidean.
18. Aita bozten du seme çuhurrac; guiçon çoroac arbuiatzen du bere ama.
19. Eta guertha cedin contentionebat-ere hayén artean, cein hetaric estimaturen cen guehien.
20. Baina harc erran ciecén, Nationén reguéc seignoriatzen dute hayén gainean, eta hayén gainean authoritate dutenac, vnguiguile deitzen dirade.
21. Baina çueçaz ezta hala: aitzitic çuen arteco handiena biz chipién beçala: eta gobernatzen duena, cerbitzatzen duena beçala.
22. Ecen cein da handiago, mahainean iarriric dagoena, ala cerbitzun ari dena? eza mahainean iarriric dagoena? Bada ni naiz çuen artean cerbitzatzen ari dena beçala.
23. Eta çuec çarete enequin iraun duçuenac ene tentationétan.
18. Nic bada disposatzen drauçuet resumá, niri neure Aitac disposatu vkan drautan beçala.
19. Ian deçaçuençat eta edan ene mahainean ene resumán, eta iar çaitezten thronoén gainean iugeatzen dituçuela Israeleco hamabi leinuac.
20. Erran ceçan halaber Iaunac, Simon, Simon, huná, Satanec bihiaren ançora çuen bahatzeco desira dic:
24. Baina nic othoitze eguin diat hiregatic, falta eztadin hire fedea: hic bada noizpait conuertituric confirmaitzac eure anayeac.
25. Eta harc erran cieçón, Iauna, prest nauc hirequin eta presoindeguira eta heriora ioaitera:
26. Baina Iesusec erran ceçan, Hiri diossat Pierris, eztic ioren egun oillarrac, hiruretan ni neçaguála vka deçaqueán baino lehen.
27. Guero erran ciecén, Çuec igorri çaituztedanean mulsa eta maleta eta çapata gabe, deusen falta içan çarete? Eta hec erran ceçaten, Deusen-ere.
28. Erran ciecén bada, Baina orain mulsa duenac, har beça, halaber maleta-ere: eta eztuenac, sal beça bere arropá, eta eros beça ezpatabat.
29. Ecen erraiten drauçuet oraino behar dela nitan complitu scribaturic dagoen haur, Eta gaichtoequin contatu içan da. Ecen segur niçazco gaucéc fin hartzen duté.
30. Eta hec erran ceçaten, Iauna, huná bi ezpata hemen. Eta harc erran ciecén, Asco da.
31. Guero ilkiric parti cedin costumatu beçala Oliuatzetaco mendirát: eta iarreiqui içan çaizcan bere discipuluac-ere.
32. Eta leku hartara ethorri cenean, erran ciecén, Othoitz eguiçue sar etzaitezten tentationetan.
33. Orduan hura vrrund cedin hetaric harri iraitzi baten inguruä, eta belhauricaturic othoitz eguiten çuen,
34. Cioela, Aitá, baldin nahi baduc iragan eçac copa haur eneganic: badaric-ere ez ene vorondatea baina hirea eguin bedi.
35. Eta aguer cequión Aingueruä cerutic hura confortatzen çuela.
36. Eta hersturatan iarriric othoitze eguiten çuen cineçago, eta cen haren icerdia odol chorta gatzatu lurrera erorten diradenac beçala.
37. Guero orationetic iaiquiric ethor cedin bere discipuluetara, eta eriden citzan tristez lo ceunçala.
38. Eta erran ciecén, Cergatic lo çaunçate? iaiqui çaitezte, eta othoitz eguiçue sar etzaitezten tentationetan.
Basque Bible 1571
Public Domain