La Bible en un an

1. Jeroboam erreguearen hemeçorcigarren urthean, Abia erreguinatu cen Judaren gainean.
2. Hirur urthez erreguinatu cen Jerusalemen. Haren ama, Uriel Gabaacoaren alaba, Micaia deitzen cen. Eta guerla cen Abiaren eta Jeroboamen artean.
3. Abiac gudura eguin çuenean, guiçon guerlarienetaric eta hautetaric laur ehun mila cituelaric; Jeroboamec lerrotan eçarri cituen çorci ehun mila guiçon, hequiec ere hautac eta guerletaraco hazcarrenetaric.
4. Abia guelditu cen beraz Semerongo mendian eta erran çuen: Adi çaçue, Jeroboam eta Israel gucia.
5. Ez othe daquiçue Israelgo Jainco Jaunac gatzeco patuz bethicotzat Israelgo erreinua eman duela Dabidi, berari eta bere semeei?
6. Eta Jeroboam Nabathen semea, Salomon Dabiden semearen cerbitzaria, jaiqui eta bihurtu da bere nausiaren contra.
7. Eta haren gana bildu dira nihongo guiçon ezdeusac eta Belialen semeac, eta garhaitiar atheratu dira Salomonen seme Erroboamen contra. Bainan Erroboam guiçon ancegabe eta bihotz beldurticoa cen, eta ecin eguin çaroeten buru.
8. Eta çuec dioçue orai ihardetsico ahal duçuela Jaunaren erresumari, Dabiden semeen bidez goçatzen duenari, ditutzuelacoan populu oste handi bat eta Jeroboamec jaincotzat eguin darozquitzuelacoz urhezco aratcheac.
9. Iraici ditutzue Jaunaren apheçac Aaronen semeac, eta lebitarrac, eta çuençat apheçac eguin ditutzue lurreco jendaia gucien arara. Edocein ethor dadien eta bere escua consecra deçan cecen gazte baten eta çazpi ahariren sacrificioan, jainco ez diren batzuen aphez eguiten da.
10. Bainan gure Jauna, bazterrerat uzten ez duguna, Jaincoa da; Aaronen semeetaricaco aphecec cerbitzatzen dute Jauna, eta lebitarrec beren lerroa daducate.
11. Holocaustac ere goiz-arratz egun oroz escaincen diozcagu; balsamua legueco manamenduen arabera da eguina; oguiac mahain guciz xahu baten gainean dira escainiac; gure baithan dira urhezco ganderailua eta bere criseluac, ilhuncean bizteco bethi; ecen guc gure Jainco Jaun, çuec bazterrerat uzten duçuenaren manamenduac beguiratzen ditugu.
12. Beraz gure armadaco buruçaguia Jaincoa da, eta haren aphez, turutac jotzen dituztenec çuen contra durrundaratzen dituzte. Israelgo semeac, berautzue çuen arbasoen Jainco Jaunaren contra guduca, ceren ez baitzaitzue onsa helduco.
13. Horiec erraten cituelaric Jeroboamec guibelean hedatzen çarozquien celatac. Bera etsaien parrean çagoelaric, Juda bere armadaz oharcabean inguratzen çuen.
14. Eta Judac beguiraturic, ikusi çuen guerla aitzinetic eta guibeletic heldu citzaioela, eta Jaunari oihu eguin çuen; eta apheçac hasi ciren turutez durrundaca.
15. Judaco guiçon guciac abiatu ciren orroaca; eta hara non hequiec oihu eguiten çutelaric, Jaincoac harritu cituen Jeroboam eta Israel gucia, Abiari eta Judari buruz jarriac cirenac.
16. Israelgo semeac Judaren ihes eman ciren, eta Jaunac arthiqui cituen haren escura.
17. Abiac eta haren populuac eguin çuten beraz sarrasqui gaitza, eta Israeldic borz ehun mila guiçon hazcarrec lurra jo çuten fakituric.
18. Israelgo semeac egun hartan aphalduac içan ciren, eta Judaco semeac handizqui hazcartuac, beren arbasoen Jainco Jauna baithan iduqui çutelacotz beren phesquiça.
