1. Israeldarrak Egiptotik irten eta bigarren urtean, urtearen lehen hilean, honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi Sinai basamortuan:
2. [2-3] «Ezarritako egunean, hau da, hil honen hamalauko ilunabarrean, ospatuko dute Pazkoa israeldarrek, eta ospatu, jaiari dagozkion ohikune eta usadioei zehatz-mehatz lotuz».
3.
4. Pazkoa ospatzeko agindu zien, bada, Moisesek israeldarrei.
5. Sinai basamortuan, lehen hilaren hamalauko ilunabarrean ospatu zuten. Israeldarrek zehatz-mehatz bete zuten Jaunak Moisesi agindurikoa.
6. Alabaina, zenbait gizaseme kutsaturik zegoen gorpuren bat ukitu zuelako, eta ezin zuen Pazkoa egun hartan ospatu. Orduan, Moises eta Aaronengana jo zuten,
7. esanez: —Gorpu bat ukitu dugulako, kutsaturik gaude. Zer dela-eta ez zaigu zilegi Jaunari geure oparia eskaintzea gainerako israeldar guztiekin batera?
8. Moisesek erantzun zien: —Itxaron, Jaunak zuei buruz erabakitzen duena jakin arte.
9. Jaunak esan zion Moisesi:
10. «Esan israeldarrei: Nire ohorez Pazkoa ospatzen den egunean, zuetako nahiz zuen ondorengoetariko norbait gorpu bat ukitu duelako kutsaturik badago edo etxetik urruti bidaian badabil,
11. bigarren hilaren hamalauko ilunabarrean ospatuko du. Belar mingotsez eta legamia gabeko ogiz lagundurik jango du bildotsa;
12. ez du ezer gordeko biharamunerako, ezta oparigaiaren hezurrik hautsiko ere. Ohikuneari zehatz-mehatz lotuz ospatuko du Pazkoa.
13. Baina, garbi egonik edo bidaian ez delarik, Pazkoa ospatu gabe uzten duena, bota egingo dute herritik. Ezarritako egunean Jaunari oparia eskaintzen ez dionak bere hobenaren ondorenak jasan beharko ditu.
14. «Zuen artean bizi den etorkinak, Jaunaren ohorez Pazkoa ospatzen badu, Pazko-ohikune eta usadioak jarraituko ditu: ohikune bat bera izango duzue etorkinek eta bertakoek».
15. Egoitza eraiki zenean, egunez lainoak estaltzen zuen; arratsaldez su-itxura hartzen zuen lainoak egoitzaren gainean.
16. Honela gertatzen zen beti: egunez lainoak estaltzen zuen egoitza eta gauez su-itxura hartzen zuen.
17. Lainoa etxolaren gainetik aldentzen zenean, israeldarrak abiatu egiten ziren; lainoa gelditzen zenean, berriz, etxolatu.
18. Jaunaren agindura abiatzen ziren israeldarrak eta haren agindura etxolatzen. Lainoa egoitzaren gainean gelditua zegoen bitarte guztian, etxolatuak egoten ziren.
19. Lainoa egoitzaren gainean luzaro gelditzen bazen ere, israeldarrak, Jaunaren aginduari lotuz, ez ziren abiatzen.
20. Lainoa egun gutxitan gelditzen bazen egoitzaren gainean, Jaunaren agindura etxolatzen ziren eta haren agindura abiatzen.
21. Batzuetan, arratsaldetik goiza arte bakarrik gelditzen zen, nahiz egun batez, nahiz gau batez; orduan, lainoa aldendu orduko, abiatu egiten ziren.
22. Egoitzaren gainean egun bi, hilabete edo urtebete geldituz gero, israeldarrak geldi egoten ziren eta ez ziren abiatzen. Baina lainoa aldendu orduko, abiatu egiten ziren.
23. Jaunaren agindura etxolatzen ziren eta haren agindura abiatzen. Israeldarrak Jaunak Moisesi emandako aginduari lotzen zitzaizkion.
1. Jaunak esan zion Moisesi:
2. «Egin zilar landuzko bi turuta: elkartea biltzeko eta kanpalekua utzi eta abiatzeko seinalea emateko izango dira.
3. Bi turutak batera jotzean, herri osoa zuregana bilduko da, elkarketa-etxolaren sarreran.
4. Bat bakarra jotzean, Israelgo gudari-taldeen buruak bakarrik bilduko dira zuregana.
5. Turuta-hotsa irrintziz lagundua bada, lehenengo joaldian ekialdean etxolaturiko kanpamenduak abiatuko dira;
6. bigarrenean, hegoaldean etxolaturikoak. Irrintziz lagunduriko turuta-hotsa abiatzeko seinalea izango da;
7. irrintzi gabekoa, berriz, batzarrean biltzekoa.
8. Apaizek, Aaronen ondorengoek, izango dute turuta jotzeko kargua; betiko lege izango duzue hau belaunez belaun.
9. «Zeuen lurraldera iritsi ondoren erasoko dizueten etsaien kontra borrokatzera ateratzean, irrintziekin batera turutak joko dituzue. Horrela, Jauna, zuen Jainkoa, zuetaz oroituko da eta salbatu egingo zaituzte.
10. Jo turuta zeuen jaietan ere, festa nagusietan eta ilberri-jaietan, erre-opariak eta elkartasun-opariak eskaintzean. Horrela, zuen Jainkoa zuetaz oroituko da. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa».
11. Bigarren urteko bigarren hilaren hogeian, lainoa egoitzaren gainetik aldendu egin zen,
12. eta israeldarrak abiatu egin ziren Sinai basamortutik. Lainoa Paran basamortuan gelditu zen.
13. Lehen aldia zen Jaunak Moisesen bidez agindutako eran abiatzen zirena.
14. Lehenbizi judatarren banderapeko kanpamendua abiatu zen bere gudari-taldeekin. Judatarren gudarostea Aminadaben seme Nahxonen agindupean zihoan,
15. isakartarren leinukoa Tzuarren seme Netanelen agindupean
16. eta zabulondarren leinukoa Helonen seme Eliaben agindupean.
17. Bitartean, egoitza jaso eta gerxondarrak eta meraritarrak abiatu egin ziren, hura eramanez.
18. Ondoren, rubendarren banderapeko kanpamendua abiatu zen bere gudari-taldeekin. Rubendarren gudarostea Xedeurren seme Elitzurren agindupean zihoan,
19. simeondarren leinukoa Tzurixadairen seme Xelumielen agindupean
20. eta gadtarren leinukoa Deuelen seme Eliasafen agindupean.
21. Berehala kehatarrak abiatu ziren, gauza sakratuak eramanez; haiek iristerako, beste lebitarrek berreraikia zuten egoitza.
22. Ondoren, efraimdarren banderapeko kanpamendua abiatu zen bere gudari-taldeekin. Efraimdarren gudarostea Amihuden seme Elixamaren agindupean zihoan,
23. manasestarren leinukoa Pedahtzurren seme Gamelielen agindupean
24. eta benjamindarren leinukoa Gideoniren seme Abidanen agindupean.
25. Azkenik, kanpamendu guztien atzeguardian dandarren banderapeko kanpamendua abiatu zen bere gudari-taldeekin. Dandarren gudarostea Amixadairen seme Ahiezerren agindupean zihoan,
26. axertarren leinukoa Okranen seme Pagielen agindupean
27. eta neftalitarren leinukoa Enanen seme Ahiraren agindupean.
28. Segida horretan abiatu ziren israeldarrak, gudarostetan banaturik.
29. Moisesek esan zion Hobabi, bere aitaginarreba Reuel madiandarraren semeari: —Gu bagoaz Jaunak agindutako lurraldera. Zatoz gurekin eta Jaunak Israeli hitzemandako ondasunetan parte emango dizugu.
30. Hobabek erantzun zion: —Ez, ez noa. Nahiago dut neure herrialdera itzuli, neure ahaideengana.
31. Moisesek, berriro: —Ez gaitzazu utz! Zuk ongi ezagutzen dituzu basamortuan etxolatzeko parajeak eta gidari izan zaitzakegu.
32. Gurekin bazatoz, Jaunak eman nahi dizkigun ondasunetan partaide izango zara.
33. Utzi zuten, bada, Jaunaren mendia eta hiru eguneko bidean joan ziren. Jaunaren itun-kutxa aurretik joan zitzaien hiru egunetan, kanpatu behar zuten tokia jakinarazteko.
34. Egunez, abiatu orduko, Jaunaren lainoak estaltzen zituen.
11. Bizitza tristuraz akitzen ari zait, urteak negarrez doazkit. Minaren minez, indarrak galtzen ari zaizkit, hezurrak hausten.
12. Iseka egiten didate etsaiek; areago, neure auzokoek. Beldurra ematen diet adiskideei: ni kalean ikustean, ihesi doaz.
13. Ahaztua naute erabat, hildakoa bezala, alferreko tresna bainintzan.
14. Jendearen marmarra entzuten dut, izu-ikara edonondik. Denek nire aurka elkar hartu dute, niri bizia nola kenduko.
7. Gaiztoa hiltzen denean, kito haren itxaropena! Baita aberastasunetan zuen esperantza ere.
8. Zintzoa estuasunetik atera dute eta gaiztoa sartu da haren lekura.
9. Maltzurraren esanak galtzen du lagun hurkoa, jakintzak salbatzen zintzoa.
10. Zintzoen zorionaz hiria pozik, gaiztoen galtzeaz are pozikago.
11. Zuzenen bedeinkazioak hiria eraikitzen du, gaiztoen hizketak erabat desegiten.
30. Handik atera eta Galilean zehar zebiltzan. Jesusek ez zuen inork jakiterik nahi,
31. bere ikasleei irakastera emana baitzegoen. Honela ari zitzaien: «Gizonaren Semea gizakien eskuetara emango dute; hil egingo dute, baina hil eta hiru egunera piztu egingo da».
32. Haiek, ordea, ez zuten ulertzen zer ari zitzaien; galdetzera, berriz, ez ziren ausartzen.
33. Kafarnaumera iritsi ziren. Eta, etxean, Jesusek galdera hau egin zien: —Zer eztabaida izan duzue bidean?
34. Baina haiek hitzik ez; beren artean handiena nor ote zen eztabaidatu baitzuten bidean.
35. Eseri zen Jesus eta, Hamabiei dei eginik, esan zien: —Lehena izan nahi duena izan bedi denetan azkena eta denen zerbitzaria.
36. Eta gero, haur bat hartu, haien aurrera ekarri eta, magalean zuela, esan zien:
37. —Honelako haurra nire izenean onartzen duenak neu onartzen nau; eta ni onartzen nauenak, ez nau ni onartzen, bidali nauen hura baizik.
38. Joanek esan zion: —Maisu, gizon bat ikusi dugu zure izenean deabruak botatzen, eta eragotzi egin nahi izan diogu, ez baita gure taldekoa.
39. Baina Jesusek erantzun: —Ez eragotzi; ez baita inor nire izenean mirari bat egin eta gero nitaz gaizki-esaka jardungo duenik.
40. Hau da, gure kontra ez dagoena gure alde dago.
41. Benetan diotsuet: Mesiasen jarraitzaile zaretelako, ontzixka bat ur bada ere ematen dizuen inor ez da saririk gabe geldituko.
42. «Sinesten duten txiki hauetakoren baten sinesmena galbidean jartzen duenak, hobe luke errotarri bat lepotik lotu eta itsasora amilduko balute.
43. Zeure eskuak galbidean jartzen bazaitu, moztu; hobe duzu eskumotz betiko bizitzan sartu, bi eskuekin infernura, itzalezineko sutara, erori baino. (
44. ).
45. Zeure oinak galbidean jartzen bazaitu, moztu; hobe duzu hankamotz betiko bizitzan sartu, bi oinekin infernura jaurtia izan baino. (
46. [46*]).
47. Zeure begiak galbidean jartzen bazaitu, atera; hobe duzu begibakar Jainkoaren erreinuan sartu, bi begiekin infernura jaurtia izan baino;
48. han ez da barruko harra hiltzen, ez eta sua itzaltzen.
49. «Izan ere, suaz gazitu behar dira denak.
50. Gauza ona da gatza; baina gatza gezatuko balitz, nola gazitu berriro? Eduki gatza zeuen baitan eta zaudete elkarrekin bakean».
Basque Bible 2008
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)