La Bible en un an Septembre 10Ésaïe 11:1-161. Kimu bat aterako da Jeseren zuhaitz-ondotik, adaxka bat erneko haren sustraietatik.2. Beraren gainean kokatuko da Jaunaren Espiritua: jakinduriaz eta adimenez beteko du, kontseilari zuhur egingo eta kemenez jantziko, Jainkoa ezagutzen eta haren esaneko izaten irakatsiko dio.3. Jainkoarenganako begirunea izango du pozbide. Ez du itxuratik bakarrik epaituko, ez du entzundako hutsetik erabakiko.4. Jende xehea zuzenbidez epaituko du, lurraldeko dohakabeen eskubideak defendatuko. Makilaz bezala zigortu eta hilko ditu bere hitzez herriko gaiztoak.5. Justiziak eta leialtasunak inguratuko dute, gerrikoak gerria bezala.6. Orduan, otsoa eta bildotsa elkarrekin biziko dira, lehoinabarra eta antxumea elkarren ondoan etzango; zekorra eta lehoikumea batera haziko dira, eta haurtxo batek zainduko ditu.7. Behia eta hartz emea elkarrekin larratuko dira eta haien umeak batera etzango. Lehoiak lastoa jango du, idiaren antzera.8. Bularreko haurra suge-zuloetan jolastuko da, sugegorri-habian sartuko du eskua.9. Nire mendi santu osoan ez du inork kalterik, ez hondamendirik egingo, Jaunaren ezagupenak beteko baitu lurralde osoa, urak itsasoa bezala.10. Egun hartan, Jeseren zuhaitz-ondoko kimua bandera gisa altxatua izango da, herri guztien begi aurrean; nazioak bila joango zaizkio eta ospetsua izango da haren egoitza.11. Egun hartan, Jaunak eskua luzatuko du berriro, bere herrian bizirik geldituak bereganatzeko, Asiria eta Egiptotik, Patros, Etiopia eta Elamdik, Xinear, Hamat eta itsasertzeko lurraldeetatik.12. Bandera jasoko du herrientzat; israeldar erbesteratuak bilduko ditu eta Judako sakabanatuak lurraren lau aldeetatik elkartuko.13. Efraimen ikusezina galdu egingo da eta Judaren etsaigoa amaitu. Efraimek ez du Judarentzat ikusezinik izango, ezta Judak ere Efraimentzat etsaigorik.14. Biek elkar harturik, mendebaldeko filistearrei atzetik erasoko diete, sortaldeko herriei aberastasunak kenduko. Edom eta Moaben jabe egingo dira, eta amondarrak menpeko izango dituzte.15. Jaunak Egiptoko Itsaso Gorria lehortuko du; Eufrates ibaiaren gain eskua luzatu eta, haize errea ateraraziz, zazpi errekatan banatuko du, eta oinetako eta guzti igaro ahal izango dute.16. Jaunaren herrian bizirik geldituek bide zabala izango dute Asiriatik itzultzean, Israelek Egiptotik irtetean bezala.Ésaïe 12:1-61. Honela esango duzu egun hartan: «Eskerrak zuri, Jauna! Haserre zeunden nire aurka, baina baretu da zure haserrea eta kontsolatu egin nauzu.2. Bai, Jainkoa dut salbatzaile! Harengan dut uste on eta ez naiz beldur. Jauna dut indar eta babes, bera salbatzaile».3. Pozik joango zarete zuek ere salbamen-iturritik ura edatera,4. eta egun hartan honela esango duzue: «Goretsazue Jauna, dei egin berari, iragarri haren egintzak herriei! Ezagutarazi zeinen bikain den!5. Kanta Jaunari, gauza harrigarriak egin baititu; mundu osoan jakin bezate haren berri.6. Egin poz-irrintzi eta oihu, Siongo bizilagunok, handikiro ari baita zuen alde Israelgo Santua».Psaumes 106:6-186. Bekatu egin dugu gurasoen antzera, oker jokatu dugu, errudun gara.7. Gure gurasoek, Egiptotik hasita, ez zituzten ulertu zure egintza harrigarriak, ahaztu egin zituzten zure maitasunaren ezaugarri ugariak. Errebelatu egin ziren, Itsaso Gorritik hasita,8. Jaunak salbatu zituen arren, bere izenaren ohoreagatik eta bere ahalmena azaltzeko.9. Mehatxu eginez, Itsaso Gorria lehortu egin zuen, basamortuan zehar bezala pasarazi zituen itsas hondotik.10. Gorroto zietenen eskutik salbatu zituen, etsaien menpetik askatu.11. Urak estali zituen haien erasotzaileak, bakar bat ere ez zen bizirik gelditu.12. Orduan, Jaunaren hitzak sinetsi zituzten eta kantuz goretsi zuten.13. Baina laster ahaztu zituzten haren egintzak eta ez zuten itxaropenik jarri haren egitasmoan.14. Jan-irrika sartu zitzaien basamortuan, eta Jainkoa tentatu eremuan.15. Eskatzen ziotena eman zien hark, baina beren janguragatik sabelmina bidali.16. Moisesen eta Aaron Jainkoaren sagaratuaren inbidia izan zuten kanpalekuan.17. Orduan, lurra zabaldu eta Datan irentsi zuen, Abiramen lagun-taldea azpian hartu.18. Suak kiskali zuen haien taldea, garrak irentsi gaiztoak.Proverbes 25:3-53. Zeruaren goitasuna, lurraren sakontasuna eta erregeen bihotzak aztergaitzak dira.4. Kendu zilarrari hondakinak eta ontzia egingo du zilarginak.5. Kendu gaiztoa erregearen aurretik eta haren tronua zuzentasunean sendotuko da.2 Corinthiens 2:1-171. Baina berriro nahigaberik ez nizuela eman behar eta, zuengana ez joatea erabaki dut.2. Izan ere, nik nahigabea ematen badizuet, nork poz nazake ni zeuek izan ezik, neuk nahigabetu zaituztedanok izan ezik?3. Hau zen, hain zuzen, nire gutunaren helburua: zuengana joatean, ez nazatela nahigabetu poztu behar ninduketenek; zeren ziur bainago, zuei guztioi dagokizuenez, nire poza zeuen poz egiten duzuela.4. Nire atsekabea eta barruko kezka hain handiak zirenez, negarrez idatzi nizuen; baina ez zuek nahigabetzeko asmoz, nolako maitasun neurrigabea dizuedan adierazteko baizik.5. Norbaitek nahigabetu banau, ez nau ni nahigabetu, baizik eta neurri batean —gehiegi ez esatearren— zuek guztiok nahigabetu zaituzte.6. Horrelako horrek badu nahikoa zuetako gehienek ezarri dioten zigorraz;7. orain, ordea, barkatu eta adorea eman behar diozue, gehiegizko nahigabeak lur joa utz ez dezan.8. Arren, beraz, ager iezaiozue berriro ere zeuen maitasuna.9. Hain zuzen, honetarako ere idatzi nizuen: zuek probatzeko, gauza guztietan esaneko zareten ala ez jakiteko, alegia.10. Eta zuek barkatzen diozuenari, nik ere barkatzen diot; izan ere, nik barkatzen badut —barkatzekorik ezer baldin badut—, zuengatik barkatzen dut Kristoren aurrean.11. Ezagunak ditugu Satanasen azpikeriak, eta ez dugu nahi arazo honetan hura irabazian ateratzerik.12. Troadera Kristoren berri ona hots egitera iritsi nintzenean, Jaunarentzat lan egiteko aukera ederra aurkitu nuen;13. baina Tito, nire anaia, han ez zegoelako, oso kezkaturik sentitu nintzen eta, hangoei agur eginik, Mazedoniara jo nuen.14. Eskerrak ematen dizkiot Jainkoari, Kristoren bidez lortu duen garaipenaren partaide egiten gaituelako beti, eta, gure bitartez, Kristoren ezagutza usain gozoa bezala leku guztietan zabaltzen duelako.15. Izan ere, Kristok Jainkoari eskaintzen dion intsentsuaren usaina bezala gara bai salbatzen direnentzat, bai galtzen direnentzat:16. galtzen direnentzat, heriotza ematen duen heriotza-usaina; salbatzen direnentzat, berriz, bizitza ematen duen bizi-usaina. Eta nor da gai eginkizun horretarako?17. Gu ez gabiltza salerosketan Jainkoaren mezuarekin, beste asko bezala; zintzotasunez mintzo gara, Jainkoaren izenean, beronen aurrean eta Kristok eraginda ari garela jakinik. Basque Bible 2008 Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso