La Bible en un an

1. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
2. Eta çu, guiçasemea, huna cer dioen Jaunac, Israelgo lurreco Jaincoac: Heldu da akabança, akabança heldu da lurraren lau aurkincen gainean.
3. Huna orai akabança hire gainean hire gainera ixurico dinat ene hasarrea, eta juiatuco haut hire bideen arabera, eta jaçarrico darozquinat hire icigarriqueria guciac.
4. Eta ez hau guphidetsico ene beguiac, eta ez naun urricalduco; bainan hire gainera erorraracico ditinat hire gaixtaqueriac, eta hire itsusqueriac hire erdian gueldituco ditun; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna.
5. Hau dio Jainco Jaunac: Hestura bat, huna non heldu den hestura bat.
6. Akabança heldu da, heldu da akabança; atzarria egotu dun hire contra; huna non dathorren.
7. Xahupena gainera heldu çaic, oi lur hortaco egoiliarra; heldu duc ordua, hurbil duc sarrasquico eguna, eta-ez mendien ospecoa.
8. Oi lurra, orai hurbildic hire gainera ixuriren dinat ene hasarrea, eta ene sepha aseco dinat hire gainean; eta hire bideen arabera haut juiaturen, eta hire gaixtaqueria guciac darozquinat gainera emanen;
9. Eta ene beguiac ez din guphideric içanen, eta ez naun urricalduren; bainan hire tzarqueria guciac hire gainean eçarriren ditinat, eta hire erdian egonen ditun hire itsusqueria guciac; eta jaquinen duçue ni naicela jotzen dudan Jauna.
10. Huna eguna, huna non heldu den ilki da xahupena, cigorra loratu da, musquildu da hampurusqueria;
11. Gaixtaqueria tzartasunaren cigorraren gainean jaiqui da; ez hequietaric, ez populutic, ez-eta hequien harramancetic; eta hequien baithan ez da phausuric içanen.
12. Ethorri da muga, hurbildu da eguna: eroslea ez bedi boz, salçailea ez bedi uher, ceren sepha horgo populu guciaren gainera hedaturen baita.
13. Ecen salçaileari, oraino bici balitz ere, etzaio saldu duen gauça bihurturen alabainan ikuspen populu guciarençateco hau, ez da alferric bihurturen, eta guiçona ez da hazcarturen bere bicitzeco tzartasunean.
14. Jo çaçue turuta, phara çaitezte oro; eta ez da nihor gudura goanen ecic horgo populu guciaren gainean da ene hasarrea.
15. Ezpata campoan, içurritea eta gosetea barnean; landan dena, ezpatatic hilen da; hirian direnac içurriteaz eta goseteaz içanen dire iretsiac.
16. Hequien ganic ihes eguinen dutenac, salbatuac içanen dire; eta mendietan egonen dire, haranetaco usoac iduri, oro ikaran, batbedera bere bekatuan.
17. Escu guciac erkituco eta belhaun guciac ura beçala itzurico dire.
18. Eta jauncico dituzte çurdatzac, eta icialdurac estalico ditu, eta ahalquea içanen da beguitharte gucietan eta karçoildura buru gucien gainean.
19. Hequien cilharra camporat arthiquia, eta hequien urhea ongarria beçala içanen da. Hequien cilharra eta urhea ez dire baliaturen hequien libratzeco Jaunaren hasarreco egunean. Ez dute aseco beren barnea, hequien sabelac ez dire betheco, ceren dirua içanen den hequiençat gaizquiraco behaztopagailu.
20. Beren lephoco gatheen edergailua hampurusqueriaco baliatu dute; hartaric eguin dituzte beren tzarquerietaco itchura eta moldeac; horren gatic eguin dut hartaric gauça lohi bat;
21. Eta hura escu arrotzei emanen diotet harrapacara, eta hura eguinen dut lurreco gaixtaguinen pusca, eta lohituren dute.
22. Eta beguithartea itzuliren dut hequien ganic; borchaturen dute ene sainduteguico leku gordea; ohoinac hartan sarthuren dire, eta lohituren dute.
23. Akabança bat athera çaçu, ceren lurra odolezco juiamenduz eta hiria tzarqueriaz betheac baitire.
24. Eta erakarriren ditut jendaietaric gaixtoenac, eta jabeturen dire hequien etcheez; eta ixilaraciren dut botheretsuen hampurustasuna, eta etsaia nausituren da hequien sainduteguiez.
