La Bible en un an

1. Abram lau hogoi eta hemeretzigarren urthean sarthu ondoan, Jauna aguertu citzaioen, eta erran cioen: Ni naiz Jainco guciz botheretsua, ibil çaite ene aitzinean, eta içan çaite osoqui xahu.
2. Ene patua eçarrico dut çure eta ene artean, eta populatuco çaitut ikaragarriqui.
3. Abram ahuspeca erori cen.
4. Eta Jaincoac erran cioen: Ni naiz, eta ene patua çurequin, eta içanen çare asco jendaien aita.
5. Eta etzare guehiago deithuco Abramen icenaz; bainan deithuco çare Abraham, ceren eçarri baitzaitut hainitz jendaien aita.
6. Popularacico çaitut ikaragarriqui, eta eçarrico çaitut jendaien artean buruçagui, eta erregueac atheraco dira çutaric.
7. Eta jarrico dut ene patua ene eta çure artean, eta çure ondoregoaren artean çure ondotic, bere guiçaldietan, bethico fedeaz; içan nadiençat çure Jaincoa, eta çure ondotic, çure ondocoena.
8. Eta emanen darotzuet çuri eta çure odolecoei çure erromeriaco lurra, Canaango lur gucia, bethi goçatzeco, eta içanen naiz çure eta hequien Jaincoa.
9. Jaincoac berriz erran cioen Abrahami: Eta çuc beraz beguiratuco duçu enequilaco patua, eta çure ondocoec ere bai çure ondotic beren guiçaldietan.
10. Hau da ene patua, beguiratuco duçuena ene eta çuen artean, eta çure ondocoec çure ondotic: Çuetaricaco muthicoqui guciac içanen dira ingurebaquiac.
11. Eta ingurebaquico duçue buztan-mocoan haraguia hori, içan dadiençat ene eta çuen arteco patuaren seinalea.
12. Çuen artean çorci egunetaco muthicoquiac oro ingurebaquiac içanen dira içaldi gucietan; eta sehia, nahiz etchean sorthua, nahiz erosia, ingurebaquia içanen da, ez balitz ere çuen odoletic.
13. Eta ene patua çuen haraguian içanen da bethico batasunetan.
14. Eta muthilquia, ceinaren buztan-mocoan haraguia ingurebaquia içanen ez baita, heriotzez kendua içanen da populuaren artetic, ceren hautsi içan duen ene patua.
15. Jaincoac erran cioen oraino Abrahami: Sarai çure emaztea ez duçu deithuco Sarai, bainan bai Sara.
16. Eta benedicatuco dut hura, eta haren ganic emanen darotzut seme bat benedicatuco dudana, eta gora içanen da jendaietan, eta populuen erregueac atheraco dira haren ganic.
17. Abraham ahuspez erori cen, eta irri eguin çuen, bere bihotzean erraten çuelaric: Uste duqueçu ehun urthetaco guiçonari sorthuco çaioela semeric? eta lau hogoi eta hamar urthetan Sarac eguinen duela haurric?
18. Eta erran cioen Jaincoari: Oxala Ismael bici baledi çure aitzinean.
19. Eta Jaincoac erran cioen Abrahami: Sara çure emazteac emanen darotzu seme bat, Isaac deithuco duçuna, eta eguinen dut harequin patu bat bethi iraunen duen batasuneraco, eta haren ondotic haren ondoregoarequin.
20. Ençun çaitut Ismaelen gainean ere. Huna non benedicatuco dudan, eta hainitz berhatuco eta populatuco dut: hamabi aitzindari sorthuco dira haren ganic, eta bere eçarrico dut jendaia handi baten gainean.
21. Bainan ene patua hedatuco dut Isaaqui ceintaz berce urthean, urthemugan erdico baita Sara.
22. Eta Jaincoac akitu çuenean harequilaco solasa, alchatu cen Abraham utziric.
23. Orduan Abrahamec hartu cituen Ismael bere semea, eta bere sehi guciac, etchean sorthuac eta campotic erosiac, eta bere etcheco guiçon guciac: eta berehala ingurebaqui cioten egun berean buztan-mococo haraguia, Jaincoac manatu içan cioen beçala.
24. Abrahamec lau hogoi eta hemeretzi urthe cituen bere buruari buztan-mococo haraguia ingurebaqui cioenean.
25. Eta Ismael haren semeac hamahirur urthe betheac cituen ingurephaitzaco orduan,
26. Abraham eta Ismael bere semea egun berean içan ciren ingurebaquiac;
27. Eta haren etcheco guiçonqui guciac ere, hala etchean sorthu sehiac, nola erosiac eta leku arrotzetan sorthuac, orobat içan ciren ingurebaquiac.
1. Bada, Abraham, egun batetaco beroan, jarria çagoelaric bere olhaco athean, Mambreco haranean, Jauna aguertu citzaioen.
2. Eta beguiac alchatu cituenean, hurbilean xutic hirur guiçon aguertu citzaizcon: ikusi orduco, olhaco athetic laster eguin çuen hequien bidera, eta lurrera gurthuz adoratu cituen.
3. Eta erran çuen: Jauna, gracia çure beguietan aurkitu balin badut, etzaitela iragan çure cerbitzaria ganic urrunago.
4. Ekarrico darotzuet ur xorta bat çuen çangoen garbitzeco, eta pausa çaitezte çuhaitzaren azpian.
5. Ekarrico dut ogui poci bat, eta barnea hazcartuco darotzuete: aitzina goanen çarete guero, hortacotzat ecen ethorri çareteque çuen cerbitzaria gana. Hauquiec erran cioten: Eguiçu minçatu çaren beçala.
6. Abrahamec herresacan eguin çuen bere olhara Sararen gana, eta erran cioen: Higui çaite, gaitzeru bat irin orha çaçu, eta ophilac hautspean erre çatzu.
7. Berriz, berac laster eguin çuen aciendetara, eta handic hartu çuen aratche guri-on bat, eta eman cioen muthil bati ceinac berehala errearaci baitzuen.
8. Hartu cituen burra eta esnea eta errearaci çuen aratchea eta pausatu cituen arrotzen aitzinean: bera xutic çagoen hequien aldean çuhaitzaren azpian.
9. Eta jan içan çutenean, erran cioten: Non da Sara çure emaztea? Ihardetsi çuen: Huna, olhan da.
10. Batec erran cioen: Guibeleracoan ethorrico natzaitzu urthe-mugan, biciric içanen çare, eta Sara çure emazteac seme bat içanen du. Hori adituric, Sara irriz egon cen olhaco athe guibelean.
11. Biac ecen çaharrac ciren eta adin handitan, eta astagaitzac gueldituac ciren Sara baithan.
12. Sarac ixilic irri eguin çuen, cioelaric: Çahartu naicen ondoan eta ene jauna ere hautsi, atseguinari bideric emanen diot?
13. Bainan Jaunac erran cioen Abrahami: Certaco irri eguin du Sarac, dioelaric: Atsotu-eta, haurric eguiazqui eguin othe deçaquet?
14. Othe da deusere gaitzic Jaincoarençat? erran beçala itzulico naiz urthemugan çu gana, biciric içanen çare, eta Sarac içanen du seme bat.
15. Sarac ukatu çuen, cioelaric: Ez dut irriric eguin, icialdurac hartua nincen. Bainan Jaunac erran cioen: Ez da hori hola, irri eguin duçu.
16. Arrotzec, xutitu cirenean beguiac eman cituzten Sodomaco aldera: eta Abraham hequiequin batean, hequien lagun cihoan.
17. Eta Jaunac erran çuen: Eguin gogo dudana gorde othe deçoquet Abrahami,
18. Içan beharra delaric jendaia handi eta hazcar baten buru, eta lurreco jendaqui guciac hunen baithan benedicatzecoac direnaz gueroz?
19. Badaquit ecen manatuco diotela bere semeei, eta bere etcheco guciei bere ondotic, beguira deçaten Jaunaren bidea, eta iduc deçaten çucena eta çucentasuna, Jaunac Abrahamen alderat bethe deçançat berari aiphatu diozcan guciac.
20. Jaunac erran cioen beraz: Sodomaco eta Gomorhaco deihadarra berhatu da, eta hequien bekatua hainitz gaixtatu.
21. Jautsico naiz eta ikusico dut hea beren eguinçaz osatu dutenetz niri heldu içan çaitan deihadarra: jaquin deçadan hala den, edo ez den.
22. Itzuli ciren handic, eta goan ciren Sodomara; bainan Abraham guelditua çagoen oraino Jaunaren aitzinean.
23. Eta hurbilduric erran cioen: Çucena gaixtaguinarequin galduco duçu?
24. Balin badira berrogoi eta hamar çucenac hiri hortan, galduco dire berceequin? eta leku horri ez dioçu barkatuco berrogoi eta hamar çucenen gatic, hor aurkitzen badira?
