baina Jaunarengan itxaro dutenek indarrak berritzen dituzte: arrano-hegoak hazten zaizkie, lasterka egin eta ez dira nekatzen, ibili eta ez akitzen.
Ene senideok, ezin elkartuak dira Jesu Kristo gure Jaun aintzatsuagan duzuen fedea eta pertsonen artean bereizkeria egitea.
Gogoan dut zuen alde erabakia dudan egitasmoa, zuen zorionerakoa eta ez zuen zoritxarrerakoa, itxaropenez beteriko etorkizuna emango baitizuet. Hala diot nik, Jaunak.
Eta erregeak erantzungo die: “Benetan diotsuet: Nire seniderik txikien hauetako edozeini egin zeniotena, neuri egin zenidaten”.
Gauzatzen ez den itxaropenak bihotzean pena sortzen; betetzen den nahia, bizi-fruituak dituen zuhaitza.
Defendatu gizagaixo eta umezurtzak, egin justizia dohakabe eta behartsuei!
Jaunak ditu etorkinak zaintzen, umezurtz eta alargunei zutik eusten, baina gaiztoen nagusigoa iraultzen.
[5] Kanta Jainkoari, jo soinua haren omenez, presta bidea «hodei gainean zaldiz doanari». Goza Jaunarekin, haren aurrean poz-oihuka. [6] Umezurtzen aita, alargunen defendatzaile da Jainkoa bere bizileku santutik.
[8] Ireki ahoa hitz gabearen alde, zorigaiztokoen eskubidea babesteko. [9] Ireki ahoa zuzentasunez epaitzeko, dohakabe eta behartsuen eskubideak babesteko.
[12] Onartu zuten guztiei, ordea, berarengan sinesten dutenei, alegia, Jainkoaren seme-alaba izateko ahalmena eman zien. [13] Hauek ez dira giza odolekoak, ezta gizakiaren borondatez sortuak ere, Jainkoarengandik jaioak baizik.
[4] Baina epea bete zenean, Jainkoak bere Semea bidali zuen, emakumeagandik jaioa, legepeko egina, [5] legepean zeudenak askatzera, guk seme-alabatzakoa har genezan.
[14] Jainkoaren Espirituak gidatzen dituenak Jainkoaren seme-alaba dira. [15] Zuek ez duzue hartu esklabo egingo zaituzten espiritua, berriro beldurpean bizitzera eramango zaituena, alegia; zuek, seme-alaba egiten zaituzten Espiritua hartu duzue, eta Espirituaren bidez «Abba! », hau da, «Aita!», esanez hots egiten diozue Jainkoari. [16] Espiritu berberak barrutik aitortzen digu Jainkoaren seme-alaba garela; [17] eta, seme-alaba bagara, baita oinordeko ere, Jainkoaren oinordeko eta Kristoren oinordekide; zeren, nekeetan Kristoren kideko garenez gero, aintzan ere beraren kideko izango baikara.
[14] Ikusten dituzu, bai, neke eta nahigabeak, ikusi eta zeure gain hartzen. Zuregan uzten du gizagaixoak bere zoria, zu zaitu umezurtzak laguntzaile. [15] Hautsi gaiztoaren indarra, eskatu hari gaiztakeriaren kontu, ez utzi ezer aztertzeke. [16] Jauna errege da betidanik betidaino! Desager bitez sinesgabeak haren lurraldetik! [17] Entzun, Jauna, errukarrien desioak, emaiezu adore, adi izan belarria haiengana, [18] umezurtz eta zapalduaren eskubideak babesteko. Ez beza gehiago beldurrik eman buztinez eginiko gizakiak!
Basque Bible 2008
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)