La Bible en un an

1. Hel eguiçu beraz, nihor balin bada ihardetsico darotzunic, eta sainduetaric norbaiten aldera itzul çaite.
2. Hasarreac segurqui hilcen du çoroa eta bekaizgoac ttipia.
3. Ikusi dut çoroa erro sendoaren gainean, eta ordu berean madaricatu dut haren edertasuna.
4. Haren semeac, salbatzetic urrun, oinez lehertuac içanen dira athean eta nihor ez da hequien atheratzeco içanen.
5. Hamicatuec janen dute haren uzta, guiçon harmatuac borchaz eramanen du bera, eta egarri direnec edanen dituzte haren aberastasunac.
6. Deusic ez da lurrean eguiten erainduraric gabe, eta oinhacea ez da lurretic sorcen.
7. Guiçona sorcen da laneco, eta hegastina hegaldaca ibilceco.
8. Hartacotzat Jaunari igorrico diotzat ene othoitzac, eta ene solasac atheratuco diotzat Jaincoari,
9. Ceinac eguiten baititu gauça handi, ecin barrenduzco, harrigarri eta nombregabecoac;
10. Ceinac igorcen baitu uria lurraren gainera, eta urztatzen baitu mundua;
11. Ceinac goratzen baititu aphalac, eta bozcariarazten atsecabedunac;
12. Ceinac urmariatzen baititu gaixtoen asmuac, hequien escuec hasia ecin deçatençat akaba;
13. Ceinac atzematen baititu jaquinsunac beren amarruez, eta urmariatzen gaixtaguinen xedeac.
14. Egun bethez ilhumbeac-barna dira ibiliren, eta egüerditan haztaca harituren dira nola gau bethean.
15. Jaincoac hequien mihiaren ezpatatic beguiraturen du noharroina eta borchariaren escutic erromesa.
16. Beharrarençat içanen da pesquiça, gaixtaguinac aldiz, josico du bere ahoa.
17. Dohatsu Jaincoaz açurriatua den guiçona! Ez gaitzets beraz Jaunaren jaçargoa;
18. Ceren berac çaurcen eta berac sasualcen baitu; berac du jotzen eta bere escuz sendatzen.
19. Sei hesturetaric atheratuco çaitu, eta çazpigarrenean gaitzac etzaitu uquituren.
20. Gosetean heriotzetic, eta guerlatean ezpataren helmenetic itzurico çaitu.
21. Mihiaren ukaldietaric beguiratua içanen çare; eta asturugaitzac, ethorrico denean, etzaitu icituco.
22. Desmasiaren eta gosetearen erdian irri eguinen duçu, eta lurreco abereec etzaituzte ikaratuco.
23. Bazterretaco harriec ez darotzute minic eguinen, eta çuretzat baquetiar içanen dira lurreco abereac.
24. Eta jaquinen duçu baquea duela çure olhac, eta çure etcheco eguitecoac arthatzean, ez duçu bekaturic eguinen.
25. Ikusiren duçu çure hacia berhatuco dela, eta çure ondoreac lurreco belharra beçala içanen dira.
26. Aberats sarthuco çare bobira, bere aroan bilcen den ogui-çama beçala.
27. Horra, horiec aguertu ditugun beçala eguiac dira; adi çatzu, eta erabil gogoan.
1. Bada, Jobec ihardestean erran çuen:
2. Oxala phisuetara ekarriac balira Jaincoaren hasarrea merecitu darotedan bekatuac, eta egarcen dudan çorigaitza!
3. Hau, itsasoco legarra beçala, phisuago aguer laiteque: horren gatic dira ene solasac minez betheac;
4. Ecen Jaunaren gueciac nitan sarthuac dira, eta hequien erresuminac ahitzen du ene izpiritua, eta Jaunaren lazturac ene contra dira guducatzen.
5. Basastoa orroaz egonen othe da belharra duenean, edo idia marrumaz mainatera bethearen aitzinean?
6. Ala jan ditaque gatzic gabeco janhari gueça? ala norbaitec dasta othe deçaque dastatzaileari herioa ematen dioen gauça?
7. Lehenago uquitu ere nahi ez nituenac dira orai, hesturaren handiz, ene janhari.
8. Norc emanen du onhetsia içan dadien ene othoitza, eta Jaincoac eman deçadan iguriquitzen dudana?
9. Hasi denac berac leher beneça; çabal beça bere escua eta trenca beça ene bicia.
10. Eta hau içan bedi ene goçacari, oinhacez açotatzean ez nauela guphidesten, eta ez naicela ceiherrera jarcen Guciz-Sainduaren manuei.
