La Bible en un an Mai 232 Samuel 17:1-291. Aquitophelec erran cioen beraz Absalomi: Hautatuco ditut hamabi mila guiçon, eta jaiquiric goanen naiz gaur Dabiden ondotic;2. Eta jauzten naicelaric haren gainera (ecen nekatua da eta indar gabe), joco dut; eta harequin den populu gucia ihesari emanen denean, erregue joco dut bere asalduan.3. Eta populu gucia guibelerat erakarrico dut, guiçon bakar bat bihurcen ohi den beçala; ecic çuc bilhatzen duçuna guiçon bat da, eta populu gucia baquean içanen da.4. Solas hori Absalomen eta Israelgo çaharrenen gucien gogaraco içatu cen.5. Bizquitartean Absalomec erran çuen: Deith çaçue Cusai Araquitarra, eta dugun adi cer erranen duen harec ere.6. Eta Cusai ethorri cenean Absalomen gana, Absalomec erran cioen: Hunelaco solasa atheratu du Aquitophelec; eguin behar dugu, ala ez? cer dioçu?7. Cusaic ihardetsi cioen Absalomi: Ez da ona Aquitophelec oraicoan eman duen conseilua.8. Eta Cusaic erran çuen berriz: Çuc eçagutzen duçu çure aita, eta badaquiçu harequin diren guiçonac hazcarrenetaric direla, eta gogoa mindua, umeac galduric oihanean errabiatua dabilan harz ama bat iduri; eta çure aita ere guiçon guerlaria da, eta ez da baratuco populuarequin.9. Beharbada orai gordea dago cilhoca batean, edo bereci duqueen leku batean; eta hastetic çureetaric norbait xahutzera heldu bada, guciec adituco dute, eta erranen dute: Sarrasqui bat eguina içan da Absalomi jarraiquitzen cen populuan.10. Orduan hazcarrenac berac, lehoinac beçalaco bihotza dutenac, icialdurac erkituco ditu; ecen Israelgo populu guciac badaqui çure aita bihozduna dela, eta bihozdunac direla harequilaco guciac.11. Bainan ene idurico hau da ona: Israel gucia çure gana bil bedi Danetic Bersitheeraino, ecin konda ditaqueen itsasoco legarra beçala: eta çu içanen çare hequien erdian.12. Eta jaucico gare Dabiden gainera kausituco den edocein lekutan; eta estalico dugu, ihinça lurrerat erorcen ohi den beçala, eta harequin diren guiçonetaric ez dugu utzico bat bakarra ere.13. Hiri cembaitetara sarthua bada, Israel guciac hiri hura sokaz inguratuco du eta errecara ambilduco dugu, hartaric harri-cozcor bat ere ez dadien kausi.14. Eta Absalomec eta Israelgo guiçon guciac erran çuten: Cusai Araquitarraren oharmena hobea da Aquitophelena baino. Bada, Jaunaren nahiaz urmariatua içan cen Aquitophelen asmu ona, Jaunac Absalomen gainera erakar ceçan çorigaitza.15. Eta Cusaic erran cioten Sadoc eta Abiathar aphecei: Hulaco eta hulaco conseilua Aquitophelec eman diote Absalomi eta Israelgo çaharrei; eta nic holaco eta holacoa eman dut.16. Orai beraz igorraçue berehala, eta gaztia çoçue Dabidi, dioçuelaric: Ez becedi gau hau gueldi mortuco celhaietan, bainan luçamenic gabe iragan çaite, beldurrez-eta erregue gal dadien, eta harequin den jendea ere bai.17. Bada, Jonathas eta Aquimaas Erroielgo ithurriaren ondoan çauden; nescato bat goan cen eta berria heldu cioten, eta hauquiec bideari eman ciren haren eramateco erregue Dabidi, ecen etzitazqueen ikusiac içan eta ecin sar citazqueen hirian.18. Bizquitartean muthil batec ikusi cituen, eta erran cioen Absalomi; bainan hauquiec urhatsa çalhuturic, sarthu ciren Bahurimen guiçon baten etchean, ceinac baitzuen bere etche-sarcean phutzu bat, eta haren barnera jautsi içan ciren.19. Etcheco emaztequiac, berriz, hartu çuen saihal bat, eta hedatu çuen phutzuaren ahoan, garagarra idorrarazten balu beçala; eta hola gauça gordea içan cen.20. Absalomen guiçonac ethorri cirenean etchera, emaztequiari erran cioten: Non dira Aquimaas eta Jonathas? Eta emaztequiac ihardetsi cioten: Ur xorta bat dastatu-eta, iragan dira çalhuqui. Eta etzituztenean kausitu, bilhariac itzuli ciren Jerusalemera.21. Goan cirenean, hauquiec igan ciren phutzutic, eta bideari joric, berria ekarri cioten Dabidi eta erran: Xuti çaizte eta hibaia iragan çaçue, ceren hunelaco conseilua eman baitu Aquitophelec çuen contra.22. Dabid jaiqui cen beraz eta harequin cen populu gucia ere, eta Jordanea iragan çuten arguitu artean; eta bakar bat ere etzen guelditu hibaia iragan etzuenic.23. Bada Aquitophelec, ikusiric eguitecoa etzela haren erranetic goan, harbalda eçarri cioen bere astoari, jaiqui cen eta goan bere etchera eta bere hirira, eta bere eguitecoac xuxenduric, urkatuz hil cen, eta ehorcia içan cen bere aitaren hobian.24. Bada, Dabid ethorri cen campetara, eta Absalomec iragan çuen Jordanea, berac eta Israelgo guiçon guciec harequin.25. Absalomec Amasa eçarri çuen Joaben orde armadaren buruan. Amasa cen Jetra deitzen cen Jefraeldar guiçon baten semea; Jetra ezcondua cen Naasen alaba Abigailequin, ceina baitzen Sarbiaren ahizpa eta Sarbia Joaben ama.26. Eta Israel campatu cen Absalomequin Galaadeco lurrean.27. Eta Dabid campetara ethorri cenean, Subi, Naasen semeac, Errabath Amongoac; Amihelen seme, Maquir Lodabarrac, eta Bercelai Erroielim Galaadecoac28. Escaini ciozcaten oheac, saihalac, lurrezco unciac, oguia, garagarra, irina, garagar xigorra, baba, dilista, ilhar friguitua,29. Eztia, burra, ardiac eta aratche guicenac; eta Dabidi eta harequin cen jendeari eman cioten jatera; ecen burura ethorri citzaioeten, populua mortuan gosez eta egarriz ahitua citaqueela.2 Samuel 18:1-331. Dabidec beraz, bere jendea beguiztaturic, haren manatzeco eçarri cituen ehun guiçonetaco eta mila guiçonetaco aitzindariac;2. Armadaren heren bat eçarri çuen Joaben manuen azpian, berce heren bat Abisai, Sarbiaren seme Joaben anaiaren azpico, eta azquen herena Ethaien azpico; Ethai baitzen Jetharra. Eta erreguec erran cioen armadari: Ni ere atheraco naiz çuequin.3. Eta armadac ihardetsi çuen: Etzare ilkico; ecen ihesari eman baguineça, ez luque hequiençat gutaz deus handiric erran nahi; heren bat ere gutaric erorcen balitz, hortaz axola guti luquete; ceren çu hamar milençat ikusia baitzare bakarric. Hobe da beraz hirian egon çaitecen guri lagunça emateco.4. Erreguec erran cioten: Nola ere ongui iduritzen baitzaitzue, hala eguinen dut. Erregue jarri cen beraz athean, eta populua ilkitzen cen bere andanetan, ehunca eta milaca.5. Eta erreguec manu eman cioten Joabi eta Ethairi, cioelaric: Beguira darotaçue ene seme Absalom. Eta populu guciac aditzen çuen erregue aitzindari guciei ematen Absalomen beguiratzeco manua.6. Populua celhaiera atheratu cen beraz Israelen contra, eta gudua eman cen Efraimen oihanean.7. Eta han Israelgo populua Dabiden armadaz xehacatua içan cen, eta egun hartan eguin cen sarrasqui bat gaitza, hogoi mila guiçonena.8. Eta han gudua barraiatua içan cen lur guciaren hedaduran, eta oihanac populutic iretsi cituenac hainitz guehiago içan ciren, ecenez egun hartan ezpatac sarrasquitu cituenac.9. Bada, guerthatu cen Absalom, bere mandoaren gainean jarriric, buruz buru eguin cituela Dabiden cerbitzariac; mandoa sarthu cen haritz handi eta adarsu baten azpira; Absalomen burua haritzean lothu cen, eta bere ceruaren eta lurraren artean dilindan gueldituric, haren azpico mandoa aitzinerat iragan cen.10. Bizquitartean norbaitec ikusi çuen hori, eta Joabi berria eman çaroen, cioelaric: Absalom ikusi dut haritz batetic dilindan.11. Joabec erran çaroen berria ekarri çaroen guiçonari: Ikusi baduc, certaco ez duc lurrarequin josi, eta nic emanen narozquian hamar siclo cilharrezcoac eta guerrico uhal bat?12. Hunec Joabi ihardetsi çaroen: Escuetara eman bacineçazquit mila cilharrezco ere, ez neçaque escua eçar erregueren semearen gainean; ecen, guc aditzen dugularic, erreguec manatu darotzuete çuri, Abisairi eta Ethairi, cioelaric: Beguira darotaçue ene seme Absalom.13. Eta ene biciaren contra oçarqui eguin içan banu, erregueri ecin gordea içanen cen hori, eta çu jarrico cinen hari buruz?14. Joabec erran çaroen: Ez diat hic beçala eguinen, bainan hire aitzinean joco diat. Joabec escuan hartu cituen beraz hirur lança, eta bihotzean sarthu ciozcan Absalomi; eta nola haritzari lothua higuitzen baitzen oraino,15. Joaben hamar ezcutari gaztec laster eguin çuten, eta joca hil çuten.16. Joabec guero turuta jo çuen; eta populua atchiqui çuen, etzadien goan Israeldar ihes cihoacinen ondotic, ostea nahiz guphidetsi.17. Absalom eraman çuten; oihanean cilho handi batera arthiqui çuten eta harri-meta gaitz bat haren gainean eçarri çuten; Israel guciac, berriz, bere olhetara ihes eguin çuen.18. Bada, Absalomec alchatu çuen beretzat, bici cenean oraino, Erregueren haranean den harroin bat, ecen erran çuen: Semeric ez dut, eta hau içanen da ene icenaren orhoitgailua. Bere icena eman cioen orhoitzari hari, eta egungo eguna arteo Absalomen escua deitzen da.19. Bada, Aquimaasec, Sadoquen semeac, erran çuen: Laster eguinen dut, eta erregueri eramanen diot berria, bere çucena bere etsaien escuetaric bihurtu dioela Jaunac.20. Joabec ihardetsi cioen: Etzare berri-eramaile içanen egun huntan, bainan berce batez berri eramaten harico çare; ez dut nahi çuc hel deçaçun egun berria, ceren den hila erregueren semea.21. Eta Cusiri erran cioen Joabec: Çoaz eta erregueri ikusi duçuna erroçu. Cusec agur eguin cioen Joabi eta lastereguin çuen.22. Bainan berriz ere Aquimaas Sadoquen semeac erran cioen Joabi: Cer makur da ni ere Cusiren ondotic goaten banaiz? Eta Joabec erran cioen: Cer nahi duçu laster eguinic, ene semea? etzare berri onaren eramaile içanen.23. Hunec ihardetsi çuen: Cer litaque bada, laster eguin baneça? Eta Joabec erran cioen: Laster eguiçu. Aquimaasec beraz, laburzcaco bide batetic lasterca, iragan çuen Cusi.24. Bizquitartean Dabid jarria çagoen bi atheen artean; athaburuan harrasi gainean cen beguiralariac, berriz, beguiac altehaturic, ikusi çuen guiçon bakar bat lasterca.25. Eta oihu eguinic erregueri albiste eman cioen, eta erreguec erran çuen: Bakarric bada, berri ona da horren ahoan. Bada, guiçona laster higuitzen eta hurbilago helcen celaric,26. Beguiralariac ikusi çuen berce guiçon bat lasterca, eta gainetic oihu eguinez, erran çuen: Aguercen çait berce guiçon bat bakarric lasterca. Eta erreguec erran çuen: Hori ere berri-ekarle ona da.27. Eta beguiralariac erran çuen berriz-ere: Beguiratzen diot lehembicicoaren lasterrari; Aquimaas, Sadoquen semearen lasterra iduri du. Eta erreguec erran çuen: Guiçon prestua da, eta berri onaren ekarcera heldu dena.28. Bada, Aquimaasec oihu eguinez, erran cioen erregueri: Agur, erregue. Eta erregue adoratuz lurrera gurthuric haren aitzinean, erran çuen: Benedica bedi çure Jainco Jauna, ceinac hersi baititu ene erregue jaunaren contra escuac alchatu dituzten guiçonac.29. Erreguec erran çuen: Ongui da ene seme Absalom? Aquimaasec ihardetsi çuen: Joab, çure cerbitzariac, oi erregue, igorri duenean çure cerbitzaria, asaldu handi bat ikusi dut; berceric ez daquit.30. Erreguec erran cioen: Iragan çaite eta çaude hor. Eta hura iragan cenean eta guelditua çagoelaric,31. Cusi aguertu cen, eta helcean erran çuen: Berri ona ekarcen dut, ene erregue jauna; ecic Jaunac egun çure alde erabaqui du çure contra jaiqui diren gucien contra.32. Erreguec, berriz, erran cioen Cusiri: Ongui da ene seme Absalom? Cusic ihardetsi cioen: Ene erregue jaunaren etsaiac oro eta haren contra gaizquicotzat jaiquitzen diren guciac Absalom beçala eguin beitez.33. Hargatic erregue atsecabez bethea igan cen atheco guelara, eta nigarrari eman cen. Eta hara-hunaca çabilalaric, hunela minço cen: Ene seme Absalom, Absalom, ene semea! norc emanen darot hil nadien çuretzat! Absalom, ene semea, ene seme AbsalomPsaumes 66:16-2016. Çaharcea ospezco koro bat da, çucentasuneco bideetan atzematen dena.17. Guiçon jasancorra hobe da bihotzoia baino; eta bere gogoaren nausi dena, hiri-harçailea baino.18. Oihuz cegoen bada Iesus templean, iracasten çuela eta erraiten, Eta ni nauçue eçagutzen, eta nondic naicén badaquiçue, eta neure buruz eznaiz ethorri, baina da eguiati ni igorri nauena, cein ezpaituçue çuec eçagutzen.19. Baina nic eçagutzen dut hura, ceren harenganic bainaiz, eta harc igorri bainau.20. Orduan hura hatzaman nahiz çabiltzan: baina nehorc etzitzan escuac eçar haren gainean, ecen etzén oraino ethorri haren orena.Proverbes 16:31-3231. Eta gendetzecoataric anhitzec sinhets ceçaten hura baithan, eta erraiten çutén, Christec dathorrenean guehiago miraculu eguinen othe du, hunec eguiten dituenac baino?32. Ençun ceçaten Phariseuéc gendetzea hauén gainean harçaz murmuratzen: eta igor citzaten Phariseuéc eta Sacrificadore principaléc officierac hura hatzaman leçatençát.Jean 7:28-5328. Erran ciecén bada Iesusec, Oraino dembora gutibatetacotz çuequin naiz, guero banoa igorri nauènaganát.29. Bilhaturen nauçue eta ez eridenen: eta non ni içanen bainaiz, hara çuec ecin ethor çaitezquete.30. Erran ceçaten bada Iuduéc elkarren artean, Norat haur ioaiteco da, guc ezpaitugu eridenen? ala Grecoén artean barreyatuac diradenetarat ioaiteco da, eta Grecoén iracastera?31. Ceric da erran duen propos haur, Bilhaturen nauçue, eta ez eridenen: eta non ni içanen bainaiz, hara çuec ecin ethor çaitezquete?32. Eta bestaco azquen egun handian eriden cedin Iesus han, eta oihuz cegoen, cioela, Baldin nehor egarri bada, bethor enegana eta edan beça33. Ni baithan sinhesten duenari, Scripturác dioen beçala, vr vicizco fluuioac iariaturen çaizca bere sabeletic.34. (Eta haur erraiten çuen hura baithan sinhesten çutenéc recebitzeco çuten Spirituáz: ecer oraino Spiritu saindua etzén eman, ceren Iesus oraino ezpaitzén glorificatu)35. Anhitzec bada gendetzecoetaric propos haur ençun çutenean, erraiten çuten, Haur da eguiazqui Propheta hura.36. Bercéc erraiten çutén, Haur da Christ. Eta batzuc erraiten çutén, Alabaina Galileatic ethorriren da Christ?37. Eztu Scripturac erraiten, ecen Dauid-en hacitic, eta Bethlehemgo Dauid egoiten cen burgutic Christ ethorriren dela?38. Dissensione eguin cedin bada populuaren artean harengatic.39. Eta hetaric batzuc nahi çuten hatzaman, baina nehorc etzitzan eçar haren gainea escuac40. Ethor citecen bada officierac Sacrificadore principaletara eta Phariseuetara, eta hec erran ciecén, Cergatic eztuçue hura ekarri?41. Ihardets ceçaten officieréc, Egundano ezta hala minçatu guiçonic, nola guiçon haur.42. Halacotz ihardets ciecen Phariseuéc, Ezothe cinatezte çuec-ere seducitu?43. Ala Gobernadoretaric edo Phariseuetaric batec-ere sinhetsi du hura baithan?44. Baina populu Leguea cer den eztaquian haur, maradicatua da.45. Dioste Nicodemo harengana gauaz ethorri içan cenac, cein baitzén hetaric bat,46. Ala gure Legueac condemnatzen du nehor, bera behin ençun gabe, eta cer eguin duen eçagutu gabe?47. Ihardets ceçaten eta erran cieçoten, Ezaiz hi-ere Galileaco? informadi, eta iaquic ecen Galileatic Prophetaric eztela ilki. Eta itzul cedin batbedera cein bere etcherát. Basque Bible 1571 Public Domain: Navarro-Labourdin 1571