La Bible en un an

1. Huseco lurrean bacen guiçon bat Job deitzen cena; eta guiçon hura cen lainoa, çucena, Jaincoaren beldurti eta gaizquitic urruncen cena.
2. Eta sorthu citzaizcon çazpi seme eta hirur alaba.
3. Eta haren içana cen çazpi mila ardi, hirur mila camelu, borz ehun idi-pare, borz ehun asto urrixa eta sehi hainitz. Eta cen guiçon hura handi iguzqui-aldeco jendaia gucien artean.
4. Eta haren semeac goaten ciren, eta ceinec bere egunean eta bere etchearen aldian, eguiten çuten barazcaria. Eta igorcen çuten beren hirur arreben bilha, hequiei berequin janaraz eta edanarazteco.
5. Eta barazcarico egunen ingurua eguin cenean, Jobec igorcen çuen hequietara, sainduesten cituen; eta arguitzeco jaiquiric, holocaustac escaincen cituen bakotcharençat. Ecic erraten çuen: Ene semeec beharbada bekatu eguin duquete eta beren bihotzetan Jaincoa ez benedicatu. Horrela egun oroz eguiten çuen Jobec.
6. Bada, halaco egun batez, Jaincoaren haurrac ethorri cirelaric Jaunaren aitzinera aguerceco, Satan ere aurkitu cen hequien artean.
7. Jaunac erran çaroen: Nondic heldu haiz? Hunec ihardestean erran çuen: Inguratu dut lurra eta gucia gaindi ibili naiz.
8. Eta Jaunac erran çaroen: Ez duc ikusi Job ene cerbitzaria, haren iduricoric lurrean ez baita, guiçon laino, çucen, Jaincoaren beldurti eta gaizquitic urruncen dena?
9. Satanec Jaunari ihardestean erran çuen: Job alferretan othe da Jaincoaren beldur?
10. Ez othe ditutzu alde orotaric inguratu hura, haren etchea eta içate guciac? Ez othe duçu benedicatu haren escuetaco lana, eta haren ontasuna ez othe da berhatu lurrean?
11. Bainan guti bat heda çaçu escua, uqui çatzu goçatzen dituen guciac, hean benedicatuco çaituen beguithartera.
12. Jaunac erran çaroen beraz Satani: Huna non hire escuan diren harec dituenac oro; bakarric haren gainera ez beçac escua heda. Eta Satan ilki cen Jaunaren aitzinetic.
13. Bada, egun batez, nola Joben seme-alabac jaten hari baitziren eta arnoaren edaten beren anaia çaharrenaren etchean,
14. Jobi ethorri citzaioen berriquetari bat erran çaroena: Idiac iraulden hari ciren, eta astoac alhan çauden hequien aldean,
15. Eta Sabearrac jauci dira, oro eraman dituzte eta muthilac ezpataz jo, eta ni bakarric itzuri naiz çuri berriaren ekarceco.
16. Eta oraino minço celaric, ethorri cen berce bat, eta erran çuen: Jaincoaren sua erori da cerutic, eta ardiac eta muthilac jo eta erre ditu, eta nic bakarric ihes eguin dut çuri berriaren ekarceco.
17. Hura ere minço celaric oraino, ethorri cen berce bat, eta erran çuen: Caldearrac jarri dira hirur andanetan, cameluetara sarthu dira eta eraman dituzte; ezpataz jo dituzte muthilac ere, eta nic bakarric ihes eguin dut çuri berriaren ekarceco.
18. Hura minço cen oraino, eta hara non sarthu cen berce bat, eta erran çuen: Çure semeac eta alabac jaten hari cirelaric eta arnoaren edaten beren anaia çaharrenaren etchean,
19. Haice gaitz bat bat-batean jaiqui da mortuco aurkinçatic, kordocatu ditu etchearen lau izquinac, eta etcheac erorcean lehertu ditu çure haurrac, hil dira, eta ni bakarric itzuri naiz çuri berriaren ekarcera.
