La Bible en un an

1. Erraten ohi da: Guiçon batec uzten badu bere emaztea, eta hau, haren ganic urrunduric, ezconcen bada berce batequin; lehembicico senharra itzulico othe da andre haren gana? emaztequi hura ez othe da kutsatua eta liçundua? eta çu, lohitu çare çure asco galaiequin: bihur çaite halere ene gana, dio Jaunac, eta nic onhetsiren çaitut.
2. Alcha çatzu beguiac goiti, eta ikusaçu hean non den toquia ceintan ez baituçu çure burua lohitu: bide-bazterretan jarcen ciren, galaien beguira, ohoina mortuan beçala; eta lurra lohitu duçu çure liçunqueria eta malçurqueriez.
3. Horren gatic debecatuac içan dire uri goçoac, eta udazqueneco uria ez da içatu: emazte lilitchoaren copeta eguin çaitzu, ez duçu nahi içan gorritu.
4. Orai bederen dei eguin diçadaçu erranez: Ene aita, garbi nincenean bidatu nauçuna çu çare:
5. Samur egonen othe çare bethi, edo azqueneraino iraunen othe du çure hasarreac? Hola minçatu, eta gaizqui eguiten haritu çare, eta eguin duçu ahal becembat.
6. Eta Jaunac erran çarodan Josias erreguearen egunetan: Ez duçu ikusi cer eguin duen Israel bihurriac? Goan da mendi gora gucietara eta çuhaitz hostotsu gucien azpira, eta han lohiqueriari eman du bere burua.
7. Eta horiec guciac eguin dituen ondoan, erran içan diot: Itzul çaite ene gana. Eta ez da itzuli.
8. Eta horren ahizpa Juda legue-hausleac ikusi du, Israel bihurria utzi nuela, berceequin kutsatu celacotz; eta eman nioela uzteco agueria; eta haren ahizpa Juda legue-hauslea ez da lotsatu, bainan goan da, eta bera ere lohitu.
9. Eta lohiqueriaraco bere lerracortasunaz likistu du lurra, eta kutsatu da harriarequin eta çurarequin.
10. Eta horietan orotan haren ahizpa Juda legue-hauslea ez da ene ganat itzuli bere bihotz guciaz, bainan aleguiaca, dio Jaunac.
11. Eta Jaunac erran çarodan: Israel bihurriac garbi eguiten du, Juda legue-hauslearen aldean.
12. Çoaz eta solas hauquiec oihu eguizquitzu ipharralderat, eta erraçu: Itzul çaite, Israel bihurria, dio Jaunac, eta ez dut çuen ganic aldaraturen ene beguithartea; ceren saindu bainaiz, dio Jaunac, eta ez naiz bethi hasarre egonen.
13. Bainan eçagutaçu çure gaizquia, ecen hautsi duçu çure Jainco Jaunaren leguea; eta çure urhatsac jainco arrotzetara barraiatu ditutzu, çuhaitz hostotsu gucien azpian, eta ez duçu ençun ene minçoa, dio Jaunac.
14. Itzul çaitezte, itzul, ene haurrac, dio Jaunac, ceren ni içanen bainaiz çuen senhar; eta hartuco çaituztet bat hiri batetic eta bia ahaidego batetic, eta sarraracico çaituztet Sionen.
15. Eta emanen darozquitzuet ene bihotzaren araberaco arçainac, eta hequiec hacico çaituztete jaquitateaz eta irakasmenaz.
16. Eta populatuco çaretenean eta lurraren gainean berhatuco egun hequietan, dio Jaunac, ez dute guehiago erranen: Jaunaren batasuneco arka. Eta etzaitzue guehiago gogorat ethorrico, eta etzarete hartaz orhoituco; eta nihor ez da haren ikustera ethorrico eta ez da guehiago içanen.
17. Orduan Jerusaleme deithuren dute Jaunaren tronua, eta harat bilduren dira jendaqui guciac Jaunaren icenera Jerulalemen, eta ez dira ibiliren haren bihotz galduco tzarquerien ondotic.
18. Egun hequietan Judaco etchea hurbilduren çaio Israelgo etcheari, eta biac batean ethorriren dire ipharraldetic, nic çuen arbasoei emanicaco lurrera.
19. Aldiz nic erran dut: Nola eçarriren çaitut ene umeen artean, eta emanen darotzut lur lehiagarria, jendaietaco armaden primança ederra? Eta erran dut: Deithuco nauçu aita, eta ene ondotic ibilcetic etzare baratuco.
20. Bainan emaztequi batec erdeina baleça bere maithatzailea, hala arbuiatu nau Israelgo etcheac, dio Jaunac.
21. Marrasca bat ençun da bideetan, Israelgo umeen nigar eta orrobiac; ceren tzartu duten beren bidea, eta ahanci beren Jainco Jauna.
22. Itzul çaitezte, haurrac, itzul, eta nic eceztaturen ditut çuen gaizquiac. Huna non heldu garen çure gana; çu çare alabainan gure Jainco Jauna.
23. Eguiazqui gueçurtiac ciren munho eta mendi guciac; eguiazqui gure Jainco Jauna baithan da Israelen salbamendua.
24. Gure haurtasunetic, ahalcagarriqueria batec iretsi ditu gure aiten lanac, hequien ardiac eta abereac, hequien seme-alabac.
25. Gure ahalcagarritasunean lo eguinen dugu, eta gure laidoac estaliren gaitu; ceren gure Jainco Jaunaren contra eguin baitugu bekatu, guc eta gure arbasoec, gure haurtasunetic eta egun hau arteo; eta ez baitugu ençun gure Jainco Jaunaren minçoa.
1. Itzulcen baçare, Israel, dio Jaunac, bihur çaite ene ganat; ene aitzinetic kencen baditutzu çure behaztopagailuac, etzare kordocaturen.
2. Eta eguian, çucentasunean eta çucembidean cin eguinen duçu erranez: Bici bedi Jauna! Eta jendaiec hura benedicaturen eta laudaturen dute.
3. Ecen Jaunac hau dio Judaco eta Jerusalemeco guiçonei: Lant çaçue lur berri bat çuençat, eta ez erain elhorrien gainera.
4. Jaunaren ingurephaitzaz ingurebac çaiteztete; bihotza ingurebacaçue, Judaco guiçonac, eta Jerusalemeco egoiliarrac; beldurrez-eta su bat iduri jauz eta kalda dadien ene gaitzidura, çuen asmuetaco malçurqueria gatic, eta nihor ez dadien içan haren hilceco.
5. Berriz heda çaçue Judan eta adiaraz çaçue Jerusalemen; minça çaitezte eta bazterretan durrundaraz çaçue turuta; oihu eguiçue hazcarqui eta erraçue: Bil çaitezte, hiri hazcartuetara sar gaiten.
6. Bandera alcha çaçue Sionen; eguiçue indar, ez trica, ceren ipharretic erakarcen baititut gaitza eta xahupen handia.
7. Bere etzan-lekutic igan da lehoina, eta jaiqui da jendaquien larrutzailea; ilki da bere toquitic, çure lurraren mortu eguiteco; xahutuac içanen dira çure hiriac, eta nihor gabe gueldituco dira.
8. Hargatic jaunçatzue çurdatzac, deithore eta orrobia eguiçue; ceren Jaunaren hasarrearen iraquidura ez baita gure gainetic aldaratua.
9. Eta içanen da egun hartan, dio Jaunac, urthuco direla erregueren bihotza Eta aitzindarien bihotza; apheçac harrituac eta profetac lurrerat eroriac gueldituco direla.
10. Eta erran dut: Ai! ai! ai! Jainco Jauna Populu hau eta Jerusaleme enganatu othe ditutzu bada erranez: Baquea içanen duçue; eta huna arimaraino helcen hari dela ezpata?
11. Ordu hartan erranen diote populu huni eta Jerusalemeri: Haice erregarri batec jotzen du bideetan, ene populuco alabaren bideco mortuan direnetan, ez haiceztatzeco eta bihiaren garbitzeco.
12. Phesia gaitza handic heldu çait ene etsaien contra; orai xurituco ditut ene erabaquiac hequiequin.
13. Huna non populu bat heldu den hedoiac iduri, haren orga-lasterrac phesia beçala dira, haren çaldiac arranoac baino çalhuago. Çorigaitz guri, xahutuac baicare
14. Oi Jerusaleme, salbatua içateco, malçurqueriatic garbi çaçu çure bihotza: noiz arteo gogoeta galgarriac egonen dira çure bihotzean?
15. Ecen huna Danetic berriac ekarcen dituenaren minçoa, eta Efraimgo menditic idolarenac eçagutarazten dituenarena.
16. Jendaiei erroçuete: Huna Jerusalemen ençun dela urrungo lurretic çainac heldu direla eta beren oihuac adiarazten dituztela Judaco hirietan.
17. Landaçainec beçala inguratua daducate Jerusaleme, ceren hasarretzera tarritatu bainau, dio Jaunac.
18. Çure eguitateec eta asmuec ekarri darotzute hori; horra çure malçurqueriaren ondoreac, ceren uherra baita hura, ceren jo baitu çure bihotza.
19. Barnetic, barnetic minez nago; ene bihotza nahasia da ene baithan, ez naiz ixilduco, ceren ene arimac aditu baititu turutaren durrunda eta guduco oihua.
20. Xahutzea xahutzearen gainera deithua içan da; desmasian eçarria da lurra oro; une etcholac terrepentean, ene larru-olhac bat-batean xahutuac içan dira.
21. Noiz arteo ikusiren dut jendea ihes? adituren dut turutaren durrunda?
22. Horiec oro, ene populu çoroac ez nauelacotz eçagutu; ume adimendugabeac eta erhoac dira; gaizquiaren eguiteco jaquinsun dira, aldiz onguiaren eguiten ez daquite.
23. Beguiratu dut lurrera, eta hara hutsa eta ezdeustua cela; beguiratu dut ceruetara, eta argui bat etzen han ere.
24. Ikusi ditut mendiac, eta kordocan çabilçan; eta munho guciac ikaratuac dira.
25. Beguia eman dut, eta nihon etzen guiçon bat; eta hegastin guciac norapait eguin çuten.
26. Beguiratu dut, eta hara Carmela mortu eguina, eta hango hiri guciac xuhutuac Jaunaren beguithartearen aitzinean eta haren hasarrearen iraquiduraco hatsaz.
27. Ecen hau dio Jaunac: Lurra oro mortu içanen da; ez dut hargatic xahutze oso bat eguinen.
28. Lurra nigarrez eta ceruac gainetic atsecabez egonen dira, nic erran dudana gatic; gogo hori hartu dut, eta etzait urriquitu, eta ez naiz hortaric aldaratu.
29. Çaldizcoaren eta gueci-igorlearen oihura ihez dihoa hiri gucia; lece gaitzetara sarcen dira, harcadietara igaiten; hiri guciac utziac dira, eta guiçon bat ez da hequietan dagoenic.
30. Eta çu, Siongo alaba xahutua, cer harico çare? Escarlatazco soinac jaunz bacinetza ere, har urhezco edergailuac, eta antimonioz tinda çure bethondoac, alferretan aphaint cintazque; erdeinatu çaituzte çure galaiec, çure biciaren ondotic dabilça.
31. Ecen aditu ditut cuintac erditzen hari denarenac iduri, haur-minetan denaren beçalaco hesturac; Siongo alabaren minçoa; hilcen hari delaric eta besoac hedatuz erraten du: Çorigaitz niri, arimac eguiten baitarot hilcequeta hauquien gatic!
