La Bible en un an

1. Eguiptoco lurretic athera ondoco bigarren urthean, lehembicico hilabethean, Jauna Moisi minçatu cen Sinaico mortuan, erraten cioelaric:
2. Israelgo semeec Bazcoa eguin beçate bere orduan,
3. Hilabethe huntaco hamalaugarren egunean ilhuncean, ceremonia eta manamendu gucien arabera.
4. Eta Moisec Israelgo semeei manatu cioten Bazcoa eguin ceçaten.
5. Hauquiec eguin çuten bere orduan, hilabethearen hamalaugarren egunean ilhuncean, Sinaico mendian. Israelgo semeec eguin çuten Jaunac manatu gucien arabera.
6. Bada, cembaitec, guiçon hilaz lohituric, etzeçaqueten Bazcoa egun hartan eguin; Moisi eta Aaroni hurbilduric,
7. Erran cioeten: Guiçon hilaz lohituac gare; certaco guibelatuac içanen gure Jaunari eguitetic escainça bere orduan Israelgo semeequin?
8. Moisec ihardetsi cioten: Çaudezte Jauna consulta deçadan cer manatuco duen çuetaz.
9. Eta Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:
10. Erroçute Israelgo semeei: Çuen artecoric norbait guiçon hilaz lohitu bada, edo bidaiaz urrun guertha badadi, eguin beça Jaunaren Bazcoa.
11. Bigarren hilabethean, hilabethearen hamalaugarren egunean ilhuncean, Bazcoa jan beça airisequin eta basa letchurequin;
12. Hartaric ez dute deusere utzico biharamun goiça arteo, eta hartaco heçurric ez dute hautsico: beguiraturen dituzte Bazcoco ceremonia guciac.
13. Baldin norbaitec, xahu delaric, eta ez bidaian içan, eta halaric-ere Bazcoa ez badu eguiten, galdua içanen da bere populuaren erditic, ceren ez dioen Jaunari sacrificioa escaini bere orduan: berac jasanen du bere bekatua.
14. Halaber çuen arthean guerthatzen badira arrotzac eta campotarrac, Jaunari eguinen diote Bazcoa bere ceremonia eta bideen arabera, legue bera içanen da çuen artean hala arrotzarençat nola lekuco umearençat.
15. Bada, tabernaclea xutic jarria içan cen egunean, hedoi batec estali çuen hura. Bainan arratsetic goiceraino su bat iduri çagoen olharen gainean.
16. Hola eguiten cen hutsarteric gabe. Egunaz hedoiac estatrcen çuen hura, eta gabaz sua beçalaco batec.
17. Eta tabernaclea estalcen çuen hedoia baçohanean, orduan Israelgo semeac bideari lotzen ciren: eta non-ere guelditzen baitzen hedoia, han campatzen ciren.
18. Jaunaren manamendura, bideari lotzen ciren, eta haren manamendura, tabernaclea xutic ematen çuten. Hedoia tabernaclearen gainean guelditua çagoen egun guciz, leku berean baçauden.
19. Eta guerthatzen bacen ephe lucea ematen çuela haren gainean, Israelgo semeac baçauden Jaunari beguira, eta etziren abiatzen,
20. Hedoia tabernaclearen gainean çagoeno. Jaunaren manamendura hedatzen cituzten campac, eta haren manamendura jausten cituzten.
21. Baldin hedoia arratsetic goiceraino balin baçagoen, eta arguitzean berehala uzten baçuen tabernaclea, abiatzen ciren: eta egun baten eta gau baten buruan goaten bacen, bilcen cituzten campac.
22. Bainan bi egun, edo hilabethe bat, edo ephe luceagoz egoten bacen tabernaclearen gainean, Israelgo semeac toqui berean çauden, eta etziren abiatzen: ordean hura goan beçain sarri, campac alchatzen cituzten.
23. Jaunaren hitzaren gainean landatzen cituzten campac, eta haren hitzaren gainean abiatzen ciren bideari: eta Jaunari beguira egoten ciren, harec Moisen arartecoz eman manamenduaren arabera.
1. Eta Jauna huneletan Moisi minçatu cen:
2. Cilhar beratzez çuretzat eguizquitzu bi turuta, ceinetaz deithuco ahal içanen baituçu ostea, campac alchatzecoac içanen direnean.
3. Eta turutac jotzen dituçunean, oste gucia çu gana bilduco da batasuneco tabernaclearen aitzinera.
4. Baldin behin jotzen baduçu, Israelgo populuaren aitzindariac eta buruçaguiac ethorrico dira çu gana.
5. Bainan turutac luceçago eta jaçarteca durrundatzen badu, iguzqui-haice aldean direnec alchatuco dituzte campac lehenic.
6. Turutaren bigarren haitean eta molde bereco durrundaldian, egüerdi-aldean direnec alchatuco dituzte campac, eta gaineracoec molde berean egunen dute, turutec abiaraztecotzat joco dutenean.
7. Bainan populu guciac bildu beharco duenean, turutec astiqui joco dute, eta ez jaçarteca.
8. Bada, Aaronen seme aphecec joco dituzte turutac: eta legue hunec bethi iraunen du çuen ondocoetan.
9. Çuen lurretic guerlara atheratzen baçarete guducatzen çaituzten etsaien contra, durrundatuz joco ditutzue turutac; eta çuetaco orhoitzapena çuen Jainco Jaunaren aitzinean içanen da, etsaien escuetaric iraiz cetzatençat.
10. Barazcari bat duçuenean, besta egunetan, eta hilabethe hasteetan, turutac joco ditutzue holocausten eta baquezco bitimen gainera, çuen Jaincoaren orhoitzapenetan içan ditecençat. Ni naiz çuen Jainco Jauna.
11. Bigarren urthean, bigarren hilabethean, hilabethearen hogoigarren egunean, hedoia goratu cen batasuneco tabernaclearen gainetic;
12. Eta Israelgo semeac beren andanetan goan ciren Sinaico mortutic, eta hedoia berriz Pharango eremuan baratu cen.
13. Eta Jaunac Moisen arartecoz eman manamenduaren arabera, lehembicicoric higuitu cituzten campac
14. Judaren semeec, beren andanetan: Nahason, Aminadaben semea cen hequien aitzindaria.
15. Isacarren semeen leinuan, Nathanael, Suarren semea cen aitzindari.
16. Çabulonen leinuan, Eliab, Helonen semea cen aitzindari.
17. Eta tabernaclea jautsia içan cen, eta hura soinean ilki ciren Jersonen eta Merariren semeac.
18. Eta Errubenen semeac bideari eman ciren beren andana eta lerrotan. Helisur, Sedeurren semea cen hequien aitzindaria.
19. Salamiel, Surisadairen semea cen aitzindari Simeonen semeen leinuan.
20. Eliasaph, Duelen semea cen aitzindari Gaden leinuan.
21. Eta Caatharrac bideari eman ci-ren sainduteguia soinean. Tabernaclea eramana cen xutic eçarceco toquira heldu arteo.
22. Efraimen semeec ere campac higuitu cituzten beren andanetan: Elisama, Amiuden semea cen hequien armadaco aitzindari.
23. Galamiel, Phadasurren semea cen Manaseren semeen leinuco aitzindari.
24. Abidan, Jedeonen semea cen Benjaminen leinuco aitzindari.
25. Campetaric azquenic goan cirenac, ciren Danen semeac beren andanetan: Ahiecer, Amisadairen semea cen hequien armadaco aitzindari.
26. Pheguiel, Ocranen semea cen Aserren semeen leinuco aitzindari.
27. Nefthaliren semeen leinuan, Ahira, Enanen semea cen aitzindari.
28. Horra nola ciren Israelgo semeen campatzeac eta abiatzeac beren andanetan ilkitzen cirenean.
29. Eta Moisec erran cioen bere coinatari, Hobab, Erragüel Madiantarraren semeari: Bagoaci Jaunac guri eman gogo darocun lekura: çato gurequin, ongui eguin deçaçugunçat, ecen Jaunac ontasun aguindu dio Israeli.
30. Hunec ihardetsi cioen: Ez naiz çurequin goanen, bainan itzulico naiz sorthu naicen ene lurrera.
31. Moisec erran cioen: Ez gaitzatzula utz, ecen çuc badaquizquitzu cer toquitan mortua gaindi gure campac behar ditugun phausatu, eta gure bidari içanen çare.
32. Eta gurequin ethorri ondoan, emanen darotzugu Jaunac guri ematera dohaquigun ontasunetaric hoberena den gucia.
33. Abiatu ciren beraz Jaincoaren menditic hirur egunen bidean, eta Jaunarequilaco batasuneco arka goaten cen beguien aitzinean, hirur egun hequietan campa-lekuac bereciz.
34. Jaunaren hedoi bat ere hequien gainean egoten cen egunaz, bidean cihoacenean.
35. Eta arka goratzen çutenean, Moisec erraten çuen: Jaiqui çaite, Jauna; haiçatuac içan beitez çure etsaiac, eta higüin çaituztenec ihes eguin beçate çure beguithartetic.
36. Eta arka phausatzen çutenean, erraten çuen: Jauna, itzul çaite Israelgo armadaco ostera.
6. Aria hortaz saindu den guciac othoitz eguinen darotzu behar den orduan. Horren gatic uholdeco ur gaitzac etzaizquio hurbilduren.