20. Orduan Job xutitu çuen, hautsi cituen bere soinecoac, eta burua murrizturic, lurrera eroriz, adoran jarri cen;
21. Eta erran çuen: Buluz ilki naiz ene amaren sabeletic eta buluz itzuliren naiz, harat: Jaunac eman, Jaunac kendu; nola baitzuen Jaunac atseguin, hala guerthatu da. Benedicatua içan bedi Jaunaren icena.
22. Horietan orotan Joben ezpainec etzuten bekaturic eguin, eta etzuen çoroqueria bat atheratu Jaincoaren contra.
1. Bada, Jaincoaren haurrac ethorri ciren egun batez, eta Jaunaren aitzinean çaudecelaric, guerthatu cen Satan ere ethorri cela hequien artera, eta Jaunaren aitzinean çagoela.
2. Eta Jaunac erran çaroen Satani: Nondic heldu haiz? Hunec ihardestean erran çuen: Inguratu dut lurra eta gucia gaindi ibili naiz.
3. Eta Jaunac erran çaroen Satani: Ez duc ikusi Job ene cerbitzaria, haren iduricoric ez baita lurraren gainean, guiçon laino eta çucena, Jaincoaren beldurti, gaizquitic urruncen, eta oraino garbi beguiratzen dena? Hic ordean haren contra abiaraci nauc, hari alferretan atsecabe ematen.
4. Jaunari ihardestean Satanec erran çuen: Guiçonac berceen larrua berearençat eta dituen guciac bere biciarençat emanen ditu;
5. Bercela eçarroçu escua gainean, heçur-haraguietan uqui çaçu, eta orduan ikusiren duçu, hean benedicatuco çaituen beguithartera.
6. Jaunac erran çaroen beraz Satani: Horra non ducan escuan; utzoc hargatic bicia.
7. Satan beraz ilki cen Jaunaren aitzinetic, eta oin-çolatic buru-cascoraino çauriric gaixtoenaz jo çuen Job.
8. Samatsaren gainean jarriric, Jobec elcequi pusca batez kencen çuen çornea.
9. Eta bere emazteac erran çaroen: Egonen çare oraino çure lainoquerian? Jaincoa benedica çaçu eta hil çaiteci.
10. Jobec ihardetsi çaroen: Emaztequi burchoroetaric bat iduri minçatu çare. Baldin Jaunaren escutic onac hartu içan baditugu, cergatic ez ditugu harturen gaixtoac? Horietan orotan Joben ezpainec etzuten bekaturic eguin.
11. Bizquitartean Joben hirur adisquidec ençunic hari guerthatu citzaizcon asturugaitzac oro, ethorri ciren cein bere lekutic, Eliphaz Themandarra, Baldad Suharra eta Sophar Naamatharra; ecic hitzartuac ciren ethorceco batean haren ikustera eta goçacari ekarcera.
12. Eta urrunetic beguiac alchatu cituztenean, etzuten eçagutu; eta aiayaca hasiric, eman ciren nigarrari; soinecoac urratu cituzten, eta herrautsa goiti arthiquiz buruaren gainera erorraraci çuten.
13. Eta harequin lurrean jarriric egotu ciren çazpi gau-egunez, eta nihorc etzaroen solas bat eguin; ikusten çuten ecic borthitza cela haren oinhacea.
7. Erhoac ez ditu eçagutzen, ez-eta çoroac ardiesten.
8. Belharra beçala atheratuco direnean bekatoreac, eta tzarqueria-eguile guciac aguertuco direnean, Menderen mendetaco galduco dira;
9. Çu ordean, Jauna, bethi gucian içanen çare Guciz-Gora.
10. Ecen huna çure etsaiac, Jauna, huna non galduco diren çure etsaiac, eta barraiatuac içanen diren tzarqueria-eguile guciac.
11. Eta ene adarra goratua içanen da licornarena beçala, eta urricalpen nasaian içanen da ene çaharcea.
12. Eta ene beguiac beguiratu diote ene etsaiei, eta ene beharriac adituco du ene contra jaiquitzen diren gaixtaguinen gaineco erabaquia.
13. Prestua palma beçala loratuco da; berhatuco da Libango cedroa beçala.
13. Dio alferrac: Lehoina campoan da, hil nindeçaque carriquen erdian.
14. Emaztequi arrotzaren ahoa cilho barna bat da; haina harat erorico da, ceinaren contra samur baita Jauna.
1. Ala eztaquiçue, anayeác, (ecen Leguea eçagutzen duteney minço natzaye) nola Legueac dominatione duen guiçonaren gainean vici den artean?
