1. Salomon hasi cen Jaunaren etchearen eguiten Jerusalemen Moriaco mendian, ceina haren aita Dabidi erakutsia içan baitzitzaioen, Dabidec Ornan Jebusearraren larrainean xuxendu çuen toquian.
2. Bada, eguiten hasi cen bere erreguetasuneco laugarren urthean, bigarren hilabethean.
3. Eta hauquiec dira Salomonec arthiqui cituen asentuac Jaunaren etchearen eguiteco, luçara hirur hogoi beso, lehengo neurriaren arabera, eta çabalera hogoi beso.
4. Berriz, aitzinaldean lorioa, luçara hedatzen cena temploaren çabaltasunaren neurrian, hogoi besotacoa cen; aldiz haren goratasuna sei hogoi besotacoa cen; eta Salomonec barnetic urhe garbienez urheztatu çuen.
5. Etche nausia ere estali çuen içai-oholez, eta orotan iratchiqui cituen urhe garbienezco xaflac; eta hequietan bernuçatu cituen hostadurac eta gathetto batzu beçala bata bercearen barnean sarcen cirenac.
7. Bada urhea, ceintaricaco xaflez estali baitzituen etche, laz, habe, harrasi eta atheac, nihon cen garbiena cen; eta harrasietan querubinac bernuçatu cituen.
8. Sainduren sainduco etchea ere eguin çuen; luçara harcen çuen temploaren çabaltasuna, hogoi beso; çabaltasuna orobat hogoi besocoa çuen; eta estali çuen urhe-xaflaz, sei ehun talenduz beçala.
9. Itzeac ere eguin cituen urhez, halaz non itze bakotchac berrogoi eta hamar siclo phisu baitzituen; guelac ere urhez estali cituen.
10. Eguin cituen halaber sainduren sainduco etchean bi querubinen moldeac eta urhez estali cituen.
11. Querubinen hegalac hogoi besotan hedatzen ciren, halaz non hegal batec borz beso baitzituen eta jotzen baitzuen etcheco harrasia; eta berce hegalac baitzituen borz beso eta uquitzen baitzuen bigarren querubinaren hegala.
12. Bigarren querubinaren hegalac orobat borz beso cituen eta jotzen çuen harrasia, haren berce hegalac borz beso cituen eta berce querubinaren hegala uquitzen çuen.
13. Beraz bi querubinen hegalac çabalduac çauden eta hogoi besotan hedatzen ciren; berac aldiz, xutic çauden çangoen gainean eta hequien beguitharteac campoco etcherat itzuliac ciren.
14. Eguin ere çuen moredin, purpura, escarlata eta liho hautazco bela bat, eta querubinac ehoaraci cituen hartan.
15. Temploco athearen aitzinean eguin cituen halaber bi habe hogoi eta hamaborz beso gora cirenac, eta hequien buruec borz beso cituzten.
16. Gathettoac, sainduteguicoac beçala eguin cituen; habeen buruen gainetic eçarri cituen; eta ehun mingrana eguinic, gathettoen arteetan eçarri cituen.
17. Habe hequiec templo-lasean jarri cituen, bat escuinetaric eta bercea ezquerretaric; escuinetaric cena deithu çuen Jaquin, eta ezquerrecoa Booz.
1. Eguin çuen halaber cobrezco aldare bat, hogoi besoz luce cena, hogoi besoz çabal eta hamar besoz gora.
2. Itsaso bat ere urthu çuen, hamar besotacoa ezpainetic ezpainera, inguruz biribila; borz besoren goratasuna çuen, eta hogoi eta hamar besotaco soka batec inguratzen çuen haren itzulia.
3. Haren azpian baciren idi-itchura batzu, eta campotic hamar besotaric hamar besotara lanquetadura batzuec bi lerrotan beçala itsasoaren sabela inguratzen çuten. Bada idiac urthuz eguinac ciren.
4. Eta itsasoa bera jarria cen hamabi idiren gainean, ceinetaric hirurec ipharrera beguiratzen baitzuten, berce hirurec mendebalera, berce hirurec hegoara eta gaineraco hirurec iguzqui-haicera, itsasoa çutelaric gainean eçarria; berriz, idien guibelac barneco alderat çauden itsasoaren azpian.
