La Bible en un an

1. Hau da benedicionea Moisec, Jaincoaren guiçonac, hil aitzinean Israelgo semeei eman ciotena.
2. Eta erran çuen: Jauna Sinaitic ethorri da, eta Seirretic ilki çarocu; Pharango menditic aguertu da, eta sainduac milaca harequin. Haren escu escuinean da suzco leguea.
3. Maithatu ditu populuac, saindu guciac haren escuan daude; eta haren oinetara hurbilcen diren guciac arguituco dira haren irakaspenaz.
4. Moisec meçutu darocu leguea, Jacoben iraulguiaren primança.
5. Guciz çucena denaren baithan erregue içanen da, populuaren aitzindariac Israelgo leinuequin bilduac içan diren ordutic.
6. Bici bedi Erruben, ez bedi hil, bainan molcho ttipian içan bedi.
7. Hau da Judaren benedicionea: Jauna, adi çaçu Judaren minçoa, eta sarraraz çaçu bere populuan: horren escuac guducatuco dira Israelen alde, eta haren gueriçatzaile içanen da etsaien contra.
8. Lebiri, berriz, erran cioen: Jauna, çure perfetasuna eta irakascunça çor çaizquio guiçon sainduari, ceina frogapenez frogatu eta Jaçar-lekuco uretan juiatu baituçu,
9. Ceinac erran baitiote bere ait-amei: Etzaituztet eçagutzen; eta bere anaiei Ez daquit nor çareten; eta ez dituzte eçagutu beren semeac ere. Hauquiec beguiratu dute çure errana, eta iduqui çure patua,
10. Çure erabaquiac, oi Jacob, eta çure leguea, oi Israel: hauquiec escainico dute isensua çure hasarreari eta holocaustac çure aldarean.
11. Benedica çaçu, Jauna, hunen indarra, eta onhets hunen escuetaco eguinça. Jo çaçu hunen etsaien bizcarra, eta ez beitez xuti hau higüincen dutenac.
12. Eta Benjamini erran cioen Moisec: Jaunaren guciz-maithatua gogo çabalez egonen da hunen baithan; ezcont-ohean beçala egonen da egun osoa, eta hunen bulharren artean sosegu hartuco du.
13. Josepi ere erran cioen: Hunen lurra bethe bedi Jaunaren benedicioneaz, ceruco fruituez, ihinçaz eta lupheco ithurriez,
14. Iguzquiaren eta ilharguiaren fruituez,
15. Mendi çaharren maceletaco, eta bethiereco bizcargainetaco fruituez,
16. Lurreco fruituez eta haren nasaitasunaz. Sasian aguertu içan denaren benedicionea jauts bedi Josepen buruaren gainera, eta Naçarearraren buru gainera bere anaien artean.
17. Hunen edertasuna da cecenaren lehembicico umearena iduri, hunen adarrac errinoceroarenac beçala dira: hequiez bulkatuco ditu jendaiac lurraren berce bazterreraino. Holacoac dira Efraimen osteac eta Manaseren milacac.
18. Guero erran cioen Çabuloni: Boz çaitezte, çu Çabulon, çure ilkialdian, eta çu, Isacar, çure olhetan.
19. Populuac deithuco dituzte mendira; han imolatuco dituzte çucembidezco bitimac. Esnea beçala edosquico dituzte itsasoco ontasunceac eta legarrean gordeac diren aberastasunac.
20. Eta Gadi erran cioen: Gad çabalqui benedicatua da, lehoina iduri phausuan dago, et hartu ditu besoa eta burua.
21. Eta ikusi du bere lehentasuna, ceren bere çathian baitu etzana irakaslea, ceina içatu baita populuco aitzindariequin, ceinac eguin baititu Jaunaren çucembideac eta haren erabaquia Israelequin.
22. Eta Dani erran cioen: Danec iduri du lehoinaren umea; Basandic urrun hedatuco da.
23. Nefthaliri erran cioen: Nefthali nasaiciaz goçatuco da, eta Jaunaren benedicioneez bethea içanen da: itsasoa eta hegoaldea bereac içanen ditu.
24. Aserri, berriz, erran cioen: Aser bere semeetan benedicatua, bere anaien gogaraco içan bedi, eta bere oina olioan busti beça.
