17. Horiec dira Moisec leku ikustera igorri cituen guiçonen icenac: eta Ofe, Nunen semea deithu çuen Josue.
18. Moisec igorri cituen beraz Canaango lurra beguiz harcera, eta erran cioeten: Hegoaldeco lurretaric igan çaitezte; eta mendietara heldu çaretequeenean,
19. Beguizta çaçue lurra, cerica den; cer populu dagoen han, ala den hazcarra, ala erphila; ostea ttipia den, ala handia;
20. Lurra bera, ona, ala tcharra den; nolaco hiriac diren, harrasiz inguratuac, ala harrasiric gabeac;
21. Lurra guicena, ala agorra den, oihansua, ala çuhaitzic gabea. Emaçue bihotzez, eta ekarzquigutzue lurreco fruituetaric. Bada, hura cen mahats berrien jateco muga.
22. Eta igan cirenean, lurra beguiztatu çuten Sineco mortutic Errohoberaino, Ematheco sarceraino.
23. Eta hegoaldera igan ciren eta ethorri Hebronera, han egoten baitziren Enaquen semeac, Aquiman, Sisai eta Tholmai; ecen Hebron, Tanis, Eguiptoco hiria baino çazpi urthe lehenago eguina cen.
24. Eta goanic Mahats-mulkoco errecaraino, aihen bat moztu çuten bere mulkoarequin, eta bi guiçonec haga batean eraman çuten. Hartu cituzten orobat toqui hartaco mingranetaric eta picoetaric:
25. Leku hura deithua içan cen Nehelescol, erran nahi da Mahats-mulkoco erreca, Israelgo semeec handic ekarri çutelacotz mahats-mulkoa.
26. Eta lur ikusliarrac, inguru gucia eguinic, bihurtu ciren berrogoi egunen buruan.
27. Ethorri ciren Moisen, Aaronen eta Israelgo semeetaco baldarna gucia gana, Pharango mortura, ceina Cades-aldean baita. Eta minçaturic hequiei eta oste guciari, erakutsi ciozcaten lurreco fruituac:
28. Eta solas hauquiec kondatu cituzten: Içatu gare çuec igorri lurrean, ceinari eguiazqui baitario esnea eta eztia, fruitu hauquietaric eçagut daitequeen beçala;
29. Bainan jende guciz hazcarrac ditu, eta hiriac handiac eta harrasiz inguratuac. Enaquen odola ikusi dugu han.
30. Amalec egoten da hegoaldean; Hetearra, Jebusearra eta Amorhearra mendietan; eta Cananearra dago itsas-heguian eta Jordanearen bazterretan.
31. Bizquitartean Calebec, jabalceco populuac Moisen contra abiatzen çuen erasia, erran çuen: Goacen, jabe gaitecen lur hartaz, ecen hartaz nausi gaitezque.
32. Bainan harequin içatu ciren berceec erraten çuten: Nihondic ez gure populu hari atheratzeco gai, ecen gu baino hazcarrago da.
33. Eta Israelgo semeen baithan haritu ciren beguiztatu çuten lurraren contra, ciotelaric: Guc ikuscatu dugun lurrac iresten ditu bere egoiliarrac; ikusi dugun populua irazqui larricoa da.
1. Oste gucia beraz oihuca eta nigarrez egon cen gau hura:
2. Eta Israelgo seme guciac Moisen eta Aaronen contra erasian haritu ciren, ciotelaric:
3. Oxala Eguipton hil içan baguinade! oxala mortu çabal huntan xahu baguinteci, Jaunac gu ez eramateco lur hartara, beldurrez-eta ezpataren azpian eror gaitecen, eta gure emazteac eta haurrac gathibu eramanac içan ditecen! Ez othe dugu hobe Eguiptora bihurcea?
4. Eta batac berceari erran çuten: Aitzindari bat eçar deçagun gure buruco, eta Eguiptora bihur gaitecen.
5. Hori adituric, Moise eta Aaron lurrerat ahuspez erori ciren Israelgo semeen oste guciaren aitzinean.
6. Bainan Josue, Nunen semeac, eta Caleb, Jephonen semeac, ceinec berec ere beguiz ikusi baitzuten Canaango lurra, phorrocatu cituzten beren soinecoac,
7. Eta Israelgo semeen oste guciari erran cioten: Guc inguratu dugun lurra hainitz ona da.
8. Eta Jauna alde badugu, hartan sarraracico gaitu, eta emanen darocu esnea eta eztia darioen lurra.
9. Berautzue bihurriarena eguitetic Jaunaren contra, eta ez içan lur hartaco populuaren lotsaric, ecen nola oguia, hala irets detzazqueguque: ecen gueriça gucia guibelatu da hequien ganic: gurequin da Jauna, beldurric ez içan.
10. Bainan nola oste gucia izcolaca baitzagoen, eta harrica nahi baitzituen hequiec xahutu, Jaunaren gloria batasuneco tabernaclearen gainean aguertu cen Israelgo seme guciei.
11. Eta Jaunac Moisi erran cioen: Noiz arteo populu hau gaizqui minçatuco da nitaz? Noiz arteo ez nau sinhetsico, horien aitzinean eguin içan ditudan sendagaila gucien ondoan?
12. Içurritez joco ditut beraz, xahutuco ditut; eta çu, eçarrico çaitut populu handi eta hau baino hazcarrago baten buruçagui.
13. Eta Moisec erran cioen Jaunari: Nahi othe cinduque Eguiptoarrec, ceinen erditic atheratu baituçu populu hau,
14. Eta lur hortaco egoiliarrec, ceinec aditu baitute, oi Jauna, populu hunen erdian çarela, bekoz beko aguercen çarela, çure hedoiac gueriçatzen duela, hedoi habean hauquien aitzinean goaten çarela egunaz, eta suzco habean gabaz,
15. Ikus deçaten hunelaco ostea guiçon bakar bat beçala hil duçula, eta erran deçaten:
16. Etzeçazqueen sarraraz cinequin aguindu cioten lurrean: hargatic hil ditu mortuan.
17. Goretsia içan bedi beraz Jaunaren indarra cinequin erran içan duçun beçala:
18. Jauna jasancor eta urricalpen handitacoa da, eceztatzen ditu tzarqueriac eta gaixtaqueriac, hobendunic ez du batere uzten gaztigu gabe, aiten bekatuac hirugarren eta laugarren belhauneraino bilhatzen ditu.
20. Eta Jaunac ihardetsi cioen: Barkatu diot çure galdearen arabera.
21. Bici naiz ni: eta lurra oro bethea içanen da Jaunaren gloriaz.
22. Bizquitartean ene ospea eta eguin ditudan sendagailac Eguipton eta mortuan, ikusi dituzten guiçon guciec, eta halaric-ere hamar alditaraino froguetara behartu nautenec, eta ene boçari behatu ez direnec
23. Ikusiren ez dute nic cinequin hequien aitei aguindu lurra, eta niri irain eguin darotedanetaric bakar batec ere ez du haren gainean beguia eçarrico.
24. Caleb ene cerbitzaria, ceina berce izpiritu batez bethea jarraiqui baita niri, sarraracico dut inguratu duen lurrean, eta hartaz goçatuco da harenganicaco ondoregoa.
25. Amalectarrac eta Cananearrac baitaude haranetan, bihar campac higuituco ditutzue, eta mortura bihurtuco çare itsaso Gorrico bideaz.
26. Eta Moisi eta Aaroni Jauna minçatu cen huneletan:
27. Noiz arteo ene contra erasian egonen da oste guciz gaixto hori? Aditu ditut Israelgo semeen arrangurac.
28. Erroçute beraz: Bici naiz, dio Jaunac: nola-ere minçatu baitzarete, aditzen çaituztedalaric, hala eguinen darotzuet.
29. Çuen gorphutzac mortu hortan hilic gueldituco dira. Hogoi urthetaco eta goitico kondatuac içan çarezten guciac, eta ene contra erasian haritu çaretenac
30. Etzarete, Caleb Jephonen semeaz, eta Josue Nunen semeaz landan, sarthuco lur hortan, ceinaren gainean alchatu bainuen ene escua horco egoiliar eguinen cintuztedala.
31. Bainan çuen haur xumeac, ceinen gatic erran baituçue etsaiaren pusca içan cirela; sarraracico ditut ikus deçatençat desgogaran hartu duçuen lur hori.
32. Çuen gorphutzac eremuan hilic hedatuco dira.
33. Çuen semeac berrogoi urthez mortuan ibildaun içanen dira eta çuen bekatua jasanen dute, beren aiten gorphutzac mortuan sunsitu arteo,
34. Lur horri beguira egon çareten berrogoi egunetaco nombrearen arabera; urthea egunecotzat emanen da. Eta berrogoi urthez egarrico ditutzue çuen gaixtaqueriac, eta jaquinen duçue nolacoa den ene aspercundea.
35. Ceren, nola erran hala eguinen diot ene contra jaiqui den oste guciz gaixto horri guciari: mortu hortan urthuco eta hilen da.
36. Beraz, Moisec lur beguiztatzera igorri cituen guciac, eta guibelerat itzuli cirenean, oste gucia haren contra erasietan eçarri çutenac, lurra baiatuz, tzarra celacoan,
37. Joac içan ciren eta hil ciren Jaunaren aitzinean.
38. Eta lurraren beguiztatzen içatu ciren orotaric, Josue, Nunen semea, eta Caleb, Jephonen semea, biciric guelditu ciren.
39. Eta solas horiec oro Moisec Israelgo seme guciei ekarri ciozcaten, eta populua deithore handitan egon cen.
40. Eta hara biharamunean goicean-goicic jaiquiric mendi bizcarrera igan cirela, eta erran çuten: Jaunac erran lekura igaitera gaude, ecen bekatu eguin dugu.
42. Utzaçue igaiteco asmua, ecen Jauna ez da çuequin; berautzue eror çuen etsaien aitzinean.
43. Aitzinean dituçue Amalectarrac eta Cananearrac; hequien ezpataren azpira erorico çarete, duçuelacotz onhetsi nahi içan Jaunari, eta Jauna ez da çuequin içanen.
44. Bainan hequiec itsutuac ciren eta igan ciren mendi gainera. Bainan Jaunaren lekucotasuneco arka eta Moise etziren campetaric ilki.
45. Mendian çauden Amalectarrac eta Cananearrac jautsi ciren; eta Israeldarrac jotzen eta puscatzen cituztelaric, jarraiqui citzaizcoten Hormaraino.
19. Gaitzac joco du berme sarcen dena arrotzaren gatic; aldiz, arteetaric beguiratzen dena, egonen da seguretic.
20. Eta ciraden bidean igaiten ciradela Ierusalemera: eta hayén aitzinean ioiten cen Iesus, eta spantatzen ciraden, eta çarreitzola ciraden beldur. Eta harturic berriz hamabiac, has cequien ethorri behar çaizcan gaucén erraiten:
21. Cioela, huná, igaiten gara Ierusalemera: eta guiçonaren Semea liuraturen da Sacrificadore principalén eta Scribén escuetara, eta hiltzera condemnaturen duté, eta Gentilén escuetaraco duté:
22. Eta hec escarniaturen dute hura, eta açotaturen, eta thu eguinen draucate, eta hilen duté: baina hereneco egunean resuscitaturen da.
23. Orduan ethorten dirade haregana Iacques eta Ioannes Zebedeoren semeac, dioitela, Magistruá, nahi guendiquec cer-ere escaturen baicara, eguin ieçagun.
24. Eta harc erran ciecén, Cer nahi duçue daguiçuedan?
15. Eta hec erran cieçoten, Eman ieçaguc, bata hire escuinean, eta bercea hire ezquerrean iar gaitecen hire glorián.
32. Eta Iesusec erran ciecén, Eztaquiçue ceren esquez çaudeten: edan ahal diroçue nic edaten dudan copá, eta ni batheyatzen naicen baptismoaz batheya ahal çaitezquete?
33. Eta hec erran cieçoten, Bay. Eta Iesusec erran ciecén, Nic edaten dudan copá edanen baduçue, eta ni batheyatzen naicen baptismoaz batheyaturen baçarete:
34. Baina ene escuinean edo ene ezquerrean iartea, ezta ene emaiteco, baina emanen çaye preparatu içan çayeney.
35. Eta hori ençunic hamarrac has citecen faschatzen Iacquesez eta Ioannesez.
36. Baina Iesusec hec beregana deithuric dioste Badaquiçue ecen nationén gainean seignoriatzea laket çayenéc, hayén gainean seignoriatzen dutela, eta hayén artean handi diradenéc authoritatez vsatzen dutela hayen gainean.
37. Baina ezta hala içanen çuen artean: aitzitic nor-ere nahi içanen baita handiena içan çuen artean, içanen da çuen cerbitzari.
38. Eta nor-ere nahi içanen baita çuen artean içan ehen, içanen da gucién cerbitzari.
39. Ecen guiçonaren Semea-ere ezta ethorri cerbitzatu içatera, baina cerbitzatzera, eta bere viciaren anhitzengatic rançoinetan emaitera.
40. Orduan ethorten dirade Iericora: eta hura Iericotic ilkiten cela, eta haren discipuluac eta gendetze handia, Bartimeo Timeoren seme itsua cegoen iarriric, bide bazterrean, esquez:
41. Eta ençunic ecen Iesus Nazareno cela, has cedin oihu eguiten eta erraiten, Iesus Dauid-en semeá, auc pietate niçaz.
42. Eta mehatchatzen çuten anhitzec ichil ledin: baina harc vnguiz oihu guehiago eguiten çuen, Dauid-en semeá, auc pietate niçaz.
43. Orduan Iesusec gueldituric, mana ceçan, dei ledin. Eta dei ceçaten itsua, ciotsatela, Sporça adi, iaiqui adi: deitzen au.
44. Eta hura, bere mantoa egotzi çuenean, iaiquiric ethor cedin Iesusgana.
45. Eta ihardesten çuela erran cieçón Iesusec, Cer nahi duc daguiadan? Eta itsuac diotsa, Magistruá, ikustea recebi deçadan.
46. Eta Iesusec erran cieçón, Oha, eure fedeac saluatu au. Eta bertan recebi ceçan ikustea, eta iairreiquiten çayón Iesusi bidean.