Jainkoak itsas arraintzarrak sortu zituen, uretan borbor dabiltzan orotariko bizidunak eta orotariko hegaztiak. Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen.
Abere, zeruko hegazti eta lurrean narraska dabiltzan bizidun guztiei, berriz, belar hezea ematen diet janari». Eta hala izan zen.
Edozein basabere, hegazti, narrasti eta arrain hezi dezake gizakiak, eta hezi ere egin du.
Zikoinak ere antzematen dio zeruari, lekuz noiz aldatu jakiteko; usapalak, enarak eta kurriloak badakite noiz itzuli. Nire herriak, ordea, ez du nik, Jaunak, agindua ezagutzen.
lurreko piztiak baino trebeago eta zeruko hegaztiak baino zuhurrago bihurtzen gaituena.
Orduan, gizaki guztiek ikusiko dute Jainkoak ematen duen salbamena.
Begira beleei: ez dute ereiten, ez uztarik biltzen; ez dute bihitegirik, ez mandiorik; hala ere, Jainkoak janaritzen ditu. Zenbat gehiago ez ote duzue balio zuek hegaztiek baino!
Begira aireko hegaztiei: ez dute ereiten, ez uztarik biltzen, ez mandioan pilatzen; hala ere, zeruko zuen Aitak janaritzen ditu. Ez ote duzue horiek baino askoz gehiago balio zuek?
Zintzoak ez ditu ahazten abereen beharrak ere, gaiztoak izaten dira barru gogorrekoak.
[19] Jainko Jaunak, landako abere guztiak eta zeruko hegazti guztiak lurrez moldatu eta gizonari eraman zizkion zein izen ezartzen zien ikusteko; honela, bizidun orok gizonak ezarritako izena izango zuen. [20] Beren izena jarri zien, beraz, abere guztiei, zeruko hegaztiei eta piztiei; baina berari zegokion lagunik ez zuen aurkitu.
[2] Zuen beldur-ikara izango dute abereek eta zeruko hegaztiek; lurreko narrastiak eta itsasoko arrainak zuen esku uzten ditut. [3] Bizi eta mugitzen den guztitik jan dezakezue; lehenago landareak bezala, den-dena ematen dizuet.
[24] Jainkoak esan zuen: «Eman bitza lurrak orotariko bizidunak: abereak, piztiak eta narrastiak». Eta hala izan zen. [25] Jainkoak orotariko bizidunak sortu zituen: abereak, piztiak eta narrastiak. Eta Jainkoak ona zela ikusi zuen. [26] Jainkoak esan zuen: «Egin dezagun gizakia; izan bedi gure irudiko, gure antzeko; mendera ditzala itsasoko arrainak, zeruko hegaztiak, abereak, basapiztiak eta lurrean narraska dabiltzan piztia guztiak». [27] Jainkoak, beraz, bere antzeko egin zuen gizakia, Jainkoaren beraren irudira egin zuen; ar eta eme egin zituen. [28] Eta bedeinkatu egin zituen, esanez: «Sor itzazue umeak eta ugaldu, bete lurra eta izan haren nagusi; mendera itzazue itsasoko arrainak, zeruko hegaztiak eta lurrean narraska dabiltzan piztia guztiak».
[6] Zoaz inurriagana, alfer hori! Begira nola jokatzen duen, eta ikasi. [7] Ez dio inork lana agintzen, zuzentzen edo betearazten. [8] Halere, bere ogia ziurtatzen du udan, eta jatekoa pilatzen uzta-garaian.
[6] Ia jainko baten pareko egin duzu, ohorez eta aintzaz koroatu; [7] zeure eskulan guztien buru egin duzu, denak haren menpean jarri: [8] ardi eta idiak, baita basapiztiak ere; [9] zeruko hegaztiak eta itsasoko arrainak, itsasoan zehar dabilen guztia.
[7] «Galdetu basapiztiei eta irakatsiko dizute, zeruko hegaztiei eta adieraziko, [8] lurreko narrastiei eta irakatsiko dizute, itsasoko arrainek ere kontatuko; [9] horien guztien artean nork ez daki Jaunaren eskuak egin duela dena, [10] Jaunaren esku dagoela bizidun ororen arnasa eta gizaki bakoitzaren espiritua?
[6] Orduan, otsoa eta bildotsa elkarrekin biziko dira, lehoinabarra eta antxumea elkarren ondoan etzango; zekorra eta lehoikumea batera haziko dira, eta haurtxo batek zainduko ditu. [7] Behia eta hartz emea elkarrekin larratuko dira eta haien umeak batera etzango. Lehoiak lastoa jango du, idiaren antzera. [8] Bularreko haurra suge-zuloetan jolastuko da, sugegorri-habian sartuko du eskua. [9] Nire mendi santu osoan ez du inork kalterik, ez hondamendirik egingo, Jaunaren ezagupenak beteko baitu lurralde osoa, urak itsasoa bezala.
[18] Beste hau ere bururatu zitzaidan: «Jainkoak probatu egin nahi ditu gizon-emakumeak, abereak bezalakoak direla ikusarazteko». [19] Etorkizun bera dute gizon-emakumeek zein abereek: abereak hiltzen diren bezala dira hiltzen gizon-emakumeak ere. Arnasa bera dute denek hartzen. Gizon-emakumeek ez dute deus ere abereek baino gehiago, eta dena huskeria da. [20] Toki berera doaz denak: hautsetik datoz eta hautsera itzuliko dira. [21] Ba al daki inork gizon-emakumeen arnasa gorantz igotzen den, eta abereen arnasa, aldiz, lur azpira jaisten den?
[7] Goretsazue Jauna lurretik, herensuge eta leize. [8] Goretsazue, su eta kazkabar, elur eta laino, eta haren esanera zaudeten haize-erauntsiok; [9] mendi eta muino guztiok, fruta-arbola eta zedro guztiok, [10] basabere eta etxabere, narrasti eta hegazti. [11] Goretsazue, munduko errege eta herriok, buruzagi eta gobernari guztiok, [12] mutil eta neskatxa, agure eta haur.
Basque Bible 2008
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)