Versets bibliques sur le sujet

Les sujets
Dieu
Bon Caractère
Mauvais Caractère
Péchés
La vie
Église
Mystères
Anges et Démons
Signes mathématiques
Additionnel
Dieu: [Malédiction]
«Aita nahiz ama madarikatzen duenak heriotza-zigorra izango du. Gurasoak madarikatu dituenez gero, berea izango du heriotzaren errua.
«Aitzitik, gaur ematen dizkizuedan agindu eta legeak betetzen saiatu ez eta Jaunari zeuen Jainkoari obeditzen ez badiozue, madarikazio hauek guztiak bete-betean iritsiko zaizkizue.
«Aita nahiz ama madarikatzen duenak heriotza-zigorra izango du.
Ai ene, ai ene! Ama, zergatik ekarri ninduzun mundura? Denekin eztabaidan eta auzitan aritzeko? Ez diot inori zor, ez dit inork ere zor; hala ere, denek madarikatzen naute.
Kristok legearen madarikaziotik askatu gaitu, bere burua guregatik madarikazio eginez, Liburu Santuak dioen bezala: Madarikatua habetik zintzilik dagoena.
Mila belaunalditaraino onginahiari eusten diona; gaiztakeria, errebeldia eta bekatua barkatzen dituena; ez, ordea, erruduna zigor gabe uzten, baizik eta gurasoen gaiztakeria seme-alabengan eta seme-alaben seme-alabengan zigortzen duena, hirugarren eta laugarren belaunaldiraino».
bedeinkatu madarikatzen zaituztetenak, egin otoitz izen ona kentzen dizuetenen alde.
«Jauna, haserregaitza eta onginahiz betea, gaiztakeria eta errebeldia barkatzen dituena; ez, ordea, erruduna zigor gabe uzten, baizik eta gurasoen gaiztakeria ondorengoengan zigortzen duena hirugarren eta laugarren belaunaldiraino».
Eta gizonari esan zion: «Emaztearen esanari jaramon egin eta galarazi nizun zuhaitzetik jan duzunez gero, madarikatua lurra zure erruz! Nekearen nekez aterako diozu janaria zeure bizitzako egun guztietan.
Txolarrea eta enara beti hegaldaka bezala, madarikazio funsgabea ere ez da inora iristen.
Ez ahuspeztu haien aurrean, ezta gurtzarik eman ere, ni, Jauna, zure Jainkoa, Jainko jeloskorra bainaiz: gorroto didaten gurasoen gaiztakeria ondorengoengan zigortzen dut hirugarren eta laugarren belaunaldiraino ere;
Libre izateko askatu gaitu Kristok. Iraun ezazue, beraz, sendo eta ez makurtu berriro esklabotzaren uztarpera.
Ez ahuspeztu haien aurrean, ezta gurtzarik eman ere, ni, Jauna, zure Jainkoa, Jainko jeloskorra bainaiz: gorroto didaten gurasoen gaiztakeria ondorengoengan zigortzen dut hirugarren eta laugarren belaunaldiraino ere;
Beraz, Kristorena dena sorkari berri da; zaharrarenak egin du, berria sortu da.
Seme-alabatxook, zuek Jainkoarenak zarete, eta garaituak dituzue sasiprofeta horiek, zuengan dagoena munduan dagoena baino handiagoa baita.
[5] Heldu zen David Bahurim zeritzan hiriraino. Ximei izeneko gizon bat, Gera-ren semea eta Saulen senitartekoa, atera zitzaion madarikazioka, [6] David erregearen eta beronen zerbitzari guztien kontra harriak jaurtiz. Gudariak eta jende guztia erregearen ezker-eskuin jarri ziren. [7] Ximeik honela zioen, erregea madarikatuz: —Alde, alde hemendik, odolzale eta maltzur-gaizto hori! [8] Saulen etxean isuri zenuen odol guztiaren ordaina eman dizu Jaunak! Erregetza kendu zenion, orain Jaunak zure seme Absalomi eman dio erregetza. Gaiztakeria hutsa zara, hiltzaile hori!
gorpua ez da gauez bertan geldituko. Egun berean emango diozue lur, Jainkoaren madarikazioa erakartzen baitu zintzilikatuak, eta ez baituzue kutsatu behar Jaunak zeuen Jainkoak ondaretzat ematen dizuen lurraldea.
[5] Ez ahuspeztu haien aurrean, ezta gurtzarik eman ere, ni, Jauna, zure Jainkoa, Jainko jeloskorra bainaiz: gorroto didaten gurasoen gaiztakeria ondorengoengan zigortzen dut hirugarren eta laugarren belaunaldiraino ere; [6] baina mila belaunaldiz agertzen diet onginahia maite nautenei eta nire aginduak betetzen dituztenei.
Filistearrak esan zion Davidi: —Zakurra ote nauk ni, makila harturik niregana etortzeko? Madarikatu egin zuen Goliatek David bere jainko guztien izenean,
Bekatu egiten duena, hori hilko da; semeak ez ditu aitaren erruaren ondorenak jasan beharko, ezta aitak ere semearenak. Gizon zintzoari bere zintzotasunaren ordaina emango zaio, gaiztoari bere gaiztakeriarena.
