Versets bibliques sur le sujet

Les sujets
Dieu
Bon Caractère
Mauvais Caractère
Péchés
La vie
Église
Mystères
Anges et Démons
Signes mathématiques
Additionnel
Mystères: [Dragons]
Adierazi nire, Jainko Jaun honen, mezua: «Zure aurka nator, faraoi, Egiptoko errege, Niloren erdian zauden krokodilotzarra, “Neurea dut Nilo ibaia, neuk egina da eta ”, diozuna.
«Gizaseme, kanta eresi hau Egiptoko errege faraoiari buruz: «“Lehoikumea ematen zenuen nazioen artean, baina uretako krokodiloa bezalakoa zara: plisti-plasta zabiltza zeure ibaian, hankekin ur-lasterrari eragin eta ura zikintzen duzu”.

Egun hartan, Leviatan, suge iheskor eta makurra, zigortuko du Jaunak bere ezpata zorrotz, handi eta bizkorraz: hil egingo du itsas herensugea.
Esna zaitez, esnatu, Jaun ahaltsu hori, jantzi zaitez indarrez! Esnatu, aspaldi bezala, antzinako garaietan bezala! Ez al zenuen zuk itsas munstroa txikitu eta herensugea sarraskitu?

«Ozeanoa edo Itsas Mamua ote naiz zaintzailea jar diezadazun?

[18] Ezpatak jo eta ez dio ezer egiten, ezta lantzak, azkonak eta geziak ere. [19] Burdina ihia bezalakoa da harentzat, brontzea egur ustela. [20] Geziek ez diote ihes eragiten, habaila-harriak lasto bihurtzen zaizkio. [21] Mazoa lasto iruditzen zaio, gezien ziztu-hotsari barre egiten dio.
Ikaratu zen lurra eta dardaratu, mendien oinarriak mugitu, Jainkoaren haserreak baitzituen astindu.
Gure bihotza ez da zuregandik urrundu, ez gure pausoak zuregandik okertu.
zuk suntsitu zenuen zeure indarraz itsasoa, zuk apurtu itsas herensugeen buruak,
Hara, hodei artean dator! Guztiek ikusiko dute, baita zulatu zutenek ere, eta lurreko arraza guztiek hileta-negarra egingo dute harengatik. Bai. Amen.
Baina, beren testigantza amaitzean, leizetik igoko den piztiak borroka egingo die, menderatu eta hil egingo ditu.
haien ardoa herensugearen pozoi, sugegorriaren pozoi hilgarri.
Eta lurreko bizilagun guztiek gurtuko dute, lepo eginiko Bildotsaren biziaren liburuan beren izenak munduaren hasieratik idatzirik dituztenak izan ezik.
Orduan, herensugearen, piztiaren eta sasiprofetaren ahotik zapo antzeko hiru espiritu higuingarri ateratzen ikusi nituen.
[10] Joan ziren Moises eta Aaron faraoiagana eta Jaunak agindua egin zuten: Aaronek lurrera jaurti zuen makila faraoiaren eta funtzionarioen aurrean, eta makila suge bihurtu zen. [11] Faraoiak, bere aldetik, Egiptoko jakitunak eta aztiak deiarazi zituen, eta hauek beren azti-baliabidez gauza bera egin zuten: [12] nork bere makila jaurti eta suge bihurtu zen. Baina Aaronen makilak irentsi egin zituen jakitun eta aztienak.
[15] «Begira hipopotamoari. Neuk egina da zu bezalaxe. Belarra jaten du idiak bezala. [16] Begira zer sendotasun duen bizkarraldean, nolako indarra sabeleko muskuluetan! [17] Tente du isatsa, zedroa bezala, artekaturik ditu hanketako tendoiak; [18] hezurrek, brontzea bezain gogor, burdinazko hagak dirudite. [19] Nire maisulana da; neuk bakarrik, bere egileak, mendera lezake ezpataz. [20] Mendiek ematen diote janaria, beraren inguruan egiten dute jolas basapiztiek.
[1] Seinale handi bat agertu zen zeruan: emakume bat, eguzkiz jantzia, ilargia oinazpian eta hamabi izarreko koroa buruan. [2] Haurdun zegoen, eta erdiminez eta haurgintzako oinazez garrasika ari zen. [3] Beste seinale bat agertu zen zeruan: herensuge gorri handi bat, zazpi buru eta hamar adar zituena, eta buruetan koroa bana. [4] Bere isatsez zeruko izarren herena herrestan hartu eta lurrera jaurti zuen. Herensugea, haurra izateko zegoen emakumearen aitzinean gelditu zen, jaio bezain laster semea irensteko. [5] Emakumeak semea izan zuen, herri guztiak burdinazko makilaz gobernatuko zituena. Semea hartu eta Jainkoaren tronuraino eraman zuten. [6] Emakumeak, berriz, basamortura egin zuen ihes; han bazter bat prestatua zion Jainkoak, mila berrehun eta hirurogei egunez bertan bizi zedin. [7] Ondoren, gudua izan zen zeruan: Mikel eta beronen aingeruak herensugearen aurka. Herensugea eta beronen aingeruak gogor borrokatu ziren, [8] baina ezin izan zuten garaitu, eta aurrerantzean zeruan ez zen tokirik izan haientzat. [9] Bota egin zuten, beraz, herensuge handia, antzinako sugea, deabru eta Satanas deritzana, mundu guztia engainatzen duena; lurrera bota zuten bere aingeruekin batera. [10] Orduan, ahots handia entzun nuen zeruan esaten: «Orain etorri da gure Jainkoaren salbamena, indarra eta erregetza eta beraren Mesiasen agintea; bota baitute gure senideen salatzailea, gau eta egun Jainkoaren aurrean salatzen zituena. [11] Bildotsaren odolaz eta aitortu duten mezuaz garaitu dute gure senideek: ez dute beren bizitza maite izan heriotzaren aurrean atzera egiteko beste. [12] Poztu, beraz, zeruak eta bertan bizi zaretenok. Errukarriak, ordea, zuek, lur-itsasook, zuengana jaitsi baita deabrua amorru biziz, denbora gutxirako dela jakinik». [13] Herensugea, lurrera bota zutela ikustean, semea izan zuen emakumeari jarraika hasi zitzaion. [14] Baina bi arrano-hego handi eman zizkioten emakumeari hegan basamortura joan zedin, han, sugearengandik urrun, hiru urte eta erdiz bizitzeko prestatua zuen tokira. [15] Orduan, ur-ibaia bota zuen ahotik emakumearen kontra, ibaiak emakumea eraman zezan. [16] Baina lurra emakumeari laguntzera etorri zen: zabaldu egin zen eta herensugeak ahotik botatako ibaia irentsi egin zuen. [17] Orduan, herensugea, emakumearen aurka amorraturik, beronen gainerako ondorengoak borrokatzera joan zen, Jainkoaren aginduak bete eta Jesusen testigantza leial egiten dutenak, alegia.
[1] Orduan, piztia bat ikusi nuen itsasotik irteten; hamar adar eta zazpi buru zituen, adarretan koroa bana eta buruetan Jainkoaren kontrako izen iraingarriak. [2] Piztia lehoinabarraren antzekoa zen; hankak hartzarenak bezalakoak eta ahoa lehoiarena bezalakoa zituen. Herensugeak bere indarra, bere tronua eta ahalmen handia eman zizkion. [3] Haren buruetariko bat zauritua zegoen, hilzorian bezala; baina heriotza-zauri hura sendatu egin zitzaion; lur osoa, liluraturik, piztiaren ondoren zihoan. [4] Denek herensugea gurtu zuten, piztiari ahalmena eman ziolako, eta piztia ere gurtu zuten esanez: «Nor piztia adinakorik? Nor borroka daiteke beraren aurka?» [5] Handikeriak eta Jainkoaren aurkako irainak esateko baimena eman zioten piztiari, eta berrogeita bi hilabetez jarduteko ahalmena. [6] Eta hala egin zuen hark: Jainkoaren aurka birao egin eta beronen izena, santutegia eta zeruan bizi direnak iraindu zituen. [7] Santuen kontra borroka egin eta haiek menderatzen ere utzi zioten; eta arraza, herri, hizkuntza eta nazio ororen gain agintea eman zitzaion. [8] Eta lurreko bizilagun guztiek gurtuko dute, lepo eginiko Bildotsaren biziaren liburuan beren izenak munduaren hasieratik idatzirik dituztenak izan ezik. [9] Ulertzeko gauza denak uler beza: [10] «Gatibualdirako dena gatibualdira doa. Ezpataz hil beharrekoa ezpataz hilko da ». Hor agertuko dira fededunen eroapena eta sinesmena. [11] Gero, beste piztia bat ikusi nuen lurretik irteten; bi adar zituen, ahariarenak bezalakoak, baina herensugea bezala mintzo zen. [12] Piztia honek lehengoaren ahalmen guztia erabiltzen du beraren zerbitzuan, eta lurra eta lurreko guztiak bultzatzen ditu heriotza-zauria sendatu zitzaion lehenengo piztia gurtzera. [13] Mirari handiak egiten ditu, zerutik lurrera jendaurrean sua jaitsarazteraino. [14] Piztiaren alde mirariak egiteko ahalmena eman zitzaion eta mirari horien bidez liluratu egiten ditu lurreko bizilagunak, eta ezpataz zauritua izan arren bizirik dagoen piztiaren ohorez irudi bat egiteko agintzen die. [15] Piztiaren irudiari bizi-arnasa emateko ahalmena ere eman zitzaion, irudiak hitz egin zezan eta bera adoratzen ez zutenak hil zitzan. [16] Guztiei, txiki nahiz handi, aberats nahiz behartsu, libre nahiz esklabo, eskuineko eskuan nahiz bekokian marka bat eramanarazi zien, [17] eta marka hori —hau da, piztiaren izena edo izenaren zenbakia— zeramanak bakarrik eros edo sal zezakeen zerbait. [18] Hemen jakinduria behar da: buruargi denak asma dezala piztiaren zenbakiaren esanahia, gizon baten zenbakia baita. Zenbakia seiehun eta hirurogeita seia (666) da.
[1] Aingeru bat ikusi nuen zerutik jaisten; lur azpiko leizeko giltza eta kate handi bat zeramatzan eskuan. [2] Atzeman zuen herensugea, antzinako sugea —hau da, deabrua edo Satanas—, eta mila urterako lotu zuen. [3] Leizera bota, sarrera giltzaz itxi eta zigilatu egin zuen mila urteak bete arte, aurrerantzean herriak lilura ez zitzan; mila urteon ondoren, pixka baterako aske gelditu behar du. [4] Tronu batzuk ere ikusi nituen; haietan eseri zirenei epaitzeko ahalmena eman zien Jainkoak. Ikusi nituen Jesusen testigantza egiteagatik eta Jainkoaren hitza hots egiteagatik lepo eginikoak ere, hau da, piztia eta beronen irudia gurtu ez zituztenak eta haren marka beren bekoki eta eskuetan hartu ez zutenak. Hauek bizira itzuli ziren eta Mesiasekin errege izan ziren mila urtez. [5] Gainerako hilak ez ziren bizira itzuli, harik eta mila urteak bete arte. Hau lehen piztuera da. [6] Zorionekoak lehen piztuera honetan parte dutenak, Jainkoarenak baitira! Bigarren heriotzak ez du aginterik beraien gain, baizik eta Jainkoaren eta Mesiasen apaiz izango dira, eta beronekin errege mila urteetan. [7] Mila urteak betetzean, aske geldituko da Satanas bere kartzelatik. [8] Orduan, lurreko lau bazterretako herriak —Gog eta Magog — liluratzeko aterako da eta gudurako bilduko ditu, itsasoko hondarrak bezain ugari. [9] Lur zabalean hedatu ziren eta fededunen kanpalekua eta hiri maitea inguratu zituzten. Jaitsi zen, ordea, zerutik sua eta irentsi egin zituen. [10] Eta deabrua, haiek liluratu zituena, su eta sufrezko aintzirara jaurtia izan zen; hantxe daude piztia eta sasiprofeta ere. Gau eta egun oinazetuko dituzte han menderen mendetan. [11] Tronu handi zuri bat ikusi nuen, baita bertan eseria zegoena ere; beronen aurretik ihes egin zuten lurrak eta zeruak eta aztarnarik utzi gabe desagertu. [12] Eta hildakoak ikusi nituen, handi nahiz txiki, tronuaren aurrean zutik. Liburuak ireki zituzten; beste liburu bat ere ireki zuten, biziaren liburua; eta hildakoak liburuetan idatzirik zegoenaren arabera epaitu zituzten, bakoitza bere egintzen arabera. [13] Itsasoak bere baitan zeuzkan hilak itzuli zituen eta, orobat, Herioak eta Hildakoen Egoitzak, eta nor bere egintzen arabera epaitua izan zen. [14] Herioa eta Hildakoen Egoitza suzko aintzirara bota zituzten; suzko aintzira bigarren heriotza da. [15] Izena biziaren liburuan idatzirik ez zutenak ere suzko aintzirara jaurti zituzten.

Basque Bible 2008
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)