25. Burdinaz eta cobrez içanen du oinecoa. Çure gaztetasuneco egunac iduri içanen dira çure çaharcecoac ere.
26. Ez da Jaincoric guciz çucenaren Jaincoa beçalacoric, ceru gainera igaiten dena da, çure lagunçailea. Haren indarraren handiz derabilça hedoiac.
27. Haren egoitza gainean da eta haren beso bethidanicoa beherean: çure aitzinetic iraicico du etsaia, eta erranen dio: Herrauts eguin hadi.
28. Israelen eguinen du bere egoitza bakarric eta gogoa çabalic. Ogui-arnotaco lurrean içanen da Jacoben beguia, ceruac estalico du bere ihinçaz.
29. Dohatsu çare, oi Israel! nor da çure iduricoric, populu Jauna baithan salbatzen çarena? Hura da çure lagunçaco erredola, çure ospearen ezpata. Ukatuco çaituzte çure etsaiec, eta çuc, çangoa eçarrico dioçute lephoaren gainean.
1. Moise igan cen beraz Moabeco celhaietaric Neboco mendira, Phasgaco gainean, Jericoco parrean; eta Jaunac erakutsi cioen Galaadeco lur gucia Daneraino,
2. Eta Nefthali gucia, Efraimen eta Manaseren lurra, eta Judaren lur gucia azquen itsasoraino,
3. Eta egüerdi-aldea, Jerico palmetaco hirico celhaiac, Segorreraino.
4. Eta Jaunac erran cioen: Hori da lurra ceintaz cin eguin baitiotet Abrahami, Isaaqui eta Jacobi, nioelaric: Çure iraulguiari emanen diot hori. Ikusi duçu çure beguiz, eta etzare horrat iraganen.
5. Eta Jaunac manaturic, han hil içan cen Moise, Jaunaren cerbitzaria, Moab-herrian.
6. Eta Jaunac ehorci çuen Moab-herrico haran batean, Phogorreco parrean: eta egungo eguna arteo ez da guiçonic içan haren hobia eçagutu duenic.
7. Moisec, hil cenean, ehun eta hogoi urthe cituen; haren beguia etzen lambrotu, ez-eta haren horçac etziren higuitu.
8. Eta Israelgo semeec hogoi eta hamar egunez deithoratu çuten Moabeco celhaietan, eta bethe ciren Moisen deithoreco egunac.
9. Bada, Josue, Nunen semea, bethea içan cen çuhurciazco izpirituz, ceren Moisec haren gainean eçarri baitzituen escuac. Eta Israelgo semeac haren alderat ethordun içatu ciren eta eguin çuten Jaunac Moisi manatu içan cioen beçala.
10. Eta Israelen handic-harat etzen Moise beçalaco profetaric jaiqui, Jaunac bekoz beko eçagutu çuenic;
11. Ez-eta eguin çuenic halaco ikuscari eta sendagailaric nola Jaunac eguinaraci baitzioizquien Eguiptoco lurrean Faraonen, haren cerbitzari gucien eta lur guciaren contra;
12. Ez-etare beso hain hazcarra erabili çuenic eta hain gauça handi, harrigarriac eguin cituenic nola Moisec Israel guciaren aitzinean.
13. Ni berriz, ene hobengabetasuna gatic onhetsi eta çure aitzinean fincatu nauçu bethi.
14. Benedicatua içan bedi Israelgo Jainco Jauna mendetaric mendetaraino. Halabiz, halabiz.
15. Gauça cerbaitençat erdeinu atheratzen duenac, bere burua lotzen du guerocotzat; bainan manamenduaren beldur dena, baquean egonen da. Arima amarrutsuac bekatutan inguruca dabilça; aldiz, prestuac dira urricalcor eta urricalcen.
16. Çuhurraren leguea da bicitzeco ithurria, heriotzeco çorigaitzetic bazterceco.
17. Eta guero guertha cedin hura ioaiten baitzen hiriz hiri, eta burguz burgu, predicatzen eta euangelizatzen çuela Iaincoaren resumá eta hamabiac ciraden harequin:
13. Eta emazte batzu harçaz spiritu gaichtoetaric, eta eritassunetaric sendatuac, Maria deitzen cena Magdalena, ceinaganic çazpi deabru ilki içen baitziraden,
14. Eta Ioanna Herodesen procuradore. Chuz deitzen cenaren emaztea, eta Susanna, eta berceric anhitz bere onetaric hura aiutatzen çutenic.
