La Bible en un an

1. Salomonec ekarri cituen beraz haren aita Dabidec botuz eman guciac; eta cilhar, urhe eta unci guciac Jaincoaren etcheco kutchetan eçarri cituen.
2. Guero Jerusalemera bilaraci cituen Israelgo çaharrac leinuetaco aitzindari guciac eta Israelgo semeen familietaco buruçaguiac, Jaunaren batasuneco arka ekar ceçatençat Dabiden hiritic, ceina baita Sion.
3. Hargatic Israelgo guiçon guciac erregueren gana ethorri ciren çazpigarren hilabetheco besta-egunean.
4. Eta Israelgo çahar guciac ethorri cirenean, lebitarrec hartu çuten arka,
5. Eta ekarri çuten tabernacleari çatcheizcon tresna guciequin. Aphecec berriz, lebitarrequin ekarri cituzten tabernaclean ciren sainduteguico unciac.
6. Aldiz erregue Salomonec, Israelgo bilku guciac eta arkaren aitzinera bildu ciren guciec ahariac eta idiac konda ahal baino guehiago imolatzen cituzten, hambatecoa cen ecic bitimen ostea.
7. Aphecec Jaunaren batasuneco arka eçarri çuten bere toquian, erran nahi da temploco oraclean, sainduren sainduan querubinen hegalen azpian;
8. Halaco moldez non querubinec beren hegalac hedatzen baitzituzten arka phausatua cen lekuaren gainera, eta estalcen baitzuten arka bere haguequin.
9. Eta nola arkaren erabilceco hagac luceguixeac baitziren, hequien muthurrac agueri ciren oraclearen aitzinean; bainan camporatchago cenac ecin ikus cetazqueen. Han içan da beraz arka bethi egungo eguna arteo.
10. Arkan etzen deus berceric bi har-lauçac baicen, Moisec Horeben eçarriac, Jaunac Israelgo semeei leguea eman çaroetenean Eguiptotic ilkitzen cirelaric.
11. Apheçac aldiz ilki cirenean sainduteguitic (ecen han aurkitu ahal içan ciren guciac sainduetsiac içan ciren, eta oraino orduan aldiac eta cerbitzuen itzuliac etziren hequien artean bereciac),
12. Hala lebitarrec nola cantariec, erran nahi da Asaphen azpian, Emanen azpian eta Idithunen azpian cirenec, hequien seme eta anaiec, liho hautez jaunsiric, jotzen cituzten cimbalac, maniurrac eta guitarrac, aldarearen iguzqui-haiceco aldean, eta hequiequin batean ehun eta hogoi aphecec jotzen cituzten turutac.
13. Guciec beraz batean cantatuz turutez, bocez, cimbalez, organoez eta asco musicaco tresnez, eta boçac gora alchatuz, otsac urrunera adiarazten cituzten, halaz non hasi cirenean Jaunaren laudatzen eta erraten: Jaunari aithor bihur dioçoçue, ceren den ona, ceren bethicoa den haren urricalpena; Jaincoaren etchea lanho batez bethe cen,
14. Eta apheçac etzaitezqueen egon eta etzeçazqueten bethe beren eguimbideac lanhoaren gatic; ecic Jaunaren gloriac bethe çuen Jaincoaren etchea.
1. Orduan Salomonec erran çuen: Jaunac aguindu çuen hedoian eguinen çuela bere egoitza.
2. Nic berriz, etche bat eguin diot haren icenari, hartan egon dadiençat bethi gucian.
3. Eta erreguec itzuli çuen beguithartea eta benedicatu çuen Israelgo oste gucia (ecic ostea xutic çagoen beguira); eta erran çuen:
4. Benedica bequio Israelgo Jainco Jaunari, ceinac eguincetan eçarri baitu ene aita Dabidi eman cioen hitza erranez:
5. Ene populua Eguiptoco lurretic atheratu dudan egunetic, ez dut Israelgo leinu gucietan hiri bat hautatu, han etche bat eguin çaquion ene icenari; eta ez dut berce guiçon bat hautatu, ene Israelgo populuan buruçagui içateco;
6. Bainan hautatu dut Jerusaleme, ene icena han içan dadiençat, eta hautatu dut Dabid, hura Israelgo ene populuaren gainean erregue eçarceco.
7. Eta ene aita Dabiden nahia içan cenean Israelgo Jainco Jaunaren icenari etche baten eguitecoa,
8. Jaunac erran çaroen: Ceren hau içan baita çure nahia, ene icenari etche baten alchatzecoa, ongui eguin duçu cinez horrelaco nahia içatea;
9. Bainan ez duçu çuc alchatuco etchea, bai ordean çure Seme çure ganic sorthuco denac; hura içanen da ene icenari etchea alchatuco daroena.
10. Jaunac bethe du beraz eman çuen hitza; eta ni jaiqui naiz ene aita Dabiden orde; jarri naiz Israelgo tronuan, Jaunac erran çuen beçala, eta etchea darot alchatu Israelgo Jainco Jaunaren icenari.
11. Huntan eçarri dut arka, ceinetan baita Jaunarequilaco patua, Israelgo semeequin eguin çuena.
12. Salomon xutic eman cen beraz Jaunaren aldarearen aitzinean, Israelgo populu guciaren parrean, eta hedatu cituen escuac.
13. Ecic Salomonec cobrezco egonleku bat eguin çuen borz beso luçara, borz beso çabalera eta hirur beso gorara cituena, eta basilicaren erdian eçarri çuen. Haren gainean xutic egon cen; eta guero belhaunicaturic, eta escuac cerura alchatuz,
14. Erran çuen: Israelgo Jainco Jauna, ez da çure idurico Jaincoric ez ceruan ez-etare lurrean; çu çare batasun eta urricalpen iduquitzen diotzoçutena çure cerbitzari çure aitzinean beren bihotz oroz ibilcen direnei;
15. Çu, ene aita Dabidi çure cerbitzariari beguiratu diotzotzuna aguindu cinarozquien guciac, eta bethe ditutzuna çure ahoco hitzac, oraico orduac erakusten duen beçala.
16. Orai beraz, Israelgo Jainco Jauna, iduc diotzotzu çure cerbitzari ene aita Dabidi aguindu diotzotzunac erranez: Ez da ene aitzinean escastuco çure odoleco guiçona, Israelgo tronuaren gainean, jarrico dena; baldinetaria bizquitartean çure semeac egoten badira beren bideetan eta ene leguean ibilcen badira, çu ene aitzinean ibili çaren beçala.
17. Eta orai, Israelgo Jainco Jauna, gogor bedi çure cerbitzari Dabidi eman dioçun hitza.
18. Sinhesgarri othe da bada Jaincoa guiçonequin lurraren gainean egoten dela? Baldin ceruac eta ceruetaco ceruec ez baçaituztete iduquitzen, cembatenaz gutiago nic eguin dudan etche hunec!
19. Bainan huntaco bakarric eguina da, beguira dioçoçutençat çure cerbitzariaren othoitzari eta haren errequeiari, ene Jainco Jauna; eta ençun detzatzunçat çure cerbitzariac çure aitzinean ixurcen dituen othoitzac;
20. Gau eta egun beguiac idec detzatzun etche hunen gainera, çure icena deithua içanen dela aguindu duçun lekuaren gainera;
21. Ençun deçaçun çure cerbitzariac huntan eguiten darotzun othoitza; eta ençun detzatzun çure cerbitzariaren eta Israelgo çure populuaren othoitzac. Edoceinec othoitz eguin deçaçun leku huntan, ençun çaçu çure egon-lekutic, erran nahi da ceruetaric, eta beguithartez jar beçaizquio.
22. Baldin norbaitec bere lagunaren alderat eguin baleça bekatu, eta haren contra cin eguitera jarria heldu balitz, eta bere burua etche huntan burhoz hers baleça aldarearen aitzinean;
23. Çuc ençunen duçu cerutic, eta çucena erabaquico daroeçu çure cerbitzariei; gaixtaguinari bihurtuco dioçu bere bidea bere buruaren gainera, eta aspertuco duçu çucena, hari bere çucentasunaren arabera emanez.
24. Baldin Israelgo çure populua bere etsaiez garhaitua balitz (ecic çure alderat bekatu eguinen dute) eta itzuliric penitencia eguiten badute, errequeitzen badute çure icena eta leku huntan othoitz eguiten badute,
25. Çuc ençunen ditutzu cerutic, beguithartez jarrico çaizquio Israelgo çure populuari, eta bihurraracico ditutzu hequiei eta hequien aitei eman daroeçuten lurrera.
26. Baldin cerua hersia içanez, uriric erorcen ez bada populuaren bekatuen ariaz, eta othoizten baçaituzte toqui huntan, çure icenari aithor emanez eta beren bekatuetaric bihurtuz, jo ditutzun ondoan,
27. Ençun çatzu, Jauna, cerutic; çure cerbitzariei eta Israelgo çure populuari barka diotzotzuete beren bekatuac; irakats dioçoçuete bide ona ceintan sarthu behar baitira, eta çure populuari goçatzera eman dioçun lurrari uria emoçu.
28. Lurraren gainera atheratu badira gosetea, içurritea, herdoa, lanhadura, xartalac eta harrac; etsaiec, bazterrac larruturic, sethiatzen badituzte hirico atheac, eta gaitz eta eritasun guciec hersatzen badute populua;
29. Baldin Israelgo çure populutic norbaitec, eçagutuz bere çauria eta eritasuna, othoitz eguiten badu eta escuac etche huntan hedatzen baditu,
30. Çuc ençunen duçu cerutic, erran nahi da çure egoitza goratic; beguithartez jar çaquizquio, eta bakotchari bihur dioçoçu hainaren bihotzean eçagutzen ditutzun bideen arabera, çuc ecen bakarric eçagutzen ditutzu guiçasemeen bihotzac,
31. Çure beldur içan ditecen eta çure bideetan ibil ditecen, gure aitei eman dioçuten lurraren gainean bici diren egun guciz.
32. Israelgo çure populuticacoa ez den arrotz bat urrungo lurretic heldu balin bada, çure icenaren handiaren ariaz, çure escu hazcarraren eta beso hedatuaren ariaz, eta leku huntan adoratzen baçaitu;
33. Çuc ençunen duçu cerutic, çure egoitza guciz sendotic, eta eguinen ditutzu arrotz harec galdatu darozquiquetzun guciac, lurreco populu guciec jaquin deçaten çure icena, çure beldur içan ditecen hala-nola Israelgo çure populua, eta eçagut deçaten çure icena deithua içan dela nic alchatu dudan etche hunen gainera.
34. Baldin çure populua guerlara ilkitzen bada bere etsaien contra çuc bidali duqueçun bideaz, adoratuco çaitu, hautatu duçun hiri hau den alderdirat itzuliz eta nic çure icenari alchatu diodan etcheco alderat,
35. Çuc ençunen ditutzu cerutic hequien othoitzac eta errequeiac, eta asperturen ditutzu.
36. Bainan baldin çure alderat bekatu eguin badute (ecic ez da guiçonic bekatu eguiten ez duenic), eta samurtua baçare hequien contra, eta etsaien escuetara arthiquitzen baditutzu, eta gathibu eramanac badira urrungo edo hurbileco lurrera,
37. Eta gathibu eramanac içan diren lurrean, beren baithan sarthuric, penitencia eguiten badute, beren gathibutasuneco lurrean, erraten dutelaric: Bekatu eguin dugu, tzarqui haritu gare, çucen-contran ibili gare;
38. Eta çuc bidali ditutzun beren gathibutasuneco lurrean, çure gana beren bihotz oroz eta arima guciz bihurturic, adoratzen baçaituzte itzuliz hequien arbasoei eman dioçuten lurreco alderat, hautatu duçun hirico eta nic çure icenari alchatu diodan etcheco alderat;
39. Çuc hequien othoitzac ençunen ditutzu cerutic, erran nahi da çure egonleku sendotic, eta emanen dioçu çucenari bide, eta barkaturen dioçu çure populuari, cembat-nahi den bekatore;
40. Ecic çu çare ene Jaincoa; çabal beitez, othoi, çure beguiac, eta çure beharriac atzarriac egon beitez leku huntan eguiten den othoitzari.
41. Orai beraz, Jainco Jauna, jaiqui çaite çure phausuco lekuan, çu eta çurequin çure indarreco arka; çure apheçac, Jainco Jauna, inguratuac içan beitez çure lagunça beguiragarriaz, eta çure sainduac boz beitez çure onguietan.
42. Jainco Jauna, ez bioçoçu ahalquea eman çure cristoren beguitharteari, orhoit çaiteci çure cerbitzari Dabidi eguin diozcatzun onguiez.
11. Haren itzalac estali ditu mendiac, eta haren aihenec Jaincoaren cedroac.
12. Haren gandoac hedatu dira itsasoraino eta haren aldascac hibairaino.
13. Certaco urratu duçu haren harrasia eta larrutzen dute bidean iragaiten diren guciec?
13. Ez maitha loa, beharrac ehoa iduc çaitzan beldurrez; idecatzu beguiac, eta oguiz ase çaite.
14. Ez da ona, ez da ona, diote erosle guciec; eta etcheratu direnean, orduan içanen dute espantu.
1. Eta ciraden, Antiochen cen Eliçán Propheta eta doctor batzu, Barnabas, eta Simon Niger deitzen cena, eta Lucio Cyreneanoa, eta Manahen, Herodes tetrarcharequin haci içan cena, eta Saul.
2. Hec bada Iauna ministerioan cerbitzatzen çutela eta barur ciradela, erran ceçan Spiritu sainduac, Separa ietzadaçue Barnabas eta Saul deithu ditudan obracotzat.
3. Orduan barur eta othoizte eguinic, eta escuac hayén gainean eçarriric, igor citzaten.
4. Hec bada igorriric Spiritu sainduaz, iauts citecen Seleuciara: eta handic embarca citecen Cyprera.
5. Eta ethorri ciradenean Salaminara denuntia ceçaten Iaincoaren hitza Iuduén synagoguetan: eta baçutén Ioannes-ere lagun.
6. Guero Islá Paphorano trebessatu çutenean, eriden ceçaten Iudu propheta falsu encantaçalebat, Bariesu deitzen cenic,
7. Cein baitzén Sergio Paul proconsularequin. guiçon çuhurrarequin. Hunec deithuric Barnabas eta Saul, Iaincoaren hitzaren ençuteco desira çuen.
8. Baina resistitzen cerauen Elymas encantaçaleac, (ecen hala erran nahi du haren icenac) Proconsula fedetic erauci nahiz.
9. Baina Saulec (Paul-ere deitzen denac) betheric Spiritu sainduaz, harengana beguiac chuchenduric,
10. Erran ceçan, O enganio eta finecia guciaz betheá, deabruaren semeá, iustitia guciaren etsayá, ez aiz Iaunaren bide chuchenén makurtzetic gueldituren?
11. Orain bada huná, Iaunaren escua hire gainean, eta içanen aiz itsu, ikusten eztuala iguzquia dembora batetarano, Eta bertan eror cedin haren gainera lanho eta ilhumbe: eta inguru çabilan norc escutic guida leçaqueen bilha.
12. Orduan Proconsulac ikussiric cer eguin içan cen, sinhets ceçan, miraz iarriric Iaunaren doctrináz.
13. Eta Paphotic partitu ciradenean Paul eta harequin ciradenac, ethor citecen Pergera Pamphiliaco hirira: orduan Ioannes hetaric partituric, itzul cedin Ierusalemera.
14. Eta hec Pergetic partituric ethor citecen Antioche Pisidiacora, eta sarthuric synagogán Sabbath egunean, iar citecen.
15. Orduan Leguearen eta Prophetén iracurtzearen ondoan, igor ceçaten synagogaco principaléc hetara, cioitela, Guiçon anayeác, baldin çuetan bada cembeit hitz populuaren exhortationetacoric, erraçue.
16. Iaiquiric bada Paulec, eta escuaz ichil litecen keinu eguinic, dio, Israeltar guiçonác, eta Iaincoaren beldurra duçuenác, ençuçue:
17. Israeleco populu hunen Iaincoac elegitu vkan ditu gure aitác, eta populu haur goratu vkan du, Egypteco lurrean ceudenean, eta besso gora batez idoqui citzan hec hartaric.
18. Eta berroguey vrtheren demboraren inguruän hayén conditioneac suffritu vkan ditu desertuan.
19. Guero deseguenic çazpi natione Chanaango lurrean, çorthez parti ciecén hayén lurra.
20. Eta guero guti gora, guti behera laur ehun eta berroguey eta hamar vrthez eman cietzén iugeac Samuel prophetaganano.
21. Guero esca citecen regue baten, eta eman ciecén Iaincoac Saul Cis-en semea, Ben-iamin leinuco guiçona, berroguey vrthez.
22. Eta hura kenduric, eman ciecén Dauid reguetan: hari-ere testimoniage emanic, erran ceçan, Eriden dut Dauid Iesseren semea, neure gogaraco guiçona, ceinec eguinen baititu ene nahi guciac.
23. Hunen hacitic Iaincoac bere promessaren araura suscitatu vkan drauca Israeli Saluadorea, baita, Iesus:
24. Aitzinetic Ioannesec emendamendutaco Baptismoa Israeli predicatu vkan ceraucanean haren ethorteracoan.
25. Eta acabatzen çuenean Ioannesec bere cursua, erran ceçan, Nor naicela vste duçue? ez naiz hura ni, baina huná, ethorten da ene ondoan, ceinen oinetaco çapatá ezpainaiz digne lacha deçadan.
Basque Bible 1571
Public Domain