25. Urrun da çu ganic, eguinen baituçu holaco lana, eta hilen baituçu çucena gaixtaguinarequin; ez da hori çurea: lur gucia juiatzen duçuna, ez duçu çuc holaco juiamenduric emanen.
26. Eta Jaunac ihardetsi cioen: Sodomaco hirian aurkitzen baditut berrogoi eta hamar çucen, leku guciari barkatuco diot hequien ariaz.
27. Abraham minçatu citzaioen berriz, erraten cioelaric: Behin hasi naicenaz gueroz, minçatuco naiz ene Jaunari, herrauts eta hauts naicen arren.
28. Berrogoi eta hamar çucenetara borz escaz balira, hiri gucia xahu cineçaque berrogoi eta borcen gatic? Jaunac ihardetsi cioen: Ez dut xahutuco, han aurkitzen baditut berrogoi eta borz.
29. Berriz ere Abrahamec erran cioen: Bainan berrogoi aurkitzen badira, cer eguinen duçu? Ihardetsi çuen: Ez dut joco berrogoien ariaz.
30. Abrahamec erran cioen: Jauna, etzaitecela, othoi, samur, minçatzen banaiz oraino ere: Eta hor hogoi eta hamar aurkitzen badituçu? Ihardetsi çuen: Ez dut eguinen, hor atzematen baditut hogoi eta hamar.
31. Abrahamec erran çuen: Behin abiatu naicenaz gueroztic, minçatuco naiz ene Jaunari. Cer eguinen duçu hogoi kausitzen badituçu hor? Ihardetsi çuen: Ez dut hilen hogoien ariaz.
32. Berriz ere Abrahamec erran cioen: Errequeitzen çaitut, Jauna, etzaitecen hasarre oraino minçatzen banaiz behin: Eta hor aurkitzen badituçu hamar, cer eguinen duçu? Eta ihardetsi çuen: Hamarren gatic ez dut xahutuco.
33. Abrahami minçatzetic guelditu-eta, Jauna goan cen: eta Abraham itzuli cen bere lekura.
8. Ni ordean çure urricalpen guciei esquer, Sarthuco naiz çure etchean; çure beldurrean adoratuco çaitut çure templo sainduan.
9. Jauna bida neçaçu çure çucentasuneco bidean; çure aitzinean bida çaçu ene urhatsa ene etsaien ariaz.
10. Ecen eguia ez da hequien ahoan; haiceric baicic ez da hequien bihotzean.
11. Hequien cinçurra hobi çabaldu bat da; hequien mihiac cimarkutan dabilça. Juia çatzu, Jaincoa. Hutseguin beçate beren asmuetan; iraiçatzu beren tzarqueria gucien arabera, ecen sumindu çaituzte, Jauna.
12. Bozcariotan sar beitez beren phesquiça çure baithan dutenac oro; bethi gucian bozturen dira, eta hequien artean eguinen duçu çure egoitza. Çure baithan harturen dute beren ospea çure icena maite duten guciec,
10. Baldin çuhurcia sarcen bada çure bihotzean, eta jaquitatea çure arimaren gogaraco bada,
11. Asmuac beguiratuco çaitu eta umotasunac çainduco,
12. Itzur çaitecençat bide gaixtoari eta gauça tzarrac erraten dituen guiçonari;
13. Ceinac uzten baitu bide çucena, eta bide ilhunetaric ibilcen baita;
14. Ceina bozten baita gaizquia eguin duqueenean, eta gauçaric tzarrenetan bozcarioz jauzten baita;
15. Ceinaren bideac galduqueriacoac baitira, eta hequien urhatsac tzarqueriacoac;
16. Itzur çaitecençat emaztequi atzeari, eta bere solasac lecatzen dituen arrotzari,
17. Ceinac uzten baitu bere gaztetasuneco bidaria,
18. Eta ahancen Jaincoarequilaco batasuna; ecic haren etchea heriotzearen alderat makurtua da, eta ifernura doaci haren bidexcac.
19. Haren gana sarcen direnac oro, ez dira bihurturen eta ez dituzte harturen bicitzeco bidexcac.
20. Çaiten ibil bide onean, eta iducatzu prestuen bidexcac.
21. Alabainan çucenac direnac egonen dira lurrean, eta lainoac han gueldituco dira;
22. Bainan gaixtaguinac lurretic galduac içanen dira, eta tzarquerian hari direnac handic kenduac dira içanen.
1. Ezteçaçuela iudica, iudica etzaiteztençát.
2. Ecen cer iugemenduz iudicaturen baituçue, iudicaturen çarete: eta cer neurriz neurthuren baituçue, aldiz neurthuren çaiçue.
3. Eta cergatic behatzen duc eure anayeren beguico fitsera, eta eure beguico gapirioari ezatzayo ohartzen?
4. Edo, nola diotsóc eure anayeri, Vztac idoqui deçadan fitsa hire beguitic, eta horrá, gapirioa hire beguian?
5. Hypocritá, idocac lehenic gapirioa eure beguitic, eta orduan behaturen duc, idoqui deçán fitsa eure anayeren beguitic.
6. Ezteyeçuela gauça saindua orey, eta eztitzaçuela egotz, çuen perlác vrdén aitzinera: bere oinéz ohondica eztitzaten, eta itzuliric çathica etzaitzaten çuec.
7. Esca çaitezte eta emanen çaiçue: bilha eçaçue, eta eridenen duçue: bulka eçaçue, eta irequiren çaiçue.
8. Ecen escatzen den guciac, recebitzen du: eta bilhatzen duenac, erideiten du: eta bulkatzen duenari, irequiren çayó.
9. Ecen nor da çuetaric guiçona, baldin bere semea ogui esca badaquió, harri emanen draucana?
10. Eta, baldin arrain esca badaquió, ala suguebat emanen drauca?
11. Beraz çuec gaichto çaretelaric baldin badaquiçue gauça onén çuen haourrey emaiten: cembatez areago çuen Aita ceruètan denac emanen drauzte gauça onac escatzen çaizquioney?
12. Bada guiçonéc çuey eguin dietzaçuen nahi dituçuen gauça guciac, eguin ietzeçue çuec-ere hæy halaber: ecen haur da Leguea eta Prophetác.
13. Sar çaitezte bortha herssitic: ecen bortha largoa eta bide çabala da perditionetara irioiten duena, eta anhitz dirade hartaric sartzen diradenac.
14. Ecen bortha herssia da eta bide herssia vicitzera eramaiten duena: eta guti dirade hura erideiten dutenac.
15. Beguirauçue bada propheta falsuetaric, cein ethorten baitirade çuetara ardi abiturequin: baina barnean otso harrapari dirade.
16. Bere fructuetaric eçaguturen dituçue hec. Ala biltzen duté elhorrietaric mahatsic, edo karduetaric ficoric?
17. Hala arbore on guciac fructu onac eguiten ditu, eta arbore gaichtoac fructu gaichtoac eguiten ditu.
18. Arbore onac fructu gaichtoric ecin daidi, eta arbore gaichtoac fructu onic ecin daidi.
19. Fructu onic eguiten eztuen arbore gucia piccatzen da eta sura egoizten.
20. Bere fructuetaric beraz eçaguturen dituçue hec.
21. Niri Iauna, Iauna, erraiten drautan gucia ezta sarthuren ceruètaco resumán, baina ene Aita ceruètan denaren vorondatea eguiten duena.
22. Anhitzec erranen draut egun hartan, Iauna, Iauna, eztugu hire icenean prophetizatu, eta eztitugu hire icenean deabruac egotzi campora, eta eztugu hire icenean verthute anhitz eguin?
23. Eta orduan erranen drauet claroqui, Egundano etzaituztet eçagutu: parti çaitezte eneganic iniquitate eguiten duçuenóc.
24. Norc-ere bada ençuten baititu ene hitz hauc, eta hec eguiten, hura dut comparaturen guiçon çuhur bere etchea arroca gain batetan edificatu duenarequin:
25. Eta erori içan da vria, eta ethorri içan dirade vr sobernác, eta eraunsi vkan duté haicéc, eta io vkan duté etchearen contra: eta ezta erori içan: ecen arroca gainean fundatua cen.
26. Eta norc-ere ençuten baititu ene hitz hauc, eta ezpaititu eguiten, comparaturen da guiçon erho bere etchea sable gainean edificatu duenarequin.
27. Eta erori içan da vria, eta ethorri içan dirade vr sobernác, eta haicéc eraunsi vkan duté, eta io vkan duté etche haren contra, eta erori içan da, eta haren deseguitea handi içan da.
28. Eta guerta cedin propos hauc acabatu cituenean Iesusec, populua miraz baitzegoen haren doctrináz.
29. Ecen iracasten cituen authoritate çuenac beçala, eta ez Scribéc beçala.
Basque Bible 1571
Public Domain