2. Ecen emazte ezcondua, senharra vici dueno obligatua da Legueaz: baina baldin senharra hil badadi, libre da senharraren leguetic.
3. Beraz senharra vici deno adultera deithuren da, berce senhar baten emazte eguin badadi: baina senharra hil badadi legue hartaric libre da: hala non ezpaitate adultera baldin berce senhar baten emazte eguin badadi.
4. Bada, ene anayeác, çuec-ere Legueari hil çaizquiote Christen gorputzean: berce, hiletaric resuscitatu den baten çaretençát: Iaincoari fructifica dieçogunçat.
5. Ecen haraguian guinenean, bekatuén affectione Legueaz ciradenéc indar çuten gure membroetan, herioari fructificatzeco.
6. Baina orain Leguetic libre gara, hari hil içanic ceinetan hatzamanac baiquineunden: spirituzco berritassunetan cerbitza deçagunçát, eta ez letrazco çahartassunetan.
7. Cer erranen dugu beraz? Leguea bekatu da? Guertha eztadila. Aitzitic bekatua eztut eçagutu vkan Legueaz baicen. Ecen eznuqueen eçagutu guthiciá baldin legueac erran ezpalu, Eztuc guthiciaturen.
8. Baina bekatuac occasione harturic manamenduaz engendratu vkan du nitan guthicia gucia. Ecen Leguea gabe, hila da bekatua.
9. Ecen ni vici nincén Leguea gabe noizpait: baina manamendua ethorri denean, bekatua berriz vitzen hassi içan da.
10. Eta ni hil içan naiz: eta eriden içan da vicitzetaco ordenatu ceitadan manamendua, heriotara itzultzen çaitadala.
11. Ecen bekatuac occasione harturic, seducitu nau manamenduaz eta harçaz hil vkan nau.
12. Bada Legueaz den becembatean hura saindu da, eta manamendua saindu eta iusto eta on.
13. Beraz on den gauçá herio eguin içan çait? Guertha eztadila: aitzitic bekatuac, bekatu cela aguer ledinçát, on den gauçáz herioa engendratu vkan draut, bekatua excessiuoqui bekatore eguin ledin manamenduaz.
14. Ecen badaquigu Leguea spiritual dela: baina ni carnal naiz, bekatuaren azpira saldua.
15. Ecen eguiten dudana, etzait on: ecen eztut cer nahi baitut, hura eguiten: baina ceri gaitz baitaritzat, hura eguiten dut.
16. Bada baldin cer nahi ezpaitut, hura eguiten badut, consentitzen draucat Legueari, ecen ona dela.
17. Bada orain guehiagoric eznaiz ni hura eguiten dudana, baina nitan habitatzen den bekatua.
18. Ecen badaquit eztela habitatzen nitan (erran nahi baita, ene haraguian) onic: ecen nahia bada nitan, baina onaren complitzea, eztut erideiten.
19. Ecen nahi dudan vnguia eztut eguiten: baina nahi eztudan gaizquia eguiten dut.
20. Bada baldin cer nic nahi ezpaitut hura eguiten badut, eznaiz guehiagoric ni, hura eguiten dudana, baina nitan habitatzen den bekatua.
21. Erideiten dut beraz legue haur nitan, vnguia eguin nahi dudanean, ecen gaizquia datchetala niri.
22. Ecen atseguin hartzen dut Iaincoaren Leguean barneco guiçonaz den becembatean:
23. Baina badacussat berce leguebat neure membroetan, ene adimenduco leguearen contra bataillatzen denic, eta ene membroetan den bekatuaren legueari gathibatzen nerauconic.
24. Helas guiçon miserablea ni, norc idoquiren nau herio hunetaco gorputzetic?
25. Esquerrac emaiten drautzat Iaincoari Iesus Christ gure Iaunaz. Bada nic neurorrec adimenduaz cerbitzatzen dut Iaincoaren Leguea, baina haraguiaz bekatuaren leguea.
Basque Bible 1571
Public Domain