15. Berce batec lauda beçaitza, eta ez çure ahoac; atzeac, eta ez çure ezpainec.
16. Halacotz, ene anaye maiteác, eta desiratuác ene bozcarioa eta coroá, hunela egon çaitezte gure Iaunean, ene maiteác.
2. Euodiari othoiztez nagoca, eta Synticheri othoiztez nagoca diraden affectione ber-batetaco Iaunean.
1. Eta hiri-ere othoitz eguiten drauat, neure eguiazco laguná, aiuta ditzan emazte enequin batean bataillatu diradenac Euangelioan, eta Clementequin eta ene berce aiutaçalequin, ceinén icenac baitirade vicitzeco liburuän.
2. Aleguera çaitezte Iaunean bethiere: berriz diot, aleguera çaitezte.
3. Çuen modestiá eçagut bedi guiçon guciéz: Iauna hurbil da.
4. Eztuçuela deusez ansiaric: baina gauça orotan othoitzaz eta supplicationez esquer emaiterequin çuen requestác notifica bequizquió Iaincoari.
5. Eta Iaincoaren baque adimendu gucia iragaiten duenac beguiraturen ditu çuen bihotzac eta çuen adimenduac Iesus Christean.
6. Gaineracoaz, anayeác, gauça eguiazco diraden guciac gauça honest guciac, iustoac, purac, amoriotacoac, icen onetacoac, baldin edocein verthute bada eta edocein laudorio, gauça hautan pensa eçaçue:
7. Cein ikassi-ere baitituçue, eta recebitu, eta ençun, eta ikussi-ere nitan. Gauça hauc bada eguin itzaçue, eta baquezco Iaincoa içanen da çuequin.
8. Alegueratu içan naiz Iaunean haguitz, ceren ia azquenecotz arrapherdatu çareten çuen niçazco ansián: hartan pensatzen-ere bacendutén, baina commoditateric etzindutén
9. Eznaiz minço deusen peitu içanez: ecen nic ikassi dut erideiten naicenaren araura content içaten.
10. Eta badaquit behera içaten, badaquit abundant içaten-ere: leku gucietan eta gauça gucietan ikassi dut asse içaten eta gosse içaten, eta abundant içaten eta peitu içaten.
11. Gauça guciac ahal ditzaquet Christ fortificatzen nauenaz:
12. Badaric-ere vngui eguin duçue ceren elkarrequin ene afflictionera communicatu vkan baituçue.
13. Eta çuec-ere badaquiçue, Philippianoác, ecen Euangelioaren predicatione hatsean, Macedoniaric partitu nincenean, eceinere Eliçac etzarautala deus communicatu har eta emanezco beharquian, çuec ceuroc baicen.
14. Ecen Thessalonican nincenean, behin eta berriz, behar nuena igorri vkan drautaçue.
15. Ez emaitzeren galdez nagoelacotz: baina galdeguiten dut fructua eçagut daquiçuen contura çuen abantailletan.
16. Bada recebitu vkan ditut gauça guciac, eta abundantia dut: complitu içan naicela, diot, Epaphroditeganic recebituric çueçaz igorriac, vrrin onetaco vssain anço, Iaincoaren gogaraco eta placentiataco sacrificio.
17. Ene Iaincoac-ere supplituren du behar vkanen duçuen gucia, bere abrastassunaren araura gloriarequin Iesus Christean.
18. Bada gure Iainco eta Aitari dela gloria secula seculacotz. Amen.
19. Salutaitzaçue saindu guciac Iesus Christean Salutatzen çaituztez enequin diraden anayéc.
20. Salutatzen çaituztéz saindu guciéc, eta principalqui Cesaren etchecoéc.
21. Iesus Christ gure Iaunaren gratiá dela çuequin gucioquin. Amen.
Basque Bible 1571
Public Domain