La Bible en un an

1. Hauquiec dira aitzinera emanen diozcatzuten erabaquiac.
2. Hebrear gathibu bat erosten baduçu, sei urthez cerbitzatuco çaitu: eta çazpigarrenean ilkico da urruric libro.
3. Nolaco soinecoarequin sarthu baititaque, halacoarequin ilkico da: emaztedun bacen, emaztea harequin ilkico da.
4. Bainan nausiac eman badio emaztea, eta semeac eta alabac içan baditu, emaztequia eta haurrac nausiarenac içanen dira, bainan bera bere soinecoarequin atheratuco da.
5. Gathibuac erran baleça: Maite ditut, ene nausia, eta ene emaztea, eta ene haurrac, ez naiz libroric ilkico;
6. Nausiac aguerraracico du juieen aitzinera, eta hurbilaracico du atheari eta habeei, eta beharria eztenaz cilhatuco dio: eta behin-bethico haren gathibu içanen da.
7. Norbaitec alaba sehitzat sal baleça, ez da berce nescatoec ohi duten beçala atheraco.
8. Emana içan çaioen nausiaren beguico desgogara eguin badu, nausiac utzico du: bainan jendaia atzeari salceco escuric ez du içanen, berac narda eguin badio.
9. Bainan bere semeari ezconçaz eman badio, nescatchei ohi den beçala eguinen du harençat.
10. Berce emazte bat onhesten badio, ezconaracico du nescatcha, eta ez dioizqui ukatuco soinecoac eta ahalquearen precioa.
11. Hirur horiec ez baditu eguiten, ilkico da urruric dirurican gabe.
12. Norc-ere hilcecotan joco baitu guiçona, heriotzez hila içanen da.
13. Ez baditu ordean celatac erabili, bainan Jaincoac hura escuetara eman badio, erakutsico darotzut lekua ceinetara ihes eguin beharco baitu.
14. Norbaitec cimarkuz eta celatac eguinez hilcen badu bere laguna, bera hilceco kenduren duçu ene aldaretic.
15. Aita edo ama jo dituzqueena, heriotzez hila içan bedi.
16. Norc-ere guiçona ebatsi eta saldu baituque, gaizquia frogatu-eta, heriotzez hila içan bedi.
17. Bere aitari edo eman burhoa arthiquico dioena, heriotzez hila içan bedi.
18. Bi guiçon liscarrean haritu badira, eta batec laguna jo badu harriaz edo ukarai-muloaz, eta hau hil ez bada, bainan ohatua guelditu:
19. Jaiquitzen bada, eta campoan ibilcen makilaren gainean, joilea hobengabe içanen da, hula bizquitartean non bihurtuco baitioizqui bere lan sariac eta midicuetaco gastuac.
20. Norbaitec sehia edo nescatoa çaharo ukaldica jotzen badu, eta hilcen baçaizco escuetan, hobenaz hobendun içanen da.
21. Irauten badu ordean egun bat edo bia, ez da gaztigu meneco içanen, ceren gathibua haren dirua baita.
22. Guiçonac liscarrean sarcen badira, eta norbaitec jotzen badu emaztequi içorra bat, eta haurra gaizqui eraguiten badio, bera bici içanic ere: hainac bidegabea onthuco du, emaztequiaren senharrac galdeguinen eta guiçonec xedatuco duten becembat.
23. Ordean emaztequiaren heriotzea ondotic balin badarraio, joileac emanen du bicia biciarençat,
24. Beguia beguiarençat, horça horçarençat, escua escuarençat, çangoa çangoarençat,
25. Errea errearençat, sakia sakiarençat, uspela uspelarençat.
26. Norbaitec jotzen badu bere muthil gathibuaren beguia edo nescatoarena eta okercen baditu, libro utzico ditu kendu duen beguia gatic.
27. Horz bat ere kencen badiote bere muthilari edo nescatoari, orobat utzico ditu libro.
28. Idi batec adarraz jotzen badu guiçon bat edo emaztequi bat, eta hilcen badira, harrica hila içanen da, eta haren haraguiac ez dira janen: eta idiaren nausia ere hobengabe içanen da.
29. Idia atzotic eta herenegundic adarraz emailea bada, eta haren nausiari hortaz lekucotasun eguin badiote eta harec idia ez hersi, eta hunec hilcen badu guiçona edo emaztequia: idia harricatua içanen da, eta nausia hila.
30. Bainan bidegabearen onceaz beharcen badute, galdeguin gucia emanen du bere biciaren ordain.
31. Guiçon-gaztea ere edo nescatcha adarraz jotzen badu, erabaqui beraren peco içanen da.
32. Muthilari edo nescatoari jokatu bada, nausiac emanen ditu hogoi eta hamar siclo cilharrezco; bainan idia harrica lehertua içanen da.
33. Norbaitec urtegui bat idequitzen badu edo berri bat cilhatzen eta ez apatzen, eta idi bat edo asto bat hartara eror badadi,
34. Urteguiaren nausiac bihurtuco du aciendaren balioa; ordean acienda hila bere içanen du.
35. Guiçon baten idiac berce batena sakitzen badu, eta hilcen bada hau: sal beçate idi bicia eta dirua erditic eguin; ordean hila ere elkarren artean çathi beçate.
36. Bainan nausiac balin baçaquien idia adarraz emaile cela atzotic eta herenegundic, eta ez baçuen çaindu, bihur eça idia idiarençat, eta hila osoric hartuco du.
1. Idi bat edo ardi bat ebatsi duenac, eta hil edo saldu badu, bihurtuco ditu, borz idi batençat, eta lau ardi batençat.
2. Etche baten hausten edo cilhatzen atzemana dena, eta hilcen bada hartu duen saki batetaric, joilea ez da odolaz hobendun içanen.
3. Bainan hori iguzquia atheratuz gueroztic eguin badu, guiçon hilcequeta bat eguin duque, eta hila içanen da bera. Ohoinac ez badu bere ohoinçaren ordaina certaz bihur, saldua içanen da bera.
4. Baldin ebatsi duena etchean atzemana baçaio, biciric, nahiz idia, nahiz astoa, nahiz ardia; bikunean bihurtuco du.
5. Bidegabe eguinen duenac landa batean, edo mahasti batean, eta bere acienda berceen ontasunean alhatzera utzi badu, bere landan edo mahastian duen hobeena bihurtuco du, bidegabearen preçamenaren alderat.
6. Su atheratu batec elhorriac atzematen baditu, eta bihi-espal meta bati lotzen bada, edo landetan xutic diren uztei, sua biztu duenac bidegabea onthuco du.
7. Norbaitec bere adisquideari çaincera eman badio dirua edo unci bat, eta hartu duenari ebasten badiote; ohoina atzemana bada, bikunean bihurtuco du.
8. Aguercen ez bada ohoina, etcheco nausia hurbilduco da juieetara, eta cin eguinen du ez duela escua hedatu lagunaren gauçaren gainera,
9. Maula eguiteco, hala idian nola astoan, edo ardian, edo soinecoan, edo cer-nahitan bidegabe ekar deçaqueen gauçan; bataren eta bercearen ikustecoa juieen aitzinera ethorrico da: eta hauquiec erabaquitzen badute, çainçaileac bikunean bihurtuco dio bere lagunari.
10. Norbaitec bere lagunari çaincera eman badio idi, ardi edo berce edocein acienda, eta hura hil badadi, edo ahul, edo etsaiac harrapa badeça, eta nihorc hori ez ikusi;
11. Cinari bide emateco içanen çaio, nola çainçaileac, escua ez duen hedatu bere lagunaren gauçaren gainera; jabeac cina onhetsico du, eta bercea ez da bihurcera behartua içanen.
12. Bainan ohorgoz ebatsia içan bada, jabeari onthuco dio bidegabea.
13. Ihici batec jana içan bada, jabeari hiliquitic ekarrico dio, eta ez du bihurtuco.
14. Norbaitec acienda horietaric maileguz ordain eguitecotan galdatzen badu, eta ahulcera edo hilcera heldu bada, jabea han ez delaric, mailegu-eguilea bihurcera borchatua içanen da.
15. Bainan ez du bihurtuco, jabea han bacen, beregainqui acienda bere lanaren saritan erakarria bacen.
16. Nescatcha doncella bat, ezconçaz hitzemana ez dena oraino, enganatu duenac, eta harequin lo eguin badu, dotatuco du, eta emazte içanen du.
17. Nescatcharen aitac ez badio eman nahi, nescatchec dotetzat har ohi duten becembat diru muthilac emanen du.
18. Ez duçu jasanen sorguinqueria eguileac bici ditecen.
19. Aciendarequin lohiqueria eguinen duena, heriotzez hila içan bedi.
20. Jaunaz berce jaincoei imolatuco duena, hila içan bedi.
21. Nahigaberic ez gaizquiric ez eguin arrotzari: ceronec ecen arrotz içatu çarete Eguiptoco lurrean.
22. Ez duçue bidegaberic eguinen alhargunari eta umeçurçari.
23. Damuric eguiten badioçuete, deihadar eguinen darotet niri, eta nic ençunen dut hequien oihua.
24. Eta ene hasarrea jaucico da, eta marrauçaz joco çaituztet, eta çuen emazteac alhargun içanen dira, eta çuen haurrac umeçurz.
25. Dirua maileguz ematen badioçute ene populu beharrari, çuequin dagoenari, ez duçue cerga-bilçaileac beçala erchatuco, ez-eta lucuruz lehertuco.
26. Çure lagunari soinecoa bahitzat harcen badioçu, iguzquia sarthu baino lehen bihurtuco dioçu.
27. Alabainan bere larruaren estalceco hura du soineco bakarra, eta berceric ez du ceinen barnean lo eguin baiteçaque: ni gana oihu eguiten badu, ençunen dut, ceren urricalmendutsua bainaiz ni.
28. Juieez etzare gaizqui minçatuco, eta çure populuco buruçaguia ez duçu madaricatuco.
29. Hamarrenen eta picainen bihurcera ez duçu luçatuco: emanen darotaçu çure semeetaric lehen-sorthua.
45. Ecen lilitchoaren saria, doi-doia da ogui bakar bat; bainan emaztequiac guiçonari balio handitaco arima atzematen dio.
46. Guiçonac bere golkoan gorde othe deçaque sua, haren soinecoac erreco ez diren beçala?
47. Edo ikatzen gainean ibil othe ditaque, haren oin-azpiac erreco ez diren beçala?
48. Hala bere lagunaren emaztea ganat sarcen dena, ez da garbi içanen hura uquitu ondoan.
49. Orduan Iesus minça cequien gendetzey eta bere discipuluey.
50. Cioela, Moysesen cadirán iarten dirade Scribác eta Phariseuac:
26. Cerere bada erranen baitrauçue beguira deçaçuen, beguira eçaçue eta eguiçue: baina hayén obrén araura eztaguiçuela: ecen erraiten duté, eta ez eguiten.
27. Ecen carga piçuac eta iassan ecin daitezquenac biltzen dituzté, eta eçarten guiçonén soinetara: baina bere erhiaz hunqui nahi eztituzté.
28. Eta bere obra guciac eguiten dituzté guiçonéz ikus ditecençát: ecen çabaltzen dituzté bere philacterioac, eta luçatzen dituzté bere veztimendetaco bazterrac.
29. Eta on darizté lehen placey banquetetan, eta lehen cadirey synagoguetan,
1. Eta salutationey merkatuetan, eta guiçonéz deithu içateari Magistruá, Magistruá.
2. Baina çuec etzaiteztela dei Magistru: ecen bat da çuen doctora, Christ: eta çuec gucioc, anaye çarete.
3. Eta çuen aita ezteçaçuela nehor dei lurrean: ecen bat da çuen Aita, ceruètan dena.
4. Eta etzaiteztela dei doctor: ecen bat da çuen doctora, Christ.
5. Baina çuen artean handién dena, biz çuen cerbitzari.
6. Ecen bere buruä goraturen duena, beheraturen da: eta bere buruä beheraturen duena, goraturen da.
7. Baina maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác: ceren ersten baituçue ceruètaco resumá guiçonén aitzinean: ecen çuec etzarete sartzen, eta sartzen diradenac eztituçue vtziten sartzera.
8. Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác, ecen iresten dituçue ema alhargunén etcheac, are luçaqui othoitz eguin irudiz: halacotz duçue condemnatione handiagoa recebituren.
9. Maledictione çuen gainean Scriba eta Phariseu hypocritác, ecen itsassoa eta leihorra inguratzen dituçue, proselytobat daguiçuençát, eta eguin denean, gehennaco seme eguiten duçue dobláz ceuroc baino areago.
10. Maledictione çuen gainean guidari itsuác, ceinéc baitioçue, Norc-ere iuraturen baitu templeaz, ezta deus: baina norc-ere iuraturen baitu templeco vrrheaz, çordun da.
11. Erhoác eta itsuác, cein da handiago vrrhea, ala vrrhea sanctificatzen duen templea?
12. Eta erraiten duçue, norc-ere iuraturen baitu aldareaz, ezta deus: baina norc-ere iuraturen baitu haren gainean den oblationeaz, çordun da.
13. Erhoác eta itsuác, cein da handiago oblationea, ala oblationea sanctificatzen duen aldarea?
14. Beraz aldareaz iuratzen duenac, iuratzen du harçaz, eta haren gainean diraden gauça guciéz.
15. Eta norc-ere iuratzen baitu templeaz, iuratzen du harçaz, eta hartan habitatzen denaz.
16. Eta iuratzen duenac ceruäz, iuratzen du Iaincoaren thronoaz eta haren gainean iarriric dagoenaz.
Basque Bible 1571
Public Domain