La Bible en un an

1. Jeremiasen hitzac, Helciasen semearenac, Helcias baitzen Anathothen, Benjamingo lurrean egonen ciren aphecetaric.
2. Jaunaren hitza ethorri citzaioen Josiasen, Amon, Judaco erregueren semearen egunetan, hamahirugarren urthean erregue celaric.
3. Eta ethorri citzaioen Judaco erregue Josiasen seme Joaquinen egunetan, Sedeciasen hamecagarren urtheco ondarreraino, (Sedecias baitzen Judaco erregue Josiasen semea,) Jerusalemgo desherripeneraino, borzgarren hilabethean.
4. Eta Jaunac eguin çarodan solas, cioelaric:
5. Çure amaren sabelean eguin cinçadan baino lehen, eçagutzen cintudan; eta sabeletic ilki çaren baino lehen, sainduetsi çaitut eta profetatzat eman jendaien artean.
6. Eta ihardetsi nuen: Ai! ai! ai! Jainco Jauna! Huna, ez daquit minçatzen, ecen haur gazte bat naiz oraino.
7. Eta Jaunac erran çarodan: Ez erran: Haur bat naiz; goanen çare ecen nic igorrico çaitudan toqui gucietara; eta edocein gauça mana deçaçudan, guciac erranen ditutzu.
8. Ez içan guiçonen aitzinean beldur, ceren çurequin bainaiz çure atheratzeco, dio Jaunac.
9. Eta Jaunac hedatu çuen escua eta uquitu çuen ene ahoa; eta erran çuen Jaunac: Huna non eman ditudan ene hitzac çure ahoan;
10. Huna non eçarri çaitudan egun jendaquien gainean eta erresumen gainean, errotic atheratzeco eta xahutzeco, galceco eta eceztatzeco, alchatzeco eta landatzeco.
11. Eta Jauna minçatu citzaitan, cioelaric: Cer ikusten duçu, Jeremias? Eta ihardetsi nuen: Atzarria dagoen cigor bat ikusten dut.
12. Eta Jaunac erran çarodan: Ongui ikusten duçu, ecen ni ene hitzaren gainean egonen naiz atzarria, haren bethetzeco.
13. Eta Jauna bigarren aldico minçatu citzaitan, cioelaric: Cer ikusten duçu? Eta ihardetsi nuen: Berz bat ikusten dut sutan, eta ipharretic dago itzulia.
14. Eta Jaunac erran çarodan: Ipharretic jaucico dira asturugaitzac lurreco egoiliar gucien gainera.
15. Ecen, dio Jaunac, huna non deitzera nohan ipharreco erresumetaco jendaqui guciac; eta ethorrico dire, eta eçarriren dute ceinec bere tronua Jerusalemeco athe-sarceetan, eta hango harrasi gucien gainean inguru-inguru, eta Judaco hiri gucietan.
16. Eta atheraturen ditut hequiequin ene juiamenduac, ni utzi, jainco arrotzei sacrificatu eta beren escuetaco lana adoratu duten gucien malçurqueriaren contra.
17. Çuc beraz tinca çaçu guerria, jaiqui çaite eta erran diotzotzuete nic manatzen darozquitzudan guciac. Ez lotsa içan hequien aitzinera aguerceco, ecen nic eguinen dut ez duçula hequien aitzinean beldurric içanen.
18. Alabainan eçarri çaitut egun hiri hazcar bat beçala, burdinazco habe bat beçala, cobrezco harrasi bat beçala, lur guciaren gainean, Judaco erregueen contra, hango buruçaguien eta lur hartaco aphez eta populuaren contra.
19. Eta çure contra eguinen dute gudu, eta ez dire nausituren; ceren çurequin bainaiz, dio Jaunac, çure libratzeco.
1. Eta Jaunaren hitza atheratu citzaitan, cioelaric:
2. Çoaz eta Jerusalemeri beharrietara oihu eguioçu, erranez: Hau dio Jaunac: Orhoitu naiz çutaz, urricalduz çure gaztetasunari eta çure ezconçaco amodioari, mortua barna, eraina etzen lurra gaindi niri jarraiquitzen cinen or-duan.
3. Israel Jaunari saindu citzaioen; hura cen haren fruituetaco picaina; hobendun jarcen dira hura iresten duten guciac; asturugaitzac erorico dira hequien gainera, dio Jaunac.
4. Jacoben etchea, eta Israelen etcheticaco ahaidego guciec adi çaçue Jaunaren hitza.
5. Hau dio Jaunac: Cer bidegabequeria aurkitu dute çuen arbasoec ene baithan, ene ganic urrundu baitira eta hutsalqueriaren ondotic ibili eta hutsal bilhacatu?
6. Eta ez dute erran: Non da Jauna, Eguiptoco lurretic iganaraci gaituena, bidatu gaituena mortua gaindi, nihor ecin-egonezco eta ibilquiçun ez den lurra barna, lur agor eta heriotzea iduri duenaren erditic, guiçona ibili eta egon ez den lurra gaindi?
