La Bible en un an

1. Horiec hola guerthatu ondoan, Jauna ikuspen batean minçatu citzaioen Abrami, erraten cioelaric: Ez içan beldurric, Abram, ni içanen naiz çure gueriçatzailea eta çure sari guciz handia.
2. Abramec ihardetsi cioen: Jainco Jauna, cer emanen darotaçu niri? hilen naiz ni haurric gabe, Damasc da Eliecer ene etche-guiçonaren semea.
3. Eta erran çuen oraino: Ez darotaçut ondoreric eman; eta horra ene sehi bat içanen dela ene premu.
4. Ordu berean Jaunac ihardetsi cioen, erraten cioelaric: Ez da hori içanen çure premua, bainan çutaric atheraco dena içanen duçu premu.
5. Eta campora ilkiaraciric, erran cioen: Beguiac ematzu cerura, eta içarrac konda çatzu, ahal baduçu. Eta erran cioen: Horrela içanen dira çure ondoreac.
6. Abramec sinhetsi çuen Jaincoa baithan, eta hori iratchiquia içan citzaioen çucentasuneracotz.
7. Eta Jaincoac erran cioen: Ni naiz Jauna, Ur Caldeacotic erakarri çaitudana, çuri emateco lur hau eta goça deçaçunçat.
8. Abramec erran cioen: Jainco Jauna, certaric eçagut deçaquet, huntaz goçatuco naicela?
9. Eta Jauna ihardetsi cioen, erraten cioelaric: Har çatzu enetzat hirur urthetaco behi bat, hirur urthetaco ahunz bat, eta hirur urthetaco ahari bat, ttorttoila bat eta uso bat.
10. Abramec harturic hequiec guciac, eguin cituen erdiz-erdi eta bi çathiac bi aldetara parrean-par eçarri: bainan xoriac osoric utzi cituen.
11. Eta hegastinac jautsi ciren hiliquien gainera, eta Abramec haiçatzen cituen.
12. Bainan iguzqui sarcean, loa jautsi cen Abramen gainera, eta laztura handi belz batec hartu çuen.
13. Eta errana içan citzaioen: Jaquin çaçu aitzinetic çure ondoregoa ibildaun içanen dela atze lurretan, eta azpicotu dutela, eta lau ehun urthez cer jasan emanen diotela.
14. Bizquitirtean nic juiatuco dut jendaia, ceinaren azpico içanen baita: eta guero ilkico dira ontasun handiequin.
15. Bainan çu, çaharce goço batean hilic, baquean çure arbasoetara goanen çare.
16. Eta çure ondocoac laugarren guiçamendean bihurtuco dira hunat: ecen Amorhearren gaixtaqueriec ez dute orai arteo neurria bethe.
17. Bada iguzquia etzan-eta, ilhumbe belz bat eguin içan cen; sute ketsu bat aguertu cen, eta suzco criselu bat haragui çathituen artetic iragaiten cena.
18. Egun hartan Jaunac eguin çuen patu Abramequin, erraten çuelaric: Çure ondocoei emanen diotet lur hau Eguiptoco hibaietic Ufrateco hibaira arteo;
19. Cinearrac, Cenecearrac, Cedmonearrac,
20. Hethearrac, Pherecearrac, eta Erraphaimarrac ere,
21. Amorhearrac, Cananearrac, Jerjefearrac, eta Jebusearrac.
1. Beraz Sarai, Abramen emazteac, etzuen haurric içatu; bainan nescato eguiptoar bat baçuen, Agar deitzen cena,
2. Eta erran cioen bere senharrari: Huna non Jaunac hersi nauen, ez amatzecotzat: Su çaite ene nescatoaren gana, hea hartaric bederen içan deçaquedan semeric. Eta Abramec onhetsi çuenean haren othoitza,
3. Saraiec hartu çuen Agar, bere nescato Eguiptoarra, Canaango lurrean egoten hasiz gueroztic hamar urtheren buruan, eta eman cioen bere guiçonari andretzat.
4. Abram sarthu cen Agarren gana. Bainan hunec ikusiric haurdun cela, erdeinatu çuen bere etchecandrea.
5. Eta Saraiec erran cioen Abrami: Gaizqui çabilça ene gainean. Nerorrec eçarri darotzut ene nescatoa çure besoetan, eta hunec ikusiric haurdun dela, erdeinutan naduca: Jaunac juia beça çure eta ene artean.
6. Abramec ihardetsi cioen: Huna çure nescatoa non duçun escuetan; eguioçu nahi duçuna. Saraiec beraz jasanarazten ciolacotz, Agar eman cen ihesari.
7. Eta Jaunaren aingueruac atzeman çuenean eremuan, Surreco bidean, mortuan den ithur-uraren aldean,
8. Erran cioen: Agar, Saraien nescatoa, nondic heldu çare? eta nora çoaci? Ihardetsi cioen hunec: Sarai ene etchecandrearen beguietaric ihes nabila.
9. Eta Jaunaren aingueruac erran cioen: Itzul çaite çure etchecandrea gana eta gurt çaite haren escuaren azpian.
10. Eta berriz: Populatuco dut eta populatuco çure ondoregoa, eta ecin kondatua içanen da bere ostea gatic.
11. Eta erran cioen oraino: Huna non amatu çaren, eta erdico çare seme batez; eta deithuco duçu Ismael, ceren Jaunac ençun baitu çure atsecabea.
