Versets bibliques sur le sujet

Les sujets
Dieu
Bon Caractère
Mauvais Caractère
Péchés
La vie
Église
Mystères
Anges et Démons
Signes mathématiques
Additionnel
Additionnel: [Abomination]
Santutegia eta tenpluko gotorlekua profanatu egingo dituzte haren gudariek, eguneroko oparia kendu eta idolo higuingarria ezarriko aldare gainean.
Eguneroko oparia kendu eta aldare gainean idolo higuingarria jarriko denetik mila berrehun eta laurogeita hamar egun igaroko dira.
«Emakumeak ez du gizonezkoen jantzirik erabiliko, ezta gizonak ere emakumezkoen soinekorik jantziko, higuingarri baitzaio Jaunari zuen Jainkoari horrelakorik egiten duena.
«Ez da israeldarren artean prostituzio sakratura emaniko inor izango, ez gizonezkorik, ez emakumezkorik.
zapuztu zuen lehenengo senarrak ezin hartuko du berriro emaztetzat, kutsatua bihurtu baita berarentzat. Higuingarri izango litzateke hori Jaunarentzat, eta Jaunak zeuen Jainkoak emango dizuen lurraldea ez duzue bekatuaz kutsatu behar.
Ez ekarri gehiago opari hutsalik; higuingarri zait intsentsuaren lurrina. Ilberri-jaiak, larunbatak, batzarrak… ezin ditut jasan jaiok gaiztakeriarekin batera.
Oparia eskaini duenak opariko haragitik hirugarren egunean jango balu, ez litzaioke Jaunari atsegin izango, eta haren oparia balio gabe geldituko litzateke; gaitzesgarria da haragi hori, eta hartatik jan dezanak bere hobenaren ondorenak jasan beharko ditu.
«Ez zara gizonezkoekin emakumeekin bezala etzango: higuingarritasuna litzateke.
Gorroto ditu Jaunak engainuzko pisuak; begiko ditu, ordea, neurgailu zehatzak.
Gorroto ditu Jaunak bihotz makurrekoak; atsegin ditu, ordea, jokabide prestukoak.
Jaunak gorroto ditu gezurtiak; atsegin ditu, ordea, egiaz jokatzen dutenak.
Jaunak higuin du gaiztoaren sakrifizioa, atsegin du gizon zuzenen otoitza.
Egitasmo txarrak higuin ditu Jaunak, hitz atseginak gogoko.
Jaunak higuin du bihotz-harroa, goiz edo berandu izango du zigorra.
Erruduna zuzenestea, errugabea gaitzestea: biak zaizkio higuingarri Jaunari.
Pisu faltsuak, neurgailu faltsuak: biak ditu higuingarri Jaunak.
Jaunarentzat higuingarri dira pisu faltsuak, ez dira bidezko engainuzko neurgailuak.
Norbaitek ez badu legea aditu nahi, haren otoitza bera ere Jaunarentzat higuingarri.
Ez da han ezer kutsaturik sartuko, ez sasijainkozalerik, ez gezurtirik, Bildotsaren biziaren liburuan izenak idatzirik dituztenak baizik.
«Profanatzaile higuingarria behar ez den tokian ezarria ikusiko duzuenean —irakurleak uler beza—, orduan, Judean daudenek ihes egin bezate mendietara;
«Daniel profetak aipatzen duen profanatzaile higuingarria toki santuan ezarria ikusiko duzuenean —irakurleak uler beza—,
[26] zuzengabekeriaz, txarkeriaz, diru-gosez eta gaiztakeriaz josiak daude; bekaizkeriaz, giza hilketaz, haserrez, azpikeriaz eta asmo gaiztoz beterik; izen onaren kentzaile, [27] gaizki-esale, Jainkoaren etsai, iraintzaile, harro handiputz, gaizkirako trebe eta gurasoekin bihurri dira;
[12] «Norbait errainarekin oheratzen bada, heriotza-zigorra izango dute bi errudunek. Berena izango dute heriotzaren errua, egin duten ustelkeriagatik. [13] «Norbait emakumeekin ohi bezala gizonezkoarekin oheratzen bada, higuingarritasuna egiten dute biek: heriotza-zigorra izango dute. Berena izango dute heriotzaren errua.
[16] Sei gauza gorrotatzen ditu Jaunak eta zazpigarren bat erabat du higuingarri: [17] begi harroak, mihi gezurtia, errugabearen odola isurtzen duten eskuak, [18] asmo txarretan dabilen burua, gaiztakeria egiteko presa duten oinak, [19] gezurra dioen lekuko faltsua, eta zazpigarrena, senide arteko liskarren sortzailea. [20] Seme, bete aitaren agindua eta ez baztertu amak irakatsia.
Basque Bible 2008
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)