[29] Orduan, ez da errepikatuko esaera hura: “Gurasoek mahats gordina jan, eta semeek hozkia”. [30] Beste hau esango da: “Mahats gordina jaten duenak berak izango du hozkia, nor bere bekatuagatik hilko da”».
baina mila belaunaldiz agertzen diet onginahia maite nautenei eta nire aginduak betetzen dituztenei.
[10] ez beza zuetako inork semea nahiz alaba oparitzat erre; ez bedi izan zuen artean geroa igartzeko magiazko baliabide, sorginkeria nahiz aztikeriarik erabiliko duenik, [11] ez liluratzailerik, ezta espirituei edo hildakoei deika dabilkeenik ere. [12] Horrelakoak egiten dituen oro higuingarri zaio Jaunari; hain zuzen, higuingarritasun horiengatik botatzen ditu Jaunak zuen Jainkoak herri horiek zuen aurretik.
[37] Baina guztiotan erraz ateratzen gara garaile, maite izan gaituenari esker. [38] Bai baitakit ziur, ez herio eta ez bizi, ez aingeru eta ez goiko beste indar, ez oraingo eta ez geroko, ez inolako botere, [39] ez ortziko eta ez lur azpiko indar, ez inolako beste izakik, ez gaituela aldenduko Jainkoak Jesu Kristo gure Jaunarengan agertu digun maitasunetik.
[8] Izan zaitezte neurritsu eta egon erne. Zuen etsaia, deabrua, zuen inguruan dabil, goseak dagoen lehoia bezala, nor irentsiko. [9] Egiozue aurre fedean sendo, munduan zabaldurik diren beste senideak ere zuek bezalakoxe sufrimenduak jasaten ari direla jakinik.
[17] Eta gizonari esan zion: «Emaztearen esanari jaramon egin eta galarazi nizun zuhaitzetik jan duzunez gero, madarikatua lurra zure erruz! Nekearen nekez aterako diozu janaria zeure bizitzako egun guztietan. [18] Sasia eta laharra emango dizkizu, basalandarez elikatu beharko duzu. [19] Zeure bekokiko izerdiz jango duzu ogia, lurrera itzuli arte, handik izan zara hartua eta: hautsa zara eta hautsera itzuliko zara».
[10] Jaunak, orduan: —Zer egin duk? Hire anaiaren odola lurretik oihuka ari zaidak. [11] Horregatik, madarikatu egiten hau hik isuritako odola edan duen lurrak. [12] Lurra landuko duk, baina ez dik fruiturik emango; noraezean ibiliko haiz munduan.
[18] Noerekin beronen semeok atera ziren ontzitik: Sem, Kam, Kanaanen aita, eta Jafet. [19] Noeren hiru seme hauetatik sorturiko ondorengoak munduan barrena hedatu ziren. [20] Noe nekazaria zen eta mahastia landatu zuen. [21] Ardoa edan zuen batean, mozkortu egin zen eta bere oihal-etxolaren erdian biluzik zegoen etzana. [22] Kanaanen aita Kamek, bere aita biluzik ikusirik, kanpoan ziren beste bi anaiei jakinarazi zien. [23] Sem eta Jafetek, soingaineko bat hartu, sorbaldan bien artean ipini eta, atzeraka joanez, aita biluzia estali egin zuten. Beste aldera begiratzen zutenez, ez zuten aita biluzik ikusi. [24] Ardoaren lozorrotik esnatu zenean, jakin zuen Noek bere seme gazteenak egin ziona. [25] Orduan, esan zuen: «Madarikatua Kanaan: izan bedi bere senideen esklaboen esklabo». [26] Esan zuen, gainera: «Bedeinkatua Jauna, Semen Jainkoa! Izan bedi Kanaan Semen esklabo! [27] Jainkoak zabal egin beza Jafet! Bizi bedi Semen oihal-etxoletan! Izan bedi Kanaan Jafeten esklabo!»
[32] Bota biezaio berari Jaunak hilketa horien errua, bera baino hobeak ziren bi gizon jator eta zuzen hil baitzituen ezpataz, David gure aitak jakin gabe: Ner-en seme Abner, Israelgo gudarosteen buruzagia, eta Jeter-en seme Amasa, Judakoaren buruzagia. [33] Eror bekie Joabi eta beronen ondorengoei hilketa haien errua betikotasunean. Davidek, beronen ondorengotzak, senitarteak eta errege-aulkiak, aldiz, izan bezate beti Jaunarengandiko bakea! [34] Joan zen, beraz, Joiadaren seme Benaias eta hil egin zuen Joab. Gero, bere etxe ondoan ehortzi zuten, basamortuan. [35] Ondoren, erregeak Joiadaren seme Benaias egin zuen gudarostearen buruzagi Joaben ordez, eta Tzadok apaiza ezarri zuen Abiatarren tokian. [36] Gero, Salomonek Ximeiri dei egin eta esan zion: —Egin zeuretzat etxe bat Jerusalemen eta bizi bertan, inora atera gabe. [37] Noizbait irten eta Zedron erreka igarotzen baduzu, egon ziur hilko zarela. Eta zeu izanen zara errudun. [38] Ximeik erantzun zion erregeari: —Ongi da; errege jaunak esan bezala egingo dut. Luzaro bizi izan zen Ximei Jerusalemen. [39] Behin batez, ordea, hiru urteren buruan, Ximeiren bi morroik ihes egin eta Gateko errege Akixengana, Maakaren semearengana, jo zuten. Morroiak Gaten zirela salatu ziotenean, [40] Ximei, astoa txalmatu eta Gatera joan zen Akixengana, bere morroien bila. Gaten morroiak hartu eta itzuli egin zen. [41] Ximeik Jerusalemdik Gatera joan-etorria egin zuela jakinarazi ziotenean, Salomonek [42] dei egin eta esan zion: —Ez al nizun Jaunarengatik zin eginarazi eta ez al nizun zorrotz esan norabait ateratzen bazinen, ziur hilko zinela? Ongi zela erantzun zenidan, bazenekiela. [43] Zergatik ez dituzu, bada, bete Jaunaren aurrean eginiko zina eta nik emaniko agindua? [44] Eta esan zion, gainera: —Ongi aski dakizu nolako kaltea egin zenion gure aita Davidi. Bota diezazula Jaunak gainera zeure gaiztakeria. [45] Salomon erregea, aldiz, bedeinka beza Jaunak eta sendotu Daviden errege-aulkian betiko. [46] Erregearen aginduz, Joiadaren seme Benaiasek hil egin zuen Ximei. Horrela, sendotu egin zen erregetza Salomonen eskuetan.
Emazteak esan zion: —Zeure zintzotasunean iraun behar al duzu? Madarikatu Jauna, eta hil zaitez!
Emazteari berari ere nazkagarri zaio nire arnasa, higuingarri natzaie neure odolekoei.
Ez al duzu, bada, zeuk ongi babesten bera, beraren etxea eta daukan guztia? Egiten duen guztia bedeinkatzen diozu, eta aziendak ugaritzen ari zaizkio herrialde osoan.
[10] Bukatzeko, sendo zaitzatela Jaunak bere indar ahaltsuaz. [11] Har itzazue Jainkoak ematen dizkizuen armak, deabruaren maltzurkeriei aurre egiteko gai izan zaitezten. [12] Gure borroka, izan ere, ez da hezur-mamizko arerioen aurkakoa, goiko espiritu gaiztoen aurkakoa baizik, mundu ilun honetako aginte, ahalmen eta botereen aurkakoa. [13] Horregatik diotsuet: Hartu Jainkoak ematen dizkizuen armak, une txarrean gogor eutsi eta zailtasun guztiak, atzera egin gabe, gainditu ahal ditzazuen. [14] Zutik, beraz! Lotu gerrikotzat egia, jantzi bularrekotzat zintzotasuna [15] eta oinetakotzat bakearen berri ona zabaltzeko ardura. [16] Eduki beti besoan babeskitzat fedea, etsaiaren suzko geziak oro itzali ahal izateko. [17] Hartzazue burukotzat salbamena, eta ezpatatzat Espirituaren ezpata, hau da, Jainkoaren hitza.
Nik, berriz, hau diotsuet: Bere senidearekin haserretzen dena kondenatua izango da; bere anaia iraintzen duena biltzar nagusian kondenatua izango da, eta hitzez mintzen duena, infernuko sutara kondenatua izango da.
denek egin baitzuten bekatu eta denak aurkitzen dira geroztik Jainkoaren aintzarik gabe.
Bekatuak dakarren ordaina heriotza da; Jainkoak ematen digun dohaina, berriz, betiereko bizia, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez eman zaiguna.
Orduan, esan zuen: «Madarikatua Kanaan: izan bedi bere senideen esklaboen esklabo».
Gainditu ezineko muga ezarri diezu urei, berriro lurra estal ez dezaten.
den-denek jokaera makurra baitzeramaten. Jainkoak, mundua hain gaiztotua ikustean,
Eta oraindik ere zazpi metro gorago igo ziren urak.
[5] Urak gutxituz joan ziren hamargarren hila arte; hilaren lehen egunean mendi-gailurrak agertu ziren. [6] Berrogei egunen buruan, Noek, berak egindako ontziko leihoa irekiz, [7] belea bidali zuen. Hau atera eta joan eta etorri ibili zen, lurreko urak lehortu arte. [8] Ondoren, usoa bidali zuen, urak lurrean gutxitu ote ziren jakiteko. [9] Baina usoa, bere hankak non pausaturik ez eta, ontzira itzuli zen, oraindik ura baitzegoen lurrazalean. Noek, eskua luzatuz, usoa hartu eta ontzi barrura sartu zuen.
Hona ematen dizuedan itun-hitza: ez duela uholdeak berriro bizidunik hondatuko, ez dela aurrerantzean mundua suntsituko duen uholderik izango».
Bedeinka itzazue erasotzen dizuetenak, bedeinkatu eta ez madarikatu.
Basque Bible 2008
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)