5. Aldiz haren loditasunac baçuen cehe baten heina, eta haren ezpaina cen edateco unci baten ezpaina beçala edo lili çabaldu batena beçala; hirur mila metreta iduquitzen cituen.
6. Eguin cituen orobat hamar unci; eta eçarri cituen borz escuinetaric eta borz ezquerretaric, hequietan garbitzeco holocaustatzat escainceco ciren guciac; apheçac berriz, itsasoan garbitzen ciren.
7. Hamar urhezco ganderailu ere eguin cituen, manatua içan cen moldearen arabera; eta eçarri cituen temploan, borz escuinetaric eta borz ezquerretaric.
8. Eguin cituen oraino hamar mahain, eta eçarri cituen borz escuinetaric eta borz ezquerretaric; eta eguin cituen ehun gorgoila.
9. Eguin cituen, berriz, aphecen lorioa eta basilica handi bat, eta basilican atheac, cobrez estali cituenac.
10. Itsasoa berriz, escuinaldean eçarri çuen iguzqui-haicetic hegoara buruz.
11. Hiramec eguin cituen berçalde berçac, bihorcecoac eta gorgoilac; eta akabatu çuen erregueren lan gucia Jaincoaren etchean,
12. Erran nahi da bi habe, epistiliac eta buruac, eta sare-iduri batzu buruac estalcen cituztenac epistilien gainetic.
13. Eguin cituen halaber laur ehun mingrana eta bi sare, halaco moldez non bi lerrotan mingranac bata berceari, epistiliac eta buruac estalcen cituzten sareco gatheez iratchiquitzen baitziren.
14. Orobat eguin cituen oinac eta oinen gainean eçarri cituen unciac;
15. Itsaso bat, itsasoaren azpico hamabi idiac ere,
16. Berçac, bihorcecoac eta gorgoilac. Salomoni Hiram haren aitac cobre garbienetic eguin ciozcan Jaincoaren etcheco tresna guciac.
17. Erreguec, Jordaneco ephaitza batean Socoten eta Saredatharen artean, buztin-lurrean urtharaci cituen.
18. Ecin kondatuzcoa cen, berriz, uncien ostea, halai non cobrearen phisua ez baitzen jaquina.
19. Hola Salomonec eguin cituen Jaincoaren etcheco tresna guciac, urhezco aldarea eta mahainac, eta hequien gainean proposicioneco oguiac;
20. Ganderailuac ere beren criseluequin urhe garbienez, oraclearen aitzinean arguitzeco, azturaren arabera;
21. Eta halaco lore-iduri batzu, criseluac eta urhezco suhatsac. Oro urhe garbienetic eguinac ciren.
22. Balsamunciac ere, isensunciac, gorgoilac eta xurruac urhe garbienetic eguin cituen. Barneco temploco atheac, erran nahi da sainduren sainducoac lanquetatuac ciren; eta temploco atheac campotic urhez ciren. Horreletan akabatu cen Salomonec Jaunaren etchean eguin çuen lan gucia.
9. Eguiptotic atheratu duçu mahastia, eta jendaiac iraiciric landatu duçu.
10. Bideco buruçagui içatu çare haren aitzinean, eta landatu ditutzu haren erroac, eta bethe du lurra.
10. Phisu bi eta neurri bi, Jaunaren aitzinean dira hatsgarri.
11. Haur baten jaiduretaric eçagutzen da, hein haren eguincariac xahuac eta çucenac içanen diren.
12. Aditzen duen beharria eta ikusten duen beguia, Jaunac eguin ditu bat eta bercea.
1. Eta dembora berean iar cedin regue Herodes Eliçaco batzuén affligitzen.
2. Eta hil ceçan Iacques Ioannesen anayea, ezpataz.
3. Eta ikussiric hori laket çayela Iuduey, auança cedin Pierrisen-ere hatzamaitera: (eta ciraden altchagarri gaberico oguién egunac)
4. Eta hatzamanic eçar ceçan presoindeguian, eta eman ciecén laur laurnazco gendarmesi beguiratzera: bazco ondoan hura populuari presentatu nahiz.
5. Pierris bada beguiratzen çutén presoindeguian: baina Eliçác harengatic ardura Iaincoari othoitz eguiten ceraucan.
6. Eta Herodesec hura presentatzeco çuenean, gau hartan lo cetzan Pierris bi gendarmesen artean, bi cadenaz estecatua, eta goardéc borthaitzinean beguiratzen çutén presoindeguia.
7. Eta huná, Iaunaren Ainguerubat ethor cedin, eta arguibatec argui ceçan presoindeguian, eta ioric Pierrisen seihetsa, iratzar ceçan, cioela, Iaiqui adi fitetz, eta eror cequizquión cadenác escuetaric.
8. Eta erran cieçón Aingueruäc, Guerricadi, eta iaunz itzac eure sandaleac. Eta eguin ceçan hala. Guero erran cieçón, Har eçac eure arropá, eta arreit niri.
9. Eta ilkiric Pierris iarreiqui cequión, eta etzaquian eguia cenez Aingueruäz eguiten cena: baina vste çuen cembeit visione ikusten çuela.
10. Eta iraganic lehen goardia eta bigarrena, ethor citecen burdinazco borthara, ciuitatera daramanera, cein bere buruz irequi baitzequién, eta ilkiric iragan ceçaten karricabat, eta bertan parti cedin Aingueruä harenganic.
11. Orduan Pierrisec accordaturic erran ceçan, Orain daquit eguiazqui ecen Iaunac igorri vkan duela bere Aingueruä, eta idoqui nauela Herodesen escutic, eta Iuduén populuaren vstecari gucitaric.
12. Eta gauçá consideraturic ethor cedin Maria Ioannesen, icen goiticoz Marc deitzen cenaren amaren etchera, non baitziraden anhitz bilduac eta othoitze eguiten ceudela.
13. Eta bulkatu çuenean Pierrisec etche aitzineco borthá, ilki cedin nescatobat behatzera, Rhode deitzen cenic.
14. Eta eçaguturic Pierrisen voza, bozcarioz etzeçan irequi etche aitzineco borthá, baina barnera laster eguinic declara ciecén, Pierris borthaitzinean cegoela.
15. Eta hec erran cieçoten, Erhoa aiz. Baina harc seguratzen çuen hala cela: eta hec cioiten, Haren Aingueruä dun.
16. Baina Pierrisec bulkatzez perseueratzen çuen: eta irequiric, ikus ceçaten hura, eta spanta citecen.
17. Eta hæy keinu eguinic escuaz ichil litecen, conta ciecén nola Iaunac idoqui çuen presoindeguitic: eta erran ciecén, Conta ietzeçue gauça hauc Iacquesi eta anayey. Eta ilkiric ioan cedin berce leku batetara.
18. Baina arguitu cenean gudu handia cen gendarmesén artean eya Pierris cer eguin cen.
19. Eta Herodesec hura galdeguinic eriden etzuenean, goardez informatione eguinic, mana ceçan punitzera eraman litecen: eta iautsiric Iudeatic Cesareara, han egon cedin.
20. Eta Herodesec çuen guerla eguiteco gogo Tyrianoén eta Sidonianoén contra: baina hec gogo batez ethor citecen harengana, eta irabaciric Blasto, cein baitzén regueren gamberaco guehién, baque esquez ceuden: ceren hayén comarcá reguerenetic entretenitzen baitzen.
21. Eta egun assignatu batez, Herodesec regue arropaz veztituric, iudicioco iar lekuan iarriric, harengabat eguin ciecén.
22. Eta populua oihuz iar cedin, Iaincoaren voza, eta ez guiçonarena!
23. Eta bertan io ceçan hura Iaincoaren Aingueruäc, ceren ezpaitzeraucan Iaincoari gloria eman: eta harabarturic hil cedin.
24. Baina Iaincoaren hitza auançatzen cen eta multiplicatzen.
25. Barnabas-ere eta Saul itzul citecen Ierusalemetic, carguä complituric, berequin harturic Ioannes-ere icen goiticoz Marc deitzen cena.