Versets bibliques sur le sujet

Les sujets
Dieu
Bon Caractère
Mauvais Caractère
Péchés
La vie
Église
Mystères
Anges et Démons
Signes mathématiques
Additionnel
Péchés: [Adultère]
Egizue ihes haragikeriatik! Gizon-emakumeek egiten dituzten beste bekatu guztiak gorputzetik kanpora gelditzen dira; baina haragikeriazko bekatua egiten duenak bere gorputzaren aurka egiten du bekatu.
«Ez egin adulteriorik.
Hartzazue denok ezkontza errespetu handiz, eta izan garbi ezkontza-harremanetan, epaitu egingo baititu Jainkoak lizunak eta adulteriogileak.
Nola on egin jakin eta egiten ez duenak bekatu egiten du.
Zure adulterioak, irrintziak, prostituzio lotsagabea! Muinoetan eta landa zabalean ikusi ditut zure egintza higuingarriak! Zure zorigaitza, Jerusalem, ez baituzu garbi izan nahi! Noiz arte horrela?»
Geure bekatuak aitortzen baditugu, ordea, leiala eta zuzena den Jainkoak bekatuak barkatu eta gaiztakeria orotatik garbituko gaitu.
«Emaztea utzi eta beste batekin ezkontzen denak adulterio egiten du; eta senarrak utzitako emakume batekin ezkontzen denak adulterio egiten du.
Hona nik esan: Inork bere emaztea utzi eta beste bat hartzen badu —legearen kontra elkartuak ez badira behintzat — adulterio egiten du.
Emakume batekin adulterio egiten duena burugabea da, bere bizia hondatzen baitu.
[2] Adibidez, emaztea senarra bizi den bitartean bakarrik dago legez senarrari lotua. Senarra hiltzen denean, ordea, ezkontza-legetik askatua gelditzen da. [3] Horregatik, senarra bizi den bitartean beste gizon batekin elkartzen den emaztea adulteriogile bihurtzen da. Senarra hilez gero, berriz, ezkontza-legetik askatua gelditzen da eta ez da adulteriogile, beste gizon batekin elkartu arren.
[11] Jesusek esan zien: —Bere emaztea utzi eta beste bat hartzen duenak adulterio egiten du lehenengoaren aurka; [12] eta bere senarra utzi eta beste bat hartzen duen emakumeak adulterio egiten du era berean.
[27] «Badakizue legean agindua: Ez egin adulteriorik. [28] Nik, berriz, hau diotsuet: Emakume ezkondu bati irrikaz begiratzen dionak, egin du jadanik adulterioa bere bihotzean. [29] «Eskuineko begia galbide bazaizu, atera eta bota zeuregandik urruti: hobe duzu gorputz-atal bat galdu, oso-osorik infernura jaurtia izan baino. [30] Eskuineko eskua galbide bazaizu, moztu eta bota zeuregandik urruti: hobe duzu gorputz-atal bat galdu, oso-osorik infernura joan baino. [31] «Legeak agindua du beste hau ere: Bere emaztea uzten duenak eman diezaiola dibortzio-agiria. [32] Nik, berriz, hau diotsuet: Bere emaztea uzten duenak —legearen kontra elkartuak ez badira behintzat — adulteriora bultzatzen du emaztea; eta utzitako emakume horrekin ezkontzen denak adulterio egiten du.
[9] Ez al dakizue bidegabeek ez dutela Jainkoaren erreinua iritsiko? Ez engaina zeuen buruak! Lizunek, sasijainkozaleek, adulteriogileek, emakeria-zaleek, sodomitek, [10] lapurrek, diruzaleek, mozkorrek, izen onaren kentzaileek eta iruzurgileek ez dute Jainkoaren erreinua iritsiko. [11] Horietakoak zineten zuetako batzuk ere; baina garbituak izan zarete, sagaratuak eta Jainkoak onartuak Jesu Kristo Jaunaren izenean eta gure Jainkoaren Espirituaren bidez. [12] «Dena zilegi dut», dio zenbaitek; baina ez da dena komenigarri. «Dena zilegi dut », bai, baina ni ez nau ezerk menpeko egingo. [13] Esaten da baita ere: «Janaria sabelarentzat eta sabela janariarentzat»; baina bata zein bestea hondatu egingo ditu Jainkoak. Gorputza, ordea, ez da lizunkeriarako, Jaunarentzat baizik, eta Jauna gorputzarentzat. [14] Eta Jainkoak, Jauna piztu zuenak, gu ere piztu egingo gaitu bere ahalmenaz. [15] Ez al dakizue zuen gorputzak Kristoren atal direla? Eta nik Kristoren atala emagaldu baten atal egingo ote dut? Ez horixe! [16] Ez al dakizue emagalduarekin elkartzen dena berarekin gorputz bat bera egiten dela? Honela baitio Liburu Santuak: Biak bat izango dira.
[18] Handiki batek galdetu zion Jesusi: —Maisu ona, zer egin behar dut betiko bizia ondaretzat jasotzeko? [19] Jesusek erantzun zion: —Zergatik esaten didazu ona? Inor ez da ona Jainkoa besterik. [20] Badakizkizu aginduak: Ez egin adulteriorik, ez hil inor, ez ostu, ez egin gezurrezko testigantzarik, ohoratu aita-amak.
[3] Hau nahi du Jainkoak zuengandik: bizi zaiteztela berarentzat, sagaratuei dagokienez, eta alde egin dezazuela lizunkeriatik. [4] Joka dezala bakoitzak zentzu santuz eta errespetuz bere emaztearekin, [5] bere burua grinen menpeko egin gabe, Jainkoa ezagutzen ez duten jentilek bezala;
[20] Eta erantsi zuen: —Gizakiaren barrutik irteten denak, horrek bai egiten duela gizakia zikin! [21] Izan ere, barrutik, gizakiaren bihotzetik, ateratzen dira asmo txarrak, lizunkeria, lapurretak, hilketak, [22] adulterioak, diru-gosea, gaiztakeriak, maltzurkeria, lasaikeria, bekaizkeria, irainak, harrokeria, burugabekeria. [23] Gaiztakeria guztiok barrutik irteten dira, eta hauek dute gizakia kutsatzen.
[17] Ez al duzue ikusten ahotik sartzen den guztia sabelera joaten dela eta handik komun-zulora? [18] Ahotik ateratzen dena, berriz, bihotz barrutik dator, eta horrek bai egiten duela gizakia zikin! [19] Izan ere, bihotzetik ateratzen dira asmo txarrak, hilketak, adulterioak, lizunkeria, lapurretak, gezurrezko testigantzak, irainak. [20] Horiek dira gizakia kutsatzen dutenak; baina eskuak garbitu gabe otordua egiteak ez du gizakia kutsatzen.
[18] Bedeinkatua izan bedi zure iturria, zeure gaztaroko emaztea: gozatu berarekin! [19] Orein-eme maitagarri, gazela eder duzu. Ase zaitzatela une oroz beraren bularrek, lilura zaitzala beti beraren amodioak! [20] Ene seme, zergatik liluratuko zaitu lotsabako batek? Zergatik besarkatuko duzu emakume arrotzaren gerria? [21] Izan ere, Jaunaren begi-bistan dago bakoitzaren jokabidea, eta ibilbide guztiak ikusten ditu berak. [22] Maltzurra bere gaiztakerietan trabatua dago, bere bekatuaren sarean harrapatua. [23] Heziketa ezarengatik hilko da, bere zentzugabekeria handiarengatik galduko.
[4] esan zioten Jesusi: —Maisu, emakume hau adulterioan ari zela harrapatu dute. [5] Moisesek legean honelakoak harrika hiltzeko agindu zigun; zuk zer diozu? [6] Galdera azpikeriaz egin zioten, hura salatzeko aitzakiaren baten bila baitzebiltzan. Jesus, alabaina, makurturik, atzamarrez lurrean idazten hasi zen. [7] Haiek, ordea, galde eta galde ari baitzitzaizkion, zutitu zen Jesus eta esan zien: —Zuetan bekaturik gabe dagoenak jaurti diezaiola lehen harria. [8] Eta berriro makurturik, lurrean idazten jarraitu zuen. [9] Haiek, ordea, hori entzutean, banan-banan alde egiten hasi ziren, zaharrenetatik hasita. Jesus bakarrik gelditu zen, emakumea aurrean zuela. [10] Jesusek zutitu eta esan zion: —Emakume, non dira salatzaileak? Ez al zaitu inork ere gaitzetsi? [11] Hark erantzun: —Inork ere ez, Jauna. Orduan, Jesusek: —Nik ere ez zaitut gaitzesten; zoaz, eta ez egin berriro bekaturik.)
[20] Seme, bete aitaren agindua eta ez baztertu amak irakatsia. [21] Eramatzazu beti bihotzari atxikiak eta zeure begien aurre-aurrean. [22] Beraiek gidatuko zaituzte zeure joan-etorrietan, beraiek zainduko lo zaudenean, beraiek hitz egingo dizute esnatzean. [23] Agindua kriseilu da, irakaspena argi eta heziketa eta zentzarazpena bizirako bide; [24] emakume gaiztoarengandik gordeko zaituzte eta lausenguz ari zaizunarengandik. [25] Ez izan haren edertasunaren irrikarik bihotzean eta ez zaitzala harrapa bere begiratuez. [26] Emagaldua ogi-zati batez asetzen baita, baina adulteriogileak bizitza osoa harrapatzen du. [27] Inork hartzen ote du sua altzoan, jantziak erre gabe? [28] Edo inor txingar gainean ibiltzen ote, oinak erre gabe? [29] Bada, berdin inoren emaztearen atzetik dabilena: ukitzen duenik ez da kalte gabe geratuko. [30] Ez du lapurrak mespretxurik merezi, gosea kentzeko osten badu. [31] Halere, harrapatzen badute, zazpi aldiz itzuli beharko du, nahiz eta etxeko ondasun guztiak eman behar izan. [32] Emakume batekin adulterio egiten duena burugabea da, bere bizia hondatzen baitu. [33] Zigortua eta desohoratua izango da eta lotsa hori ezin izango du gainetik kendu, [34] jelosiak sutu egingo baitu senarra eta erruki gabe jokatuko du mendeku hartzean. [35] Ez du inolako ordainik onartuko, ezta zeure eskaintza biderkatuta ere.
[3] Bai, eztia darie emakume lotsagabearen ezpainei, olioa baino ere leunagoa du ahosabaia; [4] baina, azkenean, atsentsio-belarra bezain mikatza da eta aho biko ezpata bezain arriskutsua. [5] Harekin ibiltzeak heriotzarantz eramaten zaitu, Hildakoen Egoitzara doaz haren urratsak. [6] Harena ez da bizirako bidea, konturatu gabe galbideratzen da. [7] Ene seme, entzun adi, ez atzera egin nire esanetatik. [8] Urrundu zeure bidea halakoagandik eta ez hurbildu haren etxeko atera, [9] arrotz edo bihozgaberen bati eman ez diezazkion zure ohorea eta bizia bera. [10] Zure lan eta ahaleginen emaitzek ez ditzatela ezezagunak asebete. [11] Azkenean negar-zotinka egingo duzu, osasuna galduko duzunean. [12] Orduan esango duzu: «Zergatik gaitzetsi ote nuen heziketa? Zergatik mespretxatu ote zentzarazpena? [13] Ez nuen, ez, maisuen esana entzun, ez nien jaramon egin irakasleei! [14] Ia egon naiz zoritxarrik bete-beteenean herri-batzar osoaren aurrean salatuta». [15] Emaztea duzu urtegi eta putzu: edan bertatik ura. [16] Kanpora botako ote duzu zeure iturrietako ura, kaleetan barrena zeure ubideetakoa? [17] Izan bitez zuretzat bakarrik, ez eman arrotzei. [18] Bedeinkatua izan bedi zure iturria, zeure gaztaroko emaztea: gozatu berarekin! [19] Orein-eme maitagarri, gazela eder duzu. Ase zaitzatela une oroz beraren bularrek, lilura zaitzala beti beraren amodioak! [20] Ene seme, zergatik liluratuko zaitu lotsabako batek? Zergatik besarkatuko duzu emakume arrotzaren gerria? [21] Izan ere, Jaunaren begi-bistan dago bakoitzaren jokabidea, eta ibilbide guztiak ikusten ditu berak. [22] Maltzurra bere gaiztakerietan trabatua dago, bere bekatuaren sarean harrapatua.
[1] Idatzi zenizkidaten galderei erantzunez, hau diotsuet: Ongi dago ez ezkontzea; [2] baina, lizunkeria dela eta, gizon bakoitzak izan beza bere emaztea eta emakume bakoitzak bere senarra. [3] Eman biezaio senarrak emazteari zor diona, eta berdin emazteak senarrari. [4] Emaztea ez da bere buruaren jabe, senarra baizik, ezta senarra ere berearen jabe, emaztea baizik. [5] Ez ukatu elkarri zor diozuena, elkarrekin ados eta aldi labur baterako ez bada, otoitzean ari izateko. Eta gero, elkartu berriro, grinari eutsi ezinik, Satanasek tenta ez zaitzaten. [6] Baimen gisa diotsuet hori, ez agindu gisa. [7] Denok ni bezala ezkongabe izatea nahi nuke; baina Jainkoak eman dion dohain berezia du bakoitzak, batak hau eta besteak hura. [8] Ezkongabeei eta andre alargunei, dauden egoeran jarraitzea on dutela esaten diet, ni bezala. [9] Baina grinari eutsi ezin badiote, ezkon daitezela; hobe da ezkontzea sutan egotea baino. [10] Ezkonduei agintzen diet —ez nik, Jaunak baizik — emaztea ez dadila banandu senarrarengandik; [11] eta bananduko balitz, ez dadila berriro ezkon, edo bakeak egin ditzala senarrarekin. Eta senarrak ez dezala zapuztu emaztea. [12] Gainerakoei —neure iritzi bezala, ez Jaunaren agindu bezala— hau esaten diet: Kristau batek, kristau ez den emakume batekin ezkondua egon eta emaztea berarekin bizitzeko prest baldin badago, ez dezala zapuztu emaztea; [13] eta emakume batek, kristau ez den batekin ezkondua egon eta senarra berarekin bizitzeko prest baldin badago, ez dezala zapuztu senarra. [14] Izan ere, kristau ez den senarra Jaunarentzat sagaratua dago emaztearekin bizi duen batasunagatik; orobat kristau ez den emaztea, senarrarekin bizi duen batasunagatik. Hala ez balitz, zuen seme-alabak ez lirateke Jainkoarenak izango; baina egiaz Jaunarentzat sagaratuak dira. [15] Kristau ez dena, ordea, banandu nahi balu, banandu bedi; horrelakoetan kristaua —gizon nahiz emakume— aske gelditzen da, Jainkoak bakean bizitzera deitu baitzaituzte. [16] Zeren nork esaten dizu zuri, emazte horri, zeure senarra salbatuko duzula? Edo zuri, senar horri, zeure emaztea salbatuko duzula? [17] Aipaturiko kasuaz aparte, jarrai beza bakoitzak Jaunak ezarri dion bizi-egoeran, hots, Jainkoak federa dei egitean zuen egoeran. Hau da eliz elkarte guztietan ematen dudan araua. [18] Erdaindua zinelarik deitu zintuela Jainkoak? Ez ibili zeure erdainkuntza ezkutatu nahian. Erdaingabea zinelarik deitu zintuela? Ez erdaindu. [19] Erdaindua nahiz erdaingabea izateak ez du garrantzirik; Jainkoaren aginduak betetzea da balio duena. [20] Jarrai dezala bakoitzak Jainkoak deitzerakoan bizi zen egoeran. [21] Esklabo zinelarik deitu zintuela Jainkoak? Ez izan ardurarik; baina, askatasuna lortzeko aukera baduzu, ez alferrik galdu. [22] Jaunaren deiak esklabo dena libre egiten du, eta libre dena Kristoren esklabo bihurtzen. [23] Garesti ordainduz eskuratu zaituzte Jainkoak: ez bihurtu, beraz, gizakien esklabo. [24] Senideok, jarrai beza bakoitzak Jainkoaren aurrean, honek deitzerakoan zuen bizi-egoeran. [25] Ezkongabeentzat ez daukat Jaunaren agindurik. Hala ere, neure iritzia emango dizuet, Jaunaren errukiaz sinesgarri naizenez gero. [26] Bizi ditugun une larriak gogoan harturik, esan dudana egoki dela uste dut, hau da, on dela norberak dagoen egoeran jarraitzea. [27] Ezkondua zarela? Ez ibili banandu nahian. Ezkongabea zarela? Ez hasi emazte bila. [28] Hala ere, ezkontzen bazara, ez duzu bekaturik egiten; neskatxak ere, ezkontzen bada, ez du bekaturik egiten. Baina ezkontzen direnek arazo handiagoak izango dituzte beren bizitzan, eta nik ez nuke nahi horrelakorik zuentzat. [29] Senideok, epea laburtu egin dela diotsuet. Beraz, gelditzen zaigun denboran, ezkonduak bizi bitez ezkondurik ez baleude bezala; [30] negar dagitenak, egingo ez balute bezala; pozik daudenak, ez baleude bezala; erosten dutenak, ezer ez balute bezala, [31] eta mundu honetako gauzez baliatzen direnak, baliatuko ez balira bezala; mundu hau, orain ageri zaigun itxuran, desagertzear baitago. [32] Kezka guztiak kendu nahi nizkizueke. Ezkongabea Jaunaren gauzez kezkatzen da, Jaunari atsegin nola emango; [33] ezkondua, berriz, munduko gauzez, bere emazteari atsegin nola emango, [34] eta bere baitan zatitua dago. Emakume ezkongabea eta neskatxa Jaunaren gauzez kezkatzen dira, eta beroni gorputz-arimaz emanak bizi dira; ezkondua, berriz, munduko gauzez, bere senarrari atsegin nola emango. [35] Hau zeuen onerako diotsuet, ez ezertan behartu nahi zaituztedalako. Hau da nahi dudana: era egokienean bizi zaiteztela, oso-osorik Jaunari atxikiak. [36] Gazte grinatsu batek bere neskatxarekin ez dela ongi jokatzen ari eta ezkondu egin behar duela uste badu, bete dezala bere asmoa, eta ezkon daitezela; ez du bekaturik egiten. [37] Baina beste batek, inork behartu gabe eta bere buruaren jabe dela, andregaiarekin ez ezkontzeko erabaki sendoa bere baitan hartzen badu, oso ongi egingo du. [38] Bere andregaiarekin ezkontzen denak, beraz, ongi egiten du, eta ezkontzen ez denak, hobeki. [39] Emakumea loturik dago senarra bizi den bitartean. Hiltzen bazaio, libre gelditzen da eta nahi duenarekin ezkon daiteke, aukeratua kristaua izanez gero. [40] Baina zoriontsuagoa izango da dagoen bezala gelditzen bada; hau da nire iritzia, eta Jainkoaren Espiritua nik ere badudalakoan nago.
Basque Bible 2008
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional)