La Bible en un an

1. Guiçonaren bicia gudu bat da lurraren gainean, eta haren egunac dira sariçalearen egunen pare.
2. Nola gathibuac baitu itzalaz min, nola sariçalea baitago bere lanaren akabançari beguira;
3. Hala nic ere kondatu ditut hilabethe hutsac eta gau nekatuac.
4. Loac hartuco banau, erranen dut: Noiz jaiquico naiz? eta berriz egonen natzaio arratsari beguira, eta oinhacez betheco naiz ilhundu arteo.
5. Ene haraguia ustelduraz eta herrauts cikinez estalia da; ene larrua idortua eta quizcurtua da.
6. Ene egunac lasterrago iragan dira ehaileac haria ebaquitzen duen baino, eta iraungui dira, deus pesquiçaric utzi gabe.
7. Orhoit çaite, Jauna, ene bicia ufaco bat dela, eta ene beguia ez dela itzulico ordu onen ikustera.
8. Laster guiçonaren beguiac ez nau ikusiren; ecen ene gainean dira çure hasarreco beguiac, eta ecin iraunen dut.
9. Nola eceztatzen baita lanhoa eta iragaiten, hala ifernuetara jausten dena ez da guehiago igaiten.
10. Ez da guehiago bere etcherat itzuliren, eta ez du guehiago bere lekuac eçaguturen.
11. Hargatic ez dut ene mihia gueldiric utzico; minçaturen naiz ene bihotzeco atsecabean, solas eguinen dut ene arimaco uherduran.
12. Itsaso bat othe naiz edo bale bat, çuc ni presondegui batez inguratzeco?
13. Erraten badut: Oheac goçatuco ditu ene minac, arinduco naiz ene buruarequin ene etzaunçan solastatuz:
14. Ametsez icituren nauçu eta ikuspen icigarriz lazturen.
15. Hargatic ene arimac nahiago du urkabea, ene heçurrec heriotzea.
16. Etsia dut, ez naiz guehiago hambat bicico. Barka niri, Jauna; ecen deusic ez dira ene egunac.
17. Cer da guiçona, çuc handiets deçaçunçat? edo cergatic ixur cineçaque çure bihotza haren gainera?
18. Arguitzetic heldu çaizquio ikustera, eta han berean eçarcen duçu froguetan.
19. Noiz arteo ez darotaçu barkatuco, ez nauçu utsico, içan deçadan ahogoçoaren iresteco astia?
20. Eguin dut bekatu; cer eguinen dut çure jabalceco, oi guiçonen beguiralea? Certaco hartu nauçu etsaitzat, eta certaco naiz ene buruaren behargarri?
21. Cergatic ez duçu eceztatzen ene bekatua eta xahutzen ene tzarqueria? Huna non orai herrautsean lokarcera nohan; eta bihar goicean bilhatzen banauçu, orduco ez naiz guehiago içanen.
1. Orduan Baldad Suharrac ihardestean erran çuen:
2. Noiz arteo minçaturen çare horrela, eta çure ahoco solasac içanen dira haice muthiria iduri?
3. Jaincoac çucembideari hobenic eguiten othe dio? Ahalorotacoac çucen dena iraulcen othe du?
4. Baldin çure semeec eguin badute ere haren contra bekatu, eta beren tzarqueriaren azpian utzi baditu;
5. Gucia gatic çu goicetic jaiquitzen baçare Jaincoa gana, eta othoizten baduçu Ahalorotacoa;
6. Baldin garbitasunean eta çucentasunean ibilcen baçare, berehala çutaratuco da eta baquea bihurtuco dio çure etcheari, han bici delacotz çucentasuna.
7. Hambat eguinen du, non çure lehembicico ontasunac ttipiac içan balira ere, azquenac gaindizca ethorrico baitira.
8. Bilha çaite iragan guiçamendeetan, artharequin ikar çaçu gure arbasoen orhoitzapena;
9. (Ecic atzocoac gure munduan eta deus ez daquigunac, ceren gure egunac lurrean baitira itzal bat iduri:)
10. Eta arbasoec arguituco çaituzte; minçatuco çaizquitzu, eta beren bihotzetic atheratuco dituzte solasac.
11. Ihia bici othe daiteque hecetasunic gabe? ezpata-belharra uric ez den toquian?
12. Lorean delaric oraino, eta escuz bildu aitzinean, iharcen da belhar guciac baino lehen.
13. Horiec dira Jaincoa ahanzten dutenen bideac; horrela galduco da itchuraz baicic ona ez denaren phesquiça.
14. Ez da laketuco bere çoroquerian; haren sinhesteac idurico du armiarma-sarea.
15. Bermatuco da bere etchearen gainean, eta etchea ez da gogor egonen; osticoac eçarrico diozca, eta ez da xutic egonen.
16. Iduri du, iguzquia aguertu baino lehen hece den belharra eta hura ilkitzean gandoa atheratzen duena;
17. Harri-metan usutzen çaizco erroac, eta harrien artean dago.
18. Atheratzen badute bere lekutic, lekuac ukatuco du, eta erranen dio: Ez haut eçagutzen.
19. Hori da ecen haren aphur bateco bozcarioa; berce belhar batzu haren orde sorcen dira lurretic.
20. Jaincoac ez du iraiciren guiçon lainoa, ez-eta escua gaixtaguinari hedaturen,
21. Çure beguithartea bozcarioz eta ezpainac arraiciaz bethe ditecen arteo.
22. Orduan higüin cinduztenac, ahalquez estalico dira, eta gaixtaguinen etcheac ez du iharduquiren.
8. Makur çaçu beharria, eta adi çatzu çuhurren hitzac, eta çure bihotza iratchic dioçoçu ene irakaspenari.
9. Ederra içanen çaitzu, çure barnean beguiratuco duçunean; eta çure ezpainetan gaindi eguinen du,
10. Eure sinhestea Jauna baithan içan dadien; hargatic egun erakutsi darotzut hori.
11. Huna non hiruretan xehatu darotzudan asmu eta jaquitaterequin,
12. Çuri erakusteco eguiaren segurtasuna eta erranac, igorri çaituztenei ihardets ahal deçaçunçat.
13. Eguia diot Christean, eztiot gueçurric, neure conscientiác halaber testificatzen drautalaric Spiritu sainduaz,
14. Ecen tristitia handia, eta tormenta ardurazcoa dudala neure bihotzean.
15. Ecen desir nuque ni neuror Christganic separatua nincén neure anayeacgatic, cein baitirade ene ahaide haraguiaren arauez:
17. Cein baitirade Israeltár: ceinena baita adoptionea, eta gloriá, eta alliançác, eta Leguearen ordenançá, eta cerbitzu diuinoa eta promessac:
18. Ceinenac baitirade Aitác, eta hetaric da Christ haraguiaren arauez, cein baita gauça gucién gaineco Iainco, eternalqui benedicatua. Amen.
19. Badaric-ere ecin date Iaincoaren hitza erori den: ecen eztirade Israeleco diraden guciac, Israel.
20. Eta ceren Abrahamen haci diraden eztirade halacotz guciac haour, baina Isaactan haci deithuren çaic hiri.
21. Erran nahi da, eztiradela haraguiaren haour diradenac, ha1acotz Iaincoaren haour: baina promessaren haour diradenac estimatzen diradela hacitan.
1. Ecen promessaren hitza haur da, Dembora hunetan ethorriren naiz, eta Sarac vkanen du semebat.
2. Eta ez haur solament, baina Rebeccac-ere batganic concebitu çuenean, baitzén, gure aita Isaacganic.
3. Ecen oraino haourrac sorthu gabe, eta hec vnguiric ez gaizquiric eguin gabe (Iaincoaren ordenançá electionearen araura legoençát,
4. Ez obrén baina deitzen duenaren partez) erran içan çayon hari, Guehienac cerbitzaturen din chipiena.
5. Scribatua den beçala, Iacob onhetsi dut eta Esau gaitzetsi.
6. Cer beraz erranen dugu? Ala da iniustitiaric Iaincoa baithan? Guertha eztadila.
7. Ecen Moysesi erraiten drauca, Pietate vkanen diát pietate eguin nahi vkanen draucadanaz, eta misericordia eguinen diarocat misericordia eguin nahi vkanen draucadanari.
Basque Bible 1571
Public Domain