La Bible en un an

1. Ez boz, Israel; ez jauz populuac beçala; ceren lohiqueriac urrundu baitzaitu çure Jaincoaren ganic; sariaren irritsac erabili çaitu, çure larrainac gaindituren cirelacoan oguiz.
2. Larrainac eta lacoac ez dituzte hacico, eta guetur eguinen diote arnoac.
3. Ez dire Jaunaren lurrean egonen: Eguiptora itzuli da Efraim; eta Asiriarren erdian janen ditu haragui lohiac.
4. Jaunari ez diote arnozco libacioneric eguinen, eta ez dire haren gogaraco içanen; hequien sacrificioac içanen dire deithoraçaleen oguia iduri; hartaric janen duten guciac kutsutan sarthuco baitire; ecen bicitzeco dute beren oguia eta hartaric ez da Jaunaren etchean sarthuren.
5. Cer eguinen duçue besta-buru egunean, Jaunaren besta-egunean?
6. Ecen huna non desmasiaren ihes goan diren; Eguiptoac bilduco ditu, Memphisec ehorcico; hain lehiagarri citzaioten cilharra, hausinençat gueldituren da; karlotchac nausituren dire hequien etcheetan.
7. Ethorri dire ikarpeneco egunac; sari bihurceco egunac ethorri dire. Jaquiçu, oi Israel, çoratuac direla çure profetac, burutic jauciac çure guiçon arguituac, çure tzarquerien elemenia gatic eta çure erhoqueriaren gaiztasunagatic.
8. Profetac Efraimen ene Jaincoaren beguiralari içan behar citazqueenean, galpeneco arte bilhacatu dire hango bide gucietan, erhoqueriara hicitagarri beren jaincoaren temploan.
9. Bekatu latzera erori dire, Gabaaco egunetan beçala: hequien tzarqueriaz orhoituren da Jauna; ikarturen ditu hequien bekatuac.
10. Aurkitu nuen Israel hala-nola mahatsac mortuan, hala-nola lehembicico fruituac picoaren adar-mocoetan; hequiec ordean Beelphegorren gana goan dire; ene ganic atzetu dire beren ahalcamendutan, eta hatsgarri eguin dire, maithatu dituzten gauçac beçala.
11. Efraimen ospea goan da xori bat hegaldaca beçala; galdu da sorthu beçain laster, amaren sabeletic, sabelean gatzatu denetic:
12. Eta beren umeac haci balituzte ere, haurric gabe eçarriren ditut guiçonen erdian; eta oraino çorigaitz hequiei, hequien ganic guibelatu naitequeenean.
13. Efraim cen, ikusi dudan beçala, Tir bigarrena, bere edertasunaren gainean jarria; eta Efraimec eramanen ditu bere semeac hilen dituenaren escuetara.
14. Emoçute, Jauna. Cer emanen daroeçu? Emotzute ume-uncia haurric gabe, eta bulhar agorrac.
15. Galgalan aguertu da hequien tzartasun gucia; hargatic han hartu ditut gaitzirizcotan; beren asmuetaco malçurqueriaren gatic, iraiciren ditut ene etchetic; ez ditut guehiago maithaturen; hequien buruçagui guciac ene ganic guibelatzen hari dire.
16. Joa da Efraim; ihartua da hequien erroa; ez du guehiago fruituric emanen. Ekar baletzate ere, hil netzazque hequien sabeleco fruitu maiteenac.
17. Ene Jaincoac iraiciren ditu, ceren ez duten ençun; eta jendaien erdian ibildaun dire içanen.
1. Aihen ederretaco mahasti bat cen Israel; adarren bardin, bethetzen cen mahatsez; bere fruituqueta gaitzaren arabera, bethe da aldarez; bere lurreco goritasunaren neurrira, goritu da jaincomoldez.
2. Erdizcatua da hequien bihotza; orai dire galduco. Jaunac xehacaturen ditu hequien jaincomoldeac; eragotziren ditu hequien aldareac.
3. Orai erranen dute: Erregueric ez dugu; ez gare ecen Jaunaren beldur içatu; eta cer eguinen darocu erregue batec?
4. Erabil çatzue ikuspen alfer batzuetaco solasac, eta patuac jo çatzue: Jaunaren juiamendua çuen landetaco hildoetan ilkico da belhar karatsa beçala.
5. Samariarrec adoratu dute Bethabengo behia; populua nigarrez guelditu da bere behiaren minez, ceren haren ganic bercetara duten eraman behi hura, ceinaren gainean bozten baitziren haren çainçaileac, harec çuen ospea gatic.
6. Ecen Asiriara eramana içan da hura, erregue asperçaileari emaitzetan; ahalqueac atzemanen du Efraim, eta Israelec ahalque gorria atheraturen du bere nahiquerietaric.
7. Samariac sunsiaraci du bere erreguea, harrapoa uraren gainean beçala.
8. Eta xahutuac içanen dire idolençateco leku gorac, Israelen bekatua. karlotchac eta astakarloac iganen dire hequien aldare gainetan, eta berec erranen diote mendiei: Estal gaitzatzue; eta munhoei: Eror çaitezte gure gainera.
9. Gabaaco egunetaric, bekatuan ibili da Israel; han guelditu dire: ez da, Gabaan eguin cen beçala, gudua erorico tzarqueriaco umeen gainera.
10. Açurriaturen ditut ene lehien arabera; populuac bilduco dire hequien contra, noiz-etare açurriatuac içanen baitire beren bi gaixtaquerien gatic.
11. Efraim da miga bat jaquinqui bihi jotzen laket duena; eta nic escua eçarri dut haren lepho ederraren gainean; iganen naiz Efraimen gainera; Juda iraulcen harico da, eta Jacob mokor jotzen.
12. Çucembidean eguizquitzue çuen erainçac, eta urricalpeneco bidean çuen uztac; aphain çatzue çuen lur berriac; aldiz Jaunaren bilhatzeco ordua içanen da, çucentasuna irakatsico darotzuena ethorriren denean.
13. Lanthu duçue tzartasuna, bildu duçue tzarqueria; jan duçue gueçurraren fruitua; ceren fidatu baitzarete çuen bideetan, çuen guerlarien ostearen gainean.
14. Biahorea jaucico da çure populuaren erdian, eta xahutuac içanen dire çure hazcargailu guciac, hala-nola xahutua içan baitzen Salmana hainaren armadaz, ceina aspertu baitzen Baalez guduco egunean, ama bere umeen gainean çathicatu çuenean.
15. Horrela eguinen darotzuete Bethelec çuen gaixtaquerien tzartasunaren ariaz.
13. Badaquit Jaunac çucembidea atheratuco duela beharrençat, eta aspercundea nohorroinençat.
14. Prestuec aldiz, aithor bihurturen darotzute, eta çucenec çure aitzinean içanen dute beren egoitza.
15. Guriqui bere sehia haurretic hazten duenac, guerorat oçar atzemanen du.
16. ANCIANOAC Gayo maite nic eguiazqui on daritzadanari.
21. Maiteá, desiratzen diat gauça gucietan prospera deçán, eta sendo aicén, hire arimá prospero den beçala.
1. Ecen alegueratu içan nauc haguitz ethorri içan diradenean anayeac eta testificatu vkan dutenean hire integritateaz, nola integroqui ebilten baitaiz.
2. Haur baino bozcario handiagoric eztiát, cein baita, ençuten dudanean ene haourrac integroqui dabiltzala.
3. Maiteá, fidelqui eguiten duc cer-ere eguiten baituc anayetara eta estrangeretara.
4. Ceinéc testificatu vkan baituté hire charitateaz Eliçaren presentián: hec baldin guida baditzac Iaincoari dagocan beçala, vngui daidiquec.
5. Ecen haren icenagatic partitu içan dituc, deus hartzen etzutela Gentiletaric.
6. Guc beraz behar citiagu recebitu halacoac, eguiá aiuta deçagunçát.
7. Scribatu diarocát Eliçari: baina hayén artean lehen içan aiher denac, Diotrephesec ezguiaitic recebitzen.
8. Halacotz, baldin ethor banadi aippaturen citiat harc eguiten dituen obrác, elhe gaichtoz dadassala gure contra: eta hauçaz ez contentez, eztitic berac anayeac recebitzen, eta recebitu nahi dituztenac empatchatzen citic eta Eliçatic egoizten.
9. Maiteá, ezteçála imita gaitza, baina ona: vngui eguiten duena, Iaincoaganic duc: baina gaizqui eguiten duenac eztic ikussi Iaincoa.
10. Demetrioz guciéc testificatzen dié, eta eguiac berac-ere: baina guc-ere testificatzen diagu, eta eçagutu vkan duçue ecen gure testificationea eguiazco dela.
11. Banián anhitz gauça scribatzecoric, baina eztrauát tintaz eta hegatsez scribatu nahi.
12. Baina sperança diát sarri ikussiren audala, eta ahoz aho minçaturen garela. Baquea dela hirequin. Salutatzen auté adisquidéc. Salutaitzac adisquideac icenguilatuqui.
Basque Bible 1571
Public Domain