25. Hestura jaustean, bilhaturen dute baquea, eta baqueric ez da içanen.
26. Afaldua asalduaren gainera ethorrico da, haroa haroaren gainera; eta profeten ikuspen bilha ibilico dire, eta leguea galduco da apheçaren baitharic eta conseilua çaharretaric.
27. Erregue auhenez egonen da, atsecabeac inguratuco du buruçaguia, eta ikaran içanen dire populuaren escuac. Eguinen daroet eguin dutenaren arabera, juiaturen ditut juiatu dutenaren arabera, eta jaquinen dute ni naicela Jauna.
1. Eta seigarren urthean, seigarren hilabetheco, borzgarren egunean, jarria nincen ene etchean, eta Judaco çaharrac jarriac çauden ene aitzinean, eta han Jainco Jaunaren escua erori cen ene gainera.
2. Eta ikusi nuen, eta hara itchura bat suaren iduria beçala; guerritic beheiti sua çuen iduri, eta guerritic goiti iduri çuen arguidura bat, electroa ikusten balitz beçala.
3. Eta escua beçalaco bat hedatu cen eta lothu citzaitan buru-karcetatic; eta izpirituac alchatu ninduen ceruaren eta lurraren artera, eta Jaincoaren ganicaco ikuspen batean eraman ninduen Jerusalemera, ipharrera beguira çagoen barneco athearen ondora, non baitzagoen xutic bekaizgoco idola, bekaizgoaren jauçarazteco.
4. Eta hara Israelgo Jaincoaren ospea han aguertu citzaitala, landan içatu nuen ikuspena beçala.
5. Eta Jaunac erran çarotan: Guiçasemea, alcha çatzu beguiac ipharreco alderat. Eta ipharreco alderat alchatu nituen beguiac, eta hara aldareco athearen ipharretic, sarcean berean çagoela bekaizgoco idola.
6. Eta erran çarotan Jaunac: Guiçasemea, baduçu uste? ikusten duçu cer hari diren horiec, Israelgo etcheac hor eguiten dituen icigarriqueria gaitzac, ni ene sainduteguitic urruntaraci beharrez? Eta oraino itzuliz ikusiren ditutzu icigarriqueria handiagoac.
7. Eta eraman ninduen lorio-sarcera; eta ikusi nuen xilo bat bacela harrasian.
8. Eta erran çarotan: Guiçasemea, cilha çaçu harrasia. Eta harrasia cilhatu nuenean, aguertu cen athe bat.
9. Eta erran çarotan: Jar çaite eta ikusatzu horiec hor eguiten dituzten icigarriqueria guciz tzarrac.
10. Eta sarthuric ikusi nuen, eta hara cer-nahi cierpe eta abere itchura, icigarriqueria eta Israelgo etchearen idola guciac thindatuac cirela inguruan harrasi gucian.
11. Eta itchura hequien aitzinean çauden Israelgo etcheco çaharretaric hirur hogoi eta hamar guiçon, eta hauquien erdian Jeçonias, Saphanen semea; eta baçuten bakotchac isensunci bana escuan, eta isensutic alchatzen cen lanhozco bafada.
12. Eta Jaunac erran çarotan: Guiçasemea, ikusten duçu ongui, ilhumbeetan cer eguiten duten Israelgo etcheco çaharrec, batbederac cer eguiten duen bere guela çokoan; ecen diote: Jaunac ez gaitu ikusten, Jaunac utzi du lurra.
13. Eta erran çarotan: Oraino itzuliz ikusiren ditutzu, horiec eguiten dituzten icigarriqueria handiagoac.
14. Eta sarraraci ninduen Jaunaren athe-sarce, ipharrera beguiratzen duenetatic; eta hara emaztequi batzu han jarriac Adonisen deithoratzen.
15. Eta erran çarotan: Ikusi duçu ongui, guiçasemea; eta oraino itzuliz ikusiren ditutzu horiec baino icigarriqueria handiagoac.
16. Eta sarraraci ninduen Jaunaren etcheco lorio barnecoan; eta hara Jaunaren templo sarcean, ezcaratzaren eta aldarearen artean, hogoi eta borz guiçon beçala, guibelaz Jaunaren temploco harrasiari çaudela, eta aitzinaz iguzqui-sorthaldera; eta iguzqui-ilkitzea adoratzen çuten.
17. Eta erran çarotan: Ikusi duçu ongui, guiçasemea; hori guti othe da Judaco etchearençat hor eguin dituzten icigarriqueria horien eguitea; ecen lurra gaixtaqueriaz bethez, itzuli dire ene sumintaraztera? Eta horra non adar bat hurbilcen duten beren sudurretara.
18. Ni ere beraz harico naiz ene sephan; ene beguiac ez du guphidetsiren, ez naiz urricalduco; eta oihuca deihadar eguinen dutenean ene beharrietara, ez ditut ençunen.
1. Mailetaco cantica. Beguiac goititu ditut mendietara, nondic ethorrico baitzait lagunça.
2. Ene lagunça ethorrico da Jauna ganic, ceinac eguin baititu ceru-lurrac.
3. Çu çaincen çaituenac ez beça utz kordocatzera çure oina, eta ez bedi lohakar.
4. Huna non ez den, ez kuman, ez lotan sarthuco Israel çaincen duena.
5. Jaunac çaincen çaitu; Jauna, çure gueriça, çure escu escuinaren gainean dago.
6. Egunaz etzaitu iguzquiac erreco, ez-etare gabaz ilharguiac.
7. Jaunac çaincen çaitu gaitz gucietaric; Jaunac çain beça çure arima.
15. Marrumaz hari den lehoin, gosez jana den harz bat da buruçagui gaixto bat populu gaixoaren gainean.
1. Garen bada beldur guertha eztadin çuetaric cembeit haren reposean sartzeco promessa vtziric, priuatua eriden eztadin.
2. Ecen guri-ere euangelizatu içan çaicu hæy-ere beçala: baina etzaye deus probetchatu predicationeco hitza, ceren ezpaitzén fedearequin nahassia ençun vkan çutenetan.
3. Ecen sarthuren gara reposean gu, sinhetsi vkan dugunoc, erran duen beçala, Bada cin eguin vkan dut neure hirán, Baldin seculan sarthuren badirade ene reposean: munduaren hatsean danic haren obrác acabatu içan baciraden-ere.
4. Ecen nombeit hunela erran vkan du çazpigarren egunaz den becembatean, Eta reposa cedin Iaincoa çazpigarren egunean bere obra gucietaric.
5. Eta hunetan berriz, Baldin seculan sarthuren badirade ene reposean.
6. Ikussiric bada oraino batzu sartzen diradela hartan, eta lehenic denuntiatu içan çauenac eztiradela sarthu içan bere incredulitatearen causaz:
7. Berriz determinatzen du egun iaquin-bat, Egun, Dauid baithan erraiten duela hambat demboraren buruän (nola erran içan baita) Egun baldin haren voza ençun badeçaçue, eztitzaçuela gogor çuen bihotzac.
8. Ecen baldin Iosuec hæy eman balaraue reposic, etzatequeen guehiagoric berce egunez minçatu.
9. Halacotz, guelditzen çayó sabbathgoabat Iaincoaren populuari.
10. Ecen Iaincoaren reposean sarthu içan dena, reposatu içan da hura-ere bere obretaric, Iaincoa beretaric beçala.
11. Daguigun bada diligentia repos hartan sartzera: nehor eztadin eror desobedientiazco exemplu berera.
12. Ecen Iaincoaren hitza vici da eta efficaciotaco, eta den ezpata bi ahotacoric baino penetrantago: eta ardiesten du arimaren eta spirituaren, bayeta iuncturén eta hunén diuisionerano: eta da pensamenduén eta bihotzeco intentionén iuge
13. Eta ezta creaturaric batre haren aitzinean agueri eztenic: aitzitic gauça guciac dirade billuciac eta irequiac haren beguietan ceinequin baitugu gure eguitecoa.
14.
15. Ecen eztugu Sacrificadore subirano gure infirmitatéz compassioneric ecin duqueen-bat, baina dugu manera berean gauça gucietan tentatu içan dena, salbu bekatuan.
16. Goacen bada segurançarequin gratiazco thronora, misericordia ardiets eta gratia eriden deçagunçát aiuta behar demboraco.
Basque Bible 1571
Public Domain