La Bible en un an Septembre 9Ésaïe 9:1-211. Ilunpetan zegoen herriak argi handia ikusi du. Itzalpean bizi zirenei argiak egin die distira.2. Poz bizia sortu diezu, alaitasun handia eman. Pozik daude zure aurrean, uzta biltzean bezain pozik, harrapakinak banatzean bezain alai.3. Apurtua baituzu lepoan zeramaten uztarri astuna, zapaltzailearen aginte-makila, Madiango gudarostea apurtu zenuen bezalaxe.4. Lurra danbadaka zapaltzen zuten gudari-botak eta odolez zikinduriko jantziak suak erreko ditu eta irentsiko.5. Haur bat jaio zaigu, Jainkoak seme bat eman digu. Beroni ezarri zaio aginpidea, eta honela deitzen diote: «Kontseilari miragarri, Jainko indartsu, Aita betiereko, Errege bake-emaile».6. Gero eta zabalagoa izango da haren agintaritza, azkengabea bakea. Daviden tronuan izango da errege, eta justizia eta zuzenbidea izango dira haren erregetzaren oinarri eta sostengu, oraindanik eta betiko. Jaun ahalguztidunaren maitemin sutsuak egingo du hori.7. Zigor-mezua zuzendu die Jaunak Jakoben ondorengoei, Israelgo erresumari datorkio gainera.8. Israel herri osoak, Samarian bizi diren guztiek izango dute horren berri. Honela baitzioten harro eta puzturik:9. «Adreiluzko etxeak erori badira, harlanduzkoak egingo ditugu. Piku-habeak bota badituzte, zedrozkoak jarriko ditugu haien ordez».10. Baina Jaunak etsaiak xaxatu dizkio eta aurka altxarazi:11. siriarrak ekialdetik, filistearrak mendebaldetik. Ahoa betean irentsi dute Israel. Hala ere, Jaunaren haserrea ez da baretu; luzatua du oraindik eskua zigortzeko.12. Baina herria ez zen zigortzen zuenarengana bihurtu; Jaun ahalguztiduna bilatzen ez ziren lehiatu.13. Horregatik, Jaunak Israel oso-osorik moztuko du: buru eta buztan, palmondo eta kanabera; egun berean moztuko ere.14. Arduradunak eta handikiak dira burua; gezurra irakasten duten profetak, buztana.15. Herria bidetik okertu dute gidariek, eta galdurik dabiltza haiek gidatuak.16. Horregatik, herri honetako gazteak ez ditu Jaunak begiko, umezurtz eta andre alargunei ez die gupidarik izango. Izan ere, sinesgabe eta makurrak dira denak, eta ergelkeria darie ahotik guztiei. Hala ere, Jaunaren haserrea ez da baretu; luzatua du oraindik eskua zigortzeko.17. Gar bizian ari da gaiztakeria, sua sasi eta lahar artean bezala; hartuak ditu denak, suak txaradia bezala, kea kiribilean gorantz doala.18. Jaun ahalguztidunaren haserreaz, sutan dago lurraldea eta suaren menpe herria. Ez dio inork inori bizia barkatzen:19. eskuinaldetik horzkada, eta hala ere gose; ezkerraldetik jan, eta ezin ase. Bakoitzak bere ondokoa du jaten.20. Manasesek Efraim irensten du eta Efraimek Manases, eta biak elkar harturik Judaren aurka doaz. Hala ere, Jaunaren haserrea ez da baretu; luzatua du oraindik eskua zigortzeko.21. Zoritxarrekoak zuzengabeko legeak ematen eta jasanezineko dekretuak idazten dituztenak!Ésaïe 10:1-341. Jende xeheari zuzenbidea ukatzen diote eta dohakabeei eskubideak kentzen; alargunak larrutzen dituzte eta umezurtzak zurrupatzen.2. Zer egingo ote duzue kontuak hartzeko egunean? Zer, hondamena urrutitik etortzen ikustean? Norengana jo laguntza eske? Non gorde ondasunak?3. Preso joan beharko duzue, makurturik, edota gerran erori hilda. Hala ere, Jaunaren haserrea ez da baretu, luzatua du oraindik eskua zigortzeko.4. Honela dio Jaunak: «Zoritxarrekoa Asiria, eskuan dudan sumin-zigor hori!5. Herri sinesgabearen aurka bidaltzen dut, haserretu ninduen herriaren aurka, lapurretara eta harrapaketara, hura kaleetako lokatza bezala zapaltzera.6. Baina oso bestelako asmoak ditu Asiriak buruan: suntsitzea du asmo, herri asko birrintzea.7. Hona zer dioen: “Nire gudalburuak ez al dira erregeen pareko?8. Ez ote ditut konkistatu Kalno eta Karkemix, Hamat eta Arpad, Samaria eta Damasko?9. Neure esku hartu ditut sasijainkoak gurtzen dituzten herriak, nahiz eta beraien idoloak Jerusalem eta Samariakoak baino ugariago izan;10. Samariari eta haren sasijainkoei egina, nola ez diet egingo, bada, Jerusalemi eta beronen idoloei?” »11. Jaunak, Sion mendian eta Jerusalemen egitekoa burutuko duenean, Asiriako erregearen harrokeriak eta handikeriak zigortuko ditu.12. Izan ere, honela dio Asiriako erregeak: «Neure indarrez egin dut hori guztia, neure trebeziaz, argia bainaiz. Herrien arteko mugak ezabatu ditut, haien ondasunak harrapatu eta, gudari ausartaren gisa, erregeak eraitsi.13. Habia bati bezala erantsi diet eskua herrien aberastasunei. Habian utzitako arrautzak hartzen diren bezalaxe hartu dut neuretzat lur guztia, eta ez zuen inork hegalik mugitu, ez txio egiteko mokorik zabaldu».14. Baina aizkorak uste ote du aizkolaria baino handiago denik? Trontzeak uste ote du trontzalaria baino gehiago denik? Ez du zigorrak erabiltzen zigorduna! Ez du zurezko makilak hartzen zurezko ez den makiladuna!15. Horregatik, Jaun ahalguztidunak ahulezia bihurtuko du asiriarren sendotasuna, eta haien gorputz ederrak sukarrez joko ditu, suak hartuta bezala jarriko.16. Israelen argi den Jainkoa su bihurtuko da, Israelen Santua sugar, eta bat-batean erreko ditu, sasia eta laharra bailiran.17. Basoa eta baratzea bezain jori zena, goitik behera desegingo du, gaixotasun larriak gizakia desegiten duen bezala.18. Eta basoan geldituko diren zuhaitzak hain gutxi izango dira, ezen ume batek ere kontatu ahal izango baititu.19. Egun hartan, Israelen bizirik geldituek, Jakoben ondorengoetan onik aterako direnek ez dute gehiago beren zigortzailea hartuko euskarritzat, baizik eta Jauna, Israelen Santua, hartuko dute benetako euskarritzat.20. Jakoben ondorengoen artean, bakar batzuk besterik ez dira itzuliko Jaun indartsuagana.21. Zure herria itsasoko hondarra bezain ugaria izango bada ere, oi Israel, bakar batzuk besterik ez dira itzuliko: erabakia dago hondamendia, herriak ondo merezia.22. Erabakia beteko du Jaun ahalguztidunak, lurralde osoan beteko ere.23. Honela dio Jaun ahalguztidunak: «Oi zu, Sionen bizi zaren nire herria! Ez izan Asiriaren beldurrik, zigorrez jotzen bazaitu ere eta zure aurka makila jasotzen badu ere, behinola egiptoarrek bezala.24. Izan ere, oso denbora gutxi barru amaituko da zure kontra dudan haserrea, eta nire suminak haiek ditu hondatuko.25. Jaun ahalguztidunak haien aurka astinduko du zartailua, Horebeko harkaitzean madiandarrak jo zituenean bezala; eta Asiriaren kontra jasoko du makila, behinola Egipton itsasoaren kontra bezala.26. Egun hartan, erori egingo zaizu Asiriaren zama bizkarretik eta haren uztarria lepotik; oparoaldia izango duzu ondoren».27. Aiatera iritsi da erasotzailea, Migronen barrena dator, Mikmasen egin du armen ikuskapena,28. igaro du haitzarteko ataka, Geban eman du gaua; ikara dira Ramakoak, ihesi doa Saulen Gibea hiria.29. Egin garrasi, Bat-Galim hiria! Entzun, Laixako jendea! Erantzun, Anatot hiria!30. Madmenakoek ihesari eman diote, Gebimgo bizilagunak babes bila dabiltza.31. Nob-en da dagoeneko erasotzailea eta eskua altxatzen du mehatxuka Sion mendiaren aurka, Jerusalemgo muinoaren aurka.32. Hara, Jainko Jaun ahalguztidunak indarrez lurrera botako ditu erasotzaileak, zuhaitzari adarrak mozten zaizkion bezala, nahiz eta garaiak eta sendoak izan.33. Aizkoraz jotzen du baso trinkoa, eta Libanokoak bezain zuhaitz mardulak ere lurrera datoz.34. Aleluia! Gora Jauna! Goretsazue Jauna, ona baita, haren maitasuna betikoa baita.Psaumes 106:1-51. Nork azalduko Jaunaren egintza handiak? Nork aski goretsiko hura?2. Zorionekoa zuzenbidea errespetatu eta etengabe justizia egiten duena!3. Oroitu nitaz, Jauna, zeure herriarekiko onginahiagatik, zatozkit salbatzera!4. Ikus dezadala zure aukeratuen zoriona, poz nadila zure herriaren pozarekin eta zure oinordeko izateaz harrotu.5. Hauek ere Salomonen esaera zaharrak dira, Judako errege Ezekiasen funtzionarioek jasoak.Proverbes 25:1-21. Bere egintzen misterioagatik zor zaio aintza Jainkoari, arazoak aztertu eta argitzeagatik erregeari.2. Nik, Paulok, Jainkoak hala nahirik, Jesu Kristoren apostolu naizen honek, eta Timoteo anaiak, Korinton dagoen Jainkoaren eliz elkarteari eta Akaia probintzia osoko fededun guztioi idazten dizuegu.2 Corinthiens 1:1-241. Jainko gure Aitak eta Jesu Kristo Jaunak eman biezazkizuete grazia eta bakea.2. Bedeinkatua Jainkoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita, Aita errukitsu eta kontsolamendu ororen iturri den Jainkoa!3. Berak ematen digu adore atsekabe guztietan, guk ere besteak edozein atsekabetan adoretu ahal izan ditzagun geuk Jainkoarengandik hartzen dugun adoreaz.4. Izan ere, Kristorengatik jasan behar ditugun sufrimenduak ugari badira, ugaria da, era berean, Kristok ematen digun adorea.5. Guk atsekabeak jasaten baditugu, zuek adorea eta salbamena har ditzazuen jasaten ditugu; adorea hartzen badugu, zuek adorea har dezazuen hartzen dugu, adore honek eraginik iraupenez eraman ahal izan ditzazuen guk geuk ere eramaten ditugun sufrimenduak.6. Eta zuengan daukagun itxaropenak oinarri sendoak ditu, bai baitakigu gure sufrimenduetan parte duzuenok adorean ere izango duzuela.7. Senideok, jakin behar duzue nolako larrialdiak izan nituen Asia probintzian. Biziko nintzen itxaropena bera ere galdua nuen, ezin jasan ahalako larrialdi handiak izan bainituen.8. Bai, etsia nengoen heriotza-epaia gainean nuela; baina horrela, neuregan ez, baizik eta hilak pizten dituen Jainkoarengan konfiantza jartzen ikasi nuen.9. Berak atera ninduen, eta aterako nau aurrerantzean ere, horrelako heriotza-arriskutik; berarengan dut jarria itxaropena, eta onik aterako nau hemendik aurrera ere.10. Lagun iezadazue zuek ere zeuen otoitzez. Horrela, lagun askoren erreguei esker Jainkoak emango didan laguntza dela bide, eskerrak ere askok emango dizkiote niri egindako mesedeengatik.11. Harrotzeko nire bidea neure kontzientziaren aitorpena da; kontzientziak esaten dit Jainkoak emandako xalotasun eta zintzotasunez jokatu dudala edonon, eta gehiago zuen artean; eta hori, ez giza jakintzak eraginda, Jainkoaren onginahiak baizik.12. Nire gutunetan ere ez dago beraietan irakurtzen eta ulertzen duzuena besterik; ez dago ezkutuko asmorik. Eta espero dut bete-betean ulertuko duzuela,13. dagoeneko erdizka bederen ulertu didazuena, hau da: ni zuentzat harrogarri izango naizela, zuek niretzat izango zareten bezala, Jesus gure Jauna agertuko den egunean.14. Uste horrekin, hain zuzen, lehenbizi zuek ikustera joateko asmoa nuen, nire bisitaren poza bi aldiz izan zenezaten:15. Korinton barrena joatekoa nintzen Mazedoniara, eta Mazedoniatik berriro Korintora itzultzekoa, Judearako bidaia zuek presta zeniezadaten.16. Arinkeriaz hartu ote nuen horrelako asmo hori? Edota giza helburu maltzurrez hartzen ote ditut neure asmoak, orain «bai» eta gero «ez» zuei esanez?17. Ongi daki Jainkoak zuei hitz egitean ez nabilela batean «bai» eta bestean «ez».18. Guk, Silvanok, Timoteok eta nik neuk, hots egin dizuegun Jainkoaren Seme Jesu Kristo ez zen izan batean «bai» eta bestean «ez»; harengan dena «bai» izan zen,19. hau da, Jainkoak agintzari guztiei baietza eman die harengan; horregatik, Kristoren bitartez esaten diogu «Amen» Jainkoari, berau goresten dugunean.20. Jainkoa da, ni eta zuek Kristorenganako fedean sendo ezarri gaituena: berak sagaratu gaitu,21. bere ezaugarriaz markatu gaitu eta Espiritua ipini du gure baitan, hartuko dugunaren garantia bezala.22. Jainkoa bera dut testigu, eta hil nadila bertan egia ez badiot: Korintora oraindik joan ez banaiz, zuei dizuedan begiruneagatik da.23. Banuen gogoa, ez, noski, zuen sinesmena neure menpe eduki nahi dudalako —sinesmenean sendo baitzaudete—, zuekin elkarlanean jarduteko baizik, zuen pozerako. Basque Bible 2008 Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso