La Bible en un an

1. Horien ondotic, egun hequietan, mahasti bat bacen Naboth Jezraeldarrarena, ceina Jezraelen baitzen, Acab Samariaco erregueren jaureguiaren aldean.
2. Acab Nabothi minçatu cen beraz erraten çaroelaric: Indaçu niri çure mahastia, baratzecariençat enetzat eguin deçadan baratze bat, ceren hurbil baitut eta ene etchearen alde-aldean, eta haren orde emanen darotzut hobea den mahasti bat; edo hobe duçula uste baduçu, cer-ere balio baituque eta hura dirutan emanen darotzut.
3. Nabothec ihardetsi çaroen: Jaunac beguira beneça çuri ematetic ene arbasoenganicaco ondorea.
4. Acab beraz bere etcherat ethorri cen gucia gaitzitua eta horçac carrascatuz Naboth Jezraeldarraren hitzaren gainean, ceren erran çaroen: Ez darotzut emanen: ene arbasoenganicaco ondorea. Eta bere burua arthiquiric bere ohearen gainera, beguithartea çokoco aldera itzuli çuen, eta etzuen jan.
5. Bada, Jeçabel bere emaztea ethorri citzaoien, eta erran çaroen: Cer da hori? nondic heldu çarotzu gogoco belçura hori? certaco ez duçu jaten?
6. Acabec ihardetsi çaroen: Minçatu dut Naboth Jezraeldarra eta erran diot: Indaçu dirutan çure mahastia; edo, nahiago baduçu, horren ordain mahasti hobe bat emanen darotzut. Eta harec erran darot: Ez darotzut ene mahastia emanen.
7. Acabi erran çaroen beraz bere emazte Jeçabelec: Escudancia handitaco çare eta manamendu ederra derabilcaçu Israelgo erresuman. Jaiqui çaite, jan çaçu eta etzaitecela grina; nic emanen darotzut Naboth Jezraeldarraren mahastia.
8. Hargatic gutun batzu iscribatu cituen Acaben icenean eta haren ciguiluaz jo cituen, eta igorri cituen Nabothen hirian harequin egoten ciren çaharrei eta lehembicicoei.
9. Bada, hau cen gutun hequien iharducpena: Barur bat mana çaçue eta Naboth jarraraz çaçue populuco lehembicicoen artean;
10. Haren contra bil çatzue Belialen bi seme, gueçurrezco lekutotasunez erranen dutenac: Nabothec Jaincoa eta erregue burhoztatu ditu. Eta ilkiaraz çaçue eta harrica, eta horreletan hil bedi.
11. Nabothen herritarrec, çaharrec eta lehembicicoec harequin hirian egoten cirenec, eguin çuten Jeçabelec manatzen çaroeten beçala, eta harec hequiei igorri gutunetan iscribatua cen heçala.
12. Barura manatu çuten eta Naboth jarraraci çuten populuco lehembicicoen artean.
13. Eta erakarriric bi guiçon, debruaren bi seme, haren contra jarraraci cituzten; eta hauquiec, erran nahi da debruaren bi guiçonec, Nabothen contra populuaren aitzinean lekucotasun hau atheratu çuten: Nabothec Jaincoa eta erregue burhoztatu ditu. Gauça horren gatic hiritic ilkiaraci eta harrica hil çuten.
14. Jeçabelen gana igorri çuten, gaztiatuz: Naboth harricatua içan da eta hila da.
15. Jeçabelec berriz, aditu çuenean Naboth harricatua eta hila cela, Acabi erran çaroen: Jaiqui çaite eta goça çaçu Naboth Jezraeldarraren mahastia, ceina ez baitarotzu nahi içan onhetsi eta dirutan erran; Naboth ecen ez da bici, bainan hila da.
16. Acabec aditu çuenean hori, erran nahi da Naboth hila cela, jaiqui cen eta jausten cen Naboth Jezraeldarraren mahastira hartaz jabetzecotzat.
17. Beraz Jaunaren hitza heldu citzaioen Elias Thesbearrari, cioelaric:
18. Jaiqui çaite, eta jauts Acab Israelgo erregue Samarian denaren bidera; hara non jausten den Nabothen mahastira, hartaz jabetzeco;
19. Eta huneletan minça çaquizquio: Hau dio Jaunac: Hil duc, eta oraino hilaren onaz jabetu haiz. Eta horren ondotic erranen duçu: Hau dio Jaunac: Çakurrec Nabothen odola milicatu duten toqui hortan, milicatuco dute hire odola ere.
20. Eta Acabec erran çaroen Eliasi: Certan atzeman nauçu çure etsai? Eliasec ihardetsi çuen: Atzeman diat saldua haicela gaizquiaren eguiteco Jaunaren aitzinean.
21. Huna non gaitza hire gainera jautsaracico dudan, eta ebaquico diat hire ondoregoa, eta Acabenganicacoac hilen ditiat harrasiari guernua ixurcen duena, eta maingua, eta azquena Israelen.
22. Eta hire etchea emanen diat, Jeroboam Nabathen semearen etchea beçala, eta Baasa Ahiasen semearen etchea beçala, ceren haritu haicen ene hasarrearaztera, eta bekatu eguinaraci diocan Israeli.
23. Jeçabelez halaber minçatu cen Jauna, cioelaric: Çakurrec janen dute Jeçabel Jezraelgo landan.
24. Baldin hirian hilcen bada Acab, çakurrec janen dute; bainan bazterretan hilcen bada, ceruco hegastinec janen dute.
25. Etzen beraz berce bat içatu Acab beçalacoric, ceina saldua baitzen gaizquiaren eguiteco Jaunaren aitzinean; ecic bere emazte Jeçabelec tarritatu çuen.
26. Eta hambat hatsgarri eguin cen, non Jaunac Israelgo semeen aitzinean xahutu cituen Amorhearrec eguin jaincomoldeei jarraiquitzen baitzen.
27. Hargatic Acabec aditu cituenean hitz horiec, phorroscatu cituen bere soinecoac, çurdatzaz estali çuen bere larrua, barur eguin çuen eta çakuan lo, eta burua aphalduric ibili cen.
28. Eta Jaunaren solasa Elias Thesbearrari atheratu cen, cioelaric.
29. Ez othe duçu Acab ene aitzinean aphaldua ikusi? ceren beraz aphaldua den ene gatic, ez dut haren egunetan jautsaracico gaitza, bainan haren semearen egunetan erorraracico dut gaitza haren etchearen gainera.
1. Iragan ciren beraz hirur urthe guerlaric gabe Siriaren eta Israelen artean.
2. Bainan hirugarren urthean, Josafat Judaco erregue jautsi cen Israelgo erregueren gana.
3. (Eta Israelgo erreguec bere cerbitzariei erran çaroeten: Ez daquiçue gurea dela Erramoth Galaadecoa, eta naguiquerian gaudela hura Siriaco erregueren escutic hartu gabe?)
4. Eta Josafati erran çaroen: Heldu çare enequin guducatzera Erramoth Galaadecora?
5. Josafatec ihardetsi çaroen Israelgo erregueri: Ni naicena çare çu ere; ene populua eta çure populua bat dira; ene çaldizcoac çure çaldizcoac dira. Eta Josafatec erran çaroen Israelgo erregueri: Egun bilha çaite, othoi, cer den Jaunaren solasa.
6. Israelgo erreguec beraz profetac bildu cituen, lau ehun guiçonen ingurua, eta erran çaroeten: Goan behar othe naiz Erramoth Galaadecoan guducatzera, ala gueldiric egon behar naiz? Hauquiec ihardetsi çuten: Igan çaite eta Jaunac hura erregueren escura emanen du.
7. Bainan Josafatec erran çuen: Ez da hemen Jaunaren profeta cembait, haren bidez galda deçagun?
8. Eta Israelgo erreguec Josafati ihardetsi çaroen: Guelditu da guiçon bat, ceinaren bidez Jaunari eguin baitetzozquegu galdeac; bainan higüincetan dut nic, ceren ez baitarot ona profetisatzen bainan bai gaixtoa. Hura da Miqueas, Jemlaren semea. Josafatec erran çaroen: Erregue, ez hola minça.
9. Israelgo erreguec deithu çuen beraz bere ebaquietaric bat, eta erran çaroen: Higui hadi Jemlaren seme Miqueasen erakarcera.
10. Bada, Israelgo erregue eta Josafat Judaco erregue jarriac çauden cein bere tronuan, erreguetasuneco soinecoz jaunciac, Samariaco athe-sarcean den larrainean; eta profeta guciec hequien aitzinean profetisatzen çuten.
11. Eta Sedeciasec Canaanaren semeac eguin cituen burdinazco adar batzu, eta erran çuen: Hau dio Jaunac: Hauquietaz harrotuco duçu Siria, gucia xahutu arteo.
12. Eta profeta guciec orobat profetisatzen çuten, erranez: Igan çaite Erramoth Galaadecora, eta çoaz çorionean; eta Jaunac emanen du erregueren escuetara.
13. Berri-eramailea, berriz, Miqueasen deitzera goan cena, minçatu citzaioen, cioelaric: Huna profeten erranec hitz batean onac aguincen diozcatela erregueri; çure solasa ere içan bedi beraz hequienen iduri, eta onac aguin çatzu.
14. Miqueasec ihardets çaroen: Ala Jauna! Jaunac cer-nahi erran diaçadan niri, hura erranen dut.
15. Hargatic erregueren gana ethorri cen, eta erreguec erran çaroen: Miqueas, goan behar othe gare Erramoth Galaadecoan guducatzera, ala utzi behar dugu? Miqueasec ihardetsi çaroen: Igan çaite, eta çoaz çorionean; eta Jaunac hura erregueren escuetara emanen du.
16. Erreguec ordean erran çaroen: Berriz eta berriz errequeitzen çaitut, Jaunaren icenean, eguia dena baicic ez diaçaçudan erran.
17. Eta Micasec ihardetsi çaroen: Israel gucia ikusi dut mendietan barraiatua, arçainic ez duten ardiac iduri. Eta Jaunac erran du: Horiec nausiric ez dute; cein bere etchera baquean itzul bedi.
18. Israelgo erreguec Josafati erran çaroen beraz: Ez darotzut erran ez darotala niri profetisatzen ona, bainan bethi gaixtoa?
19. Bainan Miqueasec erran çuen gainetic: Hori gatic ençun çaçu Jaunaren solasa: Ikusi dut Jauna bere tronuaren gainean jarria, eta ceruco armada gucia haren aitzinean escuinetic eta ezquerretic.
20. Eta Jaunac erran du: Norc bilduco du Acab igaitera, eta eror dadien Erramoth Galaadecoan? Eta batec erran du hulaco solasa eta berceac halacoa.
21. Bainan izpiritu bat atheratu da, eta xutic jarri da Jaunaren aitzinean, eta erran du: Nic bilduco dut Acab. Jaunac erran dio: Noletan?
22. Eta harec ihardetsi du: Ilkico naiz, eta gueçurrezco izpiritu içanen naiz haren profeta gucien ahoan. Eta Jaunac erran du: Bilduco duçu, nausituco çatzaio; ilki çaite, eta eguiçu horrela.
23. Orai beraz Jaunac gueçurrezco izpiritua eman du hemen diren çure profeta gucien ahoan, eta Jaunac gaixtoa erran du çure contra.
24. Bada, Sedecias Canaanaren semea hurbildu cen, eta Miqueas jo çuen mathelan, eta erran çaroen: Jaunaren izpirituac utzi naic beraz eta hiri minçatu çaic?
25. Eta Miqueasec ihardetsi çaroen: Ikusico duc egun hartan, guela-çokotan ibilico haicenean gorde nahiz.
26. Eta Israelgo erreguec erran çuen: Har çaçue Miqueas, eta egon bedi Amon hirico buruçaguiaren baithan, eta Amelequen seme Joasen baithan,
27. Eta hequiei erroçuete: Hau dio erreguec: Guiçon hau eçar çaçue preso; eta hacico duçue dohacaitzeco oguitic eta atsecabeco uretic, baquean ethor nadin arteo.
28. Eta Miqueasec erran çuen: Baldin baquean itzulcen baçara, Jauna ez da ene ahoz minçatu. Eta erran çuen: Populuac, adi çaçue guciec.
29. Beraz Israelgo erregue eta Josafat Judaco erregue igan ciren Erramoth Galaadecora.
30. Eta Israelgo erreguec Josafati erran çaroen: Harmac har çatzu, jaunz çatzu çure soinecoac eta sar çaiteci gudura. Bainan Israelgo erreguec aldatu çuen bere jaunzcura eta gudura sarthu cen.
31. Bada Siriaco erreguec manu eman çaroeten orga-lasterretaco hogoi eta hamabi aitzindariei, erraten çuelaric: Ez guduca ez ttipi ez handi edoceinen contra, baicic-ere Israelgo erregue bakarraren contra.
32. Orga-laslerretaco aitzindariec ikusi çutenean beraz Josafat, uste içan çuen Israelgo erregue cela, eta oldar eguinic guducatzen ciren haren contra; eta Josafatec oihu eguin çuen.
33. Orga-lasterretaco aitzindariec eçagutu çuten etzela Israelgo erregue eta haren ganic bercetara eguin çuten.
34. Bizquitartean guiçon batec arrambela hedatu çuen, guecia itsura igorcen çuelaric, eta guerthacariz jo çuen Israelgo erregue birien eta urdailaren artean. Eta hunec erran çaroen bere orgaçainari: Itzul çac escua eta armadatic athera neçac, saki gaixto bat hartua bainaiz.
35. Egun hartan eman cen beraz gudua, eta Israelgo erregue bere orga-lasterrean Siriarren contra jarria cen, eta arratsean hil cen, ecen sakitic odolac çarioen orga-lasterraren barnera;
36. Eta cridatzaileac, iguzquia etzan baino lehen, armada gucian turuta jo çuen, erranez: Nor bere hirira eta lurrera itzul bedi.
37. Erregue berriz, hil cen, eta Samariara eraman çuten; eta erregue Samarian ehorci çuten.
38. Haren orga-lasterra eta çaldien hedeac garbitu cituzten Samariaco arrainteguian, eta çakurrec milicatu çuten haren odola, Jaunac erran hitzaren arabera.
39. Eta Acaben gaineraco eguinçac, eta harec eguin cituenac oro, eta harec eguin çuen boliazco etchea, eta alchatu cituen hiri guciac, ez othe dira iscribatuac Israelgo erregueen egunetaco eguincen liburuan?
40. Acabec lo eguin çuen beraz bere aitequin, eta Ococias haren semea erreguinatu cen haren orde.
41. Josafat berriz, Asaren semea, Judaren gainean erreguinatzen hasi cen Israelgo erregue Acaben laugarren urthean.
42. Hogoi eta hamaborz urthe cituen erreguinatzen hall cenean, eta hogoi eta borz urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren amaren icena cen Açuba Salaien alaba.
43. Bere aita Asaren bide berberaz ibili cen, hartaric etzen makurtu eta Jaunaren aitzinean çucen cena eguin çuen.
44. Halaric-ere etzituen kendu leku gorac, ecic populuac oraino sacrificatzen çuen eta isensua gainetan erretzen.
45. Josafatec baquea içan çuen Israelgo erreguerequin.
46. Josafaten gaineraco eguinçac berriz, eta harec erabili cituen lanac eta guduac, ez othe dira iscribatuac Judaco erregueen egunetaco eguincen liburuan?
47. Bainan haren aita Asaren egunetan guelditu ciren emaguiçonen ondarrac, lurretic kendu cituen.
48. Eta etzen orduan erregue eçarriric Edomen.
49. Erregue Josafatec berriz, unciac eguin cituen, Ophirrera urhequeta goan citecen; bainan ecin goan ciren, ceren Asiongaberren hautsiac içan baitziren.
50. Orduan Ocofiasec Acaben semeac Josafati erran çaroen: Ene cerbitzariac çureequin itsasoz goan beitez. Eta Josafatec etzuen nahi içan.
51. Eta Josafat bere arbasoequin lokartu cen, eta ehorci çuten bere aita Dabiden hirian. Joram haren semea erreguinatu cen haren orde.
52. Bada Ococias Acaben semea erreguinatzen hasi cen Israelen gainean Samarian, Josafat Judaco erregueren hamaçazpigarren urthean eta bi urthez erreguinatu cen Israelen gainean.
53. Gaizquia eguin çuen Jaunaren aitzinean, eta ibili cen bere ait-amen bidean, eta Israeli bekatu eraguin çaroen Nabathen seme Jeroboamen bidean.
1. Psalmoa, Salomonen gainean.
2. Jaincoa, erregueri emoçu çure arguigarria, eta erregueren semeari çure çucentasuna: Çucenqui juia deçan çure populua, eta arguituqui çure behar gaixoac.
3. Mendiec populuarençat har beçate baquea, eta aldapec çucentasuna,
4. Populuco beharrac juiatuco eta beharren umeac salbatuco ditu, eta berceen belzten gaizqui hari dena beheratuco du.
5. Mendetic mendera, iguzquiac eta ilharguiac becembat iraunen du.
6. Jautsico da uria ardi-ilera beçala, xortac lurrera erorcen diren beçala.
7. Haren egunetan çucentasuna eta baquearen nasaitasuna ilkico dira lurrera, ilharguia eceztatua içan arteo.
8. Eta erreguinatuco da itsasotic itsasoraino, hibaitic lurraren basterretaraino.
3. Gaizqui gucien ondarrera jautsi ditaqueenean gaixtaguina, orotaz trufatzen da; bainan ondotic ditu hidoi eta laidoac.
4. Guiçonaren ahoticaco hitzac dira ur barna bat iduri; eta çuhurciaren ithurria, gaindica dihoan lats bat beçala.
5. Ez da on gaixtaguinari nor den beguiratzea, erabaquiaren çucentasunetic makurceco.
1. Ni naiz aihen eguiazcoa, eta ene Aita da mahastiçaina
2. Nitan fructu ekarten eztuen chirmendu gucia, kencen du: eta fructu ekarten duen gucia, chahutzen du, fructu guehiago ekar deçançát.
3. Ia çuec chahu çarete nic erran drauçuedan hitzagatic.
4. Çaudete nitan eta ni çuetan: chirmenduac berac fructuric bereganic ecin ekar deçaqueen beçala, baldin aihenean ezpadago: ezeta çuec-ere baldin nitan ezpaçaudete.
5. Ni naiz aihena, çuec chirmenduac: nor baitago nitan, eta ni hartan, harc ekarten du fructu anhitz: ecen ni gabe deus ecin daidiçue.
6. Baldin norbeit nitan ezpadago, egotzia da campora chirmendua beçala, eta eihartzen da: guero biltzen, eta sura egoizten, eta erratzen.
7. Baldin baçaudete nitan, eta ene hitzac çuetan badaude, cer-ere nahi baituçue esca çaitezte, eta eguinen çaiçue.
8. Hunetan da glorificatu ene Aita, fructu anhitz daccarraçuen: eta içanen çarete ene discipulu.
9. Ni Aitac maite vkan nauen beçala, nic-ere maite vkan çaituztet çuec: çaudete ene charitatean.
10. Baldin ene manamenduac beguira baditzaçue, egonen çarete ene charitatean: nic-ere neure Aitaren manamenduac beguiratu ditudan beçala, eta egoiten bainaiz haren amorioan.
11. Gauça hauc erran drauzquiçuet çuey, ene alegrançá çuetan dagoençat, eta çuen alegrançá bethé dadinçát.
12. Haur da ene manamendua, batac bercea maite duçuen, nic maite vkan çaituztedan beçala
13. Haur baino amorio handiagoric nehorc eztu, norbeitec bere arimá bere adisquideacgatic eman deçan.
14. Çuec ene adisquide içanen çarete, baldin eguin badeçaçue cer-ere nic manatzen baitrauçuet
15. Guehiagoric etzaituztet cerbitzari deithuren, ecen cerbitzariac eztaqui haren nabussiac cer eguiten duen: baina çuec deithu çaituztet adisquide, ceren neure Aitaganic ençun dudan gucia, eçagut eraci baitrauçuet.
16. Eznauçue çuec ni elegitu, baina nic elegitu çaituztet çuec, eta ordenatu çaituztét, ioan çaiteztençat eta fructu ekar deçaçuen, eta çuen fructua dagoen: cer-ere esca baitzaquizquiote ene Aitari ene icenean, eman dieçaçuençat.
17. Gauça hauc manatzen drauzquiçuet, elkar maite duçuençát.
18. Baldin munduac gaitzesten baçaituzté, badaquiçue ecen ni çuec baino lehen gaitzetsi vkan nauela.
19.
20. Orhoit çaitezte nic erran drauçuedan hitzaz Ezta cerbitzaria bere nabussia baino handiago: baldin ni persecutatu banauté, çuec-ere persecutaturen çaituzte: baldin ene hitza beguiratu baduté, çuena-ere beguiraturen duté.
21. Baina gauça hauc guciac eguinen drauzquiçue ene icenagatic, ceren ezpaituté ni igorri nauena eçagutzen.
22. Baldin ethorri ezpaninz, eta berey minçatu ezpaninçaye, bekaturic ezluquete: baina orain excusaric eztuté bere bekatuaz.
23. Niri gaitz dariztanac, ene Aitari-ere gaitz daritza.
24. Baldin hayén artean nehorc bercec eguin eztituen obrác eguin ezpanitu, bekaturic ezluquete: baina orain ikussi dituzté, eta gaitz eritzi draucute niri eta ene Aitari.
25. Baina haur da hayén Leguean scribatua dagoen hitza compli dadinçát, dioela, Hoguen gabe gaitz eritzi draudate.
26. Baina nic neure Aitaganic igorriren drauçuedan Consolaçalea dathorrenean, Spiritu eguiazcoa diot cein ene Aitaganic proceditzen baita, harc testificaturen du niçaz.
27. Baina çuec-ere testificaturen duçue, ecen hatseandanic enequin çarete.
Basque Bible 1571
Public Domain