7. Inguratzen nauen hesturatic çu çare ene ihes-lekua: ene bozcarioa, inguratzen nautenen artetic athera neçaçu.
8. Adimendua emanen daiat; ibilico haicen bidean arguituren haut; ene beguiac hire gainean fincaturen ditiat.
9. Berautzue bilhaca çaldia eta mandoa beçala, ceinec adimenduric ez baitute. Cabrestuaz eta hedeaz hersa tzac, hurbilcen ez baçaizquic.
10. Açote asco bada bekatorearençat; bainan urricalmenduac inguratuco du bere iguriquitza Jaunaren baithan daducana.
11. Guiçon prestuac, Jaunaren baithan boz eta jauz çaizte; ospa çaitezte, bihotz çucenecoac çareten guciac.
12. Guiçon gaixtoa hil ondoan, phesquiçaric ez da guehiago batere içanen, eta eguitecotsuen iguriquimena gucia da galduren.
13. Prestua hesturatic içan da atheratua, eta gaixtaguina haren ordain içanen da sarthua.
14. Aleguiacariac elhez enganatzen ditu bere adisquideac; prestuac aldiz, libratzen ditu beren jaquitateac.
7. Hiria bozcariotan içanen da prestuen onceaz, eta laudoriozco cantuac içanen dira gaixtaguinen galceaz.
8. Prestuen benedicioneac du hiria goretsico, eta gaixtaguinen ahoac eragotzico.
9. Eta handic ilkiric, elkarrequin çabiltzan Galilean gaindi: eta etzuen nahi nehorc iaquin leçan.
10. Ecen iracasten cituen bere discipuluac, eta ciosten, Guiçonaren Semea liuraturen da guiçonén escuetara, eta hilen duté: baina hilic, hereneco egunean resuscitaturen da.
11. Baina hec erran haur etzuten aditzen, eta beldur ciraden haren interrogatzera.
30.
31. Eta hec ichil citecen: ecen elkarren contra iharduqui çutén bidean, cein cen berceac baino handiagoa.
32. Eta iarri cenean, dei citzan hamabiac, eta erran ciecén, Baldin nehor lehen içan nahi bada, gucietaco azquenén içanen da, eta gucien cerbitzari.
33. Eta haourtchobat harturic eçar ceçan hayen artean, eta hura bessoetara harturic, erran ciecén,
34. Norc-ere hunelaco haourtchoetaric bat recebituren baitu ene icenean, ni recebitzen nau: eta norc-ere ni recebitzen bainau, eznau ni recebitzen, baina ni igorri nauena.
35. Eta ihardets cieçón Ioannesec, cioela, Magistruá, ikussi diagu cembeit hire icenean deabruac campora egoizten cituenic, cein ezpeitarreicu guri: eta debetatu diagu hura, ceren ezpetarreicu guri.
36. Eta Iesusec dio, Ezteçaçuela hura debeta: ecen ezta nehor ene icenean verthuteric eguiten duenic, eta bertan niçaz gaizqui minça ahal daitenic.
37. Ecen gure contra eztena, gure alde da.
38.
39. Eta norc-ere scandalizaturen baitu ni baithan sinhesten duten chipi hautaric bat, hobe luque errota harribat haren leppoaren inguruän eçar ledin, eta itsassora egotz ledin.
40. Eta baldin eure escuac trebuca eraciten bahau, trenca eçac hura: hobe duc hire, escu bakoitzdun vicitzean sar adin, ecen ez bi escuac dituala: gehennara ioan adin, behin-ere iraunguiten ezten sura.
41. Non hayén harra ezpaita hiltzen, eta sua ez iraunguiten.
42. Eta baldin eure oinac trebuca eraciten, bahau, trenca eçac hura, hobe duc hire, mainguric vicitzean sar adin, ecen ez bi oinac dituala gehennara egotz adin, behin-ere iraunguiten ezten sura.
43. Non hayen harra ezpaita hiltzen, eta sua ez iraunguiten.
44. Eta baldin eure beguiac trebuca eraciten bahau, idocac hura, hobe duc hire, begui bakoitzdun Iaincoaren resumán sar adin, ecen ez bi beguiac dituala suco gehennara egotz adin:
45. Non hayén harra ezpaita hiltzen, eta sua ez iraunguiten.
46. Ecen batbedera suz gacituren da: eta sacrificio gucia gatzez gacituren da.
47. Gauça ona da gatza, baina baldin gatza gueçat badadi cerçaz hura gacituren duçue? Auçue ceuróc baithan gatz, eta baque auçue elkarren artean.
Basque Bible 1571
Public Domain