1. Eta nola gendetze handia biltzen baitzen, eta hiri gucietaric anhitz harengana ioaiten, erran ceçan comparationez,
2. Ilki cedin ereillebat bere haciaren ereitera: eta ereitean partebat eror cedin bide bazterrera: eta aurizqui içan cen, eta ceruco choriéc irets ceçaten hura.
3. Eta berce partebat eror cedin harri gainera, eta sorthuric eyhar cedin, ceren ezpaitzuen hecetassunic:
4. Eta berce partebat eror cedin elhorri artera: eta harequin batean sorthuric elhorriéc itho ceçaten hura.
5. Eta bercea eror cedin lur onera: eta sorthuric eguin ceçan fructu ehunetan hambat. Hauén erraitean oihuz cegoen, Ençuteco beharriric duenac, ençun beça.
6. Eta interrogatzen çuten bere discipuluéc erraiten çutela, ceric cen comparatione hura.
7. Eta harc erran ciecén, Çuey eman çaiçue Iaincoaren resumaco mysterioén eçagutzea: baina bercey comparationez, dacussatelaric ikus ezteçaten, eta dançutelaric adi ezteçaten.
8. Haur da bada comparationea, Hacia da Iaincoaren hitza.
9. Eta bide bazterrecoac dirade, ençuten dutenac: guero ethorten da deabrua, eta kencen du hitza hayén bihotzetic, sinhetsiric salua eztitecençát.
10. Eta harri gainecoac dirade, ençun dutenean bozcariorequin recebitzen dutenac hitza: baina hauc erroric eztute, hauc demboratacotz sinhesten duté, eta tentationeco demborán retiratzen dirade.
11. Eta elhorri artera erori dena, hauc dirade ençun dutenac: baina partitu eta, ansiéz eta abrastassunéz eta vicitze hunetaco voluptatéz ithotzen dirade, eta eztuté fructuric ekarten.
12. Baina lur onera erori dena, hauc dirade bihotz honestean eta onean hitz ençuna eduquiten dutenac eta fructu patientiatan ekarten dutenac
13. Eta nehorc arguia viztu duenean, eztu hura vnci batez estaltzen, edo ohe azpian eçarten: baina candeler gainean eçarten du, sartzen diradenéc arguia ikus deçatençát.
14. Ecen ezta secreturic, aguerturen eztenic: ez estaliric, eçaguturen, eta arguira ethorriren eztenic.
15. Ikus-açue bada nola ençuten duçuen: ecen norc-ere baitu hari emanen çayo: eta norc-ere ezpaitu, duela vste duena-ere edequiren çayo hari.
16. Orduan ethor citecen harengana haren ama eta haren anayeac, eta gendetzearen causaz ecin hers cequidizquion.
17. Eta declara cequión, erraiten ceraucatela, Hire ama, eta hire anayeac lekorean diaudec, hi ikussi naiz.
18. Baina harc ihardesten çuela erran ciecén, Ene ama eta ene anaye dirade Iaincoaren hitza ençuten eta eguiten dutenac.
19. Eta guertha cedin egun batez, hura sar baitzedin vncian eta haren discipuluac: eta erran ciecén, Iragan gaitecen lacaren berce aldera. Eta parti citecen.
20. Eta vncian hec ioaiten ciradela, loac har ceçan: eta iauts cedin haicezco tormentabat lacera: eta vrez bethatzen ciraden, eta peril çutén.
21. Orduan hurbilduric iratzar ceçaten hura, cioitela, Magistruá, Magistruá, galdu guihoaçac. Eta harc iratzarriric mehatcha citzan haicea eta vraren tempestá: eta cessa citecen, eta sossagu handia eguin cedin.
22. Eta erran ciecén, Non da çuen fedea? Hec icituric ceudela mirets ceçaten, cioitela elkarren artean, Baina nor da haur, haiceac eta vra manatzen baititu eta obeditzen baitute?
Basque Bible 1571
Public Domain