Versets bibliques sur le sujet

Les sujets
Dieu
Bon Caractère
Mauvais Caractère
Péchés
La vie
Église
Mystères
Anges et Démons
Signes mathématiques
Additionnel
Dieu: [Bénédiction]
eman, eta emango dizue: neurri betea, sakatua, estutua eta leporainokoa emango dizue altzora. Izan ere, zuek zein neurriz neurtu, halakoaz neurtuko zaituzte Jainkoak».
«Zorionekoak negarrez daudenak, haiek baititu Jainkoak kontsolatuko.
Nire Jainkoak, bere aldetik, bere aberastasun harrigarriaren arabera erantzungo dizue zeuen premia guztietan, Kristo Jesusen bitartez.
Eman beza lurrak bere fruitua, bedeinka gaitzala Jainkoak, gure Jainkoak.
[24] «Jaunak bedeinka eta gorde zaitzala; [25] Jaunak aurpegi argia erakutsi eta erruki dakizula.
[6] Ez eduki ezeren kezkarik, baizik eta, gorabehera guztietan, agertu Jainkoari zeuen eskabideak, otoitz eta erregu eginez eta eskerrak emanez. [7] Eta guk pentsa dezakeguna baino handiago den Jainkoaren bakeak zainduko ditu zuen gogo-bihotzak Kristo Jesusen bidez.
Emaitza on eta dohain bikain oro goitik dator, Aitarengandik, aldaketarik eta ilunaldirik ez duen argien Egileagandik.
[7] «Bedeinkatua konfiantza niregan duena, euskarri ni nauena! [8] Ur ondoan landaturiko zuhaitzaren antzeko da: ur bizigarrietara zabalduko ditu sustraiak, sargoriari ez dio beldurrik: haren hostoak beti berde; lehorte-urtean ere hura lasai, ez dio uzten fruitua emateari.
Ez izan beldur, zeurekin bainauzu; ez larritu, zure Jainkoa bainaiz. Neure laguntzaz ahaltsu egiten zaitut, neure esku garaileaz eusten dizut.
Izan ere, guztiok hartu dugu haren betearen betetik, eta maitasuna maitasunaren gain hartu ere.
[16] esanez: «Honela dio Jaunak: Hala jokatu duzulako, zeure seme bakarra ere ukatu ez didazulako, nik neurez zin dagit: [17] Oparo bedeinkatuko zaitut eta zure ondorengoak zeruko izarrak eta itsasertzeko hondarra bezain ugari egingo ditut eta etsaien hiriez jabetuko dira.
[28] Jainkoak eman diezazkizula zeruko ihintza eta lurreko guritasuna, ogi-ardotan oparotasuna. [29] Izan ditzazula herriak zerbitzari, makur daitezela nazioak zure aitzinean. Izan zaitez zeure senideen nagusi, makur daitezela zure aitzinean zure amaren semeak! Madarikatua, zu madarikatzen zaituena! Bedeinkatua, zu bedeinkatzen zaituena!»
[1] Zorionekoa gaiztoen egitasmoei jarraitzen ez diena, [2] baizik eta Jaunaren hitza atsegin duena eta hitz hori gau eta egun gogoan darabilena! [3] Ur-xirripen ondoan landaturiko zuhaitzaren antzeko da: bere sasoian fruitua dakar, eta ez zaio hostorik ihartzen; egiten duen guztia ongi zaio ateratzen.
[1] Daviden salmoa. Jauna dut artzain: ez zait ezer falta. [2] Larre guritan etzanarazten nau, ur baretara eramaten, [3] eta indarrak berritzen; bide egokitik narama, leiala delako. [4] Ibar beltz-ilunetan banabil ere, ez dut inolako gaitzen beldurrik, zu nirekin baitzaude: zure artzain-makilak lasaitzen nau.
[3] ene Jainkoa nire harkaitz babesgarri, nire babeski eta indar salbatzailea, nire gotorlekua, nire ihesleku eta salbatzailea. Zuk nauzu indarkeria-zaleengandik salbatzen. [4] Goretsia Zu! Dei egin nion Jaunari, eta etsaiengandik salbatu ninduen.
Badakigu Jainkoarengandik jaio denak ez duela bekatu egiten, Jainkoaren Semeak zaintzen baitu, eta Gaiztoak ezin dio inolako kalterik egin.
Arriskuz inguraturik aurkitzean, babestu nire bizia etsai amorratuengandik, luzatu eskua eta salba nazazu.
Eta ahaltsua da Jainkoa, era guztietako dohainak zuei oparo emateko, zeuentzat denetik nahikoa izanik, egintza on guztietarako sobera izan dezazuen,
Eta guk pentsa dezakeguna baino handiago den Jainkoaren bakeak zainduko ditu zuen gogo-bihotzak Kristo Jesusen bidez.
Basque Bible 2008
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)