La Bible en un an Juillet 20Esdras 1:1-111. Pertsiako errege Ziroren lehen urtean, Jeremias profetaren ahoz iragarritakoa bete zuen Jaunak. Eta berak eraginda, Pertsiako errege Zirok hitzez eta idatziz bere erreinu osoan agindu hau zabaldu zuen:2. «Honela agintzen du Pertsiako errege Zirok: Lurreko erreinu guztiak eman dizkit Jaunak, zeruetako Jainkoak, eta Judako Jerusalemen berari tenplua eraikitzeko agindu dit.3. Beraz, zuen artean haren herriko diren guztiak igo bitez, Jainkoa lagun, Judako Jerusalemera eta han dagoen Jaunari, Israelgo Jainkoari, eraiki biezaiote etxea.4. Bizirik gelditu diren eta itzuli nahi duten israeldarrei lagun biezaie inguruko jendeak; eman biezazkie zilarra, urrea, ondasunak, abereak eta nork bere borondatezko opariak, Jerusalemen dagoen Jainkoaren etxerako».5. Orduan, ateratzeko prestatu ziren Judaren eta Benjaminen familietako buruak, apaizak eta lebitarrak, hots, Jerusalemen dagoen Jaunaren etxea eraikitzera joateko Jainkoak bultzaturiko guztiak.6. Auzokoek eskuzabal lagundu zieten, eta zilar eta urrezko ontziak, ondasunak, abereak eta bitxi ederrak eman zizkieten, nork bere borondatez eskainitakoaz gainera.7. Ziro erregeak, bere aldetik, itzuli egin zituen Jaunaren etxeko ontziak, Nabukodonosorrek Jerusalemdik hartu eta bere jainkoen etxean ipinitakoak.8. Mitridates altxorzainaren esku utzi zituen, eta honek zenbatu eta Xexbatzar Judako gobernariari eman zizkion.9. Hona hemen zerrenda: urrezko 30 ontzi, zilarrezko 1.000 plater, 29 labana,10. urrezko 30 kopa, bigarren mailako zilarrezko 410 kopa eta beste 1.000 ontzi.11. Guztira, urre eta zilarrezko 5.400 ontzi. Hori guztia eraman zuen Xexbatzarrek, erbesteratuak Babiloniatik Jerusalemera itzuli zirenean.Esdras 2:1-701. Babiloniako errege Nabukodonosorrek Babiloniara gatibu eramandako judu asko Jerusalemera eta Judako beste herrietara, nor bere herrira, itzuli zen.2. Zorobabel, Josue, Nehemias, Seraias, Reelaias, Mardokeo, Bilxan, Mispar, Bigbai, Rehum eta Baana zituzten gidari. Hona israeldar hauen zerrenda:3. Paroxen ondorengoak 2.172 lagun;4. Xefatiasenak 372;5. Arahenak 775;6. Pahat-Moabenak, hots, Josue eta Joaben ondorengoak, 2.812;7. Elamenak 1.254;8. Zaturenak 945;9. Zakairenak 760;10. Banirenak 642;11. Bebairenak 623;12. Azgadenak 1.222;13. Adonikamenak 666;14. Bigbairenak 2.056;15. Adinenak 454;16. Aterrenak, hots, Ezekiasen ondorengoak, 98;17. Betzairenak 323;18. Jorarenak 112;19. Haxumenak 223;20. Gibarrenak 95;21. Belengo gizonak 123;22. Netofakoak 56;23. Anatotekoak 128;24. Azmabetekoak 42;25. Kiriat-Arim, Kefira eta Beerotekoak 743;26. Rama eta Gebakoak 621;27. Mikmasekoak, 122;28. Betel eta Aikoak 223;29. Nebokoak 52;30. Magbixekoak 156;31. beste Elam batekoak 1.254;32. Harimgoak 320;33. Lod, Hadid eta Onokoak 725;34. Jerikokoak 345;35. Senaakoak 3.630.36. Apaizak: Jedaiasen ondorengoak, hots, Josueren jatorrikoak, 973;37. Imerrenak 1.052;38. Paxhurrenak 1.247;39. Harimenak 1.017.40. Lebitarrak: Josueren eta Kadmielen ondorengoak, hots, Hodabiasen jatorrikoak, 74.41. Kantariak: Asafen ondorengoak, 128.42. Atezainak: Xalum, Ater, Talmon, Akub, Hatita eta Xobairen ondorengoak, guztira, 139.43. Tenpluko laguntzaileak: Tziha, Hasufa eta Tabaoten ondorengoak;44. Keros, Siaha eta Padonenak;45. Lebana, Hagaba eta Akubenak;46. Hagab, Salmai eta Hananenak;47. Gidel, Gahar eta Reaiasenak;48. Retzin, Nekoda eta Gazamenak;49. Uza, Paseah eta Besairenak;50. Asna, Meunim eta Nefusimenak;51. Bakbuk, Hakufa eta Harhurrenak;52. Batzlut, Mehida eta Harxarenak;53. Barkos, Sisera eta Tamahenak;54. Netziah eta Hatifarenak.55. Salomonen zerbitzarien ondorengoak: Sotai, Hasoferet eta Perudaren ondorengoak;56. Jaala, Darkon eta Gidelenak;57. Xefatias, Hatil, Pokeret-Hatzebaim eta Amirenak.58. Tenpluko laguntzaileak eta Salomonen zerbitzarien ondorengo guztiak, 392 lagun.59. Tel-Melah, Tel-Harxa, Kerub-Adam eta Imertik itzulitako batzuek beren familiaz eta jatorriz israeldar zirenik ezin izan zuten argitu.60. Delaias, Tobias eta Nekodaren ondorengoak ziren, 652 lagun.61. Zenbait apaiz ere egoera berean zeuden: Hobaias, Hakotz eta Barzilairen ondorengoak ziren. Azken honek, Galaadeko Barzilairen alaba batekin ezkondu zelako zeraman izen hori.62. Beren jatorri bila genealogi liburuetan ibili arren, ez zuten aurkitu; horregatik, apaizgotik kanpora bota zituzten.63. Janari sakratuetatik jatea debekatu egin zien gobernariak, harik eta apaiz batek «Urim eta Tumim» epaigailuen bidez haien egoera argitu arte.64. Itzulitako guztiak 42.360 ziren.65. Gainera, 7.337 morroi eta mirabe eta 200 kantari, gizon eta emakume.66. Bazituzten 736 zaldi, 245 mando,67. 435 gamelu eta 6.720 asto ere.68. Jerusalemera, Jaunaren etxea egon zen tokira heldu zirenean, familiaburu batzuek borondatezko opariak egin zituzten, berriro Jaunaren etxea toki berean eraikitzeko.69. Bakoitzak ahal zuena eman zuen etxegintza-lanetarako; guztira 488ren bat kilo urre, 2.500en bat kilo zilar eta 100 apaiz-tunika.70. Apaizak, lebitarrak, kantariak, atezainak, tenpluko laguntzaileak eta gainerako herritarrak beren hirietan jarri ziren bizitzen. Horrela, israeldar guztiak jatorrizko hirietara itzuli ziren.Psaumes 86:6-106. Makurtu belarria nire otoitzera, Jauna, egin kasu nire erregu-oihuari!7. Larrialdian dei degizut: erantzungo didazu!8. Ez dago, Jauna, zu bezalako jainkorik; zure egintzak paregabeak.9. Herri guztiak zuk eginak: adoratzera etorriko zaizkizu, zuri, Jauna, ohore ematera.10. Handia zara, mirarigilea, zu bakarrik Jainkoa!Proverbes 21:15-1615. Zuzenbidea betetzean, zintzoa poztu; gaizkilea, ordea, izu-ikaratu.16. Zentzuzko jokabidetik okertzen denak hildakoen artean amaituko du.Actes 21:18-4018. Biharamunean, Santiagoren etxera joan ginen Paulo eta gainerakook; han zeuden bilduak arduradun guztiak ere.19. Paulok, haiei agurra egin ondoren, Jainkoak beraren bitartez jentilen artean egindako guztia xeheki kontatu zien.20. Haiek, entzutean, Jainkoa goretsi zuten; gero, Paulori esan zioten: «Anaia, ikusten duzu zenbat milaka judu egin diren fededun, baina denak legezale sutsuak dira.21. Eta zera jakin dute zutaz: jentilen artean bizi diren juduei Moisesengandik aldentzeko irakasten diezula, semerik ez erdaintzeko eta usadiorik ez gordetzeko esanez.22. Zer egin, bada? Nolanahi ere, jakingo dute hemen zarela.23. Horregatik, egizu gure esana: baditugu hemen boto bat bete behar duten lau gizon.24. Har itzazu zeurekin, egin garbikuntza beraiekin batera eta ordaindu zeuk haiek botoa betetzeko behar dutena; horrela, ilea moztu ahal izango dute, eta jende guztiak ikusiko du ez dela egia zutaz esan zitzaiena, baizik eta zintzoki betetzen duzula legea zuk ere.25. Fededun egin diren jentilei dagokienez, berriz, geure erabakiak idatziz eman genizkien: ez dezatela jan sasijainkoei eskainitako haragirik, ezta odolik nahiz odolustu gabeko abererik ere, eta utz ditzatela legearen kontrako sexu-harremanak».26. Hartu zituen, bada, Paulok gizon haiek berekin, eta hurrengo egunean, beraiekin batera garbikuntza eginik, tenplura joan zen, garbikuntza-egunak noiz bukatzen ziren eta haietako bakoitzarengatik opariak noiz eskainiko ziren jakinaraztera.27. Zazpi egunak betetzeko zeudela, Asia probintziako juduek, Paulo tenpluan ikusirik, jende guztia asaldatu zuten eta Paulori eskua erantsi,28. oihuka esanez: «Lagundu, israeldarrok! Hauxe da bazter guztietan gure herriaren, legearen eta tenplu honen kontra denei irakasten ari zaien gizona. Horrez gainera, greziar batzuk sartu ditu tenpluan, toki santu hau kutsatuz».29. Izan ere, Efesoko Trofimo Paulorekin ikusia zuten aurretik hirian eta Paulok tenpluan sartu zuela uste zuten.30. Hiri osoa asaldatu zen, eta jendea pilaka bildu. Paulori heldurik, tenplutik arrastaka atera zuten, eta berehala ateak itxi zituzten.31. Haiek Paulo hil beharrean zerabilten bitartean, Jerusalem osoa nahaspilatua zegoela salatu zioten gudalburuari.32. Hau, berehala soldadu eta ehuntariak bildurik, lasterka joan zen; gudalburua eta soldaduak ikustean, juduek utzi egin zioten Paulo jotzeari.33. Gudalburuak, hurbildurik, preso hartu zuen Paulo eta bi katez lotzeko agindu. Gero, ea nor zen eta zer egin zuen galdetu zuen;34. baina jendeak nork berea zioen oihuka. Eta iskanbila hartan ezin baitzuen gudalburuak ezer garbirik atera, kuartelera eramateko agindu zuen.35. Harmailetara iritsi zirenean, soldaduek airean eraman behar izan zuten Paulo jendearen erasoagatik,36. herri guztia baitzetorren atzetik, «Hil hori!» oihuka.37. Kuartelera sartzera zihoazela, Paulok esan zion gudalburuari: —Mesedez, bi hitz esan nahi nizkizuke. Gudalburuak erantzun zion: —Grekoz ere ba al dakizu?38. Beraz, ez zara zu oraindik orain matxinatu eta lau mila gerrillarirekin basamortura jo zuen egiptoarra.39. Paulok erantzun zuen: —Ni? Ni judua naiz, Ziliziako Tarsokoa, nahiko entzuna den hiri batekoa. Uztazu, otoi, herriari hitz egiten.40. Baimena eman zion, eta Paulok, harmailetan zutik, herriari isiltzeko keinu egin zion eskuaz. Denak isil-isilik gelditu ziren, eta Paulo honela mintzatu zitzaien hebreeraz: Basque Bible 2008 Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso