La Bible en un an Juin 241 Chroniques 11:1-461. Israel oucia Dabiden gana Hebronera bildu cen beraz, cioelaric: Çure heçurrac eta haraguia gare.2. Eta lehenago ere, Saul oraino erregue celaric, çu cinen Israel ilkiarazten eta bihurrarazten cinduena; ecic çuri erran çarotzun çure Jainco Jaunac: Çuc alhatuco duçu Israelgo ene populua, eta çu içanen çare haren gainean buruçagui.3. Israelgo çaharrenac adinez ethorri ciren beraz guciac erregueren gana Hebronera, eta Dabidec hequiequin batasun eguin çuen Jaunaren aitzinean; eta Israelen gainean erreguetzat gançutu çuten, Jaunac Samuelen arartecoz erran çuen hitzaren arabera.4. Guero Dabid eta Israel gucia goan ciren Jerusalemera; hura da Jebus, non baitzauden Jebusearrac lekuco egoiliarrac.5. Eta Jebusen çaudenec erran çaroten Dabidi: Ez haiz hemen sarthuco. Bada, Dabidec hartu çuen Siongo gaztelua, ceina baita Dabiden hiria.6. Eta erran çuen: Jebusearra lehenic joco duena içanen da aitzindari eta buruçagui. Joab Sarbiaren semea igan cen beraz lehen-lehena eta aitzindari eguina içan cen.7. Bada, Dabidec gazteluan eguin çuen bere egoitza, eta hargatic da deithua Dabiden hiria.8. Eta hiri bat eguin çuen inguruan Melotic itzuli gucia eguin arteo. Joabec berriz, hiriaren gaineracoa alchatu çuen.9. Eta Dabid cihoan aitzinatuz eta berhatuz, eta harequin cen armadetaco Jauna.10. Hauquiec dira Dabiden guiçon guciz hazcarretan lehembicicoac, Israel guciaren gainean erreguetzen lagundu çutenac, Jaunac Israeli erran içan çaroen hitzaren arabera.11. Hauquiec ciren Dabiden hazcarrac: Jefbaam, Hacamoniren semea, hogoi eta hamarren aitzindaria; hura cen aldi batez bere lança alchatu çuena hirur ehun guiçonen gainera eta guciac sakitu cituena.12. Haren ondotic Eleaçar Ahoharra, haren osabaren semea, hirur garaien artean cena.13. Hura guerthatu cen Dabidequin Pesdomimen Filistindarrac harat bildu cirenean gudura; eta toqui hartaco bazterraldea garagarrez bethea cen, eta populuac ihes eguin çuen Filistindarren aitzinean.14. Hirur garaiac guelditu ciren bazterraren erdian, eta çaindu çuten; eta Filistindarrac jo cituztenean, Jaunac garhaicia handia eman çaroen bere populuari.15. Berriz, hogoi eta hamarretaric hirurac jautsi ciren harcadi batera, ceinetan baitzen Dabid Odolamgo cilhoco ondoan, Filistindarrac Erraphaimgo haranean campatu cirenean.16. Bada, Dabid gazteluan cen, eta Filistindarren guardia Bethlehemen cen.17. Eta Dabid egarriz çagoen eta erran çuen: Ai! norbaitec eman baleçat Bethlehemgo athean den urteguico uretic!18. Hirur horiec beraz goan ciren Filistindarren campen erditic, ura hartu çuten Bethlehemgo athean den urteguitic eta Dabidi ekarri çaroten edatera. Dabidec etzuen nahi içan, bainan nahiago içan çaroen Jaunari ixuri,19. Cioelaric: Urrun ni ganic holacoric eguin deçadan ene Jaincoaren aitzinean, eta edan deçadan guiçon hauquien odola! ecic beren bicien galceco çorian ekarri darotate ur hori. Aria hortaz etzuen nahi içan edan. Horra cer eguin çuten hirur garaiec.20. Abisai, Joaben anaia, cen hiruretaric lehena; harec bere lança hirur ehunen contra alchaturic sakitu cituen, eta cen hiruren artean aiphu handitan,21. Eta deithatu hirur bigarrenen artean, eta hequien aitzindaria; halaric-ere etzen heldu hirur; garaietara.22. Banaias Cabseelgoac, Joiadaren semeac, (Joiada baitzen guiçon guciz hazcarra, asco eguinça eder eguina), hil cituen Moabeco bi Arielac; hura jautsi cen elhurte batez urtegui baten erdira eta han hil çuen lehoin bat.23. Harec berac hil çuen eguiptoar guiçon bat, borz beso luce cena, eta ceinac baitzuen lança bat ehaileen ceihermena iduri. Cigor batequin jautsi cen haren gana, kendu çaroen escuco lança, eta bere lançaz bil içan çuen.24. Hori eguin çuen Banaiasec Joiadaren semeac ceina aiphu handitan baitzen hirur hazcarren artean,25. Eta lehembicicoa hogoi eta hamarren artean. Halaric-ere etzen hirur garaietara heldu içan; bainan Dabidec hartu çuen bere beharrico.26. Armadan berriz, guiçon bihotzoienac ciren Asael Joaben anaia, eta haren aitaldeco osaba, Elcanan Bethlehemgoa;27. Samoth Aroritarra eta Heles Phalonitarra;28. Ira Thecuarra, Accesen semea, eta Abiecer Anathotharra;29. Sobocai Husathitarra, Ilai Ahoharra,30. Maharai Netophatharra, Heled Baanaren semea Netophatharra,31. Ethai Erribairen semea Gabaatharra, Benjaminen semeetaricacoa, Banaia Pharathontarra,32. Hurai Gaasco errecacoa, Abiel Arbatharra, Azmoth Bauramitarra, Eliaba Salabonitarra;33. Asem Jeçonarraren semeac, Jonathan Araritarra Saieren semeaz,34. Ahiam Araritarra Sacarren semea,35. Eliphal Urren semea,36. Hepher Mequeratharra, Ahia Phe-lonitarra,37. Hefro Carmeltarra, Naarai Asbairen semea,38. Joel Nathanen anaia, Mibahar Agarairen semea,39. Selec Amonitarra, Naharai Berotharra, Sarbiaren seme Joaben ezcutaria;40. Ira Jethritarra, Gareb Jethritarra,41. Urias Hethearra, Çabad Oholiren semea,42. Adina Errubentarra Siçaren semea, Errubentarren buruçaguia, eta hogoi eta hamar harequin;43. Hanan Maacaren semea, Josafat Mathanitarra,44. Ocia Astarotharra, Sama eta Jehiel Aroritarrac, Hothamen semeac;45. Jedihel Samriren semea eta Joha haren anaia, Thosarrac;46. Eliel Mahumitarra, Jeribai eta Josaia Elnaemen semeac; Jethma Moabitarra, Eliel, Obed eta Josiel Masobiarrac.1 Chroniques 12:1-401. Hauquiec ere Dabiden gana Siceleguera ethorri ciren, Saulen, Cisen semearen ihes çabilalaric oraino; eta ciren guerlari hazcarrenetaric eta hoberenetaric,2. Arrambelan çaquitenac, bi escuez habalarequin harriac, eta arrambelarequin gueciac arthiquitzen cituztenac; Benjamintarrac ciren Saulen anaietaric.3. Lehembicicoa Ahiecer, eta Joas, Samaaren semeac, Gabaatharrac; Jeciel eta Phalet Azmothen semeac, Baraca, eta Jehu Anathotharrac,4. Samaias Gabaondarra, hogoi eta hamarren artean bihotzoiena, eta hogoi eta hamarren aitzindaria; Jeremias, Johanan eta Jeçabad Gaderotharrac;5. Eluçai, Jerimuth, Baalia, Samaria eta Saphatia Haruphitarrac;6. Elcana, Jesia, Açareel, Joecer eta Jesbaam Carehimarrac;7. Joela ere eta Çabadia, Jedorreco Jerohameri semeac.8. Gaditic halaber iragan ciren Dabiden gana, mortuan gordeca çabilanean, guiçon batzu guciz hazcarrac eta guerlari guciz onac, erredola eta lança erabilcen cituztenac; hequien beguitharteac iduri çuen lehoinaren beguithartea, eta çalhuac ciren mendietan orkatzac beçala.9. Lehena cen Ecer, bigarrena Obdias, hirugarrena Eliab,10. Laugarrena Masmana, borzgarrena Jeremias,11. Seigarrena Ethi, çazpigarrena Eliel,12. Çorcigarrena Johanan, bederatzigarrena Elcebad,13. Hamargarrena Jeremias, hamecagarrena Makanai.14. Horiec Gaden semeetaric ciren; aitzindari ciren armadan; ttipienac ehun soldado manatzen cituen eta handienac mila.15. Horiec dira Jordanea, lehembicico hilabethean, iragan çutenac, bazterretara gaindi eguiten ohi duen mugan; eta ihes igorri cituzten haranetan egoten cirenac iguzqui-haiceco eta mendebaleco aurkincetan.16. Benjamindic ere eta Judatic ere baciren ethorri cirenac Dabid egoten cen gaztelura.17. Dabid atheratu cen hequien bidera, eta erran çaroeten: Baquetiarqui heldu baçarete ene gana, ene laguncea gatic, ene bihotza çuei iratchiqui bedi; bainan ene etseiec igorriric, niri celata hedatzera heldu baçarete, tzarqueriaric ene escuetan ez delaric, gure arbasoen Jaincoac ikus eta erabaqui beça.18. Izpirituac ordean bethe çuen Amasai, hogoi eta hamarren artean buruçagui cena, eta erran çuen: Çureac gare, oi Dabid! çurequilaco gare, Isairen semea! baque, baque çuri, eta baque çure lagunçaileei! ecen çure Jaincoac laguncen çaitu. Dabidec bere ganat hartu cituen beraz eta aitzindari eçarri cituen bere andanetan.19. Manasetic berriz, Dabiden gana iragan ciren batzu, Filistindarrequin Saulen contra heldu celaric guducatzera. Etzen ordean hequien balsan guducatu; ceren Filistindarren aitzindariec, elkarren artean egonic, guibelerat igorri baitzuten, ciotelaric: Gure buruen galceco çorian itzulico da bere nausi Saul gana.20. Siceleguera itzuli cenean beraz, Manasetic haren gana iragan ciren Ednas, Joçabad, Jedihel, Micael, Ednas, Joçabad, Eliu eta Salathi, mila guiçonen aitzindari cirenac Manasen.21. Hauquiec lagunça Dabidi eman çaroten ohoinen contra, ecic oro guiçon biphilenetaric ciren, eta armadan aitzindari eguinac içan ciren.22. Berçalde, egun oroz baciren Dabiden gana heldu cirenac haren laguncera, jar cedin arteo aralde handi bat, Jaincoaren armada iduri.23. Hau da Dabiden gana, Hebronen celaric, ethorri ciren armadaco aitzindarien araldea, Saulen erresuma haren escuetara erakarceco, Jaunaren hitzaren arabera:24. Judaren semeetaric, sei mila eta çorci ehun guiçon, erredola eta lança çakartenac, guduraco hautac;25. Simeonen semeetaric, çazpi mila eta ehun guiçon guducatzeco hazcarrenetaric;26. Lebiren semeetaric, lau mila eta sei ehun;27. Joiada ere, Aaronen odolecoen buruçaguia, eta harequin hirur mila eta çazpi ehun guiçon;28. Halaber Sadoc, berenez bihotz handico guiçon-gaztea, eta haren aitaren etchea, hogoi eta bi aitzindari;29. Benjaminen semeetaric berriz, Saulen anaietaric, hirur mila; ecic hequietaric guehienac Saulen etcheari jarraiquitzen ciren oraino;30. Efraimen semeetaric berriz, hogoi mila eta çorci ehun, indar handieneco guiçonac, haren leinutarretan aiphatuac.31. Manaseren leinu erditic hemeçorci mila, cein bere icenecoequin ethorri ciren Dabid erregue eçarcera;32. Isacarren semeetaric ere guiçon arguituac, demborac eçagutzen cituztenac Israeli cer eguin behar çuen manatzeco, berrehun aitzindari; gaineraco hequien leinu gucia berriz, hequien erranari jarraiquitzen cen.33. Çabulondic berriz, gudura ilkitzen cirenac eta guduco harmez jaunciric lerrotan jarcen cirenac, berrogoi eta hamar mila laguncera ethorri ciren, ez malçurqueriaco bihotzarequin;34. Nefthalitic berriz, mila aitzindari, eta hequiequin hogoi eta hamaçazpi mila guiçon erredola eta lançarequilacoac;35. Danetic ere, hogoi eta çorci mila eta sei ehun guiçon, guduraco xuxenduac;36. Eta Aserdic, berrogoi mila gudurat ilkitzen eta lerroetaric axutza haritzen cirenac;37. Jordanez handitic berriz, Errubenen eta Gaden semeetaric, eta Manaseren leinu erditic, seietan hogoi mila, guerlaco harmac soinean.38. Guiçon guerlari horiec oro, gudurat abian Dabiden gana bihotz garbiequin ethorri ciren Hebronera, Dabid erregue eçarcecotzat Israel guciaren gainean; ordean berce Israeldar guciec ere gogo bat çuten Dabid eguin cedinçat erregue.39. Eta hirur egunez egotu ciren han Dabid baithan, jaten eta edaten çutelaric; ecen beren anaiec behar cirenac xuxendu çarozquiten.40. Eta hurbilecoec eta urrunagocoec ere Isacarreraino, Çabuloneraino eta Nekaliraino, astotan, camelutan, mandotan, iditan, oguiac ekarcen cituzten jateco; irin, pico, mahats merlatu, arno, olio, idi, ahari, orotaric nasaicia handia ekarcen çuten; ecic bozcalencia cen Israelen.Psaumes 77:16-2016. Eta ura atheratu du harritic, eta urac atheratu ditu hibaiac iduri.17. Eta oraino haren contra bekatu eguitera jarri dira, eta samurcera ekarri dute Guciz-Gora toqui agorrean.18. Eta beren bihotzetan ibili dira Jaincoa certan froga, jaquiac jateco galdatuz.19. Eta Jaincoaz gaizqui minçatu dira; erran dute: Jaincoac xuxenduco ahal othe du mahain bat mortuan?20. Jo duelacotz harria, eta urac atheratu direlacotz, eta turrustaca bazterrac estali dituztelacotz, Bere populuari oguia ere emanen ahal, edo jaquia xuxenduco othe dio?Proverbes 19:17-1917. Beharraz urricalcen denac, irabacitara Jaunari maileguz ematen dio, eta Jaunac bihurtuco dio ordaina.18. Argui çaçu çure semea, ez etsi; bainan hilceraino ez ekar haren bicia.19. Jauzcor denac, caltea jasanen du; eta bat hartu duqueenean, bia ekarrico ditu.Actes 7:1-211. Orduan erran ceçan Sacrificadore subiranoac, Gauça horiac horrela othe dirade?2. Eta harc erran ceçan, Guiçon anayeác eta aitác, ençuçue, Gloriazco Iaincoa aguer cequión gure aita Abrahami Mesopotamian cenean, Charranen habita cedin baino lehen:3. Eta erran cieçón, Ilki adi eure herritic, eta eure ahaidetaric, eta athor nic eracutsiren drauädan lurrera.4. Orduan ilkiric Chaldeoén herritic habita cedin Charranen. Eta handic, haren aita hil cenean Iaincoac eraman ceçan hura çuec habitatzen çareten lur hunetara.5. Eta etzieçón heretageric eman hartan, ez are oinaren bethea-ere: possessionetan hura emanen ceraucala promettatu baceraucan-ere, eta haren haciari haren ondoan, haourric ezpaçuen-ere.6. Baina hunela erran ceçan Iaincoac, Habitaturen duc hire hacia berceren lurrean: eta han hura suiectionetaco eguinen dié, eta gaizqui tractaturen laur ehun vrthez.7. Baina hec cerbitzatu duqueiten gendea punituren diat nic, dio Iaincoac: eta guero ilkiren dituc, eta cerbitzaturen nié leku hunetan.8. Eta eman cieçón Circoncisionezco alliançá: eta hunela Abrahamec engendra ceçan Isaac, eta circoncidi ceçan hura çortzigarreneco egunean: eta Isaac-ec engendra ceçan Iacob, eta Iacob-ec hamabi Patriarchác.9. Eta Patriarchéc inuidiaz mouituric, sal ceçaten Ioseph Egypterát eraman ledinçat: baina Iaincoa cen harequin:10. Eta idoqui ceçan hura bere tribulatione gucietaric, eta eman cieçón gratia eta sapientia Egypteco regue Pharaoren aitzinean, ceinec ordena baitzeçan hura Egypteco eta bere etche gucico gobernadore.11. Eta ethor cedin gossetebat Egypteco herri gucira, eta Chanaan-era, eta herstura handia: eta etzutén erideiten iatecoric gure Aitéc.12. Baina ençun ceçanean Iacob-ec bacela ogui Egypten, igor citzan gure Aitác lehenic.13. Eta bigarren aldian eçagut cedin Ioseph bere anayéz, eta declara cequion Pharaori Iosephen leinua.14. Orduan mandatariac igorriric Iosephec erekar ceçan bere aita Iacob, eta bere ahacoa gucia, baitziraden hiruroguey eta hamaborz persona.15. Iauts cedin bada Iacob Egyptera, eta hil cedin hura, eta gure Aitác.16. Eta eraman içan ciraden Sichemera, eta eçarri içan ciraden sepulchrean, cein erossi baitzuen Abrahamec diruren preciotan Emor Sichemeco semearen semetaric.17. Baina Iaincoac Abrahami iuratu ceraucan promessaren dembora hurbiltzen cela, augmenta cedin populua eta multiplica Egypten:18. Berce reguebat Ioseph eçagutu etzuenic altcha cedino.19. Hare gure nationearen contra fineciaz vsatzen çuela, gaizqui tracta citzan gure aitác, bere haourrén heriotara abandonna eraciterano, arraçá falta ledinçát.20. Dembora hartan sor cedin Moyses, eta cen Iaincoaren gogaraco: cein hirur hilebethez haci içan baitzén bere aitaren etchean.21. Guero hura abandonnatu içan cenean, era-man ceçan Pharaoren alabác, eta haz ceçan beretaco semetan. Basque Bible 1571 Public Domain: Navarro-Labourdin 1571