7. Eta erakarri çaituztet Carmel lur batera, jan cinetzaten hango fruitac eta goça hango onac; eta sarthu ondoan, kutsatu duçue ene lurra, eta hatsgarriqueria bat eguin duçue ene primançaz.
8. Aphecec ez dute erran: Non da Jauna? eta legueçainec ez naute eçagutu; eta arçainec hautsi dute ene leguea; eta profetec Baalen icenean profetisatu dute, eta idolei jarraiqui dira.
9. Hargatic sarthuren naiz oraino çuequin juiamendutan, dio Jaunac, eta jaçarriren dut çuen umeen contra.
10. Çoazte Cethimgo irletara eta ikusaçue; igorraçue Cedarrera; eta çorrozqui beguira çaçue eta ikusaçue, hean guerthatu den han holacoric;
11. Hean populuac aldatu dituen bere jaincoac; eta-bada ez dira segurqui hequiec jainco. Aldiz ene populuac bere ospea aldatu du idolarençat.
12. Ceruac, harri çaitezte hortaz; ceruco atheac, minqui deithora çaçue, dio Jaunac.
13. Ecen bi gaizqui eguin ditu ene populuac; ni, ur biciaren ithurria, utzi nau bazterrerat, eta lurrean cilhatu ditu urteguiac, urtegui hirricatuac, uric ecin iduc deçaquetenac.
14. Israel gathibua ala gathibu semea othe da? Cergatic da beraz harrapariaren pusca bilhacatua?
15. Lehoinec orroaz jaçarri diote eta marrumaca abiatu çaizco; lurra mortu eraguin dute; erreac dira hango hiriac eta nihor ez da hequietan egoten.
16. Memphistar eta Taphnestar umeec ere içurriztatu çaituzte buru-cascoraino.
17. Hori ez othe çaitzu guerthatu, bazterrerat utzi duçulacotz çure Jainco Jauna, noiz-eta-ere berac bidatzen baitzintuen bidean?
18. Eta orai cer nahi duçu Eguiptoco bidetic, ur cikin edatera goateco? eta cer duçu Asiriarren bidearequin, hango ibaiaco uretic edatera goateco?
19. Çure malçurqueriac jaçarriren darotzu eta çure guibelceac erançunen darotzu. Jaquin çaçu eta ikus ceinen den gaizqui eta uher çure Jainco Jauna bazterrerat utzi içatea, eta ene beldurra guehiago çure baithan ez içatea, dio armadetaco Jainco Jaunac.
20. Hastetic phorroscatu duçu ene uztarria, hautsi ditu, çu ene lokarriac eta erran duçu: Ez dut cerbitzaturen. Ecen, munho gora gucien gainean, çuhaitz hostotsu gucien azpian etzaten cinen, lilitchoa.
21. Nic aldiz landatu cintudan mahasti hauta bat beçala, gucia landare onez. Nola beraz aldatu çaizquit tzarrera, oi mahasti arrotza?
22. Garbi bacindedi ere gatzuarequin eta borith belharrez bethe, çure bekatuetan nothatua gueldi cintazque ene aitzinean, dio Jainco Jaunac.
23. Nolaz dioçu: Ez naiz lohitua, ez naiz Baalen ondotic ibili? Ikusatzu çure urhatsac haranean; jaquiçu cer eguin duçun, lastercari arina, bide çaphatzen çabilçana.
24. Mortuan laket den basastoa, bere barneco çalequerian; guiriaren usainac bildu du; nihorc ez du makurraracico; atzeman nahi dutenec ez dute hutseguinen; bere hilabetheetaco mugan atzemanen dute.
25. Beguira çaçu çure oina buluztasunetic, eta çure cinçurra egarritic. Eta erran duçu: Etsitu dut; ez dut egonen; alabainan arrotzac ditut maithatu, eta hequien ondotic naiz ibiliren.
26. Nola ahalcatzen baita ohoina, atzemana denean, hala ahalquetara erori dira Israelen etchea, bera eta bere erregue, aphez eta profetac,
27. Çurari erranic: Hi haiz ene aita; eta harriari: Hic eman darotan bicia. Itzuli çaizquit guibelaz, eta ez aitzinaz; eta beren hesturaco orduan erranen dute: Jaiqui çaite, eta libra gaitzatzu.
28. Non dira çure jainco, çuretzat eguin içan ditutzun hequiec? Jaiqui beitez, eta çure hesturaco orduan libra beçaitzate; ecen, oi Juda, cembat baitziren çure hiriac, hambat ciren çure jaincoac.
29. Cer nahi duçu enequin juiamendutan sarthuric? Oroc utzi nauçue, dio Jaunac.
30. Alferretan jo ditut çuen haurrac, cridança ez dute hartu; çuen ezpatac iretsi ditu çuen profetac, lehoin xahutzaile bat beçala da
31. Çuen ganicaco iraulguia. Adi çaçue Jaunaren hitza: Israelençat bilhacatu othe naiz mortu bat, edo lur berantiar bat? Cergatic erran du beraz ene populuac: Guibelerat eguin dugu, ez gare guehiago çure ganat ethorrico?
32. Nescatcha batec ahancico othe du bere aphaindura, edo andre espos batec bere lephocoa? Ene populuac, bada, ahanci nau konda ecin ditaqueen becembat egunez.
33. Certan çabilça çure bidea ona erakutsi beharrez, ene onhirizcora heldu nahiz, noiz-eta-ere çure tzarquerien gaineco, çure bide gaixtoen irakasten haritu baitzare,
34. Eta çure petrailetan aurkitu baita arima behar eta hobengabeen odola? Ez ditut hequiec atzeman cilhoetan luphean, bainan lehenago aiphatu ditudan toqui gucietan.
35. Eta erran duçu: Bekaturic gabe eta garbi naiz, eta horren gatic çure hasarrea aldara bedi ni ganic. Huna non juiamendutan sarcera nohan çurequin, erran duçulacotz: Ez dut bekatu eguin.
36. Ceinen eguin çaren erdeinagarri, çure bideetara itzuliz! Eguiptotic atheratuco duçu hambat ahalque, nola atheratu baituçu Asurretic;
37. Ecen handic ere ilkico çare, eta escuac buruaren gainean içanen ditutzu; ceren Jaunac hautsico baitu çure sinhestea duen habea, eta hartaric ez baituçu deus onic içanen.
5. Ez eguin biharamunecotzat espanturic, ez daquiçunean cer guerthacari atheratuco duen egun harec.
6. Gaineracoaz den becembatean, ene anayeác, aleguera çaitezte Iaunean: Gauça berén çuey scribatzera niri etzait herabe, eta çuen segurançá da.
7. Gogoa eyeçue orey, gogoa eyeçue obrero gaichtoey, gogoa emoçue concisioneari.
8. Ecen gu gara Circoncisionea, Iaincoa spirituz cerbitzatzen dugunoc, eta gloriatzen garenoc Iesus Christean eta haraguian confidançaric eztugunoc:
9. Nic cerçaz haraguian-ere confidança dudan badut-ere. Baldin cembeit bercec vste badu confidançaric duela haraguian, nic guehiago.
10. Bainaiz çortzi garreneco egunean circonciditua, bainaiz Israel arraçatic, Beniaminen leinutic, Hebraico Hebraicoetaric, religionez Phariseu:
11. Zeloz den becembatean Eliçaren persecutaçale: Leguean den iustitiaz den becembatean, estacuru gabe.
12. Baina irabacitan nadutzan gauçác, caltetaco estimatu vkan ditut Christen amorecatic.
13. Bayeta segur gauça guciac calte diradela estimatzén dut Iesus Christ neure Iaunaren eçagutzearen excellentiagatic: ceinagatic gauça hauçaz gucioçaz neure buruä billuci vkan baitut, eta gorotz beçala eduquiten ditut, Christ irabaz deçadançát.
14. Eta eriden nadin hartan, ez neure iustitia Legueaz dena dudalaric, baina Christen fedeaz dena, cein baita, Iaincoaganic fedez den iustitiá:
1. Eta eçagut deçadançát, hura, eta haren resurrectionearen verthutea, eta haren afflictionén participationea, haren herioaren conforme eguin içanic:
1. Eya cerbait maneraz hel ahal naitenez hilen resurrectionera:
2. Ez ia ardietsi dudalacotz, edo ia perfect naicelacotz: baina banarreió, eya are ardiets ahal deçaquedanez, eta causa hunegatic ardietsi içan naiz Iesus Christez.
3. Anayeác, niçaz den becembatean eztut neure buruäz estimatzen oraino ardietsi vkan dudala.
4. Baina gauçabat eguiten dut guibeletic diraden gauçác ahanzten ditudala, eta aitzinetic diraden gaucetara auançatzen naicela, chedeari narrayó, Iaincoaren garaitico vocationearen preçioari, Iesus Christ Iaunean.
5. Bada, perfect garen gucióc dugun sendimendu haour: eta baldin cerbait bercela senditzen baduçue, hura-ere Iaincoac reuelaturen drauçue.
6. Guciagatic-ere certara heldu içan baicara, hartan regla ber-batez ebil gaitecen, eta garen sendimendu ber-batetaco.
7. Anayeác, çareten gogo batez ene imitaçale, eta consideraitzaçue hala dabiltzanac, nola gu baiquaituçue exemplutan.
8. Ecen anhitz dirade dabiltzanac ceineçaz anhitzetan erran vkan baitrauçuet, eta orain-ere nigarrez nagoela erraiten, Christen crutzearen etsay diradela:
9. Ceinén fina baita perditionea, ceinén Iaincoa, sabela, eta gloriá hayén confusionerequin, pensatzen dutelaric lurreco gaucetan.
10. Baina gure conuersationea ceruètan da: nondic Saluadorearen-ere beguira baicaude, cein baita Iesus Christ Iauna,
11. Ceinec transformaturen baitu gure gorputz ezdeusa, haren gorputz gloriosoaren conforme eguin dadinçát, gauça guciac-ere bere suiet eguin ahal ditzaqueen verthutearen araura.
Basque Bible 1571
Public Domain