La Bible en un an

1. Bilhatu naute nitaz lehenago galdatzen etzutenec; atzeman naute bilhatu ez nautenec; ene icenari dei eguiten etzuen jendaqui bati erran diot: Huna ni, huna.
2. Egun gucian escuac hedatu diozcat populu sinhestegabeco bati, ceina baitabila bere asmuen ondotic bide ez onean.
3. Populu, samurcera ene beguien aitzinean tarritatzen nauena; baratzeetan imolatzen, adrailuen gainean sacrificatzen duena;
4. Egoitza hobietan, eta lo jaincordeen temploetan eguiten duena, urdequia jaten eta salda lohia bere uncietara ixurcen duena;
5. Erraten duena: Urrunt hadi, ez niri hurbil, ez baihaiz xahua: hainac ene sephaco orduan içanen dira ke, egun gucian erreco den su bat.
6. Iscribatua da ene aitzinean: ez naiz ixilic egonen, bainan eguinen diotet ordaina, bulharretara sariztaturen ditut,
7. Dio Jaunac, hequien tzarqueriec, eta batean hequien arbaso mendien gainean sacrificatzen eta munhoen gainean niri irain eguiten haritu direnen tzarqueriac eta hequien eguinça çaharraren saria pagaturen diotet bulharretara.
8. Hau dio Jaunac: Hala-nola bihi bat aurkitzen bada mahats-molko batean, erraten baita: Ez xahu, Jaunaren benedicionetic delacotz; orobat eguinen dut ene cerbitzarien cariaz, ez baitut Israel gucia xahutuco.
9. Eta Jacoben ganic eta Judatic eraiquiren dut iraulgui bat, ene mendiac goçaturen dituena; eta ene hautetsiec primançaz içanen dute lur hori, eta ene cerbitzariec hor içanen dute beren egoitza.
10. Eta ni bilhatzen nauen populuac içanen ditu celhaiac arthaldeen hespilçat eta Acorreco harana abereen heitzat.
11. Eta çuec, Jauna bazterrerat utzi duçuenac, ene mendi saindua ahanci duçuenac, Çoriari mahaina aphaincen eta haren gainean libacioneac eguiten ditutzuenac,
12. Ezpataz kondutaco çaituztet, eta oro sarrasqui batean erorico çarete ceren nic deithu eta ez duçuen ihardetsi, ni minçatu eta ez duçuen ençun, eta gaizquia ene beguien aitzinean eguiten cinduten, eta nic nahi ez nuena duçuen hautatu.
13. Hargatic, hau dio Jainco Jaunac: Huna non ene cerbitzariec janen duten, eta çuec gosez egonen çarete; huna ene cerbitzariec edanen dutela, eta çuec egarriz egonen çarete.
14. Huna bozcariotan içanen direla ene cerbitzariac, eta çuec ahalquez urthuac; huna, ene cerbitzariec bihotzeco goiheretasunaren ariaz, laudoriozco canticac cantatuco dituzte; eta çuec bihotzeco minez, oihuz egonen çarete, eta izpirituco hesturaren ariaz marrumaca harico çarete.
15. Çuen icena burhozco hitz bat eguinen duçue ene hautetsiençat; eta Jainco Jaunac hilen çaituztete, eta bere cerbitzariac berce icen batez deithuco ditu.
16. Icen hartan benedicatua dena lurrean, eguiazco Jaincoaz içanen da benedicatua; era lurrean cin eguiten duenac, eguiazco Jaincoaz cin eguinen du; ceren leheneco atsecabeac ahanciac baitira, eta ene beguietaric itzaliac.
17. Ecic huna non creatzen ditudan ceru berriac eta lur berri bat; eta beihalacoac ez dira orhoitzapenetan içanen, eta ez dira gogorat içanen.
18. Banian bethi guciraino çare bozturen eta jauciren nic creatzen ditudan hauquiez; ecen huna non eguiten dudan Jerusaleme goiheretasunezco hiri bat eta hango populua bozcariozco populu bat.
19. Eta goihereturen naiz Jerusalemen, eta bozcariaturen ene populuaren baithan; eta haren erditic ez da guehiago ençunen ez nigar-marrascaric, ez oihu deihadarric.
