La Bible en un an Juin 241 Chroniques 11:1-461. Israeldar guztiak Hebronen bildu ziren Davidengana eta esan zioten: «Zeure odolekoak gaituzu gu ere.2. Lehendik, Saul errege zelarik, zeuk zenituen Israelen joan-etorriak gidatzen. Jaunak, zeure Jainkoak, esana dizu: “Zeuk gidatuko duzu ene herri Israel, eta zeu izanen zara ene herri Israelen agintari”».3. Etorri ziren, bada, israeldarren buruzagi guztiak Hebronera David erregeagana, eta honek hitzarmena egin zuen haiekin han, Jaunaren aurrean. Haiek Israelgo errege gantzutu zuten David, Jaunak Samuelen bidez esana zuen bezala.4. Davidek, israeldar guztiekin, Jerusalemerantz jo zuen, hau da, Jebusera; lurralde hartan bizi ziren jebustarrak.5. Hauek esan zioten Davidi: «Ez haiz hona sartuko». Hala ere, jabetu zen David Siongo gotorlekuaz, gerora «Daviden Hiri» deituko zenaz.6. Esana zuen Davidek: «Jebustar bat hil dezan lehenengoa buruzagi eta gudalburu eginen dut». Tzeruiaren seme Joab izan zen lehenengoa erasotzen; horregatik, erregeak bera egin zuen buruzagi.7. David gotorleku hartan gelditu zen bizitzen; horregatik, «Daviden Hiri» deitu zuten.8. Inguru guztian hiria eraiki zuen, Milo deritzan lubetatik barnerantz; bitartean, Joabek hiriko beste alderdiak berriztatu zituen.9. David geroz eta indartsuago egiten ari zen, eta berekin zuen Jaun ahalguztiduna.10. Hona hemen Davidi, bere erregealdian, israeldar guztiekin batera, lagundu zioten buruzagi adoretsuak; hauek ahalegindu ziren David errege izan zedin, Jaunak Israeli esan bezala.11. Hona hemen Daviden gudari adoretsu haien izenak: Jaxobeam, hakmondarra, hiru ausarten buruzagia. Behin batez, hirurehun gizonen kontra astindu zuen bere lantza, eta denak hil zituen.12. Honen ondoren, Eleazar, Dodo ahohitarraren semea, hiru gudari haietakoa.13. Davidekin zen hau Pas-Damimen, filistearrak borrokarako bildu zirenean. Jendeak ihes egin zuen filistearrengandik. Bazen han garagar-sail bat eta14. Eleazarrek eta bere gizonek, sailaren erdian tinko, defendatu egin zuten, filistearrak hilez. Garaipen handia lortu zuen Jaunak.15. Beste batean, hogeita hamarren taldeko hiru buruzagi haitzartera jaitsi ziren Davidengana, Adulamgo leizera. Filistearrak refatarren haranean zeuden kanpatuak.16. David, berriz, bere babeslekuan zegoen; filistearrek gudari-talde bat zuten Belenen.17. Davidek gogo hau adierazi zuen: «Norbaitek, Belengo atean dagoen urtegitik ura ekarriko balit edateko…!»18. Hiru haiek, filistearren gudari-tokira sartu, Belengo atean dagoen urtegitik ura atera eta Davidi eraman zioten. Davidek, ordea, ez zuen edan nahi izan, eta isuri egin zuen Jaunarentzako eskaintza bezala.19. Hau esan zuen: «Libra nazala ene Jaunak ur hau edatetik! Bizia arriskatu duten gizon horien odola edatea izango litzateke, bizia arriskatu baitute ur hau ekartzeko». Eta ez zuen edan nahi izan. Hauxe egin zuten gudari adoretsu haiek.20. Joaben anaia Abixai zen hogeita hamarren buruzagia. Hirurehunen kontra astindu zuen honek bere lantza eta hil egin zituen. Horregatik, izen handia hartu zuen hiru gudarien artean.21. Hogeita hamarrak baino bi bider ospetsuago izan zen eta denen buruzagi. Hala ere, ez zen hiru haiek adinakoa izan.22. Joiadaren seme Benaias gizon kementsua zen eta egintza bikain asko egina. Kabtzeelgoa zen. Hark hil zituen lehoiak bezain ausart ziren bi moabdarrak. Elurra ari zuen batean, urtegira jaitsi eta lehoia hil zuen bertan.23. Berak hil zuen bi metro eta erdiko egiptoar erraldoi bat ere. Ehuleen ardatza zirudien lantza zeraman egiptoarrak eskuan; Benaiasek, berriz, makila besterik ez zekarren. Honek lantza eskutik kendu eta berarekin hil zuen egiptoarra.24. Horra, bada, zer egin zuen Joiadaren seme Benaiasek; horregatik, izen handia zuen hiru gudari adoretsuen artean.25. Hogeita hamar gudarietan ospetsuena izan zen; baina ez hiru haiek adinakoa. Davidek bere zaintzaileen buru egin zuen.26. Hona hemen beste gudari ospetsuen izenak: Asahel, Joaben anaia; Belengo Elhanan, Dodoren semea;27. Harodeko Xamot; Pelongo Heletz;28. Ira, Tekoako Ikexen semea; Anatoteko Abiezer;29. Huxako Sibekai; Ilai ahohitarra;30. Netofako Mahrai; Heled, Netofako Baanaren semea;31. Itai, Gibako Ribai benjamindarraren semea; Piratongo Benaias;32. Gaax ibarreko Hurai; Arabako Abiel;33. Bahurimgo Azmabet; Xaalbongo Eliahba;34. Gizongo Bene-Haxem; Jonatan, Harargo Xageren semea;35. Ahiam, Harargo Sakarren semea; Elifal, Ur-en semea;36. Mekerateko Hefer; Pelongo Ahias;37. Karmelgo Hetzro; Naarai, Ezbairen semea;38. Joel, Natanen anaia; Mibhar, Hagriren semea;39. Amongo Tzelek; Beroteko Nahrai, Tzeruiaren seme Joaben ezkutaria;40. Jetergo Ira eta Gareb;41. Urias hitita; Zabad, Ahlairen semea;42. Adina, Xiza rubendarraren semea, rubendarren buruzagia, eta honekin batera beste hogeita hamar gudari.43. Hanan, Maakaren semea; Josafat mitnitarra;44. Axtaroteko Uzias; Xama eta Jeiel, Aroerko Hotamen semeak;45. Jediael eta honen anaia Joha, Ximri titzearraren semeak;46. Mahabimgo Eliel; Jeribai eta Joxabias, Elnaamen semeak; Moabeko Itma1 Chroniques 12:1-401. Davidi, Kixen seme Saulengandik urruti ibili behar izan zuen aldi haietan, zenbait gizon bildu zitzaion Tziklagen. Haren gudari adoretsuen artekoak ziren eta guduan lagun zituen.2. Arkulariak ziren, geziak nahiz harriak jaurtitzen trebeak, nola eskuinez hala ezkerrez. Hona hemen, Saul bezala, Benjaminen leinuko ziren gudariak:3. Ahiezer, buruzagia, eta honen anaia Joax, Gibako Xemaaren semeak; Jeziel eta Pelet, Azmabeten semeak; Beraka eta Anatoteko Jehu;4. Gabaongo Ixmaias, hogeita hamar gudari haietakoa eta beraien buruzagia;5. Jeremias, Jahaziel, Johanan eta Gederako Jozabad;6. Eluzai, Jerimot, Bealias, Xemarias eta Harufeko Xefatias;7. Elkana, Ixias, Azarel, Joezer, Jaxobeam, Korahen ondorengoetarikoak;8. Joela eta Zebadias, Gedorko Jerohamen semeak.9. Gaden leinuko batzuk ere, beren leinua utzirik, Davidi bildu zitzaizkion basamortuko gordelekuan. Gizon ausartak ziren, gudari trebeak, babeski eta lantzaz armatuak; lehoiak bezain beldurgarriak eta mendiko gazelak bezain bizkorrak.10. Buruzagia Ezer zen, hurrengoa Obadias, hirugarrena Eliab,11. laugarrena Mixmana, bosgarrena Jeremias,12. seigarrena Atai, zazpigarrena Eliel,13. zortzigarrena Johanan, bederatzigarrena Elzabad,14. hamargarrena Jeremias eta hamaikagarrena Makbanai.15. Hauek ziren Gaden leinutik etorritako gudalburuak; haietarik txikienak ehunek adina balio zuen, eta handienak milak adina.16. Behin batez, Jordan ibaia igaro zuten gudari hauek urteko lehen hilabetean, ibaiak alde guztietatik gainez egiten duen garaian, eta ihes eragin zieten ekialdera nahiz mendebaldera dauden haranetako bizilagunei.17. Beste batean, Benjamin eta Judaren leinuetako gizon batzuk etorri zitzaizkion Davidi bere gordelekura.18. Atera zitzaien David bidera eta esan zien: «Adiskide gisa baldin bazatozkidate eta niri laguntzeko asmoz, bihotz-bihotzez hartuko zaituztet; baina, nik inolako gogorkeriarik egin gabe, ni etsaiari saltzeko asmoz bazatozte, ikus dezala gure arbasoen Jainkoak eta zigor zaitzatela».19. Amasaik, hogeita hamar gudarien buruzagiak, espirituaren eraginez, esan zuen: «Zeurekin gaituzu, David, zeurekin, Jeseren seme! Bakea, bakea zuretzat, bakea laguntzen dizunarentzat, zeure Jainkoa baituzu laguntzaile». Orduan, Davidek onartu egin zituen eta gudalburuen artean hartu.20. Manasesen leinuko batzuk ere Daviden aldera igaro ziren, filistearrekin batera Saulen kontra borrokatzera zihoanean. Baina Davidek eta bere gizonek ezin izan zieten filistearrei lagundu; izan ere, hizketatu ondoren, filistearren buruzagiek bidali egin zuten David, beraien kontra jarri eta bere lehengo jaun Saulengana igaroko zela pentsatuz.21. David Tziklagera itzuli zenean, berarekin joan ziren Manasesen leinuko hauek: Adnah, Jozabad, Jediael, Mikael, Jozabad, Elihu eta Tziletai; milana gizonen buru ziren hauek Manasesen leinuan.22. Asko lagundu zieten Davidi eta gudari-taldeari, gizon adoretsuak baitziren denak; horregatik, gudalburu izatera heldu ziren.23. Egunero laguntzaile berriak zetozen Davidengana, eta honen gudarostea ezin konta ahalakoa egin zen.24. Anitz gudari bildu zen Davidengana Hebronen, borrokarako trebatuak, Saulen erregetza Davidi emateko, Jaunak agindu bezala. Hona hemen gizon haien kopurua:25. Judaren leinuko sei mila eta zortziehun gizon, babeski eta lantzaz hornituak eta gudurako trebatuak;26. Simeonen leinuko zazpi mila eta ehun gizon, borrokarako adoretsu;27. Lebiren leinuko lau mila eta seiehun gizon eta,28. gainera, Joiada, Aaronen ondorengoen buru zena, bere hiru mila eta zazpiehun gizonekin;29. baita Tzadok ere, gizon gazte eta adoretsua bera, bere senitarteko hogeita bi buruzagirekin;30. Benjaminen leinuko, hau da, Saulen beraren leinuko, hiru mila gizon, hauetarik gehienak ordu arte Saulen etxearen zerbitzura egonak ziren arren;31. Efraimen leinuko hogei mila eta zortziehun gizon adoretsu, eta izen handiko nor bere senitartean;32. mendebaldean bizi ziren Manasesen leinu erdiko hemezortzi mila gizon; hauek izendatu zituzten, David errege ezartzera etor zitezen;33. Isakarren leinuko berrehun buruzagi, beren menpe zituzten ahaide guztiekin; aldian aldiko gorabeherak aztertzen iaioak ziren hauek, Israelek zer egin behar zuen jakiteko;34. Zabulonen leinuko berrogeita hamar mila gudari trebe, era guztietako armez eta, denek elkar harturik, ausarki borrokatzeko prest;35. Neftaliren leinuko mila gudalburu eta hogeita hamazazpi mila gizon, babeskiz eta lantzaz armatuak;36. Danen leinuko hogeita zortzi mila eta seiehun gizon, gudurako prest;37. Axerren leinuko berrogei mila gizon, borrokara ateratzeko prest;38. Jordan ibaiaz ekialdera bizi ziren Rubenen eta Gaden leinuetako eta Manasesen beste leinu erdiko ehun eta hogei mila gizon, era guztietako armez gudukatzeko prest.39. Gudari hauek guztiak, guda-lerrotan antolatu eta erabaki sendoa harturik, Hebronera etorri ziren, David Israel osoaren errege izendatzera. Gainerako israeldarrak ere bat zetozen David errege izendatzeko.40. Hiru egun eman zituzten Davidekin, beren ahaideek prestatua zieten janaritik harekin jan eta edanez.Psaumes 77:16-2016. Zeure indarraz askatu zenuen herria, Jakoben eta Joseren ondorengoak.17. Itsasoak zu ikusi orduko, oi Jainko, itsasoak zu ikusi orduko, dardara egin zuen, itsas leizeak ikara.18. Hodeiek euri-jasak bota zituzten, lainoek trumoia jo, zure geziak han-hemen bristadaka.19. Zure trumoi-burrunbak zeruan jotzean, oinaztarriek mundua argitu zuten, lur-barrenak ikara eta dardara egin.20. Itsasoan zehar igaro zinen, ur handien artetik oinez, baina inork zure aztarnarik aurkitu ezin.Proverbes 19:17-1917. Jende xeheaz errukitzen denak Jaunari ematen dio eta berak itzuliko dio ordainsaria.18. Zentzarazi semea, itxaropena dagoen bitartean; baina ez hartu gogorregi, hiltzeraino zigortuz.19. Gogor haserretzen denak zigorra behar du; gabe uzten baduzu, ez da inoiz aldatuko.Actes 7:1-211. Apaiz nagusiak galdetu zion Estebani: «Egia al da hori guztia?»2. Estebanek erantzun zuen: «Senide eta gurasook, entzun: Jainko aintzatsua gure arbaso Abrahami agertu zitzaion, artean Mesopotamian zegoela, Haranen bizitzen jarri aurretik,3. eta esan zion: Utzi zeure lurra eta zeure ahaideak eta zoaz nik erakutsiko dizudan lurraldera.4. Abraham, orduan, kaldearren lurraldea utzirik, Haranen jarri zen bizitzen. Eta handik, aita hil zitzaionean, orain zuek bizi zareteneko lurralde honetara aldatu zuen Jainkoak.5. Hala ere, ez zion ondaretzat lurrik eman, ezta oin bat ere; baina berari eta beraren ondorengoei emango ziela agindu zion, oraindik Abrahamek seme-alabarik ez zuen arren.6. Honela mintzatu zitzaion Jainkoa: Zure ondorengoak atzerritar gisa biziko dira berena ez duten lurraldean. Esklabotza eta zapalkuntzapean edukiko dituzte laurehun urtez.7. Alabaina, zigortu egingo dut —esan zion, gainera, Jainkoak— esklabo bihurtuko dituen herria, eta ondoren atera egingo dira eta toki honetan gurtuko naute.8. Ondoren, erdainkuntza eman zion itunaren ezaugarri; hala, Isaak jaio zitzaionean, zortzigarren egunean erdaindu egin zuen Abrahamek; berdin egin zuen Isaakek ere Jakobekin, eta Jakobek hamabi patriarkekin.9. «Patriarkek, ezinikusiagatik, saldu egin zuten beren anaia Jose, eta Egiptora eramana izan zen. Baina Jainkoa berekin zuen Josek,10. eta larrialdi guztietatik onik atera zuen. Jakinduria eman zion eta Egiptoko errege faraoiaren aurrean begiko egin; hala, Egiptoko eta bere jauregiko buru jarri zuen faraoiak.11. Gero, gosetea gertatu zen Egipto osoan eta Kanaanen. Larria zen egoera eta gure arbasoek ez zuten jatekorik.12. Jakobek, Egipton garia bazela jakinik, hara bidali zituen gure arbasoak.13. Bigarren aldiz joan zirenean, Josek bere burua ezagutzera eman zien anaiei, eta Joseren jatorriaren berri jakin zuen faraoiak.14. Orduan, Josek bere aita Jakob eta etxeko guztiak ekartzeko agindu zuen: hirurogeita hamabost lagun ziren guztira.15. Honela jaitsi zen Jakob Egiptora, eta han hil ziren bera eta beste gure arbasoak.16. Gero, haien gorpuak Sikemera eraman zituzten eta, bertan, Abrahamek Hamorren ondorengoei diruz erositako hilobian ezarri.17. «Jainkoak Abrahami zin eginiko agintzaria betetzeko garaia hurbildu ahala, herria haziz eta ugalduz joan zen Egipton.18. Baina beste errege bat izan zen Egipton, Jose ezagutu ez zuena.19. Hark gure herriaren aurka maltzurkeriaz jokatu zuen eta tratu txarra eman zien gure arbasoei, beren haurrak zapuztera behartuz, bizi ez zitezen.20. «Garai hartan jaio zen Moises. Guztiz ume ederra zen eta hiru hilabetez gurasoek etxean hazi zuten.21. Utzi beharra izan zutenean, faraoiaren alabak jaso zuen eta bere seme bezala hazi. Basque Bible 2008 Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso