1. Sabaco erreguinac ere ençun çuenean Salomonen omena, asmacari batzuz haren frogatzera Jerusalemera ethorri cen, ontasun handiequin eta camelu batzuequin, ceinec ekarcen baitzituzten balsamuac, urhe hainitz eta harri baliosac. Eta Salomonen gana ethorri cenean, bihotzean cituen guciac erran ciozcan.
2. Eta Salomonec eman çaroen, erreguinac aitzinera eçarri ciozcan gucien arguitasuna, eta etzen deusere içan hari ecin arguitu çaroenic.
3. Erreguinac ikusi ondoan Salomonen çuhurcia eta harec eguin çuen etchea,
4. Haren mahaineco janhariac, haren cerbitzarien egoitzac, carguac eta soinecoac, haren edaraleac eta hequien soinecoac, eta Jaunaren etchean imolatzen cituen bitimac, etzen, harrituaren handiz, guehiago bere baithan.
5. Eta erregueri erran çaroen: Eguia da ene lekuan çure dohain eta çuhurtasunaz ençun nuen solasa.
6. Erraileac ez nituen sinhesten, nerorri ethorri naicen arteo, ene beguiec ikusi duten arteo, eta frogatu dudan arteo çure çuhurciaren erdia doidoia erran içan çarotedala; çure berthuteez omena garhaitu duçu.
7. Dohatsu çure guiçonac! dohatsu çure cerbitzariac, noiznahiden çure aitzinean bici direnac eta çure çuhurcia ençuten dutenac
8. Benedica bedi çure Jainco Jauna, bere tronuaren gainean çure Jainco Jaunaren erregue eçarri nahi içan çaituena. Ceren Jaunac maite duen Israel eta nahi duen hartaz içan bethi cerbitzatua, hargatic haren gainean eçarri çaitu erregue, çucenari eta çucentasunari beren bideen emateco.
9. Eman çarozquien aldiz erregueri sei hogoi urhezco talendu, balsamuqueta handi bat eta harri guciz baliosac; eta ez da halaco balsamuric içatu, nola Sabaco erreguinac erregue Salomoni eman çarozcanac.
10. Hiramen cerbitzariec Salomonen cerbitzariequin ekarri cituzten halaber Ophirretic urhea, usain oneco çurac eta harri guciz baliosac.
11. Eta hequietaric, erran nahi da çur usaindunetaric erreguec mailac eguin cituen Jaunaren etchean eta erregue-etchean, eta cantariei ere guitarrac eta maniurrac; eta halaco çuhamuric ez da egundaino Judaco lurrean ikusi.
12. Erregue Salomonec berriz, Sabaco erreguinari eman çarozquien nahi içan eta galdatu cituenac oro, eta harec ekarri içan çarozquienac baino hainitz guehiago. Eta erreguina bere cerbitzariequin itzuli cen bere lurrera.
13. Bada, erregue Salomoni urthe oroz ekarcen çaroeten urheac baçuen sei ehun eta hirur hogoi eta sei talendu urhezcoen hazta,
14. Sarthu gabe asco jendaquietaco bidalquinec eta tratulariec ekarcen ohi çarotena, eta Arabiaco erregue guciac eta lurretaco satrapec Salomoni ekarten çarozten urhea eta cilharra.
15. Erregue Salomonec eguin cituen beraz berrehun lança sei ehun siclo urhezcoz, ceinac ematen baitziren lança bakotcheco;
16. Hirur ehun erredola urhezco ere hirur ehun siclo urhezcoz, ceinetaz estalcen baitzen erredola bakotcha; eta erreguec eçarri cituen harmateguian, ceinac baitzuen çuhazti bat inguruan.
17. Erreguec eguin çuen halaber boliazco tronu handi bat, eta hura urhe garbienaz estali çuen,
18. Tronura igaiteco sei mailac ere eta oimpeco urhezco alkia, eta bi aldetaco besoac, eta bi lehoin besoen ondoan çaudenac,
19. Eta berce hamabi lehointto ere, sei mailen gainean bi aldeetaric çaudenac. Ez da halaco tronu bat içan nihongo erresumetan.
20. Erregueren mahaineco unci guciac ere eta Libango oihaneco etchecoac urhe garbienetic ciren. Cilharra ecic orduco egunetan ezdeusençat iduquia cen,
24. Eta urthe oroz emaitzac ekarcen çarozten, cilharrezco eta urhezco unci, soineco, harma, balsamu, çaldi, eta mandoac.
25. Salomonec bacituen oraino bere çalditeguietan berrogoi mila çamari, hamabi mila orga-laster eta hamabi mila çaldizco, eta hequiec eçarri cituen orga-lasterretaco hirietan, eta erregue cen lekuan Jerusalemen.
26. Haren nausitasuna hedatzen cen erregue gucien gainera Ufrataco ibaietic Filistindarren lurreraino eta Eguiptoco muguetaraino.
27. Eta dirua Jerusalemen harria beçain arront eçarri çuen, eta cedroac, bazterretan sorcen diren sicomorac beçala.
28. Halaber çaldiac erakarcen çarozten Eguiptotic eta leku gucietaric.
29. Salomonen gaineraco eguinçac berriz, nahiz lehenac, nahiz azquenac iscribatuac dira Nathan profetaren erranetan, Ahias Silotarraren liburuetan, eta Ado ikusleac Jeroboam Nabathen semearen contra içan çuen aguerpenean.
30. Aldiz Salomon berrogoi urthez erreguinatu cen Jerusalemen Israel guciaren gainean;
1. Bada, Erroboam goan cen Siquemera, ecic Israel gucia harat bildu cen haren eçarcera erregue.
2. Hori aditu çuenean Jeroboamec, Nabathen seme Eguipton cenac (ecic harat ihes eguina cen Salomonen aitzinetic), itzuli cen berehala.
3. Deithu çuten, eta ethorri cen Israel guciarequin, eta Erroboami minçatu ciren ciotelaric:
4. Çure aitac uztarri gogorreguiaren azpian çaphatu gaitu; çuc arinquiago mana gaitzatzu çure aitac baino, ceinac neke gaitza gainera erran baitarocu; arin çaçu aphur bat gure carga, cerbitza çaitzagunçat.
5. Hunec erran çuen: Hirur egunen buruan itzul çaitezte ene gana. Eta populua goan cenean,
6. Bilçar eguin çuen çaharrequin, haren aita Salomon oraino bici celaric haren aitzinera bilcen cirenequin, eta erran çaroten: Cer conseilu ematen darotaçue ihardets dioçodan populuari?
7. Hauquiec erran çaroten: Baldin populu huni aurkitzen badioçu eta solas eztiz goçatzen baditutzu, noiznahiden çure cerbitzuco dirazteque.
8. Bainan harec bazterrerat utzi çuen çaharren errana; eta harequin haciac eta haren lagun bici ciren guiçon-gazteequin abiatu cen hortaz minçatzen.
9. Eta erran çaroeten: Cer iduritzen çaitzue? edo cer ihardetsi behar diot populu horri, ceinac erran baitarot: Arin çaçu çure aitac gure gainean eçarri duen uztarria?
10. Hauquiec ihardetsi çuten guiçon-gazte batzuec eta harequin atseguin-pean haciac içan cirenec beçala, eta erran çuten: Hunela minçatuco çare populu erran darotzunari: Çure aitac dorphetu du gure uztarria, çuc arin çaçu; eta hunela ihardetsico dioçu: Ene erhiric ttipiena ene aitaren guerria baino lodiago da.
11. Ene aitac gainera eman darotzue uztarri dorphea eta nic phisu dorpheagoa eçarrico dut; ene aitac açoteez jo çaituztete, nic berriz, harrobiez joco çaituztet.
12. Beraz Jeroboam eta populu gucia Erroboamen gana ethorri ciren hirugarren egunean, manatu çaroeten beçala.
13. Eta erreguec bazterrerat utziric çaharren errana, ihardetsi çuen gogorqui:
14. Guiçon-gazteen nahiaren arabera erran çuen: Ene aitac uztarri dorphea eman darotzuete, nic dorpheagotuco dut; ene aitac açoteez jo çaituztete, nic berriz, harrobiez joco çaituztet.
15. Eta etzen erori populuaren othoitzetara; ecic Jaunaren nahia cen bethe cedin Jeroboami Nabathen semeari Ahias Silotarraren arartecoz eman çuen hitza.
16. Populu guciac berriz, errer gogorqui minçatzenez, hau erran çaroen: Ez dugu çathiric Dabid baithan, ez-eta ikustecoric Isairen semea baithan Israel, itzul hadi hire olhetara, eta çuc, Dabiden etchea alha çaçu. Eta Israel goan cen bere olhetara.
17. Erroboam erreguinatu cen beraz Judaco hirietan egoten ciren Israelgo semeen gainean.
18. Eta Erroboam erregueac bidali çuen Aduram, cerguen gaineco buruçaguia, eta Israelgo semeec harricatu çuten hura, eta hil cen. Erroboam erreguea berriz, herresaca igan cen bere orga-lasterrera, eta Jerusalemera ihes eguin çuen.
19. Eta Israel Dabiden etchetic bereci cen egungo eguna arteo.
7. Haxeac kendu cituen haren bizcarretic; sasquietan erabili dira haren escuac.
8. Hesturan dei eguin darotaçu, eta libratu çaitut; phesian gordea nincelaric ençun çaitut; jaçargoaco urean frogatu çaitut.
9. Ene populua, adi neçaçu, eta ene lekucotasuna atheratuco darotzut; oi Israel, ençuten banauçu,
10. Jainco berriric ez da çure baithan içanen, eta jainco arrotzic ez duçu adoratuco.
11. Ni naiz alabainan çure Jainco Jauna, Eguiptoco lurretic atheratu çaitudana: çabal çaçu ahoa, eta nic betheco darotzut.
12. Eta ene populuac ez du ençun ene minçoa, eta Israelec ez darot eman beharria.
13. Eta nic utzi ditut beren bihotzeco lehietara: beren asmuetan ibilico dira.
16. Arrotzaren berme sarthu denari har dioçoçu soinecoa; eta arrotzen arietan, ken dioçoçu bahia.
18. Conseiluec gogorcen dituzte gogoetac eta guerlac behar dira umotasunequin erabili.
1. Eta guertha cedin Iconion elkarrequin sar baitzitecen Iuduén synagogara, eta minça baitzitecen hala non sinhets baitzeçan Iuduetaric eta Grecoetaric mulço handiac.
2. Baina sinhesteric etzuten Iuduéc incita eta corrumpi citzaten Gentilén bihotzac anayén contra.
3. Bada dembora lucez han egon citecen constantqui minçatzen ciradela, Iaunaren gorthassunez, ceinec testimoniage ekarten baitzaraucan bere gratiazco hitzari, eta emaiten çuen signo eta miraculu eguin ledin hayén escuz.
4. Eta parti cedin hirico gendea bi aldetara, eta batac ciraden Iuduequin, eta berceac Apostoluequin.
5. Baina altchatu ciradenean Gentilac eta Iuduac bere Gobernadorequin hayén iniuriatzera eta lapidatzera:
6. Adituric gauçá, ihes eguin ceçaten Lycaoniaco hirietara, hala nola, Lystrara eta Derbera, eta inguruco comarquetara:
7. Eta han predicatzen çutén Euangelioa.
8. Eta Lystraco guiçon oinez impotentbat cegoen iarriric bere amáren sabeleandanic maingu, egundano ebili etzembat:
9. Hunec ençun ceçan Paul minçatzen, ceinec, hari begui eratchequiric, eta ikussiric ecen fede baçuela sendatu içateco, erran baitzieçon ocengui,
10. Iaiqui adi eure oinén gainera çutic. Orduan hura iauz cedin eta ebil cedin.
17. Badaric-ere bere buruä eztu testimoniage gabe vtzi, guri vngui eguinez, emaiten drauzquigula cerutic vriac eta sasoin abratsac, eta bethatzen dituela viandaz eta alegrançaz gure bihotzac.
27. Eta ethorri içan ciradenean eta bildu çutenean Eliçá, conta citzaten Iaincoac heçaz eguin cituen gauça guciac, eta nola irequi cerauen Iaincoac Gentiley fedearen borthá.
28. Eta egon citecen han dembora lucez discipuluequin.