20. Ez da handic goanen haur gazteric, ez-eta guiçon-çahar bere urtheac bethe gabecoric; ceren haurra ehun urthetan hilen baita, eta ehun urthetaco bekatorea madaricatua içanen da.
21. Eta etcheac eguinen dituzte, eta hequietan egonen dira; eta mahastiac landatuco dituzte, eta hequien fruituac janen.
22. Eguinen duten etchea ez da berceen egoitza içanen; landatuco duten mahastico fruitua, ez dute berceec janen; ecen çuhaitzaren egunen araberacoac içanen dira ene populuaren egunac, eta haren escuetaco lanac iraupen handicoac içanen dira.
23. Ene hautetsiec ez dira alferretan harico lanean, eta haurrac etzaizcote asalduen erdian sorthuco; ceren hura baita Jaunac benedicatu dituenen ganicaco iraulguia, eta hequien ilobasoac hequiequin.
24. Eta guerthaturen da, oihu eguinen duten baino lehen ençunen dudala; oraino minço direlaric, aditua duquedala.
25. Otsoa eta bildotsa batean alhatuco dira, lehoinac eta idiac lastoa janen dute, eta herrautsa içanen da suguearen hascurria; ez dute calteric eguinen, ez-eta hilen ene mendi saindu gucian, dio Jaunac.
1. Hau dio Jaunac: Cerua dut jarleku, lurra berriz oin-alki: nolacoa da niri alchatuco darotadaçuen etchea? cer toqui da ene phausa-lekua?
2. Ene escuac eguinac dire horiec oro, eta horiec guciac eguinac dire, dio Jaunac. Aldiz nori beguiratuco diot, ez bada behar gaixoari, bihotz çaurthuari, ene hitzac ikaratzen duenari?
3. Idi bat imolatzen duena, guiçon bat hilcen duena beçala da; acienda xuri bat sacrificatzen duena, çakur bati burua lehertuco dioena beçala; escainça bat eguinen duena, urde odola escaincen duena beçala; isensu erretzeaz orhoitzen dena, idolari esquer ematen hari dena beçala. Horiec oro dituzte hautatu beren bideetan, eta hequien arimac goço hartu du bere icigarriquerietan.
4. Aria hortaz ni ere hequiec beçala trufaz hautatuco naiz; eta ceren-ere beldurra baitzuten, hura erakarriren diotet gainera; nic deithu, eta nihor etzelacotz ihardesteco; ni minçatu, eta ez dutelacotz ençun; eta gaizquia eguin dutelacotz ene beguien aitzinean, eta nic nahi ez nuenaz direlacotz hautatu.
5. Adi çaçue Jaunaren solasa, haren hitzera ikaratzen çaretenac: çuen anaia gaitzerizcotan çaduzcatenec, eta ene icenaren ariaz iraizten çaituztenec, erran dute: Jaunac aguer beça bere ospea, eta gu ere sarthuco gare çuen bozcarioan. Hainac ordean ahalquearen azpira arthiquiac içanen dire.
6. Hiritic populuaren oihua, templotic oihua; Jaunaren minçoa, bere etsaiei merecitu saria bihurcen duenarena.
7. Erdi-minac içan baino lehen, Sion erdi da; erditzeco muga baino lehen, seme batez erdi da.
8. Norc egundaino holacoric aditu du? norc ikusi du holacoric? Lurrac egun bakar batez ekarriren othe ditu gainean dituen fruituac? populu bat aldian sorthuren othe da osoric? ecen Sion minetan jarri eta betan sorthu ditu bere semeac.
9. Ni, berceac erdiarazten ditudana, ez othe naiz erdico neroni? dio Jaunac; nic berceei ematen badiotet iraulguia, neroni agor içanen othe naiz? dio çure Jainco Jaunac.
10. Goihere çaitezte Jerusalemequin, atseguinez jauz çaitezte harequin, hura maite duçuen guciac; bozcarioz harequin boz çaitezte, nigarrez haren gainean çaudeten guciac,
11. Edozqui deçaçuen eta ase çaitezten haren goçacarien bulharretic; hartaric edan deçaçuen, eta haren nihonereco ospetic athera deçaçuen goço gucien nasaicia.
12. Ecen hau dio Jaunac. Huna non Jerusalemen gainera jautsaraciren ditudan baquea hibai bat beçala, eta jendaien ospea, gaindica dihoan uharra iduri; hura edosquiren duçue; bulharrera ekarriac eta belhaunen gainean lausengatuac içanen çarete.
13. Nola ama batec lausengatzen baitu bere haurra, hala goço emanen darotzuet, eta sosegu hartuco duçue Jerusalemen galçarrean.
14. Ikusico duçue, eta boztuco da çuen bihotza, eta çuen heçurrac belharra beçala hacico dira; eta aguerico dira Jaunaren escua haren cerbitzarien gainean, eta haren gaitzirizcoa etsaien gainean.
15. Ecen huna non ethorrico den Jauna suaren erdian, eta haren orga-lasterrac iduri du xirimola; bere hasarrearen iraquiduran heldu da sari bihurcera, su-garren erdian gaztigatzera;
16. Ceren Jaunac suarequin eta bere ezpatarequin arthiquiren baitu bere juiamendua haraguidun ororen gainera, eta Jaunac herrautsiren dituenac murruca içanen dire.
17. Sainduetsi nahi cirenac eta baratze barnetan athe-guibeiean beren burua xahu uste çutenac, urdequia, gauça lohia eta arratoinquia jaten cituztelaric batean içanen dira xahutuac, dio Jaunac.
18. Ni ordean heldu naiz hequien eguinça eta gogoeten ondoan; bilduco ditut leku gucietaco eta minçaia gucietaco jendaquiequin, eta ethorrico dire eta ikusico dute ene ospea.
19. Hequien erdian eçarrico dut eçagutzari bat; era hequietaric salbatuac ditazqueenac igorrico ditut itsasoa barna jendaietara, Africara, eta Lidiara, arrambela hedatzen dutenetara; Italiara eta Greciara, urrungo irletara, nitaz aditu eta ene ospea ikusi ez dutenetara; eta jendaiei eçagutaracico diote ene ospea.
20. Eta jendaqui gucietaric Jaunari emaitzetan erakarriren diozcate çuen anaia guciac çalditan, orga-lasterretan, soin-carrosetan, mandotan eta orguetan, Jerusalemeco ene mendi saindura, dio Jaunac, hala-nola Israelgo umeec unci xahuan emaitza bat ekarcen balute Jaunaren etchera.
21. Eta hequietaric hartuco ditut, dio Jaunac, apheztzat eta lebitar orde.
22. Ecen nola nic eguin ceru berriac eta lur berria ene aitzinean egonen baitire bethi, dio Jaunac; hala egonen dire çuen ganicaco iraulguia eta çuen icena.
23. Eta hilabethetic hilabethera, eta larumbatetic larumbatera içanen da, haraguidun guciac ethorrico direla ene aitzinera ene adoratzera, dio Jaunac.
24. Eta ilkico dire eta hilac ikusico dituzte ene leguea hautsi duten guiçonac: hequien harra ez da hilen eta hequien sua ez da iraunguico, eta içanen dire bici diren gucien hequien icigarri.
1. Lauda Jauna. Lauda çaçue Jauna, jendaia guciec; hura lauda çaçue, populu guciec;
2. Ceren gure gainean fincatu baita haren urricalmendua, eta Jaunaren cintasunac baitirau menderen mendetan.
3. Mihi enganariac ez du eguia maite, eta aho legunac xahutzeac dakarzca.
4. Bada baldin consolationeric batre bada Christean, baldin charitatezco solageamenduric batre, baldin spirituzco communioneric batre, baldin affectione cordialic eta misericordiaric batre bada,
28. Compli eçaçue ene bozcarioa, sendimendu ber-bat duçuelaric, charitate ber-bat duçuelaric, gogo ber-batetaco eta consentimendu ber-batetaco çaretelaric.
1. Deus eztadila contentionez edo vana gloriaz eguin, baina bihotzetico humilitatez batac bercea bere buruä baino excellentago estima beça.
2. Etzaudetela batbedera cein çuen commoditatetara behá, baina bercerenetara-ere.
3. Bada biz çuetan Iesus Christ baithan-ere içan den affectionea.
4. Ceinec Iaincoaren formán celaric ezpaitu estimatu harrapatze Iaincoaren bardin içatea: 7 Badaric-ere bere buruä ezdeustu vkan du, cerbitzari forma harturic, guiçonén irudico eguin içanic, eta formaz eriden içanic guiçon beçala:
5.
6. Bere buruä beheratu vkan du obedient eguin içanic heriorano, are herio crutzecorano.
7. Halacotz Iaincoac-ere hura subiranoqui goratu vkan du, eta icen-bat eman vkan drauca icen gucién gaineco denic:
8. Iesusen icenean ceruètacoén eta lurrecoén eta luppecoén belhaun gucia gur dadinçát:
9. Eta mihi guciac confessa deçan ecen Iaun dela Iesus Christ, Iainco Aitaren glorián.
10. Hunegatic, ene maiteác, bethiere obeditu vkan duçuen beçala, ez ene presentián beçala solament, baina orain vnguiz guehiago ene absentián, beldurrequin eta ikararequin emplega çaitezte çuen saluamenduan.
11. Ecen Iaincoa da eguiten duena çuetan eta nahi vkaitea eta eguitea, bere placer onaren araura.
12. Gauça guciac eguin itzaçue murmuratzeric eta questioneric gabe:
13. Çaretençát reprotchu baguetaco eta simple, Iaincoaren haour irreprehensible, natione bihurriaren eta gaichtoaren artean, ceinén artean argui eguiçue torchoéc beçala munduan, vicitzetaco hitza aitzinera ekarten dutenén ançora:
14. Gloria ahal nadinçát Christen egunean, ecen eztudala alfer laster eguin, ez alfer lan eguin:
15. Eta baldin çuen fedearen sacrificio eta cerbitzu gainera sacrifica banadi-ere, aleguera naiz eta çuen gucion onaz aleguera naiz.
16. Çuec-ere halaber çareten aleguera, eta aleguera çaitezte ene onaz.
17. Eta sperança dut Iesus Iaunean, Timotheo sarri igorriren drauçuedala, nic-ere gogo on dudançát çuen eguitecoac eçaguturic.
18. Ecen eztut nehor hain gogo bardinetacoric, eguiaz çuen eguitecoéz arrangura duqueenic.
19. Ecen guciac bere gaucey iarreiquiten çaizté, ez Iesus Christeney.
20. Baina harçazco experientiá eçagutzen duçue, nola, semeac aitá cerbitzatzen duen beçala, enequin cerbizatzen ari içan den Euangelioan.
21. Hura bada sperança dut igorriren drauçuedala, neure eguitecoey dreçu eman drauqueedan sarrienaz.
22. Eta seguratzen naiz Iaunean, ecen neuror-ere sarri ethorriren naicela çuetara.
23. Baina necessario cela estimatu vkan dut çuetara igortera Epaphrodite anayea eta aiutaçalea eta guerlaco neure laguna, çuen Apostolu-ere dena, eta nic behar vkan dudanaren administraçalea.
24. Ecen harc çuec gucioc desiratzen centuzten, eta guciz desplacer çuen ceren eri içan cela aditu vkan baitzenduten.
25. Eta segur eri içan da hiltzeco statuan: baina Iaincoac misericordia eguin vkan drauca, eta ez hari solament baina niri-ere, tristitia tristitiaren gainera eznuençát.
26. Bada, hambat affectione handizago hura igorri vkan dut, hura ikussiric berriz aleguera çaiteztençát, eta nic hambat tristitia gutiago dudançát.
27. Recebi eçaçue bada hura gure Iaunean bozcario gucirequin: eta halaco diradenac estimatan eduquitzaçue.
28. Ecen Christen obragatic heriorano hurbildu içan da, bere vicia abandonnaturic, suppli leçançát çuen ene baitharaco cerbitzu peitua.
Basque Bible 1571
Public Domain