12. Guiçon muthiria içanen da; escua alchatuco diote guciei, eta guciec alchatuco diote berari; eta bere olhac landatuco ditu bere anaia gucien ephaitzetan.
13. Orduan Agarrec berari minço citzaioen Jaunaren icenari dei eguin cioen: Çu çare ni ikusi nauçun Jaincoa. Erran çuen ecen: Ikusi dut segurqui niri guibeletic beguira çagotana.
14. Hori gatic deithu çuen putzu hura, Bici denaren eta niri beguira dagoenaren putzua. Cadesen eta Baraden artean da.
15. Eta Agar seme batez erdi citzaioen Abrami, ceinac deithu baitzuen Ismael.
16. Abramec lau hogoi eta sei urthe cituen, Agar Ismaelez erdi citzaioenean.
1. Akabançaraino, ondoregoa ardiesten duenaren carietan, Dabiden psalmoa.
2. Jauna, çure beharriac adi betza ene solasac; ençun çaçu ene oihua.
3. Ene othoitzari çaudeci atzarriric, oi ene erregue eta Jaincoa.
4. Ecen, Jauna, othoizturen çaitut, eta goicetic ençunen duçu ene minçoa.
5. Goicetic jarriren naiz çure aitzinean, eta ikusiren dut Jainco bat çarela gaixtaqueria nahi ez duçuna;
6. Malçurrac ez duela çure aldean içanen bere egoitza, eta çucenari hoben eguiten dutenec ez dutela çure beguien aitzinean iraunen.
7. Gaitzets ditutzu tzarqueria-eguileac; galcen ditutzu gueçurrez minço direnac. Jaunac aborritzen du guiçon odolcoi, cimarkutsua;
6. Alabainan Jaunac ematen du çuhurcia, eta haren ahotic dathorci umotasuna eta jaquitatea.
7. Salbamendua beguiratzen du çucenençat, eta gueriçatzen ditu lainoqui dabilçanac,
8. Çucentasuneco bidexcac iduquiz, eta sainduen bideac beguiratuz.
9. Orduan eçagutuco ditutzu çucembidea, juiamendua eta çucentasuna, eta bidexca on guciac.
19. Eztitzaçuela eguin çuen thesaurac lurrean, non cerrenac eta herdoillác goastatzen baititu, eta non ohoinéc çulhatzen eta ebaisten baitituzté.
20. Baina eguin itzaçue çuen thesaurac ceruän, non ez cerrenec ez herdoillac ezpaitu goastatzen, eta non ohoinéc ezpaitute çulhatzen ez ebaisten.
21. Ecen non baita çuen thesaura, han içanen da çuen bihotza-ere.
22. Gorputzaren arguia da beguia, beraz baldin hire beguia simple bada, hire gorputz gucia argui datec:
23. Baina baldin hire beguia gaichto bada hire gorputz gucia ilhun datec: beraz baldin hitan den arguia ilhumbe bada, ilhumbe hura cein handi date?
24. Nehorc bi nabussi ecin cerbitza ditzaque: ecen edo batari gaitz eritziren drauca, eta berceari on: edo batarequin eduquiren du eta bercea menospreciaturen. Ecin cerbitza ditzaqueçue Iainçoa eta abrastassunac.
25. Halacotz erraiten drauçuet, eztuçuen artharic çuen vicitzeaz, cer ianen duçuen eta cer edanen: ezeta çuen gorputzaz, cerçaz veztituren çareten: ezta vicia viandá baino guehiago, eta abillamendua baino gorputza?
26. Confideraitzaçue ceruco choriac, ecen eztute ereiten, ez errequeitatzen, ezeta graneretara biltzen, eta çuen Aita cerucoac hatzen ditu hec: etzarete çuec anhitzez hec baino excellentago?
27. Eta norc çuetaric artha vkanez eratchequi, ahal dieçaqueo bessobat bere handitassunari?
28. Eta veztiduráz cergatic çarete arthatsu? ikas eçaçue nola landaco floreac handitzen diraden: ez nekatzen dirade, ez iruten duté.
29. Baina erraiten drauçuet are Salomon-ere bere gloria guciarequin eztela veztitu içan hetaric bat beçala.
30. Bada baldin landaco egun belhar dena, eta bihar labean eçarten dena, Iaincoac hala inguru veztitzen badu: eza çuec anhitzez areago, fede chipitacoac?
31. Eztuçuela beraz artharic erraiten duçuela, Cer ianen dugu, edo cer edanen dugu, edo cerçaz veztituren gara?
32. (Ecen gauça hauc guciac Paganoéc bilhatzen dituzté) ecen badaqui çuen Aita cerucoac, ecen gauça hauen gución beharra baduçuela.
33. Baina bilha eçaçue lehenic Iaincoaren resumá eta haren iustitiá, eta gauça hauc guciac emanen çaizquiçue gaineraco.
34. Etzaretela bada arthatsu biharamunaz: ecen biharamunac beretaco artha vkanen du: egunac asco du bere afflictioneaz.
Basque Bible 1571
Public Domain