11. Cer da ecen ene indarra iharduquitzecotzat? Edo nolacoa da ene azquen burua jasancorqui irauteco?
12. Ene gogortasuna ez da harriaren gogortasuna, eta ene haraguia ez da cobrezcoa.
13. Huna non ez dudan lagunçaric ene baithan, eta ene adisquide minenac ere urrundu dira ni ganic.
14. Ceinac-ere bere urricalmendua kencen baitio bere adisquideari, hainac bazterrerat uzten du Jaunaren beldurtasuna.
15. Ene anaiac ene aitzinean iragan dira, haranac behera fharrastan dihoan lats bat beçala.
16. Içotzaren lotsa direnei erorico çaiote elhurra gainera.
17. Latsac iguri, goan orduco agortuco dira; eta berotu orduco, elhurra beçala urthuco dira.
18. Itsutuac dira hequien urhatsetaco bidexcac; larrez-larre bideric gabe dabilça, eta galduco dira.
19. Beguiz har çatzue Themango bidexcac eta Sabaco bideac, eta çaudezte aphur bat iguri.
20. Ahalcatuac dira, ceren ez dudan etsitu; ene ganaraino ere ethorri içan dira, eta ahalqueac estali ditu.
21. Ethorri orduco, ene çauria ikusi beçain laster, icituac çarete.
22. Erran othe darotzuet: Ekar darotaçue cerbait, indaçue çuen onetaric,
23. Athera neçaçue etsaiaren aztaparretic, indardunen escupetic?
24. Argui neçaçue, eta ixilduren naiz; eta balin bada ez naquien cerbait, irakats darotaçue.
25. Certaco çarete gaizqui atheratzen eguiaren solasari, çuetaric nihor etzaretelaric aiher niri estacururic emateco?
26. Erançuquica haritzeco baicic ez ditutzue aphaincen çuen solasac, eta haiceari igorcen ditutzue çuen elheac.
27. Umeçurz baten gainera erorcen çarete, eta çuen adisquidearen ehorcera hari çarete.
28. Gucia gatic abiatu duçuena akaba çaçue; bainan ençun ere neçaçue eta ikusaçue hean gueçurrez naicen minço.
29. Ihardetsaçue, othoi, kimeraco gogoric gabe, eta çucen direnac erranez erabac çaçue.
30. Eta ez duçue tzarqueria ene mihian atzemanen, ez-eta çoroqueriaric ene ahoan.
1. Dabidi berari canticaco laudorioac larumbat-bezperaco, ceintan asentatua içan baita lurra. Jauna erreguinatu da, ospez jauncia da; indarrez jauncia da Jauna, eta tincatu du guerria; Ecen fincatu du lurra, ceina ez baita içanen kordocatua.
2. Ordudanic aphaindua da çure jarlekua; bethidanic baçare.
3. Hibaiec alchatu dute, Jauna, hibaiec alchatu dute beren minçoa. Hibaiec alchatu dituzte beren uhinac
4. Ur hainitzen orroequin. Ederresgarri dira itsasoaren goititzeac, ederresgarri da Jauna bere leku goretan.
5. Guciz sinhesgarri dira çure lekucotasunac; çure etcheari, Jauna, dagoquio saindutasuna egunen hedadura gucian.
6. Beharra çaphatzen duenac bere aberastasunen handitzeco, aberatsago bati emanen dio berac, eta escasian gueldituco da.
7. Eta ez hec solament, baina gu-ere Spirituaren primitiác ditugula, gueuroc gure baithan suspirioz gaude, adoptionearen beguira gaudela, gure gorputzaren deliurançaren diot.
16. Ecen sperançaz saluatu içan gara. Eta ikusten den sperançá, ezta sperança: ecen nehorc ikusten duena, certaco spera leçaque?
22. Baina baldin ikusten eztugunaz sperança badugu, patientiaz iguriquiten dugu.
23. Eta halaber Spirituac-ere arincen ditu gure infirmitateac, ecen cerçaz othoitz eguin behar dugun bide beçala, eztaquigu: baina Spiritua bera othoiztez dago guregatic erran ecin daitezqueen suspirioz.
24. Baina bihotzac examinatzen dituenac badaqui, ceric den Spirituaren affectionea: ecen Iaincoaren araura othoitz eguiten du sainduacgatic.
25. Badaquigu halaber ecen Iaincoari on daritzoteney gauça guciac elkarrequin aiutatzen çaiztela onetara, iaquiteco da, haren ordenançaren araura deithu diradeney.
26. Ecen lehenetic cein eçagutu baititu hec predestinatu-ere ditu bere Semearen imaginaren conforme içateco, hura dençát lehen iayoa anhitz anayeren artean.
27. Eta cein predestinatu baititu, hec deithu-ere ditu: eta cein deithu baititu, hec iustificatu-ere ditu: eta cein iustificatu baititu hec glorificatu-ere ditu.
28. Cer bada erranen dugu gauça hautara? Baldin Iaincoa gure alde bada, nor içanen da gure contra?
29. Ceinec bere Seme propria ezpaitu guppida vkan, baina gure guciongatic eman vkan baitu, nola eztrauzquigu gauça guciac-ere harequin emanen?
30. Norc produituren du accusationeric Iaincoaren elegituén contra? Iaincoa da iustificatzen duena.
31. Nor da condemnaturen duena? Christ da hil içan dena, baina are resuscitatu-ere dena: Iaincoaren escuinean-ere dena, eta guregatic othoitz eguiten duena.
32. Norc separaturen gaitu gu Christen amoriotic? ala tribulationec, ala hersturac, ala persecutionec, ala gossetec, ala billuci içatec, ala perilec, ala ezpatac?
33. Scribatua den beçala, Hire causaz hiltzen gaituc egun oroz: estimatu içan gaituc haraquinçaco ardién pare.
34. Baina gauça hautan guciotan victorioso bainoago gara, gu onhetsi gaituenaren partez.
35. Ecen segur naiz ecen ez herioc, ez vicitzec, ez Aingueruèc, ez principaltassunéc, ez botheréc, ez presenteco gaucéc, ez ethortecoéc:
36. Ez goratassunec, ez barnatassunec, ez berce creaturac batec-ere ecin separaturen gaituela Iaincoaren amorio Iesus Christ gure Iaunean ekarri draucunetic.
Basque Bible 1571
Public Domain