Versets bibliques sur le sujet

Les sujets
Dieu
Bon Caractère
Mauvais Caractère
Péchés
La vie
Église
Mystères
Anges et Démons
Signes mathématiques
Additionnel
Additionnel: [De l'alcool]
Nahiko denbora egin duzue lehen ere jentilen erara biziz: lasaikeria eta biziotan, jan-edan eta mozkorkerian, eta idolatria gaitzesgarritan.
Ez dezazula ura hutsik edan, ardo pittin batekin nahasturik baizik, zeure urdailarengatik eta sarritan dituzun ondoezengatik.
Ea bada! Jan bozkarioz zeure ogia, edan alai zeure ardoa, atsegin baititu jadanik Jainkoak zure egintzak.
Ez mozkortu, ardotik nasaikeria baitator; aitzitik, bete zaitezte Espirituaz,
Ardoak harrotu egiten du, pattarrak asaldatu; mozkortzen dena ez da inoiz zuhur izango.
Ez begiratu ardoari, gorri-gorri kopan distiratsu dagoenean, goxo-goxo sartzen da eta.
Gabiltzan duintasunez, egun-argiz bezala: ez jan-edanean eta hordikerian, ez lizunkerian eta neurrigabekerian, ez haserrean eta norgehiagokerian.
[4] Lemuel, erregeei ez dagokie ardorik, ezta printzeei ere pattarrik; [5] zeren eta, edanez gero, legea ahaztuko bailukete eta dohakabeen eskubideak hautsiko.
[14] Abereentzat belarra ernearazten du, lanerako animalientzat bazka. Lurretik laborea ateratzen du [15] eta gizakiaren bihotza alaitzen duen ardoa, aurpegia distiratsu egiten duen olioa eta giza indarrak berritzen dituen ogia.
[23] «Dena zilegi da»; bai, baina ez da dena komenigarri. «Dena zilegi da»; bai, baina ez da dena elkartea eraikitzeko lagungarri. [24] Ez bedi inor bere buruaren onaren bila ibil, besterenaren bila baizik.
[8] Zin egin du Jaunak, bere eskua, bere beso indartsua altxatuz: «Ez diet sekula zure garia etsaiei janaritzat emango; ezta zure ardoa ere, zure izerdien fruitua, kanpotarrei edaritzat emango. [9] Garia jaso eta mahatsa bildu dutenek jango dute ogia eta edango ardoa, eta ni, Jauna, goretsiko naute neure tenplu santuko atarian».
[19] Giza grinetatik sortzen diren egintzak ezagunak dira: lizunkeria, zikinkeria, jokaera biziotsua, [20] idolatria, sorginkeria, etsaigoak, haserreak, bekaizkeria, gorrotoak, norgehiagokeria, alderdikeria, zatiketak, [21] ikusezina, hordikeria, sabelkeria eta horrelakoak. Eta lehen esan nizuena diotsuet berriro ere: Horrela jokatzen dutenek ez dute Jainkoaren erreinua ondare jasoko.
[19] Guztiz libre naizen arren, guztien esklabo egin naiz, ahalik jende gehien Kristorentzat irabazteko. [20] Juduekin judu egin naiz, juduak irabazteko; Moisesen legepean bizi direnekin legepeko egin naiz, nahiz eta neu lege horren menpeko ez izan, legepean bizi direnak irabazteko. [21] Moisesen legea ezagutzen ez dutenekin, legea kontuan hartu gabe bizi izan naiz, legea ezagutzen ez dutenak irabazteko; ez, noski, Jainkoaren legerik onartzen ez dudalako, nire legea Kristo baita. [22] Ahul direnekin ahul egin naiz, ahulak irabazteko. Guztiengana ahalik eta gehien egokitzen saiatu naiz, nolabait batzuen batzuk salbatzeko. [23] Eta guztia berri onagatik egiten dut, berri on horretan neuk ere parte izan dezadan.
[15] Baina zerbait jateagatik zeure senideari min ematen badiozu, ez zabiltza maitasunaren bidetik. Janariak gorabehera, ez dadila zure senidea gal, Kristo harengatik hil baitzen. [16] Zuek duzuen askatasun hori ez bedi gaizki-esanerako bide gerta. [17] Azken batean, Jainkoaren erregetza ez baitatza jan-edaneko gauzetan, baizik eta Espiritu Santuaren dohain diren zuzentasun, bake eta alaitasunean. [18] Eta Kristo honela zerbitzatzen duena Jainkoari atsegin zaio eta gizon-emakumeek onartua da. [19] Saia gaitezen, bada, bakea indartzeko eta elkarte-bizitza eraikitzeko lagungarri diren gauzetan. [20] Janari-arazo batengatik, ez hondatu Jainkoaren egintza. Janari guztiak garbiak dira; hala ere, ez dago ongi besteak galbidean jarriz zerbait jatea. [21] Hobe duzu haragia, ardoa edo dena delakoa utzi, horiek zure senideari oztopo baldin bazaizkio.
[3] Eta ardoa amaitu baitzen, esan zion amak Jesusi: —Ez dute ardorik. [4] Jesusek erantzun zion: —Utz nazazu bakean, emakume. Oraino ez da etorri nire ordua. [5] Jesusen amak honela esan zien zerbitzariei: «Egin horrek esango dizuena». [6] Baziren han harrizko sei ur-ontzi, juduek beren garbikuntzetarako erabili ohi zituztenak, ehunen bat litrokoa bakoitza. [7] Jesusek esan zien zerbitzariei: —Bete ontziak urez. Haiek goraino bete zituzten. [8] Orduan, esan zien: —Atera pixka bat eta eraman mahaizainari. Hala egin zuten haiek. [9] Mahaizainak ardo bihurtutako ura dastatu zuen, nongoa zen jakin gabe; zerbitzariek, bai, bazekiten, beraiek atera baitzuten ura. Ardo berria dastatu zueneko, senarrari dei egin [10] eta esan zion: «Jende guztiak ardorik onena atera ohi du lehenik eta, jendea aski edanda dagoenean, arruntagoa; zuk, berriz, orain arte gorde duzu ardorik onena». [11] Bere lehen mirarizko seinale hau Galileako Kanan egin zuen Jesusek; honela, bere Jainko-aintza agertu zuen, eta ikasleek sinetsi egin zuten harengan.
Basque Bible 2008
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)