1. Jeroboamen erregealdiko hemezortzigarren urtean hasi zen Abias Judako errege izaten.
2. Hiru urtez izan zen errege Jerusalemen. Haren amak Mikaia zuen izena, eta Gibako Urielen alaba zen. Gerran ziren elkarren kontra Abias eta Jeroboam.
3. Abias laurehun mila gudari aukeratu eta adoretsurekin abiatu zen borrokara; Jeroboamek, berriz, zortziehun mila gudari ausartekin egin zion aurre.
4. Orduan, Efraimgo mendialdean dagoen Tzemaraim gailurrera igo eta honela egin zien oihu Abiasek Jeroboami eta Israel erreinuko gudariei: «Entzun!
5. Ez al zarete oroitzen Jaunak, Israelen Jainkoak, aldaezineko ituna egin zuela, Davidi eta beronen ondorengoei Israelgo erregetza betiko emanez?
6. Jeroboam, ordea, Daviden seme Salomonen zerbitzari zen Nebaten semea, bere nagusiaren aurka errebelatu da.
7. Jende alfer eta maltzur-gaiztoa elkartu zitzaion, eta menpean hartu zuten Salomonen seme Roboam; gaztea eta izaera ahulekoa baitzen hau halakoei aurre egiteko.
8. Eta orain zuek aurre egin nahi diozue, Jaunak Daviden ondorengoen esku utzi zuen erregetzari, gudaroste handia zaretelako eta Jeroboamek jainkotzat egin zizkizuen urrezko zekorrak zeuekin dituzuelako!
9. Bota egin dituzue Jaunaren egiazko apaizak, Aaronen ondorengoak, baita lebitarrak ere, eta, herri arrotzek bezala, zeuen apaizak izendatu. Norbait apaiz izan nahian, bere abere-taldeko zekor bat eta zazpi ahari dakartzala etortzen bazaizue, berehala egiten duzue gezurrezko jainko horien apaiz.
10. Guk, aldiz, Jauna dugu geure Jainkoa, eta ez dugu baztertu. Jaunaren zerbitzura ditugun apaizak Aaronen ondorengoak dira, eta kultua betetzen duten lebitarrak.
11. Goizero eta arratsaldero erre-opariak eskaintzen dituzte eta intsentsua erretzen Jaunarentzat; eskainiriko ogiak mahai sakratuan jartzen dituzte, eta arratsaldero pizten urrezko argimutila eta beronen kriseiluak. Betetzen ditugu guk Jaunaren, geure Jainkoaren, oharrak; zuek, ordea, baztertu egin duzue Jauna.
12. Begira, Jainkoa dugu geure buruzagi, eta geurekin ditugu haren apaizak, baita turuta ozenak ere zuen kontra jotzeko. Israeldarrok, ez borrokatu Jaunaren, zeuen arbasoen Jainkoaren, kontra, ez baituzue garaipenik izango».
13. Bitartean, Jeroboamek gudari-talde bat bidali zuen, itzulingurua eginez, Judakoak atzetik harrapa zitzan. Judakoak inguratuak gertatu ziren, israeldar gudarostea aurretik eta gudari-talde hura atzetik zituztela.
14. Borroka aurretik eta atzetik zutela ohartzean, deiadar egin zioten Judakoek Jaunari. Apaizek turutak jo zituzten,
15. eta Judako gizonek guda-deiadarra bota. Deiadarra bota orduko, Jainkoak lur joarazi zien Jeroboami eta Israel osoari, Abiasen eta Judaren aurrean.
16. Israeldarrak ihesi abiatu ziren Judakoen aurretik, baina Jainkoak hauen esku utzi zituen.
17. Abiasek eta beronen gudarosteak izugarrizko sarraskia egin zuten israeldarren artean: bostehun mila gudari aukerako erori ziren hilik.
18. Egun hartan israeldarrak apal-apal gelditu ziren; Judakoak, berriz, garaile, Jauna, beren arbasoen Jainkoa, izan zutelako eusle.
19. Abiasek, Jeroboamen atzetik joan eta zenbait hiri kendu zizkion: Betel, Jexana, Efron eta hauen inguruak.
20. Jeroboam indargabeturik gelditu zen, Abias bizi izan zen artean. Azkenik, Jaunak jo eta hil egin zen Jeroboam;
21. Abias, berriz, indartu. Hamalau emazte izan zituen honek, hogeita bi seme eta hamasei alaba.
22. Abiasen gainerako jarduerak, ibilerak eta egintzak «Ido Profetaren Azalpenak» izeneko liburuan daude idatziak.
1. Asak Jaunaren, bere Jainkoaren, begietan on eta zuzen dena egin zuen.
2. Sasikultuetako aldareak eta muinoetako kultu-lekuak kendu zituen, zutarri sakratuak hautsi eta zutoin sakratuak ebaki.
3. Jaunarengana, beren arbasoen Jainkoarengana, jotzera eta haren irakaspenak eta aginduak betetzera eragin zien Judakoei.
4. Era berean, Judako hiri guztietan ziren kultu-lekuak eta intsentsua erretzeko aldareak kendu egin zituen. Haren erregealdia baketsua izan zen.
5. Lurralde hartan lasaitasuna izan zen, urte haietan ez baitzen haren kontra inolako gerrarik izan, Jaunak bakea eman zionez. Horretaz baliaturik, gotortu egin zuen Judako zenbait hiri.
6. Erregeak esan zion Judako jendeari: «Jaunarengana, geure Jainkoarengana, jo dugunez, berak bakea eman digu alde guztietatik. Lurralde hau geure esku dugun bitartean, gotor ditzagun hiri hauek, harresiz, dorrez, atez eta morroiloz hornituz». Eta halaxe, ongi burutu zituzten eraikin guztiak.
7. Judako hirurehun mila gizonek, babeski handiz eta lantzaz armaturik, eta Benjamingo berrehun eta laurogei mila gizonek, babeski txikiz eta arkuz armaturik, osotzen zuten Asaren gudarostea. Denak gudari ausartak ziren.
8. Behinola, Zerah etiopiarra Asaren kontra abiatu zen, milioi bat gudari eta hirurehun guda-gurdirekin, eta Marexaraino heldu zen.
9. Hari aurre egitera atera zen Asa, eta Tzefata haranean, Marexatik hurbil, jarri ziren gudurako lerrotan.
10. Dei egin zion Asak Jaunari, bere Jainkoari, esanez: «Jauna, zuk bakarrik lagun diezaiokezu ahulari indartsuaren aurrean. Lagun iezaguzu, beraz, gure Jainko Jaun horrek, zu baitzaitugu eusle bakarra, eta zure izenean etorri gara gudaroste izugarri horri aurre egitera. Jauna, zu zaitugu geure Jainkoa. Ez bekizu gizona nagusi».
11. Orduan, Jaunak hondatu egin zituen etiopiarrak Asaren eta Judakoen aitzinean, eta etiopiarrek ihes egin zuten.
12. Asak eta beronen gudarosteak aurrean eraman zituzten Gerar-eraino. Ez zen bizirik bat ere gelditu; denak erori ziren eta hondatu Jaunaren eta beronen gudarostearen aurrean. Asaren gizonek harrapakin asko eskuratu zuten.
13. Gerar inguruko herrixkei ere eraso zieten, haietako jendea arrunt izutua baitzegoen Jaunaren beldurrez, eta harrapakin ugari eskuratu zuten, bai baitzegoen herrixka haietan zer harrapaturik.
14. Abere-bordetan ere sartu ziren, ardi eta gamelu ugari lapurtuz. Ondoren, Jerusalemera itzuli ziren.
1. Egin poz-oihu Jainkoari, gure indarrari, egin irrintzi Jakoben Jainkoari!
2. Ekin soinuari, jo danbolina, zitara gozoa eta harpa.
3. Jo turuta ilargi berrian, eta ilargi beteko gure jaiegunean.
4. Horixe da Israelen legea, Jakoben Jainkoak erabakia,
5. Ez esan: «Emango diot nik horri berea!» Itxaron Jaunarengan eta berak salbatuko zaitu.
22. Jaunarentzat higuingarri dira pisu faltsuak, ez dira bidezko engainuzko neurgailuak.
23. Orduan, apostoluek eta arduradunek, eliz elkarte osoarekin bat, beren arteko batzuk hautatu eta Paulo eta Bernaberekin Antiokiara bidaltzea erabaki zuten. Judas Barsaba eta Silas hautatu zituzten, senideen artean itzal handiko gizonak biak,
22. eta gutun hau eman zieten eramateko: «Anaia apostoluek eta arduradunek Antiokiako, Siriako eta Ziliziako jentil-herrietako senideoi, agur!
23. «Gutakoren batzuek, guk agindu gabe, beren esanez kezkatu eta nahastu zaituztela jakin dugu.
24. Horregatik, ordezkari batzuk hautatzea erabaki dugu aho batez, eta zuengana bidaltzea Bernabe eta Paulo geure senide maiteekin,
25. beren bizitzak Jesu Kristo gure Jaunaren zerbitzuan eman dituzten horiekin.
26. Hor bidaltzen dizkizuegu, bada, Judas eta Silas, gauza bera ahoz jakinaraz diezazueten.
27. Hau da Espiritu Santuak eta guk erabaki duguna: zuei zamarik ez ezartzea, behar-beharrezko diren hauek izan ezik:
28. ez dezazuela jan sasijainkoei eskainitako haragirik, ezta odolik nahiz odolustu gabeko abererik ere, eta utz ditzazuela legearen kontrako sexu-harremanak. Ongi egingo duzue horrelakoetatik alde egiten baduzue. Ondo izan!»
29. Bidaliak, beraz, Antiokiara jaitsi ziren eta, biltzarra bildurik, gutuna eman zieten.
30. Hau irakurtzean, poz-pozik gelditu ziren hitz adoregarri haiekin.
31. Judas eta Silasek, profeta baitziren, luze eta zabal hitz egin zuten senideekin, hauek adoretuz eta gogoberotuz.
32. Denboraldi bat egin zuten han, eta bidali zituztenengana itzuli ziren senideen bake-agurrarekin. (
33. ).
34. Paulo eta Bernabe, berriz, Antiokian gelditu ziren, beste askorekin batera Jaunaren mezuaren berri ona irakasten eta azaltzen.
35. Handik aldi batera, Paulok esan zion Bernaberi: «Goazen berriro Jaunaren mezua aldarrikatu genuen hiri haietara, senideak nola dauden ikustera».
36. Bernabek berekin eraman nahi zuen Joan Markos ere.
37. Baina Paulok, Panfilian alde egin eta lanean lagundu ez zien gizona berriro berekin hartzea ez zuen ongi ikusten.
38. Biziki haserretu ziren biak, eta nor bere aldetik joan zen. Bernabek Markos hartu zuen eta Ziprera atera zen itsasoz;
39. Paulok, aldiz, Silas aukeratu zuen eta, senideek Jaunaren onginahiari gomendatu ziotelarik, atera egin zen.
40. Sirian eta Zilizian barrena joan zen, eliz elkarteak gogoberotuz.
Basque Bible 2008
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)