Orain den guztia izendatua zuen jadanik Jainkoak eta bazekien zer den gizona. Ezin dio gizonak auzian aurre egin bera baino indartsuagoa denari.
Ikuskari hau ez da beteko, epea burutu arte, baina badoa helbururantz, ez du huts egingo. Luzatzen bada, zuk itxaron, iritsiko baita, berandu gabe iritsi ere.
Hasieratik iragarri dut etorkizuna, lehendanik oraindik gertatzekoa dena. Hauxe diot: “Nire egitasmoa beteko da, nik nahi guztia burutuko dut”.
berdin nire ahotik irtendako hitza ere: ez da niregana itzultzen bere eragina izan gabe, baizik eta nik nahi dudana egiten du eta nik ezarritako helburua betetzen».
«Amaren sabelean sortu aurretik aukeratu zintudan; sabeletik irten aurretik sagaratu zintudan eta profeta izendatu, nire mezua herriei iragartzeko».
Neuk, Jaunak, ikertzen eta aztertzen ditut gizakiaren buru-bihotzak, nori bere jokaeraren ordaina, bere egiteen merezia emateko.
Hau guztia, nirekin elkarturik bakea izan dezazuen esan dizuet. Munduan larrialdirik izango duzue; baina izan adore! Nik garaitua dut mundua.
Jainkoa ez da gizakia gezurretan jarduteko, ez da erabakiaz damutzen gizasemeak bezala. Mintzatzen ote da eta esana egiten ez? Hitza ematen ote, eta bete gabe uzten?
Utzi Jaunaren esku zeure eginbeharra eta bete egingo dira zure egitasmoak.
[20] Aditu aholkua, onartu zentzarazpena, zuhur izatera irits zaitezen. [21] Egitasmo ugari gizonak buruan; baina bete, Jaunaren erabakia bakarrik. [22] Gizonari eskatzen zaiona zintzotasuna da; hobe behartsu izan gezurti baino. [23] Jaunarenganako begiruneak bizia ematen du, atseden betea, zoritxarren beldurrik gabe. [24] Alferrak eskua platerean sartu bai, baina ez da gauza ahoraino eramateko.
Begira gizaki prestuari, so egin zuzenari: badu etorkizunik bakezaleak.
Dena egingo du Jaunak nire alde. Jauna, zure maitasuna betikoa! Ez utzi bertan behera hasi duzun lana.
Eta hildakoak ikusi nituen, handi nahiz txiki, tronuaren aurrean zutik. Liburuak ireki zituzten; beste liburu bat ere ireki zuten, biziaren liburua; eta hildakoak liburuetan idatzirik zegoenaren arabera epaitu zituzten, bakoitza bere egintzen arabera.
Ez egokitu mundu honen iritzietara, eraberri zaitezte baizik, zeuen pentsaera aldatuz; horrela bereizi ahal izango duzue zer den Jainkoak nahi duena, zer den ona, atsegingarri zaiona eta bikaina.
[28] Badakigu Jainkoak bera maite dutenen onerako bideratzen dituela gauza guztiak, bere aurre-erabakiz deitu dituenen onerako, alegia. [29] Aurrez ezagutu zituenak, aukeratu ere egin zituen Jainkoak, bere Semearen irudiko izan zitezen, eta, horrela, Semea senide askoren artean lehen-seme izan zedin.
[8] Dohain hutsez zarete salbatuak sinesmenaren bidez; eta hau ez dator zuengandik, baizik eta Jainkoaren emaitza da; [9] ez dator egintzetatik, inor harro ez dadin.
[8] eta baita behaztopa-harri ere, erorarazteko harkaitz. Behaztopa egiten dute mezua onartu nahi ez dutelako: hori da ezarri zaien zoria. [9] Zuek, ordea, jatorri aukeratu zarete, errege-apaizgo, nazio sagaratu, Jainkoak beretzat irabazitako herri, ilunpetatik bere argi zoragarrira deitu zaituzten Jainkoaren egintza bikainak iragar ditzazuen.
[7] Guk Jainkoaren jakinduria misteriotsua irakasten dugu, hark ezkutuan eduki eta betidanik gure aintzarako erabakia zeukana. [8] Mundu honetako agintarietatik batek ere ez du jakinduria hori ezagutu, zeren, ezagutu izan balute, ez baitzuketen gurutziltzatuko Jainkoaren aintza berekin zuen Jauna. [9] Baina, Liburu Santuak dioen bezala, inork ikusi eta entzun ez duena, gizakiari inoiz bururatu ez zaiona, Jainkoak bera maite dutenentzat prestaturik zeukana,
[11] Gogoan dut zuen alde erabakia dudan egitasmoa, zuen zorionerakoa eta ez zuen zoritxarrerakoa, itxaropenez beteriko etorkizuna emango baitizuet. Hala diot nik, Jaunak. [12] Orduan, entzungo dizuet niri dei egitera eta otoitz egitera etorriko zaretenean. [13] Nire bila ibiliko zarete eta aurkituko nauzue, bihotz osoz ibiliko baitzarete nire bila. [14] Utziko dizuet ni aurkitzen. Zuen zoria aldatuko dut: jaurti zintuztedan nazio eta toki guztietatik bilduko zaituztet eta erbesteratzean utzi behar izan zenuten tokira itzularaziko. Nik, Jaunak, esana.
Basque Bible 2008
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)