19. Jeroboam ihes çohalaric, Abia ondotic jarraiqui citzaioen, eta haren hirietaric hartu cituen Bethel bere lekuequin, Jesana bere lekuequin eta Efron ere bere lekuequin.
20. Eta gueroztic Jeroboamec ecin buru eguin çuen Abia bici ceno; Jaunac jo çuen eta hil içan cen.
21. Beraz Abiac, bere erreinua hazcarturic, hartu cituen hamalaur emazte, eta içan cituen hogoi eta bi seme eta hamasei alaba.
22. Berriz, Abiaren urhatsen eta eguincen gaineraco solasac, artha handirequin Ado profetaren liburuan iscribatuac dira.
1. Bada, Abia lokartu cen bere arbasoequin, eta Dabiden hirian ehorci çuten; eta haren orde erreguinatu cen Asa haren semea, ceinaren egunetan lurra baquean egotu baitzen hamar urthez.
2. Asac aldiz eguin çuen ongui eta bere Jaincoaren beguietan gogaragarri cena; herraustu cituen leku gorac eta jainco arrotzen aldareac,
3. Phorroscatu jainco-moldeac eta lucuac ebaqui;
4. Eta Judari manatu çaroen bere arbasoen Jainco Jauna bilha ceçan, eta beguira cetzan leguea eta manamendu guciac;
5. Judaco hiri gucietaric kendu cituen jaincoaiçunen aldareac eta temploac, eta baquean erreguinatu cen.
6. Hiri hazcarrac ere Judan alchatu cituen, descansuan celacotz; eta haren egunetan, Jaunac baquea emanez, etzen batere guerlaric biztu.
7. Horreletan, Judari erran çaroen: Detzagun alcha hiri horiec, ingura detzagun harrasiz, hazcar detzagun dorrez, athez eta cerrapoz, oro guerletaric baquean daudeno, bilhatu dugulacotz gure arbasoen Jainco Jauna, eta inguruan baquea eman daroculacotz. Jo çuten beraz lanari, eta etzen trabaric batere içatu.
8. Bada, Asac bere armadan içan cituen hirur ehun mila guiçon erredola eta lançadunac Judatic; Benjamindic berriz, berrehun eta laur hogoi mila erredolari eta arrambelari, horiec oro guiçon hazcarrenetaric.
9. Bada, Çara Ethiopiarra hequien contra atheratu cen bere armadarequin, hamar ehun mila guiçon eta hirur ehun orga-lasterrequin, eta Maresaraino ethorri cen.
10. Asa berriz, goan citzaioen bidera, eta guerlacotzat lerroac xuxendu cituen Sephataco haranean, ceina Maresaco ondoan baita.
11. Dei eguin çaroen Jainco Jaunari eta erran çuen: Jauna, çuri bardin çaitzu, ala lagunt gutiac, ala hainitzac: lagunt gaitzatzu beraz, gure Jainco Jauna; ecic gure sinhestea çutan eta çure icenean içanez ethorri gure oste hunen contra. Jauna, çu çare gure Jaincoa; guiçona çure contra garai içan ez bedi.
12. Hargatic Jaunac Ethiopiarrac harritu cituen Asaren eta Judaren aitzinean, eta Ethiopiarrac ihesari eman ciren.
13. Asa eta harequin cen populua ondotic jarraiqui citzaizcoten Jeraraino; eta Ethiopiarrac hilac erori ciren, ceren Jaunac sarrasquituz xahutuac içan baitziren, haren armada guduca hari celaric. Judaco semeec hartu çuten beraz buluzquin asco.
14. Jo cituzten Jerararen inguruetaco hiri guciac, ecen ikara handiac hartu cituen oro; larrutu cituzten hiriac eta harrapaquin handia ekarri çuten.
15. Ardien hespilac ere xahuturic, nihonereco acienda eta cameluqueta bat hartu çuten, eta Jerusalemera bihurtu ciren.
1. Asaphen psalmoa. Jaincoa jarri da jaincoen bilkuan, eta hequien erdian juiatzen ditu jaincoac.
2. Noiz arteo juiatuco duçue çucen-contra, onhetsico ditutzue bekatoreen beguitharteac?
3. Beharrari eta umeçurçari emoçue çucembidea; aphala eta beharra garbi athera çatzue.
4. Athera çaçue noharroina; beharra libra çaçue bekatorearen aztaparretic.
5. Ez dute jaquin, ez endelgutu; ilhumbeetan dabilça: lurraren asentu guciac ikaratuco dira.
22. Ez erran: Bihurturen dut gaizquia; iguricaçu Jauna, eta harec atheratuco çaitu.
23. Phisua eta phisua hatsgarri dira Jaunaren beguietan; balança enganatzailea ez da ona.
22. Orduan nahi vkan dute Apostoluéc eta Ancianoéc Eliça guciarequin, beren artetic guiçon elegituac igor litecen Antiochera Paulequin eta Barnabasequin, hala nola, Iuda icen goiticoz Barsabas deitzen cena, eta Silas, guiçon principalac anayén artean.
23. Hayén escuz scribatzen çutela seguitzen dena, Apostoluéc eta Ancianoéc eta anayéc Antiochen eta Syrian eta Cilician Gentiletaric diraden anayey, salutatione.
24. Ceren aditu baitugu ecen gutaric ilki diraden batzuc, cembeit proposez trublatu vkan çaituztela, çuen arimác erauciz eta circoncidi çaitezten eta Leguea beguira deçaçuen manatuz, ceiney ezpaiquendrauen carguric eman:
25. Gure irudia içan da consentimendu batez bildu garenona, elegitu ditugun guiçonén çuetara igortera, Barnabas eta Paul gure maitequin,
26. Baitirade Iesus Christ gure Iaunagatic bere viciac abandonnatu dituztén guiçonac,
27. Igorri ditugu bada Iuda eta Silas, hec-ere gauça berac ahoz contaturen drauzquiçue.
28. Ecen on iruditu çayó Spiritu sainduari eta guri, ez eçartera carga handiagoric batre çuen gainera gauça necessario hauc baicen:
29. Baitirade, Beguira çaitezten idoley sacrificatu diraden gaucetaric, eta odoletic, eta ithotic, eta paillardiçataric, baldin gauça hautaric çuen buruäc beguira baditzaçue, vngui eguinen duçue. Vngui duçuela.
30. Hec bada congit harturic ethor citecen Antiochera: eta compainiá bilduric eman citzaten letrác.
31. Eta iracurri cituztenean consolationearen gainean aleguera citecen.
32. Halaber Iudac eta Silasec, nola hec-ere Propheta baitziraden, anhitz hitzez exhorta citzaten anayeac eta confirma.
33. Eta han cerbait dembora eguin çutenean, igorri ican ciraden anayéz baquerequin Apostoluetarát,
34. Guciagatic-ere Silasi on irudi cequion han egoitera.
35. Eta Paul eta Barnabas-ere egon citecen Antiochen, iracasten eta euangelizatzen çutela anhitz bercerequin-ere, Iaunaren hitza.
36. Eta cembeit egunen buruän erran cieçón Paulec Barnabasi, Itzuliric visita ditzagun gure anayeac Iaunaren hitza denuntiatu dugun hiri gucietan, eya nola dauden.
37. Eta Barnabasec conseillatzen çuen berequin har leçaten Ioannes, Marc deitzen cena:
38. Baina Pauli etzayón bidezco iruditzen hetaric ia Pamphiliatic bereci cena, eta obra hartara lagundu etzituena berequin har leçaten
39. Hala iharduqui ceçaten bada, non bata berceaganic separa baitzitecen: eta Barnabas Marc harturic embarca baitzedin Cyprerat.
40. Baina Paul Silas elegituric parti cedin, anayéz Iaincoaren gratiari gommendaturic.
41. Eta iragan citzan Syria eta Cilicia, confirmatzen cituela Eliçác.
Basque Bible 1571
Public Domain