La Bible en un an

1. Bada, Acabec Jeçabeli erran ciozcan Eliasec eguin cituen guciac eta nola ezpataz profeta guciac hil cituen.
2. Eta Jeçabelec Eliasi guiçon bat igorri çaroen, cioelaric: Jaincoec hau eguin beçadate eta hura gainetic, baldin bihar tenor huntaco hire arima eçarcen ez badiat hequietaric bakotcharen arima beçala.
3. Elias icitu cen beraz, eta xutituric gogoac ematen çaroen toqui gucietara abiatu cen. Ethorri cen Bernabee Judacora eta han utzi çuen bere muthila,
4. Eta egun baten bidean ibili cen mortuan. Eta orre baten azpian jarri ondoan, hil cedin galdatu çaroen bere biciari, eta erran çuen: Asqui dut, Jauna, ene bicia har çaçu, ecen ez naiz ene arbasoac baino hobea.
5. Bere burua arthiqui çuen eta lohacartu cen orrearen itzalpean. Eta hara non uquitu çuen Jaunaren aingueru batec, eta erran çaroen: Jaiqui çaite eta jan çaçu.
6. Eliasec beguiratu çuen, eta hara haren buruaren ondoan hautspeco ogui bat eta unci bat urez bethea. Jan çuen beraz eta edan, eta berriz lokartu cen.
7. Eta bigarrenecotzat itzuliric Jaunaren aingueruac uquitu çuen eta erran çaroen: Jaiqui çaite eta jan çaçu, ecic bide handia eguiteco guelditzen çaitzu.
8. Jaiqui ondoan, jan eta edan çuen, eta hazcurri haren indarrean ibili cen berrogoi gau-egunez Horebeco Jaunaren mendiraino.
9. Eta harat heldu cenean, cilhoca batean egon cen; eta hara non Jauna minçatu citzaioen, eta erran çaroen: Elias, cer hari çare hor?
10. Hunec ihardetsi çuen: karrez gartua naiz armadetaco Jainco Jaunarençat, Israelgo semeec bazterrerat utzi dutelacotz çurequilaco batasuna; hautsi dituzte çure aldareac, ezpataz hil dituzte çure profetac; ni bakarra naiz guelditua, eta ene biciaren ondoan dabilça, hau niri kendu nahiz.
11. Eta Jaunac erran çaroen: Ilki çaite eta xutic çaude mendian Jaunaren aitzinean. Eta hara Jauna iragan cela; eta haice handi muthiri bat jaiqui cen mendiac gainazpicatuz, eta harcadiac phorroscatuz Jaunaren aitzinean, eta Jauna etzen haice hartan; eta haicearen ondotic ethorri cen lur-ikara bat, eta Jauna etzen ikara hartan;
12. Eta ikararen ondotic su bat, eta Jauna etzen su hartan. Suaren ondotic ethorri cen haice mehe baten xixtua.
13. Eliasec aditu çuenean hura, beguithartea capaz estali çuen, eta ilkia cilhocaco ahoan xutic guelditu cen; eta hara minço bat hari erraten çaroena: Cer hari çare hor, Elias? Eta hunec ihardetsi çuen:
14. Armadetaco Jainco Jaunarençat karrez gartua naiz, Israelgo semeec bazterrerat utzi dutelacotz çurelicaco patua; hautsi dituzte çure aldareac, ezpataz çure profetac hil dituzte; ni bakarra naiz guelditua, eta ene biciaren ondotic dabilça, hau niri kendu nahiz.
15. Eta Jaunac erran çaroen: Çoaz eta itzul çaite çure bideaz mortua barna Damasera; eta harat heldu çaretequeenean, Haçael erregue gançu çaçu Siriaren gaineco;
16. Eta Jehu Namsiren semea erregue gançutuco duçu Israelen gaineco; Eliseo, berriz, Saphaten semea, ceina Abelmeulacoa baita, çure orde profeta gançutuco duçu.
17. Eta guerthatuco da, Haçaelen ezpatari itzurico dena, haina Jehuc hilen duela; eta Jehuren ezpatari itzurico dena, haina Eliseoc hilen duela.
18. Eta enetzat beguiratuco ditut Israelen çazpi mila guiçon, ceinen belhaunac Baalen aitzinean gurthu ez baitira, eta hura adoratu ez duten aho guciac escuari musu emanez.
19. Elias handic goan cen beraz, eta atzeman çuen Eliseo Saphaten semea hamabi idi uztarrirequin iraulden hari cela, eta bera cen hamabi idi uztarrirequin iraulden hari cirenetaric bat. Eta Elias haren gana ethorri cenean, bere capa eçarri çuen haren gainean.
20. Idiac berehala utziric, Eliseo goan cen Eliasen ondotic eta erran çaroen: Besarca biatzat, othoi ene ait-amac, eta hala jarraiquico natzitzu. Ihardetsi çaroen: Çoaz eta bihur çaite; ecic eguin darotzut niri çagoquitana.
21. Eliasen ganic itzuliric, Eliseoc idi-pare bat hartu eta hil çuen; idien haraguiac goldearen çurarequin erre cituen, populuari eman ciozcan, eta jan cituzten. Eta xutituric goan cen, eta Eliasi jarraiqui cen eta cerbitzatzen çuen.
1. Bada, Benadadec, Siriaco erreguec, bildu cituen bere armada gucia, eta hogoi eta hamabi erregue bere gana, eta çaldizcoac, eta orga-lasterrac; eta iganic guducatzen eta sethiatzen çuen Samaria.
2. Eta Acabi, Israelgo erregueri, hirira berri-eramaileac igorriric,
3. Erran çuen: Hau dio Benadadec: Hire cilharra eta hire urhea, hire emazteac eta hire seme maiteenac eneac dituc.
4. Israelgo erreguec ihardetsi çuen: Oi erregue ene jauna, dioçun beçala çureac gare ni eta ditudanac oro.
5. Berriquetariac berriz ethorriric, erran çaroten: Hau dio Benadadec, çure gana igorri gaituenac: Emanen daroztac hire cilharra, hire urhea, hire emazteac eta hire semeac.
6. Bihar beraz mugui huntaco bereco hire gana igorrico ditiat ene cerbitzariac, eta ikartuco ditie hire etchea, eta hire cerbitzarien etcheac; escuetara hartuco ditie nahi dituzten guciac eta eramanen ditie.
7. Bada, Israelgo erreguec deithu cituen lurreco çaharrac oro, eta erran çaroeten: Ohartemaçue eta ikusaçue celatac hedatzen darozquigula; ecen igorri içan du ene gana ene emazteen eta ene semeen arietan, eta urhe eta cilharren arietan, eta ez dut ecetzic eman.
8. Eta çaharrec oroc eta populu guciac erran çaroten: Ez ençun, ez onhets haren erranic.
9. Hargatic ihardetsi çaroeten Benadaden bidalquinei: Erroçuete ene erregue jaunari: Ceinen ariaz hastetic igorri baitarotaçu niri çure cerbitzariari, hainac eguinen ditut oro; bainan gauça hau ecin deçaquet.
10. Eta guibelerat goanic, bidalquinec Benadadi heldu çaroten solasa. Hunec igorri cituen berriz eta erran çuen: Jaincoec hau eguin beçadate eta hura gainetic, Samariaco herrautsa asqui içaten bada niri jarraiquitzen çaitan populu guciaren ahurren bethetzeco.
11. Eta ihardestean Israelgo erreguec erran çuen: Erroçuete: Guerricatua denac guerricatua ez denac baino espantu guehiago erabil ez beça.
12. Guerthatu cen bada, Benadadec aditu çuenean solas hori, bera eta erregueac itzalpetan edaten hari cirela, eta bere cerbitzariei erran çaroeten: Ingura çaçue hiria. Eta inguratu çuten.
13. Eta huna profeta batec, Israelgo erregue Acaben gana hurbilduric, erran çaroela: Hau dio Jaunac: Ikusi duçu nasqui oste gaitz hori gucia? huna bada nic egun non arthiquico dudan çure escura, jaquin deçaçunçat ni naicela Jauna.
14. Eta Acabec erran çuen: Nortaz? Profetac ihardetsi çaroen: Hau dio Jaunac: Herrialdetaco aitzindarien oinezco muthilez. Acabec erran çuen: Norc abiatuco du gudua? Eta harec ihardetsi çuen: Çuc.
15. Acabec kondatu cituen beraz herrialdetaco aitzindarien muthilac, eta atzeman cituen berrehun eta hogoi eta hamabi; hequien ondotic kondatu çuen populua, Israelgo seme guciac, çazpi mila.
16. Egüerditan ilki ciren. Bada, Benadad hordia edaten hari cen bere itzalpean, eta harequin hogoi eta hamabi erregueac, haren lagunçara ethorri cirenac.
17. Herrialdetaco aitzindarien muthilac berriz, buru-buruan atheratuac ciren. Hargatic Benadadec igorri çuen ikustera. Ikusleec berria ekarri çaroten, ciotelaric: Samariatic ilkiricaco guiçon batzu dira.
18. Benadadec erran çaroeten: Edo ethor ditecen baque eguiteco ariaz, edo guducatzeco ariaz, biciric atzeman çatzue.
19. Beraz herrialdetaco aitzindarien muthilac ilkiac ciren eta gaineraco armada ondotic cihoan.
20. Bakotchac hil çuen parrera ethorcen citzaioen guiçona; Siriarrec iheseguin çuten, eta Israel jarraiqui citzaioeten. Benadadec ere, Siriaco erreguec, çaldi baten gainean bere çaldizcoequin ihes eguin çuen.
21. Eta atheraturic Israelgo erreguec jo cituen çaldiac eta orga-lasterrac, eta sarrasqui gaitza eguin cioen Siriari.
22. (Bada, profeta hurbilduric Israelgo erregueren gana, erran çaroen: Çoaz eta hazcar çaite, eta jaquiçu, eta ikusaçu cer hari çaren; ecic heldu den urthean Siriaco erregue çure contra iganen da.)
23. Siriaco erregueren cerbitzariec berriz, erran çaroten beren nausiari: Mendietaco jaincoac dira hequien jaincoac, hortaco nausitu çaizquigu; bainan hobe da celhaietan guduca gaitecen hequien contra, eta garhaituco ditugu.
24. Çuc beraz gauça hau eguiçu: Erregue guciac çure armadatic urrun çatzu, eta hequien orde aitzindariac eçar çatzu;
25. Çure soldadoetaric hil direnen nombrea berri çaçu, eta çaldiena leheneco çaldien araura, eta orga-lasterrena lehenago içan ditutzunen araura; eta etsaien contra celhaietan guducatuco gare, eta ikusico duçu garhaituco ditugula. Sinhetsi çuen hequiec errana eta hala eguin çuen.
26. Beraz urthea iragan ondoan, Benadadec kondatu cituen Siriarrac, eta Aphequera igan cen Israeli gudu emateco.
27. Bada, Israelgo semeac ere kondatuac içan ciren, eta jatecoac harturic abiatu ciren beren aldetic, eta campatu ciren etsaien parrean, bi ahunz arthalde ttipitto iduri; Siriarrec berriz, lurra bethetzen çuten.
28. (Eta hurbilduric Jaincoaren guiçon batec erran çaroen Israelgo erregueri: Hau dio Jaunac: Siriarrec erran dutelacotz: Mendietaco Jaincoa da Jauna, ez da haranetaco Jaincoa, oste handi hori gucia arthiquico dut çure escuetara, eta jaquinen duçue ni naicela Jauna.)
29. Batzuec eta berceec çazpi egunez lerroac xuxendu cituzten elkarren parrean; çazpigarren egunean berriz, guduari lothu ciren, eta egun batez Israelgo semeec hil cituzten Siriarretaric ehun mila oinezco.
30. Guelditu cirenec berriz, Aphequera, hirira ihes eguin çuten. Eta harrasi bat erori cen hogoi eta çazpi mila guiçon guelditu cirenen gainera. Bada, Benadad ihes sarthu cen hirira, guela-çoko batean cen gordegailura.
31. Eta bere cerbitzariec erran çaroten: Aditzea dugu Israelgo erregueac barkaçale direla; hargatic çakuac eçar detzagun soinean eta sokac lephoetan, eta ilki gaitecen Israelgo erregueren gana; biciac utzico darozquigu beharbada.
32. Çakuac soinean eçarri cituzten eta sokac lephoetan, ethorri ciren Israelgo erregueren gana eta erran çaroten: Çure cerbitzari Benadadec dio: Bicia utz biaçaçut, othoi. Eta harec ihardetsi çuen: Bici bada oraino, ene anaia da.
33. Guiçonec hori oneco alderat hartu çuten; eta berehala solasa ahotic kendu çaroten eta erran: Benadad çure anaia da. Erreguec ihardetsi çaroeten: Çoazte eta erakar çaçue ene gana. Benadad atheratu citzaioen beraz, eta Acabec bere orga-lasterrera iganaraci çuen.
34. Hunec erran çaroen: Ene aitac çureari hartu diozcan hiriac bihurtuco ditut; plaçac çuretzat Damasen eguizquitzu, ene aitac Samarian eguin içan dituen beçala, eta ni çurequin batasunez josiric goanen naiz çure ganic. Acabec beraz eguin çuen harequin batasun eta utzi çuen goatera.
35. Orduan profeten semeetaricaco guiçon batec bere lagunari erran çaroen Jaunaren icenean: Jo neçaçu. Bainan hunec etzuen jo nahi içan.
36. Erran çaroen: Ceren ez duçun nahi içan ençun Jaunaren hitza, huna non goanen çaren ene ganic eta lehoin batec hilen çaitu. Eta haren ganic urrunduxe cenean, lehoin batec atzeman eta hil çuen.
37. Berce guiçon bat ere atzemanic, erran çaroen: Jo neçaçu. Hunec jo çuen eta sarrasqui eguin.
38. Profeta goan cen beraz eta atheratu cen erregueren bidera, eta herrautsa egarriz gambiatu cituen musua eta beguiac.
39. Eta erregue iragaiten celaric, erregueri oihu eguin eta erran çaroen: Çure cerbitzaria ilki da hurbiletic guducatzera; eta guiçon batec ihes eguiten baitzuen, norbaitec erakarri darot eta erran: Beguira çaçu guiçon hau; hau itzurcen bada, çure biciac ihardetsico du hunenarençat, edo emanen duçu cilharrezco talendu bat.
40. Bada, nahasia içanez, alde batera eta bercera itzulica nindabilalaric, betbetan guiçona ez da aguertu. Eta Israelgo erreguec erran çaroen: Cerorrec eman duçu çure erabaquia.
41. Bainan harec berehala garbitu çuen bere beguitharteco herrautsa, eta Israelgo erreguec eçagutu çuen profetetaric cela.
42. Hunec erran çaroen: Hau dio Jaunac: Heriotzea çure escutic mereci çuen guiçon bat igorri duçulacotz, çure biciac harenarençat ihardetsico du eta çure populuac haren populuarençat.
43. Israelgo erregue itzuli cen beraz bere etcherat, ençutea erdeinatuz, eta hasarre handi ethorri cen Samariara.
1. Dabiden psalmoa, Jonadaben semeena eta lehembicico gathibuena. Çure baithan, Jauna, içan dut ene iguriquitza: ez naiz behinere ahalquetan erorico:
2. Ene gana beheiti çaçu beharria eta salba neçaçu.
3. Enetzat içan çaite Jainco gueriçatzaile eta malda-leku hazcar bat, arren eta salba neçaçun: Ceren çu baitzare ene habea eta ihes-lekua.
4. Ene Jaincoa, athera neçaçu bekatorearen escutic, leguearen contra dabilanaren escutic eta gaixtaguinarenetic:
5. Ecen, Jauna, çu çare ene jasancortasunaren aria: Jauna, çu çare ene phesquiça ene gaztetasunetic.
1. Adisquidearen ganic guibelatu nahi dena, hartaco bidequeta dabila; bethi arbuiagarri içanen da.
2. Çoroac ez ditu onhesten umotasunezco solasac, non etzitzaizquion minçatzen bihotzean duenaren arabera.
1. Eztadila trubla çuen bihotza: sinhesten duçue Iaincoa baithan, ni baithan-ere sinhets eçaçue.
2. Ene Aitaren etchean egoitzác anhitz dirade: baldin bercela baliz erran nerauqueçuen, Banoa çuey leku appaincera.
3. Eta ioan naiçatenean, eta leku çuey appaindu drauqueçuedanean, berriz ethorriren naiz, eta harturen çaituztet neuregana: non bainaiz ni, çuec-ere çaretençát.
4. Eta norat ni ioaiten naicen badaquiçue, eta bidea badaquiçue.
5. Diotsa Thomasec, Iauna, etzeaquiagu norat ioaiten aicen: eta nolatan bidea ahal daquiquegu?
6. Diotsa Iesusec, Ni naiz bidea eta eguia eta vicitzea: nehor ezta ethorten Aitagana niçaz baicen.
7. Baldin eçagutzen baninduçue ni, ene Aita-ere eçagut cineçaquete: eta oraindanic eçagutzen duçue hura, eta ikussi duçue hura.
8. Diotsa Philippec, Iauna, eracuts ieçaguc Aita, eta asco ciaicuc,
9. Diotsa Iesusec, Hambat demboraz çuequin nauc, eta eznauc eçagutu ni? Philippé, ikussi nauenac ni, ikussi dic Aita: eta nola hic erraiten duc, Eracuts ieçaguc Aita?
10. Eztuc sinhesten ecen ni Aita baithan, eta Aita ni baithan dela? Nic çuey erraiten drauzquiçuedan hitzac, neurorganic eztitut erraiten: baina nitan dagoen Aitac eguiten ditu obrác.
11. Sinhets neçaçue ecen ni Aita baithan, eta Aita ni baithan dela: ezpere obra beracgatic sinhets neçaçue.
12. Eguiaz eguiaz erraiten drauçuet, norc ni baithan sinhesten baitu, nic eguiten ditudan obrác, harc-ere eguinen ditu, eta hauc baino handiagoac eguinen ditu: ecen ni Aitaganat ioaiten naiz.
13. Eta cer-ere escaturen baitzarete ene icenean, hura dut eguinen: glorifica dadinçat Aita Semean.
14. Baldin cerbait esca baçaitezte ene icenean, nic dut eguinen.
15. Baldin niri on badariztaçue, ene manamenduac beguiraitzaçue.
16. Eta nic othoitz eguinen draucat Aitari, eta berce Consolaçalebat emanen drauçue, dagoençat çuequin eternalqui:
17. Eguiazco Spiritu munduac ecin recebi deçaquena diot: ceren ezpaitu ikusten hura, ez eçagutzen: baina çuec badaçaguçue hura, ceren çuec baithan egoiten baita, eta çuetan içanen da.
18. Etzaituztet vtziren çurtz: itzuliren naiz çuetara.
19. Oraino gutibat, eta munduac eznau guehiagoric ikussiren, baina çuec ikussiren nauçue: ceren ni vici bainaiz, çuec-ere vicico çarete.
20. Egun hartan çuec duçue eçaguturen ecen ni naicela neure Aita baithan, eta çuec ni baithan eta ni çuec baithan.
21. Ene manamenduey datchetena, eta hec beguiratzen dituena, da niri on dariztana: eta niri on dariztana, ene Aitaz onhetsia içanen da: eta nic hari on eritziren draucat, eta manifestaturen draucat hari neure buruä.
22. Diotsa Iudasec, ez Iscariotec, Iauna, nondic da ceren guri eure buruä manifestaturen baitraucuc, eta ez munduari?
23. Ihardets ceçan Iesusec, eta erran cieçón, Baldin norbeitec on badarizt niri, ene hitza beguiraturen du: eta ene Aitac onhetsiren du hura, eta harengana ethorriren gara, eta hura baithan egoitza eguinen dugu.
24. Niri on eztariztanac, ene hitzac eztitu beguiratzen: eta ençuten duçuen hitza, ezta enea, baina ni igorri nauen Aitarena.
25. Gauça hauc erran drauzquiçuet, çuequin nagoela.
26. Baina Consolaçaleac, Spiritu sainduac, cein igorriren baitu Aitac ene icenean, harc iracatsiren drauzquiçue gauça guciac, eta orhoit eraciren drauzquiçue erran drauzquiçuedan gauça guciac
27. Baquea vtziten drauçuet, neure baquea emaiten drauçuet: eztrauçuet munduac emaiten duen beçala, nic emaiten çuey. Eztadila trubla çuen bihotza, eta eztadila icit.
28. Ençun duçue ecen erran drauçuedala, Banoa, eta itzuliren naiz çuetara. Baldin on bacindarizté, segur aleguera cintezquete ceren erran baitut, banoa Aitaganát: ecen Aita ni baino handiago da.
29. Eta orain erran drauçuet eguin dadin baino lehen, eguin datenean sinhets deçaçuençát.
30. Eznaiz guehiagoric çuequin anhitz minçaturen: ecen ethorri da mundu hunetaco princea, eta nitan eztu deus.
31. Baina haur eguiten da, eçagut deçançát munduac: ecen on daritzadala Aitari: eta nola manatu bainau Aitac, hala eguiten dut. Iaiqui çaitezte, goacen hemandic.
Basque Bible 1571
Public Domain