Versets bibliques sur le sujet

Les sujets
Dieu
Bon Caractère
Mauvais Caractère
Péchés
La vie
Église
Mystères
Anges et Démons
Signes mathématiques
Additionnel
Additionnel: [Coeur brisé]
Maitasunak dena barkatzen du, dena sinesten, dena itxaroten, dena ongi eramaten.
Utzi Jainkoari zeuen kezka guztiak, bera baita zuetaz arduratzen.
Jaunak, aldiz, esan zion Samueli: —Ez begiratu horren itxura eta luzerari. Alde batera utzia dut hori. Kontua ez da gizakiak zeri begiratzen dion, gizakiak itxurari begiratzen baitio; Jaunak, berriz, bihotzari.
Sinesmenaren argiak gidatzen gaitu, eta ez ikusten dugunak.
Horregatik, pozik nabil Kristorengatik jasaten ditudan ahulezia, laido, beharrizan, erasoaldi eta estualdietan. Ahul naizenean, orduan bainaiz indartsu.
Ez izan diru-gose; egon pozik duzuenarekin, Jainkoak esana baitu: Ez zaitut utziko, ez baztertuko.
Uzias erregea hil zen urtean, tronu altu eta garai batean eseria ikusi nuen Jauna; haren mantu-hegalak tenplua betetzen zuen.
Ez izan beldur, zeurekin bainauzu; ez larritu, zure Jainkoa bainaiz. Neure laguntzaz ahaltsu egiten zaitut, neure esku garaileaz eusten dizut.
Bai, hau dio garai eta goren den Jainkoak, betiko erregeak, santu deritzanak: «Toki garai eta sakratuan bizi naiz, baina hurbil nago atsekabeturik eta lur jota daudenengandik, lur joak arnasberritzeko eta atsekabetuei adorea bizkortzeko.
Gogoan dut zuen alde erabakia dudan egitasmoa, zuen zorionerakoa eta ez zuen zoritxarrerakoa, itxaropenez beteriko etorkizuna emango baitizuet. Hala diot nik, Jaunak.
«Izan ere, Jainkoak hain maite izan zuen mundua, non bere Seme bakarra eman baitzion, harengan sinesten duenik inor gal ez dadin, baizik betiko bizia izan dezan.
Itsutu egin ditu haien begiak, gogortu haien buru-bihotzak. Ez bezate beren begiez ikus, ezta buruaz ulertu ere, horrela niregana bihur ez daitezen eta salba ez ditzadan.
«Ez izan kezkarik: sinetsi Jainkoarengan eta sinetsi niregan ere.
«Agurtzerakoan, bakea, neure bakea, ematen dizuet; nik ematen dizuedan bakea ez da munduarena bezalakoa. Ez kezkatu, ez izan beldur.
Hau guztia, nirekin elkarturik bakea izan dezazuen esan dizuet. Munduan larrialdirik izango duzue; baina izan adore! Nik garaitua dut mundua.
Baina Jesusek esan zien: «Zergatik izutzen zarete? Zergatik sortzen zaizkizue zalantza horiek barruan?
Benetan diotsuet: Norbaitek esaten badio mendi honi: «Ken hadi hortik eta amildu itsasora», eta mendiari agindu diona gertatuko dela zalantzarik gabe sinesten badu, halaxe gertatuko zaio.
«Zorionekoak bihotz-garbiak, haiek baitute ikusiko Jainkoa.
«Zatozte niregana, nekatu eta zamatu guztiok, eta neuk emango dizuet atseden.
Izan bihotzez Jaunarengan konfiantza eta ez fio izan zeure adimenaz.
Deiadar egitean, Jaunak entzun egiten du eta larrialdi guztietatik libratzen.
Ireki, Jauna, nire ezpainak eta nire ahoak zure gorespena iragarriko du.
Gurina baino bigunago du ahoa, baina borroka-gose bihotza. Olioa baino leunago ditu hitzak, baina ezpata zorrotz dira izan.
Bihotz-hautsiak sendatzen ditu, haien zauriak osatzen.
Haien begietako malkoak xukatuko ditu, eta ez da gehiago heriotzarik izango, ez dolurik, ez negarrik, ez nekerik, lehengo mundua betiko desagertua baita».
Badakigu Jainkoak bera maite dutenen onerako bideratzen dituela gauza guztiak, bere aurre-erabakiz deitu dituenen onerako, alegia.
Ez egokitu mundu honen iritzietara, eraberri zaitezte baizik, zeuen pentsaera aldatuz; horrela bereizi ahal izango duzue zer den Jainkoak nahi duena, zer den ona, atsegingarri zaiona eta bikaina.
Zaindu arreta osoz gogo-bihotzak, berauengandik sortzen baita bizia.
[5] Izan bihotzez Jaunarengan konfiantza eta ez fio izan zeure adimenaz. [6] Zeure jarduera guztietan, izan Jauna gogoan, eta berak eramango zaitu bide zuzenetik.
[19] Ez al dakizue zuen gorputza Jainkoak eman dizuen eta zuengan bizi den Espiritu Santuaren tenplu dela? Beraz, ez zarete jadanik zeuenak, [20] garesti ordainduz eskuratu baitzaituzte Jainkoak. Goretsazue, bada, Jainkoa zeuen gorputzaz.
[6] Ez eduki ezeren kezkarik, baizik eta, gorabehera guztietan, agertu Jainkoari zeuen eskabideak, otoitz eta erregu eginez eta eskerrak emanez. [7] Eta guk pentsa dezakeguna baino handiago den Jainkoaren bakeak zainduko ditu zuen gogo-bihotzak Kristo Jesusen bidez.
[28] «Zatozte niregana, nekatu eta zamatu guztiok, eta neuk emango dizuet atseden. [29] Hartzazue nire uztarria eta ikasi niregandik, gozoa eta bihotz-apala bainaiz ni, eta aurkituko duzue bizitzarako atsedena; [30] eramanerraza baita nire uztarria eta arina nire zama».
[1] Davidena. Abimeleken aurrean eroarena egin zuelarik, hark David bota eta honek alde egin zuenekoa. [2] Bedeinkatuko dut Jauna une oroz, etengabe goretsiko ene ezpainez. [3] Harro nago Jaunaz; entzun bezate apalek eta poztu. [4] Handietsi nirekin batera Jauna, gora dezagun elkarrekin haren izena. [5] Jaunarengana jo nuen eta hark erantzun, beldur guztietatik libratu ninduen. [6] Hari begiratzen diotenak argi-argi egongo dira, ez zaie aurpegia lotsaz gorrituko. [7] Dohakabe honek dei egitean, Jaunak entzun eta larrialdi guztietatik atera zuen. [8] Zaindari dago Jaunaren aingerua begirune diotenen inguruan, arriskuetatik ateratzeko. [9] Dasta eta ikus zein ona den Jauna: zorionekoa berarengan babesa duena! [10] Izan Jaunari begirune zuek, hari sagaratuok, ez baitzaie ezer faltako begirune diotenei. [11] Aberatsek ere badakite zer den beharra eta gosea, Jaunarengana jotzen dutenei ez zaie ezer falta. [12] Ene haurrok, zatozte entzutera! Jauna errespetatzen erakutsiko dizuet. [13] Nork ez du maite bizia? Nork ez du nahi luzaroan bizi eta zoriontsu izan? [14] Gorde ezazu mihia gaitzetik eta ezpainak engainutik. [15] Alde gaitzetik, egin on dena, bila bakea eta jarrai haren bidetik. [16] Zintzoengana ditu Jaunak begiak, haien deiak entzuteko adi belarriak. [17] Aurpegi ematen die Jaunak gaizkileei, lur gainetik ezabatzeko haien oroitzapena. [18] Deiadar egitean, Jaunak entzun egiten du eta larrialdi guztietatik libratzen. [19] Hurbil dago Jauna bihotz-hautsiengandik eta salbatzen ditu etsita daudenak. [20] Zoritxar asko izaten du zintzoak, baina guztietatik libratzen Jaunak. [21] Hezur guztiak zaintzen dizkio, bat bakarra ere ez diote hautsiko. [22] Gaiztakeriak hilko du gaiztoa, zintzoari gorroto diotenek zigorra izango.
Basque Bible 2008
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)